2022an emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak argitaratzeko X. lehiaketa

[TIN 2022]

Deskribapena


Xedea

Lehenengoa.– Xedea.

Lehiaketa honen xedea hau da: emakumeen eta gizonen artean berdintasuna lortzen laguntzen duten ikerlanak hautatzea eta argitalpen digitalaren bidez argitara ematea.

Bigarrena.– Lehentasunezko gaiak.

Ikerlanak argitaratzeko, hauek jotzen dira lehentasunezko gaitzat:

1.– Balioak aldatzea, umeen eta gazteen artean, bereziki.

2.– Emakumeek zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren eremuetan duten kokapena hobetzeko estrategiak: hezkuntzaren, irakaskuntzaren eta enpresaren arlokoak.

3.– Antolakunde sozioekonomikoko aldaketak, produkzio-eremuaren eta ugalketa-eremuaren artean oreka handiagoa lortzeko.

4.– Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa eta arreta.

Hirugarrena.– Helburuak.

Aurkezten diren ikerlanek helburu hauek lortzen lagundu behar dute:

– Gehiago jakitea emakumeen eta gizonen egoeraz, baldintzez eta batzuen eta besteen egoera desberdinaz, eta bizitzaren arlo guztietako genero-harremanez eta ezberdintasunak sortzen dituzten kausez.

– Berdintasun-politiketarako jardunbide egoki izan daitezkeen ikerketen emaitzak aditzera ematea.

Laugarrena.– Hautaketa eta saria.

1.– Sariaren bidez, jendearen aurrean jarri nahi da emakumeen eta gizonen berdintasunari laguntzen dioten gaiak ikertzen dituztenen ekoizpen intelektuala. Ikerlana izan daiteke banaka egindakoa edo elkarlanean egina, unitate akademiko berean edo diziplinarteko unitate akademiko batean, gizarterako interesgarriak diren jakintza-arlo bat baino gehiago lantzen direnez gero. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak editatuko du lan saritua, eta web-orrian argitaratuko du.

2.– Sari bakar bat emango da; gainerako lanak ordezko gisa geratuko dira edo atzera botako dira. Hautaketa Batzordeak uste badu aurkeztutako lanak ez direla gutxienezko puntuetara heltzen, saria eman gabe gera daiteke.

3.– Deialdi hau lehia-konkurrentziako prozeduraz ebatziko da. Ondorio horietarako, prozedura hau joko da lehia-konkurrentziatzat: saria emateko, erkatu egingo dira aurkeztutako lanak, eta lehentasun-hurrenkeran jarriko dira, oinarri arautzaileetan finkatutako balorazio-irizpideak kontuan hartuta. Saria baloraziorik altuena lortzen duenari emango zaio, aipatutako irizpideak aplikatuta.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea
Manuel Iradier, 36
01005 Vitoria- Gasteiz (Araba)
Tfnoa. 945.01.67.00
Faxa 945.01.67.01
emakunde@euskadi.eus
http://www.emakunde.euskadi.eus/u72-home/eu/

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1011509

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


2022ko abenduaren 3tik 30era.


Lehiaketa honetan, pertsona fisiko orok parte har dezake –banaka zein taldean–, baldin eta dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko zehapen administratibo edo penalik gabea bada, eta horretarako gaitasuna kentzen dion lege-debekurik gabea, bereziki kontuan hartuta sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik jarritakoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako bosgarrenean xedatutakoarekin bat etorriz. Horretaz gain, hautagaiak betekizun hauek bete behar ditu:

a) Argitaratu beharreko ikerlanak Euskal Autonomia Erkidegoan egina izan behar du.

b) Edukia osorik argitaratuta ez duten ikerketen argitalpenak izatea, eta 7. oinarriaren ezaugarrietara egokitzea.

c) Argitaratu beharreko ikerlanak hizkera ez-sexistaz idatzita egon behar du.

Hautagaiarekin batera, dokumentu hauek aurkeztu behar dira, behar bezala sinatuta:

I. eranskina: Taldeko kideen adierazpenak, hautagaia pertsona batek baino gehiagok aurkezten badute. Taldeko kide bakoitzeko adierazpen bat aurkeztuko da.

II. eranskina: Memoria eta argitaratu beharreko material osoa.

III. eranskina: Kide bakoitzaren curriculum vitaea.

Hautagaia talde batek aurkezten badu, horien titularkide direnek euren arteko bat izendatu beharko dute Administrazioaren aurrean koordinatzaile eta ordezkari izan dadin.

Beharrezkoa dela iritziz gero, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak informazio gehiago eska dezake.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

a) Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
b) Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
c) Sartu aurrez aurreko tramitaziorako aplikazioan "ESKABIDEA" botoiaren bidez. Ez da beharrezkoa izango identifikazio elektronikorako ziurtagiririk.
d) Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

GOGORATU ESKABIDEA ERE BETE BEHAR DUZULA DAGOKION BOTOIA SAKATUZ

  • II. Eranskina: Memoria (pdf , 1.27 MB)

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea sei hilekoa izango da ?gehienez ere?, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Behin betiko testuaren ekarpena


Saritutako ikerlanaren egileek euskarri digitalean aurkeztu behar dute ikerlanaren behin betiko testua, berrikusia; hilabeteko epea izango dute, saria eman zaiola jakinarazteko ebazpenetik aurrera. Aurkeztu ezean, lehiaketa honetan parte hartzeari uko egiten diotela esan nahiko du.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak aukera izango du testuaren formatua aldatzeko, gero argitaratu ahal izateko. Bereziki, ikerlanak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen saria jaso duela adierazi beharko da argitalpenean, eta Erakundearen logotipoa agertu beharko da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Eskubideen lagapena


Ustiapen ekonomikorako aukera ematen duten jabetza intelektualaren eskubideak, saritutako ikerlanaren egileei dagozkienak, dohainik lagako zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari, modu ez-esklusiboan, jabetza intelektualari buruz indarrean den legerian jasotako moduan.

Eskubide horiek erreproduzitzeko, banatzeko, jendaurrean komunikatzeko eta eraldatzeko eskubideak dira, eta, orobat, ekonomikoki ustiatu daitezkeen gainerakoak, hain justu ere, izaera unibertsalarekin eta egun diren hizkuntza eta prozedura ororen bitartez, jabetza intelektualari buruzko araudiaren arabera xedaezinak diren mugen eta baldintzen arabera.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.