2022an emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak argitaratzeko X. lehiaketa
[TIN 2022]
- Erakundea:
- EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Lehenengoa.– Xedea.
Lehiaketa honen xedea hau da: emakumeen eta gizonen artean berdintasuna lortzen laguntzen duten ikerlanak hautatzea eta argitalpen digitalaren bidez argitara ematea.
Bigarrena.– Lehentasunezko gaiak.
Ikerlanak argitaratzeko, hauek jotzen dira lehentasunezko gaitzat:
1.– Balioak aldatzea, umeen eta gazteen artean, bereziki.
2.– Emakumeek zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren eremuetan duten kokapena hobetzeko estrategiak: hezkuntzaren, irakaskuntzaren eta enpresaren arlokoak.
3.– Antolakunde sozioekonomikoko aldaketak, produkzio-eremuaren eta ugalketa-eremuaren artean oreka handiagoa lortzeko.
4.– Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa eta arreta.
Hirugarrena.– Helburuak.
Aurkezten diren ikerlanek helburu hauek lortzen lagundu behar dute:
– Gehiago jakitea emakumeen eta gizonen egoeraz, baldintzez eta batzuen eta besteen egoera desberdinaz, eta bizitzaren arlo guztietako genero-harremanez eta ezberdintasunak sortzen dituzten kausez.
– Berdintasun-politiketarako jardunbide egoki izan daitezkeen ikerketen emaitzak aditzera ematea.
Laugarrena.– Hautaketa eta saria.
1.– Sariaren bidez, jendearen aurrean jarri nahi da emakumeen eta gizonen berdintasunari laguntzen dioten gaiak ikertzen dituztenen ekoizpen intelektuala. Ikerlana izan daiteke banaka egindakoa edo elkarlanean egina, unitate akademiko berean edo diziplinarteko unitate akademiko batean, gizarterako interesgarriak diren jakintza-arlo bat baino gehiago lantzen direnez gero. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak editatuko du lan saritua, eta web-orrian argitaratuko du.
2.– Sari bakar bat emango da; gainerako lanak ordezko gisa geratuko dira edo atzera botako dira. Hautaketa Batzordeak uste badu aurkeztutako lanak ez direla gutxienezko puntuetara heltzen, saria eman gabe gera daiteke.
3.– Deialdi hau lehia-konkurrentziako prozeduraz ebatziko da. Ondorio horietarako, prozedura hau joko da lehia-konkurrentziatzat: saria emateko, erkatu egingo dira aurkeztutako lanak, eta lehentasun-hurrenkeran jarriko dira, oinarri arautzaileetan finkatutako balorazio-irizpideak kontuan hartuta. Saria baloraziorik altuena lortzen duenari emango zaio, aipatutako irizpideak aplikatuta.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia
Ebazten duen erakundea
- EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia
Kontaktu-informazioa
Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea
Manuel Iradier, 36
01005 Vitoria- Gasteiz (Araba)
Tfnoa. 945.01.67.00
Faxa 945.01.67.01
emakunde@euskadi.eus
http://www.emakunde.euskadi.eus/u72-home/eu/
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1011509Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
2022ko abenduaren 3tik 30era.
Lehiaketa honetan, pertsona fisiko orok parte har dezake –banaka zein taldean–, baldin eta dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko zehapen administratibo edo penalik gabea bada, eta horretarako gaitasuna kentzen dion lege-debekurik gabea, bereziki kontuan hartuta sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik jarritakoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako bosgarrenean xedatutakoarekin bat etorriz. Horretaz gain, hautagaiak betekizun hauek bete behar ditu:
a) Argitaratu beharreko ikerlanak Euskal Autonomia Erkidegoan egina izan behar du.
b) Edukia osorik argitaratuta ez duten ikerketen argitalpenak izatea, eta 7. oinarriaren ezaugarrietara egokitzea.
c) Argitaratu beharreko ikerlanak hizkera ez-sexistaz idatzita egon behar du.
Hautagaiarekin batera, dokumentu hauek aurkeztu behar dira, behar bezala sinatuta:
I. eranskina: Taldeko kideen adierazpenak, hautagaia pertsona batek baino gehiagok aurkezten badute. Taldeko kide bakoitzeko adierazpen bat aurkeztuko da.
II. eranskina: Memoria eta argitaratu beharreko material osoa.
III. eranskina: Kide bakoitzaren curriculum vitaea.
Hautagaia talde batek aurkezten badu, horien titularkide direnek euren arteko bat izendatu beharko dute Administrazioaren aurrean koordinatzaile eta ordezkari izan dadin.
Beharrezkoa dela iritziz gero, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak informazio gehiago eska dezake.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen eta Administrazio-Prozedura Erkideko Araubide Juridikoko azaroaren 26ko, 30/1992 Legeko 35 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
a) Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
b) Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
c) Sartu aurrez aurreko tramitaziorako aplikazioan "ESKABIDEA" botoiaren bidez. Ez da beharrezkoa izango identifikazio elektronikorako ziurtagiririk.
d) Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
GOGORATU ESKABIDEA ERE BETE BEHAR DUZULA DAGOKION BOTOIA SAKATUZ
-
-
-
-
Eskabidea kanal presentzialatik aurkeztu nahi baduzu, eskabide-orria betetzeko bi aukera dituzu:
1. Eskabide-orria ordenadorean bete eta datuak Administrazioaren sistema informatikoan "gorde".
- Geroago eskabide-orria inprimatu, eskuz bete eta sinatu, eta aipatutako lekuetan aurkeztu beharko duzu, eskabideak aurkezteko deialdiak ezarritako epean.
- Aukera hau erabiliz, zure eskabide-orria Administraziora heltzen denean dagoenekoz zure datuak tramitazio-bulegoaren eskutan egongo dira, horrela espedientearen tramitazioa erraztuz.
- Administrazioak eskabide-orriaren datuak hilabete batean gordeko ditu eta Administrazioak datu hoiek bakarrik erabiliko ditu baldin eta zuk paperezko eskabidea goian aipatutako lekuetan epe barruan aurkezten duzun.
2. Eskabide-orria bete gabe inprimatu, eskuz bete eta sinatu eta aipatutako lekuetan aurkeztu, eskabideak aurkezteko deialdiak ezarritako epean.
Eskatzailea: zure izenean badiharduzu:
- Eskatzailea atalean Titularra aukera markatu.
- Datu pertsonalak atalean titularrari dagozkion datuak bete.
- Eskabidea titular gisa sinatu.
Beste norbaiten izenean badiharduzu:
- Eskatzailea atalean Ordezkaria aukera markatu.
- Datu pertsonalak atalean, ordezkatzen duzun pertsonaren datuak bete Titularra jartzen duen lekuan eta zureak Ordezkaria jartzen duen lekuan.
- Eskabidea ordezkari gisa sinatu.
Erakundeak beti ordezkari baten bidez aritzen dira, hortaz:
- Eskatzailea atalean, aukeratu ezazu Ordezkaria.
- Datu pertsonalak atalean, bete ezazu Titularra atala erakundearen datuekin eta Ordezkaria atala zure datuekin.
- Sina ezazu eskabidea.
Jakinarazpen- eta komunikazio-kanala
Jakinarazpenak eta komunikazioak zein kanaletatik jaso nahi dituzun aukera dezakezu.
Posta bidez: Posta bidezkoa atalean adierazten duzun posta-helbidera bidaltzen dira.
Kanal elektronikoz: Nire karpeta jakinarazpenetarako eta komunikazioetarako dagoen ontzira bidaltzen dira. Sartzeko, beharrezkoa da identifikazio elektronikoaren bitarteko bat edukitzea.
Oharra: hamar egun pasatzen badituzu jakinarazpen batera sartu gabe, atzera botako da, izapidea egintzat emango da eta prozedurak aurrera egingo du.
Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea
Manuel Iradier, 36
01005 Vitoria- Gasteiz (Araba)
Tfnoa. 945.01.67.00
Faxa 945.01.67.01
emakunde@euskadi.eus
http://www.emakunde.euskadi.eus/u72-home/eu/
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak
Eusko Jaurlaritzako bulegoak dira, informazioa emateko, laguntza bidez izapidetzeko eta dokumentazioa erregistratzeko (101. eta 102. artikuluak, 91/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa).
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Laguntza hau eskuratzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- beharrezko dokumentazioa prestatu
- egongo balira, formularioak bete
- eskaera bete
- eskaera eta dokumentazio guztia aurkeztu adierazitako aurkezpen-lekuetan
Oharra: Zure eskubidea da ez aurkeztea eskatzen den dokumentazioa, baldin eta Administrazioak dagoeneko bere esku badauka edota ez bada eskatzen prozedurari aplika dakizkiokeen arauetan (Administrazio Publikoen eta Administrazio-Prozedura Erkideko Araubide Juridikoko azaroaren 26ko, 30/1992 Legeko 35 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako "emandako dokumentazioa" atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua: Espedientearen egoeraren segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea sei hilekoa izango da ?gehienez ere?, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Behin betiko testuaren ekarpena
Saritutako ikerlanaren egileek euskarri digitalean aurkeztu behar dute ikerlanaren behin betiko testua, berrikusia; hilabeteko epea izango dute, saria eman zaiola jakinarazteko ebazpenetik aurrera. Aurkeztu ezean, lehiaketa honetan parte hartzeari uko egiten diotela esan nahiko du.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak aukera izango du testuaren formatua aldatzeko, gero argitaratu ahal izateko. Bereziki, ikerlanak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen saria jaso duela adierazi beharko da argitalpenean, eta Erakundearen logotipoa agertu beharko da.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea
Manuel Iradier, 36
01005 Vitoria- Gasteiz (Araba)
Tfnoa. 945.01.67.00
Faxa 945.01.67.01
emakunde@euskadi.eus
http://www.emakunde.euskadi.eus/u72-home/eu/
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak
Eusko Jaurlaritzako bulegoak dira, informazioa emateko, laguntza bidez izapidetzeko eta dokumentazioa erregistratzeko (101. eta 102. artikuluak, 91/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa).
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Eskubideen lagapena
Ustiapen ekonomikorako aukera ematen duten jabetza intelektualaren eskubideak, saritutako ikerlanaren egileei dagozkienak, dohainik lagako zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari, modu ez-esklusiboan, jabetza intelektualari buruz indarrean den legerian jasotako moduan.
Eskubide horiek erreproduzitzeko, banatzeko, jendaurrean komunikatzeko eta eraldatzeko eskubideak dira, eta, orobat, ekonomikoki ustiatu daitezkeen gainerakoak, hain justu ere, izaera unibertsalarekin eta egun diren hizkuntza eta prozedura ororen bitartez, jabetza intelektualari buruzko araudiaren arabera xedaezinak diren mugen eta baldintzen arabera.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea
Manuel Iradier, 36
01005 Vitoria- Gasteiz (Araba)
Tfnoa. 945.01.67.00
Faxa 945.01.67.01
emakunde@euskadi.eus
http://www.emakunde.euskadi.eus/u72-home/eu/
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak
Eusko Jaurlaritzako bulegoak dira, informazioa emateko, laguntza bidez izapidetzeko eta dokumentazioa erregistratzeko (101. eta 102. artikuluak, 91/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa).
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.