Unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko bekak, 2024-2025 ikasturtea.

[GOI-MAILAKO BEKA OROKORRA]

Deskribapena


Xedea

Goi-mailako irakaskuntzetako ikasleei bekak ematea, hain zuzen ere Euskal Autonomia Erkidegoan administrazio-egoitza izan eta 2024-2025 ikasturtean unibertsitateko edo goi-mailako ikasketa hauetakoren bat egiten dutenei Euskal Autonomia Erkidegoan edo Estatuko beste lurralde batean:

a) Graduko unibertsitate-titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak.

b) Unibertsitate-masterreko titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak.

c) 25 urte baino gehiagokoak unibertsitatean sartzeko prestakuntza-ikastaroak, unibertsitate publikoetan emandakoak.

d) Masterra eta Gradua eskuratzeko edo lortzeko beharrezkoak diren kreditu osagarriak edo prestakuntza-osagarriak.

e) Goi-mailako arte-ikasketak.

f) Goi-mailako ikasketa militarrak.

g) Goi-mailako erlijio-ikasketak.

Espezializazio-ikasketak egiteko bekak eta unibertsitateen berezko tituluak ez dira deialdi honetan sartzen.

Halaber, ezin izango da atzerriko unibertsitate-sistemen titulazioei dagozkien unibertsitate-irakaskuntzak egiteko bekarik eman.

Deialdi honen araberako beka eskatzeko, ikasleek master ofizial bat egin behar dute. Ezinbestekoa da masterraren ikasturtea bat etortzea urte naturalarekin eta 2024. urtean ematea, eta aurreko ikasturtean ezin izan bazuten bekarik eskatu, matrikulazio-epea 2023ko abenduaren 31 baino geroagokoa zelako.

Aurrekontuko zuzkidura

28.460.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Bekadun bakoitzari dagokion bekaren azken zenbatekoa zein den jakiteko, aplikagarriak zaizkion osagai guztiak batu beharko dira, honen guztiaren arabera: bekadunaren, haren familiaren eta ikasketen egoera eta osagai horien arteko bateraezintasun-erregimena.

Hauek dira bekaren osagaiak:

a) Oinarrizko zenbatekoa; horren barruan honako hauek:

– Matrikularen prezio publikoa

– Familia-errentari lotutako oinarrizko zenbatekoa

– Egoitzari lotutako oinarrizko zenbatekoa

– Aprobetxamendu akademikoari lotutako oinarrizko zenbatekoa

b) zenbateko osagarri aldakorra; horren barruan honako hauek:

– Ikaskuntzari eta eraldaketa digitalari laguntzeari lotutako zenbateko osagarria

– Hiriarteko joan-etorriari lotutako zenbateko osagarri aldakorra


Ordainketa-modua:

Beka emateko ebazpena jakinarazi ondoren, beka hilabeteko epe bakar batean ordainduko da, matrikula-osagaia izan ezik. Beka jasoko duten ikasleei dagozkien prezio publikoen ziurtagiria unibertsitateak aurkeztu beharko du, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritzak zenbateko egokiak ordain ditzan. Hori egin eta gero ordainduko da matrikula-osagaia.

Nori dago zuzenduta


Unibertsitate mailako ikasleak

Betekizunak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotea, 2023ko abenduaren 31n. Salbuespen gisa, baldintza hori ez da eskatuko sostengatzaile ekonomiko nagusietako batek gutxienez zergak Euskadin ordaintzen dituenean.
  • Atzerritar jatorriko eskatzaileen kasuan, erroldarekin batera, Espainiako nazionalitatea izatea edo Espainian legez bizitzea. Europako Erkidegokoak ez diren atzerritarrek, eskabidea aurkezteko epea bukatzen den egunerako, legezko bizilekua dutela egiaztatu beharko dute. Legezko egoiliartzat hartzetik kanpo geratzen da ikasketengatiko egonaldi-egoera, atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei buruzko eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat etorriz.
  • Ikasketa-betebeharrak: Matrikula egitea eta 2024-2025 ikasturtean 1. artikuluan zehaztutako ikasketetako bat egitea. Aldi batera hainbat ikasketa egiten badira, horietako bakarrentzat baino ez da beka jasoko, dagokion unibertsitateak ikasketa bakar modura eskaintzen duen gradu edo titulazio bikoitzak direnean izan ezik, betiere Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioan horrelakoak ikasketa-kode bakar batekin erregistratuta badaude.

  • Ikasleek ez izatea bekarekin egin nahi dituzten ikasketen maila bereko edo handiagoko titulurik, eta ez betetzea horrelako tituluren bat eskuratzeko legezko betekizunak, ikasketa horietarako beka jaso zuten ala ez kontuan hartu gabe.

  • Ez jasotzea unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko bekarekin bateraezina den bekarik edo laguntzarik.

  • Ez da beharrezkoa izango eskatzaileak aurreko ikasturteko espediente elektronikoan sartu zituen dokumentu iraunkorrak aurkeztea, baldin eta haietan adierazitako informazioa aldatu ez bada. Dokumentu horiek, besteak beste, dibortzio-epaia, hitzarmen arautzailea, IBANen banku-ziurtagiria, alokairu-kontratua (aldatzen ez bada), jabetza-erregistroko ohar soila, salerosketa-eskriturak, guraso baten heriotza-ziurtagiria edo desgaitasun-mailaren ziurtagiria izan daitezke. Aldi baterako agiriak, eskatzailearen zirkunstantzia pertsonalen arabera urteko eskabide bakoitzarekin aurkeztu beharko dira: errolda kolektiboa, matrikula, alokairua edo bizilekua ordaindu izanaren egiaztagiria, agiri akademiko guztiak, nazioko edo nazioarteko mugikortasun-programetan parte hartu izanaren justifikazioa eta, hala badagokio, beste dokumentu batzuk.
  • Matrikularen prezio publikoa-osagaiaren zenbatekoa eta baldintza orokorrak

  • Familia-errentari lotutako oinarrizko zenbatekoa eta betekizunak

  • Egoitzari lotutako oinarrizko zenbatekoa eta betekizunak

  • Aprobetxamendu akademikoari lotutako oinarrizko zenbatekoa eta betekizunak

  • Ikaskuntzari eta eraldaketa digitalari laguntzeari lotutako zenbateko osagarria eta betekizunak.

  • Hiriarteko joan-etorriari lotutako zenbateko osagarri aldakorraren betekizunak eta zenbatekoa

  • Desgaitasunen bat duten ikasleei zuzendutako arauak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza

Ebazten duen erakundea

  • Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


 Unibertsitate Politika eta koordinazioko Zuzendaritza

uni.ikasketak@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Internet Euskadi.eus kontaktu-postontzia

Telefonoa 012

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1010610

Eskeraren aurkezpena


Ez da beharrezkoa izango eskatzaileak aurreko ikasturteko espediente elektronikoan sartu zituen dokumentu iraunkorrak aurkeztea, baldin eta haietan adierazitako informazioa aldatu ez bada. Dokumentu horiek, besteak beste, dibortzio-epaia, hitzarmen arautzailea, IBANen banku-ziurtagiria, alokairu-kontratua (aldatzen ez bada), jabetza-erregistroko ohar soila, salerosketa-eskriturak, guraso baten heriotza-ziurtagiria edo desgaitasun-mailaren ziurtagiria izan daitezke.

Aldi baterako agiriak, eskatzailearen zirkunstantzia pertsonalen arabera urteko eskabide bakoitzarekin aurkeztu beharko dira: errolda kolektiboa, matrikula, alokairua edo bizilekua ordaindu izanaren egiaztagiria, agiri akademiko guztiak, nazioko edo nazioarteko mugikortasun-programetan parte hartu izanaren justifikazioa eta, hala badagokio, beste dokumentu batzuk.


OSO GARRANTZITSUA:

  • Dibortzio kasuetan derrigorrez aitaren eta amaren datuak gehitzea, nahiz eta eskatzailearekin batera erroldan ez egon. Kasu honetan, ezinbestekoa da dibortzioari buruzko sententzia eta hitzarmen arautzailea aurkeztea.
  • Notifikazioetarako email helbide eta kontaktuko telefono bat baino gehiago jartzea gomendatzen da.
  • Eskaerarekin batera derrigorrezkoak diren dokumentu guztiak gehitu behar dira. Dokumenturen bat faltako balitz kontaktu emailaren bidez eskatuko da. Kontuan izan Gora jotzeko errekurtso garaian ez dela onartuko subsanazio edota helegite garaian aurkeztu behar zen dokumenturik.
  • Nola aurkeztu eskabidea

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskaerak sei hileko epearen barruan ebatziko dira, eskabideak aurkezteko azken epea amaitzen denetik aurrera zenbatuta.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Beste tramite batzuk