Emaitek Plus 2019: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Ikerketa Kooperatiboko Ikerketa Zentroei eta Teknologia Zentroei jarduera ez-ekonomikorako Laguntza-programa

[Emaitek Plus 2019]

Deskribapena


Xedea

Ebazpen honen helburua da Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 16ko Aginduan aurreikusitako laguntzetarako 2019ko ekitaldiko deialdia egitea. Agindu horren bitartez, Emaitek Plus laguntza-programa arautzen da: programa horren bidez (2017ko uztailaren 27eko Aginduak aldatua) laguntza ematen zaie Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Ikerketa Kooperatiboko Ikerketa Zentroei eta Teknologia Zentroei jarduera ez-ekonomikorako. Hartarako finantziazioa esleituko zaie, betiere daukaten jarduera globalaren emaitzak aztertu eta ebaluatu ostean.

Aurrekontuko zuzkidura

61.260.000,00 €

Prestazio ekonomikoa

Foku anitzeko teknologia-zentroentzat: 45.945.000,00 euro; kopuru hori, bestalde, honela zatituta:

  • Emaitzetara bideratutako zentroaren modeloarekiko egokitzapen-gradua: 44.567.000,00 euro.
  • 2020rako finkatutako adierazleen aginte-koadroaren helburuak lortzeko, zentroen jarduera-planak: 1.378.000,00 euro.

Ikerketa kooperatiboko zentroentzat: 15.315.000,00 euro; kopuru hori, bestalde, honela zatituta:

  • Emaitzetara bideratutako zentroaren modeloarekiko egokitzapen-gradua, 14.856.000,00 euro.
  • 2020rako finkatutako adierazleen aginte-koadroaren helburuak lortzeko, zentroen jarduera-planak: 459.000,00 euro.

Eskatutako laguntzen guztizko zenbatekoa kontuan izanik, eta haiek ebatzi baino lehen, zenbateko horiek aldatu ahal izango dira; betiere, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren beste laguntza-programa batzuk exekutatu eta agortu gabe geratzen diren aurrekontu-baliabideen arabera. Aldaketarik izanez gero, Berrikuntza, Teknologia eta Lehiakortasuneko sailburuordeak ebazpena emango du, aurreko guztiaren berri emateko.

Nori dago zuzenduta


Programa horren bidez laguntzen dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Ikerketa Kooperatiboko Ikerketa Zentroak eta Teknologia Zentroen jarduera ez-ekonomikoa

Betekizunak

  • Erakunde onuradunak baldin eta betekizun hauek bete behar dituzte:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


SPRI

Edificio Plaza Bizkaia

Alameda de Urkijo 36, 4º

48011 Bilbao

 

edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan zehaztutako lekuetako batean.

Kodea

1007806

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


Deialdia argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, 09:00etan; amaitu, berriz, argitaratzen denetik hilabete igaro eta hurrengo eguneko 12:00etan amaituko da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk