Vitoria-Gasteizko farmazia-eskualdean farmazia-bulego bat sortzeko lehiaketa
[vitoria-gasteizko-farmazia-lehiaketa-2019]
- Erakundea:
- Osasuna
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Behin 2019ko biztanleen udal-errolda berrikusi ondorengo datuak aztertu direla, 2019ko ekainaren 17ko Aginduaren bidez deklaratu da egoki dela Vitoria-Gasteizko farmazia-eremuan farmazia-bulego berri bat irekitzea 2019. urterako.
Hala ere, prozedura hori ezin izan zen hasi, une hartan ezin izan zelako zehaztu zein izan zitekeen farmazia-bulego berriaren kokapena. Izan ere, farmazia-bulego berriaren kokapena zehazteko, lehenik amaitu egin behar zen 2019ko ekainaren 14ko AGINDUAren bidez hasitako prozedura, farmazia-eremu berean 2018. urteari zegokion farmazia-bulegoa sortzeko.
Alde horretatik, esan behar da ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuak ,farmazia-bulegoak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak arautzen dituenak, bere 1.3 artikuluan behartu egiten duela berariaz adieraztera non koka daitekeen farmazia-bulegoa.
Bada, 2019ko ekainaren 14ko Aginduaren bidez hasitako prozedura amaitu ondoren, badakigu zein osasun-eremutan instalatu ahal izango den Gasteizko farmazia-eremuan deitzen den farmazia-bulego berria.
Laburbilduz, 2019ko ekainaren 17ko Aginduaren bidez adierazi zen bidezkoa zela Vitoria-Gasteizko farmazia-eremuan farmazia-bulego berri bat sortzeko prozedurari hasiera ematea”; agindu hori EHAAn argitaratu zen, AGINDUA, 2020ko azaroaren 2koa . Beraz, bidezkoa da Vitoria-Gasteizko farmazia-eremuan farmazia-bulego berri bat sortzeko deialdia egitea.
Nori dago zuzenduta
Farmazia-bulego baten titulartasuna eskuratzeko eskabidea aurkeztu ahal izango du beharrezkoa den titulazioa egiaztatzen duen farmazialari orok.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Osasuna / Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetza > Farmaziako Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Osasuna / Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetza > Farmaziako Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Farmazia Antolamendurako Zerbitzua
Farmazia Zuzendaritza – Osasun Saila
- Donostia kalea, 1
- 01001 Vitoria-Gasteiz
- Tel.: 945019269
- Helbide elektronikoa: ordfarma-san@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0609204Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Lau urrats erakutsiko dira:
- Identifikazioa
- Datuak betetzea
- Dokumentuak eranstea
- Sinatzea eta bidaltzea
|
Eskaera egiteko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- zerbitzu elektronikora sartu.
Oharrak:
- Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
- Bete eskatu zaizkizun inprimakiak, baldin badaude.
- Prestatu beharrezkoa den dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu tramitazio elektronikoaren aplikazioan, botoiaren bidez.
Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitartekoren bat duzula.
Farmazia-bulegoen titulartasuna eskuratzeko merezimenduen balorazio-batzordeak, eskatzaileek alegatutako merezimenduak aztertuta, parte-hartzaileek lortutako puntuazioak jasotzen dituzten behin-behineko zerrendak onartzea erabaki du.
Erabakia EHAAn argitaratu da eta hamar egun balioduneko epea eman da, argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, interesdunek aipatu balorazio-batzordearen aurrean egokitzat jotzen dituzten alegazioak egin ditzaten.
- Bete eskatu zaizkizun inprimakiak, baldin badaude.
- Prestatu beharrezkoa den dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu tramitazio elektronikoaren aplikazioan, botoiaren bidez.
Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitartekoren bat duzula.
Farmazia-bulegoen titulartasuna eskuratzeko merezimenduen balorazio-batzordeak, parte-hartzaileen behin betiko puntuazioak jasotzen dituzten zerrendak onartzea erabaki du.
Erabakia EHAAn argitaratu da eta hilabete bateko epea eman da, argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala badagokio, Farmazia Zuzendaritzaren aurrean gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko.
- Bete eskatu zaizkizun inprimakiak, baldin badaude.
- Prestatu beharrezkoa den dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu tramitazio elektronikoaren aplikazioan, botoiaren bidez.
Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitartekoren bat duzula.
Farmazia zuzendariaren ebazpenaren bidez, farmazia-bulegoa sortzeko baimena eman zaio puntuazio handiena duen parte-hartzaileari, farmazia-bulegoak sortzeko, lekualdatzeko, ixteko eta jarduteko prozedurak arautzen dituen ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 5. artikuluan xedatutako izapidea bete ondoren.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua