Segurtasun Ikuskatzaileen Lanbide-Gaitasunerako Deialdiak. 2024
[Garraiolarien lanbide-gaitasuna]
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Segurtasun ikuskatzaileen azterketak norbanakoen lanbide-gaitasuna bermatzeko antolatzen dira kargu horren eginkizuna burutu ahal izateko, alegia, salgai arriskutsuen garraioa errepidez edota zamalanak egiten dituzten enpresetan iharduera horietarako legez ezarritako arauak betetzen direla zaintzea.
Nori dago zuzenduta
Salgai arriskutsuak garraiatzen errepidez eta/edo zamalanetan aritzen diren enpresetan legezko segurtasun-arauak betetzen direla zaindu dezaketen pertsonak.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Mugikortasun Jasangarria / Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren Sailburuordetza > Mugikortasun Jasangarrirako Estrategiaren Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Mugikortasun Jasangarria / Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren Sailburuordetza > Mugikortasun Jasangarrirako Estrategiaren Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Garraio Plangintzaren Zuzendaritza
Donostia-San Sebastian kalea, 1
01010-Vitoria-Gasteiz
Telefono zenbakia: 945-01 97 19
Email: sanciones2-trans@euskadi.eus
Kodea
0603304Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
- Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
- Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Eskabidea sinatu.
- Bidali Eskabidea.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Euskal Autonomia Erkidegoko azterketetako Epaimahaiaren osaketa, data, orduak eta lekua eskabideak jasotzeko epemugaren ostean jakinaraziko dira eta web honetan bertan argitaratuko dira.
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Ebazpena emana
Tasak ordaintzea
Lanbide-mota bakoitzeko azterketetara aurkezteko ordaindu beharreko diru-kopurua oraingo deialdia arautzen duen legedian ezarritakoari dagokiona da, abenduaren 30eko 13/1996 Legearen 27 bi 4.2.1 artikuluan eta Estatuko eta toki-erakundeetako tasen lege-araubidea aldatzeko eta ondarezko prestazio publikoak berrantolatzeko uztailaren 13ko 25/1998 Legearen azken xedapenetatik lehenengoaren 5. atalean ezarritakoaren arabera, eta Estatuaren Aurrekontu Orokorrei jarraiki.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Ordainketa egiteko behar diren datuak "Nire karpeta" atalean daude eskuragarri.
- Ordainketa-abisua edo ordainketa-errekerimendua edukitzea.
Tasa edo prezio publiko guztiak Nire ordainketa izeneko Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidea erabiliz ordain ditzakezu. Tresna horrek herritarren eta finantza-erakundeen arteko datuak segurtasunez trukatzen ditu.
Ordainketa-pasabidea erabiltzeko, online bankuko erabiltzailea izan behar duzu, edo atxikitako finantza-erakunderen bateko ordaintzeko txartela eduki.
Ordainketa irekita dagoen espediente bati badagokio, Nire karpeta atalean aktibatuta egongo den Ordaindu botoiaren bidez gauzatu dezakezu.
Ordainketa Nire karpeta atalaren bidez egin ahal izateko, ziurtagiri elektroniko bidez identifikatu behar duzu.