Osasun Saila

Euskadiko osasun-sistemako profesionalek agindutako eta finantzaketa publikoa duten tratamendu medikoekin bat egitea errazteko laguntzak - ohiko izapidetzea.

[sendagaietarako laguntzak ohiko izapidetzea]

Deskribapena


Xedea

Hauxe da agindu honen xedea: Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu medikoak, finantzaketa publikoa jaso dezaketenak, gaixotasun- eta behar-egoera objektiboan dauden pertsonek bete ditzaten errazteko laguntzen deialdia egitea. Laguntza horiek 2022ko abenduaren 1etik 31ra arte eta 2023ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era arte izango dira.

Laguntza hauek ohiko izapideez kudeatuko dira izapide erraztuari jarraitzeko baldintzak betetzen ez direnean.

Aurrekontuko zuzkidura

2.500.000 €

Prestazio ekonomikoa

Diruz lagun daitezkeen gastuak

1.– Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu mediko bat betetzeko, 2022ko abenduaren 1etik abenduaren 31rako eta 2023ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30erako tarteetan pagatu behar izan dituzten zenbatekoak itzuliko zaizkie onuradunei, betiere finantzaketa publikoa jaso dezaketen tratamendu farmakologikoei, eta efektu eta osagarriei dagokienez.

2.– Halaber, itzuli ahal izango dira –2023ko epealdian bertan– ordaindu behar diren zenbatekoak, hain justu ere Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu mediko bat betetzearen ondoriozkoak, finantzaketa publikoa jaso dezaketen produktu dietetikoei dagokienez.

 

Ordainketa-modua:

Onuradunei laguntzok ordainduko zaizkie, laguntzak onartzen dituen ebazpena argitaratu eta bi hileko epean.

Nori dago zuzenduta


Gizarte Segurantzan pentsiodun gisa aseguratuta daudenak eta bere onuradunak

Eskakizunak:

  • Euskadiko Osasun Sistema bermatzaile gisa duten banako osasun txartelaren titularra izatea edo bere onuraduna izatea.

  • Urtean 18.000 eurotik beherako diru-sarrerak izatea.

Legezko langabezi-egoeran dauden pertsonak eta horien onuradunak

Eskakizunak:

  • Euskadiko Osasun Sistema bermatzaile gisa duten banako osasun txartelaren titularra izatea edo bere onuraduna izatea.

  • Urtean 18.000 eurotik beherako diru-sarrerak izatea.

  • Legezko langabezi-egoeran egotea.

Laneko errentak osatzeko diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten pertsonak eta horien onuradunak

Eskakizunak:

  • Euskadiko Osasun Sistema bermatzaile gisa duten banako osasun txartelaren titularra izatea edo bere onuraduna izatea.

  • Laneko errentak osatzeko diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duen egiaztagiria.

  • Urtean 18.000 eurotik beherako diru-sarrerak izatea.

Espainiako Estatuan erregistratu gabe edo egoiliar gisa baimendu gabe dauden atzerritarrak

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoak osasun-babeserako eta osasun laguntzarako eskubidea aitortzeko emandako egiaztagiria edukitzea.

Gizarte Segurantzako araubide berezian dauden pentsiodunak eta beren onuradunak

Eskakizunak:

  • MUFACE, MUGEJU edo ISFASek kudeatutako Gizarte Segurantzako araubide berezietan afiliaturik egotea eta pentsiodun-izaera (Klase Pasiboak eta Erregimen Orokorra) edo haietako pentsiodunen baten onuradun izatea egiaztatzen duen dokumentu ofizialaren kopia.
  • Urtean 18.000 eurotik beherako diru-sarrerak izatea.
  • Diru-sarrerei buruzko datuak (PFEZ aitorpena edo diru-sarrera nahikorik ez egoteagatik horiek egitera behartuta ez egotearen ziurtagiria) organo kudeatzaileak kontsultatuko ditu ofizioz, salbu eta interesdunak aurka egiteko eskubide arrazoitua baliatzen badu; kasu horretan, 2021eko eta 2022ko ekitaldietan likidatutako PFEZaren aitorpena aurkeztu beharko du. Diru-sarrerak agindu honetan ezarritako baldintzetan egiaztatzeko soilik, Osasun Sailak behar-beharrezkoa den informazioa eskatuko die foru-ogasunei, NISAE Elkarreragingarritasun noko PFEZ-Errenta Maila Zerbitzuaren bidez.

Betekizunak

  • Hartzen ari den tratamenduaren orria edo errezetaren paperezko kopia, laguntzaren xede diren tratamendu medikoen preskripzioak dakartzana.
  • Erositako produktuak ordaindu izanaren egiaztagiriak, non adierazita dauden eskatzaileak dagokion aldian erositako produktuak eta egindako ekarpenak, diruz lagundu daitezkeen gastuei dagokienez.
  • ? Dirulaguntzaren xedea den gastua Euskadiko Osasun Sistematik kanpo egina izatea, Gizarte Segurantzako klase pasiboetako errejimen bereziko pentsiodunak izan ezik, beti eskaera ohikoa aurkeztuko baitute, gastua non egin den alde batera utzita.
  • Gizarte Segurantzako betebeharrekin egunean egotea, eta zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Osasuna > Osasuneko Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0336319

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Laguntzak emateko ebazpenak Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak emango ditu 2023ko hirugarren hiruhilekoan eta 2024ko lehen hiruhilekoan, hurrenez hurren, 2022ko abenduaren 1etik 2023ko maiatzaren 31ra eta 2023ko ekainaren 1etik azaroaren 30era bitartean egindako gastuengatik eman beharreko laguntza guztietarako. Nolanahi ere, izapidetze arruntean egindako eskaerei buruzko ebazpenek koherentzia izan beharko dute, gainera, eskabide horiek jasotzen duten eskaera zehatzarekin.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Laguntzaren abonu egintzarako kexa


Laguntzako abonura geroago kexa egin daiteke Osasun egokiko Lurralde-Ordezkariaren aurrean.

Beste tramite batzuk