Euskadiko osasun-sistemako profesionalek agindutako eta finantzaketa publikoa duten tratamendu medikoekin bat egitea errazteko laguntzak - erraztutako izapidetzea

[Erraztutako mekikamentu-laguntza]

Deskribapena


Xedea

Hauxe da agindu honen xedea: Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu medikoak, finantzaketa publikoa jaso dezaketenak, gaixotasun- eta behar-egoera objektiboan dauden pertsonek bete ditzaten errazteko laguntzen deialdia egitea. Laguntza horiek 2021eko abenduaren 1etik 31ra arte eta 2022ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era arte izango dira.

Oro har organo kudeatzaileak aurkeztu diren eskabideen eta datuak egiaztatzeko berariazko baimena eman duten eskatzaileen arloan ebazteko behar besteko informazioa badu bai onuradunari buruz, bai laguntzaren xedea den gastuari buruz, izapidetze erraztuaren bidez kudeatu ahal izango dira deialdi honetan araututako laguntzak.

Aurrekontuko zuzkidura

3.200.000 €

Prestazio ekonomikoa

Diruz lagun daitezkeen gastuak

1.– Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu mediko bat betetzeko, 2021eko abenduaren 1etik abenduaren 31rako eta 2022ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30erako tarteetan pagatu behar izan dituzten zenbatekoak itzuliko zaizkie onuradunei, betiere finantzaketa publikoa jaso dezaketen tratamendu farmakologikoei, eta efektu eta osagarriei dagokienez.

2.– Halaber, itzuli ahal izango dira –2022ko epealdian bertan– ordaindu behar diren zenbatekoak, hain justu ere Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu mediko bat betetzearen ondoriozkoak, finantzaketa publikoa jaso dezaketen produktu dietetikoei dagokienez.

Ordainketa-modua:

Onuradunei laguntzok ordainduko zaizkie, laguntzak onartzen dituen ebazpena argitaratu eta bi hileko epean.

Nori dago zuzenduta


Gizarte Segurantzan pentsiodun gisa aseguratuta daudenak eta bere onuradunak

Eskakizunak:

  • Euskadiko Osasun Sistema bermatzaile gisa duten banako osasun txartelaren titularra izatea edo bere onuraduna izatea.

  • Urtean 18.000 eurotik beherako diru-sarrerak izatea.

Legezko langabezi-egoeran dauden pertsonak eta horien onuradunak

Eskakizunak:

  • Euskadiko Osasun Sistema bermatzaile gisa duten banako osasun txartelaren titularra izatea edo bere onuraduna izatea.

  • Urtean 18.000 eurotik beherako diru-sarrerak izatea.

  • Legezko langabezi-egoeran egotea.

Laneko errentak osatzeko diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten pertsonak eta horien onuradunak

Eskakizunak:

  • Euskadiko Osasun Sistema bermatzaile gisa duten banako osasun txartelaren titularra izatea edo bere onuraduna izatea.

  • Laneko errentak osatzeko diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duen egiaztagiria.

  • Urtean 18.000 eurotik beherako diru-sarrerak izatea.

Espainiako Estatuan erregistratu gabe edo egoiliar gisa baimendu gabe dauden atzerritarrak

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoak osasun-babeserako eta osasun laguntzarako eskubidea aitortzeko emandako egiaztagiria edukitzea.

Betekizunak

  • Laguntzen xede den gastua, Euskadiko Osasun Sistema barne eginda izan behar da

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Gizarte Segurantzako betebeharrekin egunean egotea, eta zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Osasuna > Osasuneko Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0336318

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Laguntzak emateko ebazpenak Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak emango ditu, bat 2022ko hirugarren hiruhilekoan, eta bestea 2023ko lehen hiruhilekoan, proposatzen diren izapidetze-modalitateetako edozeinetan laguntzaren xede izan behar den gastua zehaztu ondoren, hurrenez hurren, 2021eko abenduaren 1etik 2022ko maitatzaren 1era bitartekan egindako gastuengatiko laguntzetarako, eta 2022ko ekainaren 1etik azaroaren 30era egindako gastuengatiko laguntzetarako.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Laguntzaren abonu egintzarako kexa


Laguntzako abonura geroago kexa egin daiteke Osasun egokiko Lurralde-Ordezkariaren aurrean.

Beste tramite batzuk