Ikertzaile doktoreentzako Mugikortasun Programarako deia (2025).
[IKERMUGIKORTASUNA]
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Dedikazio esklusiboarekin ikerketa-zentroetan egonaldiak egiteko laguntzetarako deialdia egitea, norgehiagoka-erregimenean, bi helburu hauek betetzeko: batetik, I+G+b zentro eta erakundeetako ikertzaileen eta unibertsitateko irakasleen mugikortasun geografikoa bultzatzea, eta, bestetik, ikerketa-taldeen lehiakortasuna eta gaitasuna hobetzea.
Egonaldian zehar, ikertzaileek ikerketa-proiektu bat garatu beharko dute, zeina talde hartzailearen lan-ildoan integraturik egongo baita, edo, bestela, goi-mailako lotura eta trukeak ezartzera bideratutako jarduerak burutu beharko dituzte.
Ikertzaile doktoreentzako mugikortasun-programak bi modalitate ditu:
A.- A. modalitatea: ikertzaile seniorren mugikortasuna, langile iraunkorrei zuzendua.
B.- B. modalitatea: ikertzaile juniorren mugikortasuna, langile ez-iraunkorrei zuzendua.
Aurrekontuko zuzkidura
200.000 (euro)Prestazio ekonomikoa
Laguntzak finantzatzeko, 200.000 euro bideratuko dira, era honetan banatuta:
A. modalitatea: 150.000 euro
B. modalitatea: 50.000 euro
Modalitateetako batean ez bada agortzen aurrekontu erabilgarria, soberakina beste modalitateko proiektuak finantzatzeko erabili ahal izango da, baldin eta eskaerok ebaluazioa gainditu badute eta, lehentasun-ordenari jarraikiz, ez badute dirulaguntzarik jaso, modalitate hori finantzatzeko hasiera batean bideratutako diru-hornidura nahikorik ez zegoelako.
Ordainketa-modua:
Erakunde onuradunari egingo zaio laguntzaren ordainketa.
Emandako laguntzak zatika ordainduko dira, bi ordain-aginduren bidez.
Haietarik lehenengoa, emandako laguntzaren % 80koa, erakunde onuradunak zentro hartzailean hasi izanari buruzko egiaztagiria aurkeztu ostean egingo da, Ikerketa Zuzendaritzan aurkeztu ere.
Bigarren zatia, berriz, 2025. urtean ordainduko da, jarduera bukatzean. Zehazki, laguntzaren likidaziotik ateratzen den zenbatekoa ordainduko da, hurrengo artikuluan eskatutako dokumentuak aurkeztu ostean, betiere.

Nori dago zuzenduta
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak
Eskakizunak:
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
-
Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
Merkataritza-sozietateetan (SA eta SM), kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuetan legezko ordezkariak justifikatu egin behar du ordezkari izateko ahalmen nahikoa duela.
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteen erregistroan inskribatuta egotea
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea
- Legez eratuta eta baimenduta egotea
Betekizunak
-
Ezingo dira agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan inguruabar hauetako batean dauden pertsonak edo erakundeak:
a) Epai irmo bidez, dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorra jaso ez izana edo prebarikazio, eroskeria, diru publikoen erabilera bidegabea, influentzia-trafiko, iruzur eta ordainarazpen ilegal edo hirigintza-delituak direla eta zigorra jaso ez izana.
b) Borondatezko konkurtsoa deklaratzeko eskaria egin dutenak, prozeduraren batean kaudimengabekotzat jota daudenak, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta daudenak (salbu eta horretan itun batek eraginkortasuna hartu badu), epailearen esku-hartzearen menpe daudenak edo desgaituta daudenak, konkurtsoa sailkatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia amaitu gabe dagoelarik.
c) Administrazioarekin egindako edozein kontratu suntsiarazita, dena delako kausagatik errudun deklaratuak izan direnak.
d) Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak honako lege hauetan jasotako kasuren batean badaude: martxoaren 30eko 3/2015 Legea, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duena; abenduaren 26ko 53/1984 Legea, administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunena, edo, Hauteskunde Erregimen Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak badira, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko arauek ezarritako baldintzetan.
e) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak –indarreko xedapenek ezartzen dituztenak– ez izatea arauz zehazten den bezala beteta eta eguneraturik.
f) Egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako herrialde edo lurralde batean dutenak.
g) Dirulaguntzak organo emaileari berreskuratu behar izateagatik sortutako obligazioen ordainketa egunean ez dutenak, erregelamenduz zehazten diren terminoetan.
h) Dirulaguntzak lortzeko aukera galdu dutenak, ebazpen irmo baten bidez zehatuta egoteagatik.
i) Dirulaguntzak jasotzeko galarazpenek honako enpresei ere eragingo diete: zuzentzen dituzten pertsonak edo beste inguruabar batzuk direla-eta, pentsa badaiteke –eraldaketa, bategitea edo ondorengotzaren ondorioz– beste enpresa batzuen jarraipena edo deribazioa direla, eta horietan ere pertsona edo inguruabar haiek izan badira.
e) eta g) apartatuetan aipatzen diren inguruabarrak bete beharrekoak dira bai deialdiko dirulaguntzen entitate onuradun bihurtzeko, bai emandako dirulaguntza likidatu arte onuradun izaten jarraitzeko; beraz, egiaztatuko da bete egiten direla dirulaguntza emateko orduan eta ordainketak egiteko orduan.
- Ezingo dira inolaz ere agindu honetan arautzen diren dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile izan Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluaren 5. eta 6. zenbakietan aurreikusitako debeku egoeraren baten eraginpean dauden elkarteak.
- Ezingo dira onuradun izan elkartearen eraketan administrazio-prozedura eten bazaie ez-zilegitasun penalaren zantzu arrazionalik aurkitzeagatik, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, betiere ez badago dagokion erregistroan inskripzioa egin daitekeela xedatzen duen ebazpen judizial irmorik.
- Laguntza hauek bateraezinak dira helburu bererako ematen den beste edozein laguntzarekin.
- Dirulaguntzak organo emaileari berreskuratu behar izateagatik sortutako obligazioen ordainketa egunean ez dutenak, erregelamenduz zehazten diren terminoetan.
- Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 13. artikuluan ezarritako gainerako debekuetako batean sartuta ez egotea.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Eusko Jaurlaritza
Ebazten duen erakundea
- Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
-
-
-
-
-
Eskabidearekin batera, dokumentu hauek aurkeztu beharko dira, bai eta aplikazio telematikoan sartu ere:
Baldin eta hautagaitza batean ikerketa-lana eten egin bada egoera hauetakoren baten ondorioz, hots, iraupen luzeko aldi baterako lanerako ezintasuna; amatasuna; aitatasuna; edoskitze-aldiko arriskua; adopzioa edo harrera; edo liberazioagatik, honako kargu hauetakoren bat betetzeko bada: unibertsitateko pertsona bakarreko kudeaketa-karguak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko zuzendaritza-karguak eta administrazio publikoetako karguak, bada, halakoetan, ziurtatutako etenaldi horren proportzioan luzatuko da ebaluatzeko ikerketa-jardueraren aldia, non eta ez den 10 astetik gorako amatasun edo aitatasunagatiko etenaldia (kasu horretan, ebaluatzeko aldia urtebete luzatuko da seme edo alaba bakoitzeko).
Emandako zerbitzuen orria aurkeztu ezin bada, entitate eskatzailearen ziurtagiri bat aurkeztu beharko da.
Eskabidea egin den unean zerbitzu aktiboan egotearen ziurtagiria ez bada aurkezten, aipatu dokumentua aurkezteko 15 eguneko epea emango da egonaldia hasi aurretik.
Dokumentu horrek egonaldiaren helburuari eta garatuko diren jarduerei buruzko deskripzioa jaso beharko du.
Dokumentu horrek egingo den egonaldiaren datak eta helburua jaso beharko ditu.
Aplikazioan, eskuragarri dago agiri horren txantiloi bat.
Aplikazioan, eskuragarri dago agiri horren txantiloi bat.
Organo kudeatzaileak automatikoki eta behar beste aldiz egiaztatuko du zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean daudela, eta, horretarako, ez du onuradunen baimenik beharko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14., 27. eta 42. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz. Hala ere, entitate eskatzaileak berariaz uko egin diezaioke baimen horri, eta, halakorik egiten badu, dagokion egiaztagiria aurkeztu beharko du.
-
Ezingo dira agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan inguruabar hauetako batean dauden pertsonak edo erakundeak:
a) Epai irmo bidez, dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorra jaso ez izana edo prebarikazio, eroskeria, diru publikoen erabilera bidegabea, influentzia-trafiko, iruzur eta ordainarazpen ilegal edo hirigintza-delituak direla eta zigorra jaso ez izana.
b) Borondatezko konkurtsoa deklaratzeko eskaria egin dutenak, prozeduraren batean kaudimengabekotzat jota daudenak, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta daudenak (salbu eta horretan itun batek eraginkortasuna hartu badu), epailearen esku-hartzearen menpe daudenak edo desgaituta daudenak, konkurtsoa sailkatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia amaitu gabe dagoelarik.
c) Administrazioarekin egindako edozein kontratu suntsiarazita, dena delako kausagatik errudun deklaratuak izan direnak.
d) Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak honako lege hauetan jasotako kasuren batean badaude: martxoaren 30eko 3/2015 Legea, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duena; abenduaren 26ko 53/1984 Legea, administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunena, edo, Hauteskunde Erregimen Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak badira, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko arauek ezarritako baldintzetan.
e) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak –indarreko xedapenek ezartzen dituztenak– ez izatea arauz zehazten den bezala beteta eta eguneraturik.
f) Egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako herrialde edo lurralde batean dutenak.
g) Dirulaguntzak organo emaileari berreskuratu behar izateagatik sortutako obligazioen ordainketa egunean ez dutenak, erregelamenduz zehazten diren terminoetan.
h) Dirulaguntzak lortzeko aukera galdu dutenak, ebazpen irmo baten bidez zehatuta egoteagatik.
i) Dirulaguntzak jasotzeko galarazpenek honako enpresei ere eragingo diete: zuzentzen dituzten pertsonak edo beste inguruabar batzuk direla-eta, pentsa badaiteke –eraldaketa, bategitea edo ondorengotzaren ondorioz– beste enpresa batzuen jarraipena edo deribazioa direla, eta horietan ere pertsona edo inguruabar haiek izan badira.
e) eta g) apartatuetan aipatzen diren inguruabarrak bete beharrekoak dira bai deialdiko dirulaguntzen entitate onuradun bihurtzeko, bai emandako dirulaguntza likidatu arte onuradun izaten jarraitzeko; beraz, egiaztatuko da bete egiten direla dirulaguntza emateko orduan eta ordainketak egiteko orduan.
- Ezingo dira inolaz ere agindu honetan arautzen diren dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile izan Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluaren 5. eta 6. zenbakietan aurreikusitako debeku egoeraren baten eraginpean dauden elkarteak.
- Ezingo dira onuradun izan elkartearen eraketan administrazio-prozedura eten bazaie ez-zilegitasun penalaren zantzu arrazionalik aurkitzeagatik, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, betiere ez badago dagokion erregistroan inskripzioa egin daitekeela xedatzen duen ebazpen judizial irmorik.
- Laguntza hauek bateraezinak dira helburu bererako ematen den beste edozein laguntzarekin.
- Dirulaguntzak organo emaileari berreskuratu behar izateagatik sortutako obligazioen ordainketa egunean ez dutenak, erregelamenduz zehazten diren terminoetan.
- Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 13. artikuluan ezarritako gainerako debekuetako batean sartuta ez egotea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
-
Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
Merkataritza-sozietateetan (SA eta SM), kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuetan legezko ordezkariak justifikatu egin behar du ordezkari izateko ahalmen nahikoa duela.
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteen erregistroan inskribatuta egotea
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea
- Legez eratuta eta baimenduta egotea
Eskabideak inprimaki baten bidez bete beharko dira (I. eranskina). Inprimaki hori telematikoki eskuratu ahal izango da Hezkuntza Sailaren egoitza elektronikoan, helbide elektroniko honetan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0286307
Eskabidea elektronikoki sinatzeko, erakunde eskatzaileak erakunde-txartela izan beharko du, eta, halakorik izan ezean, legezko ordezkariak alta hartu beharko du Eusko Jaurlaritzako Ordezkarien Erregistroan (Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2012ko abenduaren 14ko Agindua--https://www.euskadi.eus/ordezkariak).
Aplikazioan, ziurtagiri elektroniko bidez sartu beharko da (honako helbide elektroniko honetan argitaratuta daude elektronikoki identifikatzeko onartutako sistemak: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/ Aplikaziora sartzen diren erakundeek baimena ematen diote Ikerketa Zuzendaritzari (deialdia kudeatzen duen organoa baita) nortasun-datuak administrazio eskudunean egiazta ditzan bitarteko elektronikoen bidez edo eskuragarri dituen bestelako baliabideen bidez.
Behin eskabidea osorik beteta, eta 8. artikuluan zehaztutako dokumentu erantsiak aplikaziora sartuta, erakundeak edo legezko ordezkariak elektronikoki sinatu beharko du eskabidea, betiere 1. zenbakian adierazitakoarekin bat etorriz; eta orduantxe geratuko da erregistraturik eskabidea. Sinadura elektroniko bidez egindako eskabide bat baliozkoa izateko, erregistratuta geratu behar du. Hori ziurtatzeko, eskatzaileak dokumentuen erregistro-elektronikoa/aurkezpen-erregistroa eskura dezake, «Ikusi egiaztagiria E/E» aukerarekin. Ez da onartuko erabat modu elektronikoan bete eta erregistratu gabeko eskabiderik.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
EHAAn deialdia argitarazten denetik harako sei hilabeteko epearen barruan.
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Egindako egonaldiaren gainean, ikerketa-talde hartzaileko arduradunak emandako egiaztagiria, zeinean berariaz zehaztuko baitira hasiera- eta bukaera‑egunak.
-
Amaierako memoria, balantze zientifikoarekin. Bertan deskribatuko da egindako lana, argitalpenen, patenteen edo ikerketaren bestelako emaitzen erreferentzia barne. Entitate onuradunaren legezko ordezkariaren oniritzia jaso beharko du dokumentuak.
-
Emandako laguntzaz egindako gastuaren ziurtagiria. Ostatu-gastuei, bidaia-gastuei eta bisa-izapidetzeari –halakorik balego– dagozkien fakturak edo dokumentu baliokideak sartuko dira. Erakunde onuradunaren legezko ordezkariak sinatu beharko du dokumentu hori.
-
Entitate onuradunak ikertzaileari egindako ordainketen egiaztagiria.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Laguntzen erakunde onuradunek jarduera burutu dutela justifikatu beharko dute hilabeteko epean, jarduera bukatzen denetik hasita, Ikerketa Zuzendaritzan.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua