Mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleen garraio-gastuak ordaintzeko diru-laguntzak (2023-2024).

[GARRAIO EGOKITUA]

Deskribapena


Xedea

Mugitzeko zailtasun bereziak dituzten eta 2023-2024 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitate-ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiten dituzten desgaitasun fisiko eta psikikoa duten pertsonen garraio-gastuak ordaintzeko laguntzak, agindu honen II. eranskinean jasotako oinarrien arabera.

 

 

Aurrekontuko zuzkidura

100.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Onartzen den aurrekontu guztia (% 100) finantzatu ahal izango da, eta eskaera bakoitzeko, gehienez, 12.000 euro emango dira, horretarako ezarritako diru-kopurua agortu arte.

Ordainketa-modua:

Bekak emateko ebazpena jakinarazi ondoren, bekak aldez aurretik ordainduko dira, ordainketa bakarrean eta hilabeteko epean.

Nori dago zuzenduta


Unibertsitate mailako ikasleak

Beren ezaugarri fisikoak edo psikikoak direla-eta, mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleak, baldin eta ikasle horiek 2023-2024 ikasturtean unibertsitate-ikasketak, goi-mailako arte-, erlijio- eta militar-ikasketak Euskal Autonomia Erkidegoan egiten badituzte.

Eskakizunak:

  • 2022ko abenduaren 31n Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egotea.
  • Eskatzaile atzerritarren kasuan, erroldaz gain, Espainiako nazionalitatea izan behar dute edo Espainian egon behar dute legezko bizileku-egoeran, eskaera aurkezten den egunean. Ikasketak egiteko egonaldi edo egoitza egoeran daudenak ez dira laguntzen onuradun izango, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat etorriz.
  • Foru Aldundiaren Balioespen eta Orientazio Unitateak ziurtatuta edukitzea, eskaera bakoitzaren motaren arabera:

  • 2023-2024 ikasturtean matrikula egitea Euskal Autonomia Erkidegoan deialdian jasotako ikasketa ofizial bat egiteko.

  • Ikasleek ez izatea bekarekin egin nahi dituzten ikasketen maila bereko edo handiagoko titulurik, eta ez betetzea horrelako tituluren bat eskuratzeko legezko betekizunak, ikasketa horietarako beka jaso zuten ala ez kontuan hartu gabe. Ondorio horietarako, diplomatura, ingeniaritza teknikoa edo arkitektura teknikoa dutenek beka lortu ahal izango dute eskuratutako titulua ordezkatuko duten gradu-ikasketak egiteko (edo gradura egokitzekoak). Hala ere, titulazio hori lortzeko gainerako kreditu guztiak matrikulatu beharko dituzte. Dena den, eta aurreko paragrafoan esaten dena alde batera utzita, Goi Hezkuntzarako Gaikuntzen Marko Espainolaren (MECES) 3. mailara (Masterra) esleitutako graduko titulu ofizial dutenak, edo MECESeko 3. mailarekin (Masterra) bat datorren Arkitektoaren, Ingeniariaren, Lizentziatuaren, Arkitekto Teknikoaren, Ingeniari Teknikoaren edo Diplomadunaren titulu ofizial bat dutenak izan ahal izango dira unibertsitate-masterraren titulu ofizial batera bideratutako irakaskuntzak egiteko bekaren onuradunak, baina inola ere ez 2. mailari atxikitako Graduetan beka jarduteko.

Betekizunak

  • Dirulaguntzaren eskatzaileak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko ditu.
  • Eskatzaileak egiaztatu behar du ez dagoela laguntza edo dirulaguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapen administratibo edo penal baten pean, edo ez daukala horretarako legezko debekurik.

  • Helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo beste baliabide batzuk eskatu, eta, hala badagokio, jaso direla adierazi behar du erakunde eskatzaileak, edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik etorriak direla ere.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza > Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0175510

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaerak aurkezteko epea: 2023ko ekainaren 30etik irailaren 30era arte, biak barne.

 

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdi honetan arautzen den prozedura ebazteko eta jakinarazteko epea, gehienez ere, sei hilabetekoa da. Epe hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasiko da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


2024ko abuztua baino lehen.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Onuraduna adinez nagusia bada, dokumentu hori bete ahal izateko bankuko kontuaren titularra bera izango beharko da. Aitzitik, onuraduna adingabea bada, hirugarrenen alta amak, aitak eta/edo legezko tutoreak emango du, eta horiek izan beharko dira banku-kontuaren titularrak.

Beste tramite batzuk