Ikertzaileak Prestatzeko Doktoretza-aurreko Programako aplikatzen den zentroez bestelakoetan egonaldiak egiteko laguntzetarako deialdia (2022-2023).

[EGONLABUR]

Deskribapena


Xedea

  1. Laguntzetarako deialdia egitea programa aplikatzen den zentroez bestelakoetan doktoratuaurreko egonaldiak egin ditzaten prestakuntzan ari diren ikertzaileek. Hauxe izango da egonaldienhelburua: doktoregoko ikasleen prestakuntza integrala bultzatzea, haien ikaskuntza teorikoaeta praktikoa osatuz; gaitasun teknikoak, metodologikoak, pertsonalak eta parte-hartzaileak etaberrikuntzaren, sormenaren eta ekintzailetzaren balioak garatzen laguntzea, eta nazioarteko doktoregoalortzea erraztea.

  2. Doktore ez diren ikertzaileentzako mugikortasun-programak bi modalitate ditu:A) A modalitatea: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 2022-2023 ikasturteari dagokionezematen duen Doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko doktoratu aurreko programako laguntzabat berritzen duten ikertzaileen mugikortasuna.B) B modalitatea: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 2022-2023 ikasturteari dagokionezematen duen Doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko doktoratu aurreko programako laguntzaberri baten onuradun diren ikertzaileen mugikortasuna.

  3. Egonaldiak egin ahal izango dira unibertsitateetan, ikerketa-zentroetan edo garapen teknologikokozentroetan eta I+G+b-ko jarduera duten enpresetan, atzerrikoetan zein estatukoetan,betiere doktoratu aurreko programa aplikatzeko zentroaz bestelako hiri batean egiten badira etaaldi baterako egoitza aldatzeak justifikatu egiten badu agindu honetan zehazten diren laguntzaekonomikoak ematea.

  4. Deialdi honetatik kanpo gelditzen dira biltzarretara, bilera zientifikoetara eta, Ikerketa Zuzendaritzareniritziz, 1. apartatuan ezarritako helburura egokitzen ez diren bestelako egonaldietarajoatea, bai eta egonaldiak egitea ere EAEn kokatuta dauden zentroetan, bizi diren probintzian,ezarpen-zentroa atzerrian duten eta prestatzen ari diren ikertzaileentzat.

Aurrekontuko zuzkidura

465.000,00 (euros)

Prestazio ekonomikoa

Agindu honetan jasotako laguntzak lehiaketa-prozeduraren bidez ebatziko dira. Horretarako, aurkeztu eta onartu diren eskariak erkatuko dira; horien artean lehentasunak jartzeko, 10. artikuluan finkatutako irizpideak aplikatuko dira, eta puntu gehien lortzen dituzten eskaerei baino ez zaizkie esleituko diru-laguntzak, harik eta agindu honetako 2. artikuluan izendatutako aurrekontu-kreditua agortu arte.

Puntuazio-berdinketak ebazteko, oinarritzat hartuko da eskaerak betetzeko aplikazioak txikitik handira ematen duen ausazko zenbaki bat. Zenbaki hori aplikazio telematikoan sortzen den eskabidean agertuko da.

Ordainketa-modua:

Laguntza hauen ordainketa behin batez egingo da, ebazpena eman eta gero betiere, eta onuradunak onartzeko epea betetakoan. Horretarako, onuradunak hirugarrenen altaren agiria eguneratua izan beharko du.

Nori dago zuzenduta


Ikerlariak

Eskakizunak:

  • Ezinbestekoa da prestakuntzan ari diren ikertzaileak jardunean egotea eta beka-programa lehenengoz, bigarrenez eta hirugarrenez berrituta izatea.
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

Betekizunak

  • Honako hauek izango dute laguntza eskatzea: doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko doktoretza-aurreko 2022-2023 programaren onuradun direnek (AGINDUA, 2022ko ekainaren 28koa, Hezkuntzako sailburuarena, 2022ko uztailaren 8ko EHAA).
  • Laguntza hauen gai diren egonaldiak 2023. urtean hasi beharko dira.
  • Zentro bakar batean eta modu jarraituan 4 eta 6 hilabete arteko egonaldi bakar bat egiteko emango da laguntza, eta, justifikatutako salbuespenak izan ezik, egonaldi horiek bat etorri beharko dute joan nahi den zentroetako aldi akademikoekin eta/edo ohiko jardunarekin.
  • Ezin izango dira agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradun izan honako hauetan jasotako egoeretakoren batean dauden erakundeak: Diru-laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0173607

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordeak emandako ebazpenaren bidez esleituko dira agindu honetan araututako laguntzak; eskabideak aurkeztean hasitako espedienteak betetakoan emango da ebazpena, deialdia EHAAn argitaratu eta sei hileko epean.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Justifikazioa


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk