2023-2025 aldian egin beharreko oinarrizko ikerketako eta/edo ikerketa aplikatuko proiektuak egiteko laguntzak eta 2023-2024 aldirako Unibertsitatea-Enpresa ekintzetarako aurreikusitako funtsen kargura ikerketa eta berrikuntza teknologikorako laguntzak.

[PIBA-PUE 2022]

Deskribapena


Xedea

Dirulaguntzak ematea bi laguntza-lerro hauetako ikerketa-proiektuak egiteko:

1.– 2023-2025 aldian egin beharreko oinarrizko ikerketako edo ikerketa aplikatuko proiektuetarako laguntza-lerroa (aurrerantzean, OIAP); bi modalitate ditu:

  • 1. modalitatea: erakunde bakarreko ikerketa-taldeen proiektuak.
  • 2. modalitatea: proiektu berean, erakunde desberdinetako ikertzaile-taldeek parte hartzen duteneko lankidetza-proiektuak. Erakunde parte-hartzaile guztiek, zeinak 3. artikuluan aurreikusitako erakundeak izango baitira denak, eskatzaile gisa jardungo dute, banakako eskaerekin, eta lankidetza proiektu bateko ondorioetarako hartuko da soilik aintzat, izan haren ebaluazioan zein betearazpenean.

2.– 2023-2024 aldian, ezagutza unibertsitatetik enpresetara eramatea –enpresa horientzat interesgarriak diren arloetan– helburu duten ikerketa-proiektuetarako laguntza-lerroa (aurrerantzean, UEP). Unibertsitate-taldeak garatu behar ditu proiektuak, enpresako langileen partaidetzarekin; aukeran, lankidetzan diharduten erakunde parte-hartzaileetako ikertzaileek ere parte hartu ahal izango dute.

Aurrekontuko zuzkidura

1.300.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

1.– OIAP lerrorako, 950.000 euro erabiliko dira guztira.

Aurrekontuaren % 50 modalitate bakoitzeko proiektuak finantzatzeko izango da. Modalitateetako batean ez bada agortzen aurrekontu erabilgarria, soberakina beste modalitateko proiektuak finantzatzeko erabili ahal izango da, baldin eta proiektuok ebaluazioa gainditu badute eta, lehentasun-ordenari jarraikiz, ez badute dirulaguntzarik jaso, modalitate hori finantzatzeko hasiera batean bideratutako diru-hornidura nahikorik ez zegoelako.

2.– UEP lerrorako 350.000 euro erabiliko dira guztira.

3.– 50.000 eurokoa da diruz lagundu daitekeen bi lerroetako ezeinetan proiektu bakoitzarentzat ezarritako gehieneko finantzagarria, aintzat hartuz OIAP lerroko 2. modalitatean, bi erakunde edo gehiagok lankidetzan dihardutela proiektu berean.

4.– Laguntza-lerroetako batean ez bada agortzen aurrekontu erabilgarria, soberakina beste lerroko proiektuak finantzatzeko erabili ahal izango da, baldin eta ebaluazioa gainditu badute eta, ondoriozko lehentasun-ordenari jarraikiz, ez badute dirulaguntzarik jaso, modalitate hori finantzatzeko hasiera batean bideratutako diru-hornidura nahikorik ez zegoelako. Soberakin hori OIAP lerrora bideratzen bada, bi modalitateak batera hartuta puntuazio altuena lortu duten proiektuak aukeratuko dira, harik eta diru-hornidura amaitu arte.

Ordainketa-modua:

1.– Erakunde onuradunari ordainduko zaio dirulaguntzaren zenbatekoa. Baldin eta OIAP lerroko 2. modalitatearen araberako lankidetza-proiektua bada, proiektuan parte hartzen duen erakunde onuradun bakoitzari ordainduko zaio.

2.– Urteari dagokion kopurua aurretik ordainduko da, exekuzio-faseko urte bakoitzean. 13.5 artikuluan deskribatutako dirulaguntza onartzeko aldia igaro ondoren egingo da lehen urtekoari dagokion ordainketa. Bigarren eta hirugarren urteetako ordainketa aurreratuak egin baino lehen, aurreko urteko txostena aurkeztu beharko da, baita helburuen betetze-mailaren eta dirulaguntzaren exekuzioaren justifikazio zuzena ere, onartutako proiektu-planean aurreikusitako eran.

Proiektua exekutatzeko azken urteari dagokionez, dirulaguntzaren % 75 ordainduko da aurrez. Azken urteko bigarren ordainketa egiteko –hau da, likidazioa egin ondoren geratzen den gainerako zenbatekoari dagokion ordainketa–, nahitaezkoa izango da erakunde onuradunak aginduaren 16.1 artikuluaren 2., 3. eta 4. apartatuetan zehaztuta dagoen dokumentazio guztia bidalita izatea eta Ikerketa Zuzendaritzak oniritzia ematea.

3.– Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuradunak Eusko Jaurlaritzaren dagokion datu-basean agertu beharko du. Alta emateko edo hirugarren interesdunaren datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzaren hirugarrenen erregistro telematikora jo beharko da: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak.

Nori dago zuzenduta


Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen Erregistroan egiaztatutako ikerketa-erakundeak (aurrerantzean, ZTBES), zeina jasota baitago Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 28. artikuluan. Hona erregistro horretako zer kategoriatan egon behar duten erakunde eskatzaileek eskaera egiteko epea amaitu baino lehen eta laguntza exekutatzeko aldia amaitu arte:

OIAP lerroan, hauek izango dira erakunde eskatzaileak:

a) Oinarrizko eta bikaintasunezko ikerketako zentroak (BERC).

b) Unibertsitateetako ikerketa-egiturak, zeinek 6. artikuluaren arabera eratutako ikertzaile-taldeak izan beharko baitituzte plantillan. Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten unibertsitateen kasuan, ikerketa-taldeko kideak ez dira izango 2022-2025 aldirako euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduerak babesteko laguntzen deialdian A edo B talde gisa akreditatu den ezein ikerketa-taldetakoak, ez eta deialdi horretan dirulaguntza jaso duten taldeetakoak ere.

UEP lerroan, aurreko b apartatuan adierazitako erakundeek eskatu ahal izango dituzte dirulaguntzak.

1.– Enpresa, dirulaguntzaren onuradun ez bada ere, ikerketaren emaitzen benetako jasotzailea da, alde batetik, proposatutako gaiak eta ikerketaren emaitzek enpresaren interesekin bat etorri behar baitute eta, bestetik, enpresak emaitzei lotutako ezagutzak bere jakintzaren barruan sartuz erabili eta unibertsitate-talde ikertzailearekin izenpetu behar duen hitzarmenean ezarritakoaren arabera ustiatu behar baititu.

2.– Enpresa parte-hartzaileak edo parte-hartzaileek, zeinek den-denek eduki behar baitute beren egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan eta eskaeran parte hartu behar baitute, ezin izango dute jaso dirulaguntzaren parterik, ez zuzenean ez zeharka. Beraz, proiektuaren esparruan, unibertsitate onuradunak ezin izango ditu horiek kontratatu lanak egiteko, eta enpresa horiek ezin izango dute hornigairik saldu, ezta geldialdi teknikoengatik kobratu ere. Aitzitik, eskudirutan egindako ekarpen ekonomikoez gain, honako hauek ipini beharko ditu enpresak: proiektuaren helburuak lortu ahal izateko behar diren giza baliabideak, baliabide teknikoak eta materialak, horrek, izan ere, enpresak proiektuaren emaitzekiko duen interesa uzten baitu agerian. Xede horretarako, ez dira enpresatzat hartuko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile akreditatuak, I+G enpresa-unitateen kategoriakoak izan ezik.

3.– UEP lerro honetan, eskaeran lankidetzan diharduten erakunde parte-hartzailetzat hartuko dira, halakorik baldin badago, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 28. artikuluan adierazten den Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen Erregistroan egiaztatutako eragileak, hain zuzen ere, honako kategoria hauetan:

– Oinarrizko eta bikaintasunezko ikerketako zentroak (BERC).

– Teknologia-zentroak.

– Ikerketa kooperatiboko zentroak (IKZ).

Lankidetzan diharduten erakunde parte-hartzaile hauek ezin dira izan deialdi honetako laguntzaren onuradun, nahiz eta enpresaren ordainketetatik kobratu ahal izango duten, zehazki, 1.2 artikuluaren arabera dagokien ordainsarien zatia.

BERARIAZKO BETEKIZUNAK: ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAREN EUSKAL SAREKO AGENTEAK:

Eskakizunak:

  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteen erregistroan inskribatuta egotea:

  • Proiektuak 1etik 3ra bitarteko urte osotan egiteko eskatu ahal izango dira OIAP lerroan, eta 1 edo 2 urte osotan egiteko UEP lerroan, eta, azken urtearen ondoren, lau hilabeteko aldi gehigarria egongo da amaitzeko. Horretarako, baina, 16. artikuluan azalduta dauden gastuen amaierako ziurtagiria eta amaierako txosten zientifikoa entregatu beharko dira.
  • 2023ko ekitaldian hasiko dira proiektuak gauzatzen, hots, 13.5 artikuluan aurreikusitakoarekin bat, emandako dirulaguntza onartzen denean. Exekuzio-fasearen amaiera proiektuan aurreikusitako iraupenaren araberakoa izango da, baina administrazio-jarduketak 2026ko ekainaren 30a baino lehenago amaitu behar dira, OIAP lerrorako, eta 2025eko ekainaren 30a baino lehenago, UEP lerrorako.
  • Deialdira aurkezten diren ikerketa-proiektuek I. eranskinean aipatzen diren printzipio bioetikoak errespetatu beharko dituzte.
  • Proiektuan lan egingo duen ikerketa-taldea osatuko duten ikertzaileen zerrenda aurkeztea.

  • Dirulaguntzen lerro bakoitzerako eskaera kopurua mugatzea

  • Parte hartuko duen ikertzaile bakoitzak emandako edo eskatutako beste proiektu batzuetan zenbat ordu konprometitu dituzten adieraztea.

  • Ikertzaile guztiek proiektuari gutxienez zenbat ordu eskainiko dioten adieraztea.

  • Ikertzaile bakoitza eskaerak entregatzeko epea amaitu baino lehen kontratatuta egotea.

  • Ikertzaileek obra-kontratu bat badute, agiri bidez frogatzea.

  • Finantzatzen duen organismoaren izendapena aurkeztea, doktorego-tesia egiteko kontratatu bada.

  • Ikerbasque ikertzaileak. Erakundeko langileak izatearen kontsiderazioa

Betekizunak

  • Legez eratuta eta baimenduta egotea
  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa
  • Ezingo dute dirulaguntzen onuradun izan dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko zehapen administratiboa edo penala ezarrita duten erakundeek, ezta horretarako desgaikuntza berekin dakarren legezko debekuren bat dutenek ere, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tartean.

  • Ezingo zaie laguntzarik edo dirulaguntzarik eman sexuan oinarrituta diskriminatzen duten jarduerei, ezta sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zehapen administratibo edo penalen bat ezarri zaien pertsona fisikoei eta juridikoei ere, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta, estatu-legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta halako jazarpenari aurre egiteko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea
  • Ezin izango dira agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan honako hauetan jasotako egoeraren batean dauden erakundeak: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikulua.
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0173408

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea.


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora.

Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdiaren argitalpena amaitu eta sei hilabeteko epean.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Jarraipena


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk