2022-2024 aldian egin beharreko oinarrizko ikerketako eta/edo ikerketa aplikatuko proiektuak egiteko laguntzak eta 2022-2023 aldirako Unibertsitatea-Enpresa ekintzetarako aurreikusitako funtsen kargura ikerketa eta berrikuntza teknologikorako laguntzak.
[PIBA-PUE 2022]
- Erakundea:
- Hezkuntza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Deialdi honen xedea da dirulaguntzak ematea honako bi laguntza-lerro hauetako ikerketa-proiektuak egiteko:
1.– 2022-2024 aldian egin beharreko Oinarrizko Ikerketako eta/edo Ikerketa Aplikatuko Proiektuetarako laguntza-lerroa (aurrerantzean, OIAP); bi modalitate ditu:
– 1. modalitatea: Erakunde bakarreko ikertzaile-taldeen proiektuak.
– 2. modalitatea: Proiektu berean, erakunde desberdinetako ikertzaileek parte hartzen duteneko lankidetza-proiektuak. Erakunde parte-hartzaile guztiek, zeinak 3. artikuluan aurreikusitako erakundeak izango baitira denak, eskatzaile gisa jardungo dute, banakako eskaerekin, eta lankidetza proiektu bateko ondorioetarako hartuko da soilik aintzat, izan haren ebaluazioan zein betearazpenean.
2.– 2022-2023 aldian, ezagutza unibertsitatetik enpresetara eramatea –enpresa horientzat interesgarriak diren arloetan– helburu duten ikerketa-proiektuetarako laguntza-lerroa (aurrerantzean, UEP). Unibertsitate-taldeak garatu behar ditu proiektuak, enpresako langileen partaidetzarekin; aukeran, lankidetzan ari diren erakunde parte-hartzaileetako ikertzaileek ere parte hartu ahal izango dute.
Aurrekontuko zuzkidura
1.300.000 (euro)Prestazio ekonomikoa
1.– OIAP lerrorako, 950.000 euro erabiliko dira guztira. Aurrekontuaren % 50 modalitate bakoitzeko proiektuak finantzatzeko izango da. Modalitateetako batean ez bada agortzen aurrekontu erabilgarria, soberakina beste modalitateko proiektuak finantzatzeko erabili ahal izango da, baldin eta proiektuok ebaluazioa gainditu badute eta, lehentasun-ordenari jarraikiz, ez badute dirulaguntzarik jaso, modalitate hori finantzatzeko hasiera batean bideratutako diru-hornidura nahikorik ez zegoelako.
2.– UEP lerrorako 350.000 euro erabiliko dira guztira.
3.– 50.000 eurokoa da diruz lagundu daitekeen bi lerroetako ezeinetan proiektu bakoitzarentzat ezarritako gehieneko finantzagarria, aintzat hartuz OIAP lerroko 2. modalitatean, bi erakunde edo gehiagok lankidetzan dihardutela proiektu berean.
4.– Laguntza-lerroetako batean ez bada agortzen aurrekontu erabilgarria, soberakina beste lerroko proiektuak finantzatzeko erabili ahal izango da, baldin eta ebaluazioa gainditu badute eta, ondoriozko lehentasun-ordenari jarraikiz, ez badute dirulaguntzarik jaso, modalitate hori finantzatzeko hasiera batean bideratutako diru-hornidura nahikorik ez zegoelako. Soberakin hori OIAP lerrora bideratzen bada, bi modalitateak batera hartuta puntuazio altuena lortu duten proiektuak aukeratuko dira, harik eta diru-hornidura amaitu arte.
Ordainketa-modua:
1.– Erakunde onuradunari ordainduko zaio dirulaguntzaren zenbatekoa. Baldin eta OIAP lerroko 2. modalitatearen araberako lankidetza-proiektua bada, proiektuan berean parte hartzen duen erakunde onuradun bakoitzari ordainduko zaio.
2.– Urteari dagokion kopurua aurretik ordainduko da, exekuzio-faseko urte bakoitzean. 13.5 artikuluan deskribatutako dirulaguntza onartzeko aldia igaro ondoren egingo da lehen urtekoari dagokion ordainketa. Bigarren eta hirugarren urteetako ordainketa aurreratuak egin baino lehen, aurreko urteko txostena aurkeztu beharko da, baita helburuen betetze-mailaren eta dirulaguntzaren exekuzioaren justifikazio zuzena ere, onartutako proiektu-planean aurreikusitako eran.
Proiektua exekutatzeko azken urteari dagokionez, dirulaguntzaren % 75 ordainduko da aurrez. Azken urteko bigarren ordainketa egiteko –gainerako % 25a–, 4.1 artikuluan adierazitako aldi gehigarria igaro ondoren egingo da; hots, erakunde onuradunak dagokion dokumentazio guztia, aginduaren 16.1. artikuluaren 2., 3. eta 4. zenbakietan zehaztutakoa, bidali eta Ikerketa Zuzendaritzak oniritzia eman ondoren.
3.– Administrazioak laguntzak eta dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako dagokion datu-basean egon behar du erakunde onuradunak. Alta emateko edo hirugarren interesdunaren datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzak emandako hirugarrenen erregistro telematikora jo beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak

Nori dago zuzenduta
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen Erregistroan egiaztatutako erakundeak, zeina jasota baitago Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 28. artikuluan. Hona erregistro horretako zer kategoriatan egon behar duten erakunde eskatzaileek eskaera egiteko epea amaitu baino lehen eta laguntza exekutatzeko aldia amaitu arte:
OIAP eta UEP lerroetan:
- Unibertsitateetako ikerketa-egiturak, zeinek 6. artikuluaren arabera eratutako ikertzaile-taldeak izan beharko baitituzte plantillan. Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten unibertsitateen kasuan, gainera, ikerketa-taldeko kide guztiek ikerketa-talde berekoak izan beharko dute, zeina A edo B talde gisa akreditatua izan baita 2022-2025 aldirako euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduerak babesteko laguntzen deialdian eta zeinak deialdi horretan ez baitu dirulaguntzarik jaso.
Gainera, OIAP lerroan:
- Oinarrizko eta bikaintasuneko ikerketa-zentroak (BERC).
BERARIAZKO BETEKIZUNAK: ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAREN EUSKAL SAREKO AGENTEAK:
Eskakizunak:
-
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteen erregistroan inskribatuta egotea:
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen Erregistroan egiaztatutako erakundeak, zeina jasota baitago Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 28. artikuluan. Hona erregistro horretako zer kategoriatan egon behar duten erakunde eskatzaileek eskaera egiteko epea amaitu baino lehen eta laguntza exekutatzeko aldia amaitu arte.
1. OIAP lerroan, hauek izango dira erakunde eskatzaileak:
a) Oinarrizko eta bikaintasuneko ikerketa-zentroak (BERC))
b) Unibertsitateetako ikerketa-egiturak, zeinek 6. artikuluaren arabera eratutako ikertzaile-taldeak izan beharko baitituzte plantillan. Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten unibertsitateen kasuan, gainera, ikerketa-taldeko kide guztiek ikerketa-talde berekoak izan beharko dute, zeina A edo B talde gisa akreditatua izan baita 2019-2021 aldirako euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduerak babesteko laguntzen deialdian eta zeinak deialdi horretan ez baitu dirulaguntzarik jaso.
2. UEP lerroan, aurreko b apartatuan adierazitako erakundeek eskatu ahal izango dituzte dirulaguntzak. - Proiektuak 1 eta 3 urte osotan egiteko eskatu ahal izango dira OIAP lerroan, eta 1 edo 2 urte osotan egiteko UEP lerroan, eta, azken urtearen ondoren, lau hilabeteko aldi gehigarria egongo da amaitzeko. Horretarako, baina, 16. artikuluan deskribatutako gastu-ziurtagiriak eta amaierako txosten zientifikoa entregatu beharko dira.
- 2022ko ekitaldian hasiko dira proiektuak gauzatzen, hots, 13.5 artikuluan aurreikusitakoarekin bat, emandako dirulaguntza onartzen denean. Exekuzio-fasearen amaiera proiektuan aurreikusitako iraupenaren araberakoa izango da, baina administrazio-jarduketak 2025ko ekainaren 30a baino lehenago amaitu behar dira, OIAP lerrorako, eta 2024ko ekainaren 30a baino lehenago, UEP lerrorako.
- Deialdira aurkezten diren ikerketa-proiektuek I. eranskinean aipatzen diren printzipio bioetikoak errespetatu beharko dituzte.
-
Proiektuan lan egingo duen ikerketa-taldea osatuko duten ikertzaileen zerrenda aurkeztea.
OIAP lerroan, ikertzaileen zerrenda bat jasoko da eskaeran; ikertzaileok, bada, laguntzaren xede den proiektuan lan egingo duen ikerketa-taldea osatuko dute. Gutxieneko ikerketa-taldea eratuko duten hiru pertsonek osatuko dute, gutxienez, talde hau. Horien artean egongo da proiektua zuzenduko duen ikertzaile nagusia, zeinak estatutupeko edo lan-kontratuko lotura izan behar baitu erakunde eskatzailearekin. Gutxieneko ikerketa-taldea osatzen duten pertsonek proiektuan jarraitu beharko dute, gutxienez, proiektua exekutatzeko fase osoan; ikertzaile nagusiaren kasuan, gainera, 4.1 artikuluan aipatzen den lau hilabeteko aldi gehigarrian ere jarraitu beharko du. Horietako bik, gutxienez, doktore-titulua izan beharko dute, eta horien artean egongo da ikertzaile nagusia.
Ikerketa-taldean parte hartzen duten gainerako ikertzaileek gradu-, lizentziatura-, ingeniaritza- edo arkitektura-titulua izan beharko dute.
UEP lerroan, eskaeran dirulaguntzaren xede den proiektuan lan egingo duen ikerketa-taldeko ikertzaile guztien zerrenda aurkeztu behar da; eskaeran parte hartzen duen erakunderen batekin kontratua izan beharko dute ikertzaile horiek. UEP lerroan, ezinbesteko baldintza da gutxienez unibertsitate eskatzaileko ikerketa-talde batek –3.1.1.b) artikuluan ezarritako irizpideen arabera– eta Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza soziala duen enpresa bateko kideek parte hartzea proiektuan. 3.1.2.3 artikuluaren arabera, aukerakoa izango da lankidetzan diharduen erakunde baten parte-hartzea. Ikertzaile-taldea, gutxienez, unibertsitate eskatzaileko bi ikertzailek osatuko dute, horien artean ikertzaile nagusia, eta proiektuan parte hartzen duen enpresako hirugarren pertsona batek. Hiru pertsona horiek osatuko dute gutxieneko ikertzaile-taldea. Talde horrek proiektuan jarraitu beharko du, gutxienez, proiektua exekutatzeko fase osoan; ikertzaile nagusiaren kasuan, gainera, 4.1 artikuluan aipatzen den lau hilabeteko aldi gehigarrian ere jarraitu beharko du. Ikertzaile-taldeak honela osatuta egon beharko du:
a) Proiektua zuzenduko duen ikertzaile nagusi bat, doktore-titulua izango duena eta erakunde eskatzailearekin estatutupeko edo lan-kontratuko lotura bat izan behar duena.
b) Gainerako ikertzaileak, doktore-titulua edo lizentziatura, arkitektura edo ingeniaritza edo unibertsitateko gradua izan dezaketenak. Erakunde parte-hartzaile bakoitzean baldintza hori betetzen duen ikertzaile bat gutxienez egon beharko da, eta erakundearen plantillakoa izan beharko du.
c) Enpresetako langileak, programaren xede den teknologiaren arloan esperientzia egiaztatua dutenak eta aurreko paragrafoetan adierazitako kategorietan sartzen ez direnak. -
Parte hartuko duen ikertzaile bakoitzak emandako edo eskatutako beste proiektu batzuetan zenbat ordu konprometitu dituzten adieraztea.
Erantzukizunpeko adierazpen sinatu baten bidez, parte hartzen duen ikertzaile bakoitzak adieraziko du zenbat ordu konprometitu dituen deialdi honetan eskatutako proiektua egingo den urteetan emandako edo eskatutako beste proiektu batzuetan. Hori horrela, ordu-kopuru nahikoa eskaini beharko die proiektu honetan esleitu eta konprometitutako jarduerei.
-
Ikertzaile guztiek proiektuari gutxienez zenbat ordu eskainiko dioten adieraztea.
Bai OIAP lerroan, bai UEP lerroan, erakunde eskatzaileko ikertzaile-taldeak proiektuari eskainitako gutxieneko dedikazioa urteko 1.400 ordukoa izango da, eta talde bakoitzeko ikertzaile nagusiaren gutxieneko dedikazioa urteko 420 ordukoa izango da.
-
Ikertzaile bakoitza eskaerak entregatzeko epea amaitu baino lehen kontratatuta egotea.
Deialdiko eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen kontratatu beharko ditu erakunde eskatzaileak ikertzaile-taldeko kideak. Halaber, ikertzaile nagusiak, OIAP lerroan zein UEP lerroan, kontratu bat izan beharko du erakunde eskatzailearekin, proiektuaren iraupen osoa baino luzeagoa, eta hor sartuko dira exekuzio-fasea eta 4.1 artikuluan zehaztutako lau hileko aldi gehigarria. Artikulu honen 1. apartatuan aipatzen den gutxieneko ikertzaile-taldea osatzen duten beste bi ikertzaileek kontratatuta egon beharko dute, gutxienez proiektuak irauten duen denboraldirako eta dedikaziorako. OIAP lerroan, biak kontratatuko ditu erakunde eskatzaileak, eta, UEP lerroan, berriz, horietako bat erakunde eskatzaileak kontratatuko du, eta, bestea, proiektuan parte hartzen duen enpresak. Diruz lagun daitezkeen bi lerroetako edozeinetan gutxieneko ikerketa-taldea osatzen duten pertsonek ezin izango dute kontratua zabaltzeko konpromisorik aurkeztu.
Gainerako taldekideek proiektuan izango duten parte-hartzearen iraupena baino txikiagoko kontratua izan ahal izango dute, baldin eta erakunde eskatzaileak proiektuan parte hartzen duten aldi osoan zehar kontratu horiei eusteko engaiamendua egiaztatzen badu, betiere. -
Ikertzaileek obra-kontratu bat badute, agiri bidez frogatzea.
Ikertzaileak obra baterako kontratatu badira, obraren iraupenari eta, hala badagokio, kontratuaren balizko luzapenari buruzko egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu, bai eta enpresaren adierazpen bat ere, kontratuaren xede den obrak dakarren ordu-dedikazioa zehaztuta; adierazpen horretan, proiektuan konprometitutako jarduerak burutzeko adina ordu badituela adierazi beharko du argi eta garbi.
-
Finantzatzen duen organismoaren izendapena aurkeztea, doktorego-tesia egiteko kontratatu bada.
Doktore-tesia egiteko kontratatutako pertsona bat bada (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 21. artikuluaren arabera), berau finantzatzen duen erakundearen izendapena aurkeztu beharko du, finantzaketa-aldi osoa adierazita; horrez gain, deialdi honetan eskatutako proiektuari urtean zenbat ordu eskain diezazkiokeen azaltzen duen ziurtagiria ere aurkeztu beharko du –doktore-tesiaren proiektuarekin bateragarria izateko moduan–, bai eta tesiaren eta proiektuko jardueraren arteko gainjartze-ehunekoa eta tesia zer zentrotan egin behar duen ere. OIAP lerroan, erakunde eskatzailea BERC bat bada, aski izango da aurreko ziurtagiria, zeinetan, gainera, barne hartuko baita finantzaketa-aldi osoa. Prestatzen ari den doktoratu aurreko ikertzaile bakar bat baino ez da onartuko proiektu-eskaera bakoitzean.
- Ikertzaile nagusi bakoitzaren eskaera bat baino ez da onartuko lerro bakoitzeko.
Betekizunak
- Legez eratuta eta baimenduta egotea
- Ordezkari izateko ahalmen nahikoa
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Dirulaguntzaren eskaera aurkezteak berekin ekarriko du eskatzaileak baimena ematea organo kudeatzaileari zuzenean egiazta dezan zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 18. eta 19. artikuluetan jasotakoaren arabera.
Dena dela, eskatzaileak berariaz erabili ahal izango du baimen horri aurka egiteko eskubidea. Hala eginez gero, beharrezko egiaztagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu eskaerarekin batera. -
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

Dena dela, eskatzaileak berariaz erabili ahal izango du baimen horri aurka egiteko eskubidea. Hala eginez gero, beharrezko egiaztagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu eskaerarekin batera.
Interesdunek Nafarroako Ogasunean ordaintzen badituzte zergak, zerga-betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko dute. - Ezin izango dira agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan honako xedapen hauetan jasotako egoeraren batean daudenak: Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan.
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Beste finantzaketa-iturririk baduzu edo eskatu badira, eskabidearen edo emakidaren kopia erantsi behar da.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Hezkuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora.
Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Ikerketa-proiektuaren memoria, honako alderdi hauek jasotzen dituela:
– Laburpena.
– Gaiaren aurrekariak eta oraingo egoera.
– Bibliografia aipagarriena.
– Proiektuaren interes orokorra.
– Hipotesiak eta Helburu orokor eta operatiboak.
– Proiektuaren azken emaitza eta emaitza hori ustiatzeko plana.
– Helburuei lotutako mugarriak. Lan-plana. Kronograma. Ikertzaileek zereginei eskainiko dieten denbora.
– Mugarri bakoitzean erabilitako metodologia.
– Proiektua burutzeko eskuragarri dauden instalazioak, tresnak eta teknikak.
– Arduren banaketa.
– Ikerketa-taldeak gaiaren inguruan duen esperientzia.
– Egindako azken 5 proiektuen emaitzak eta errendimendua.
– Eskatutako dirulaguntzaren justifikazio zehatza.
– Bi erakunderen edo gehiagoren arteko lankidetza, egokia denean.
– (UEP lerrorako bakarrik) Enpresaren parte-hartzea proiektuan.
– (OIAP 2. mod. bakarrik) Erakunde parte-hartzaileetako taldeen kudeaketa, integrazioa eta komunikazioa. -
Ikerketa-taldea osatzen duten ikertzaileetako bakoitzaren curriculum vitae laburtua, formatu normalizatuan eta horretarako prestatutako txantiloian aurkeztua (azken 6 urteei buruzkoa, deialdiaren datatik zenbatzen hasita); eta UEP lerroan, baita enpresa parte-hartzaileko pertsona bakoitzarena ere. Titularrak sinatu beharko ditu CVak. Ezaugarri horiek betetzen dituzten CVak bakarrik hartuko dira kontuan, eta ezaugarri horiek betetzen ez dituztenei agiriak zuzentzeko eskatuko zaie.
-
Parte hartuko duen ikertzaile bakoitzak sinatutako agiria (erantzukizunpeko adierazpena), 2022-2024 (OIAP) eta 2022-2023 (UEP) aldietan aktibo dauden proiektuei zenbat denbora eskainiko dien adierazita; horrez gain, zehaztu behar da bakoitzak zenbat denbora eskainiko dion eskatutako proiektuari, 6.3 artikuluaren arabera.
-
Ikertzaile bakoitzaren lan-egoera egiaztatzen duen dokumentazioa, erakunde eskatzailearekin edo enpresa parte-hartzailearekin (PUE lerroa):
– Kontratu mugagabea duten langileen kasuan, dagokion kontratua edo Gizarte Segurantzaren IDC aurkeztu beharko da.
– Gutxieneko ikerketa-taldea osatzen duten langileen kasuan, gutxienez proiektua gauzatzeko fasearen iraupen bereko kontratua aurkeztu beharko dute, eta proiektuaren ikertzaile nagusia izanez gero, 4 hilabeteko aldi gehigarria, 4.1 artikuluan ezarritakoaren arabera. Gutxieneko taldeko kideek ezin izango dute kontratua handitzeko konpromisorik aurkeztu.
– Ikertzaile-taldea osatzen duten langileak badira, baina ez gutxieneko taldea, kontratua aurkeztu beharko da, hasiera-data eta amaiera-data zehaztuta, bai eta urteko dedikazioa ere, eta, hala badagokio, kontratua handitzeko konpromisoa, 6.4 artikuluaren arabera. Obra baterako kontratatu diren langileen kasuan, gainera, kontratatu diren obrak berekin dakarren ordu-dedikazioa aitortu beharko da, 6.5 artikuluaren arabera.
– Ikerbasquek kontratatutako eta erakunde eskatzaileari atxikitako ikertzaileak izanez gero, Ikerbasquek egindako kontratua eta erakunde eskatzaileari atxikitako agiria aurkeztu beharko ditu, eta UPV/EHUk kontratatuta eta BERC (erakunde eskatzaile) bati atxikita egonez gero, UPV/EHUk egindako kontratua eta dagokion atxikipen-agiria.
- Legez eratuta eta baimenduta egotea
- Ordezkari izateko ahalmen nahikoa
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Dirulaguntzaren eskaera aurkezteak berekin ekarriko du eskatzaileak baimena ematea organo kudeatzaileari zuzenean egiazta dezan zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 18. eta 19. artikuluetan jasotakoaren arabera.
Dena dela, eskatzaileak berariaz erabili ahal izango du baimen horri aurka egiteko eskubidea. Hala eginez gero, beharrezko egiaztagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu eskaerarekin batera. -
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
Dirulaguntzaren eskaera aurkezteak berekin ekarriko du eskatzaileak baimena ematea organo kudeatzaileari zuzenean egiazta dezan zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 18. eta 19. artikuluetan jasotakoaren arabera.
Dena dela, eskatzaileak berariaz erabili ahal izango du baimen horri aurka egiteko eskubidea. Hala eginez gero, beharrezko egiaztagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu eskaerarekin batera.
Interesdunek Nafarroako Ogasunean ordaintzen badituzte zergak, zerga-betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko dute. - Ezin izango dira agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan honako xedapen hauetan jasotako egoeraren batean daudenak: Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan.
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Beste finantzaketa-iturririk baduzu edo eskatu badira, eskabidearen edo emakidaren kopia erantsi behar da.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteen erregistroan inskribatuta egotea:
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen Erregistroan egiaztatutako erakundeak, zeina jasota baitago Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 28. artikuluan. Hona erregistro horretako zer kategoriatan egon behar duten erakunde eskatzaileek eskaera egiteko epea amaitu baino lehen eta laguntza exekutatzeko aldia amaitu arte.
1. OIAP lerroan, hauek izango dira erakunde eskatzaileak:
a) Oinarrizko eta bikaintasuneko ikerketa-zentroak (BERC))
b) Unibertsitateetako ikerketa-egiturak, zeinek 6. artikuluaren arabera eratutako ikertzaile-taldeak izan beharko baitituzte plantillan. Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten unibertsitateen kasuan, gainera, ikerketa-taldeko kide guztiek ikerketa-talde berekoak izan beharko dute, zeina A edo B talde gisa akreditatua izan baita 2019-2021 aldirako euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduerak babesteko laguntzen deialdian eta zeinak deialdi horretan ez baitu dirulaguntzarik jaso.
2. UEP lerroan, aurreko b apartatuan adierazitako erakundeek eskatu ahal izango dituzte dirulaguntzak. - Proiektuak 1 eta 3 urte osotan egiteko eskatu ahal izango dira OIAP lerroan, eta 1 edo 2 urte osotan egiteko UEP lerroan, eta, azken urtearen ondoren, lau hilabeteko aldi gehigarria egongo da amaitzeko. Horretarako, baina, 16. artikuluan deskribatutako gastu-ziurtagiriak eta amaierako txosten zientifikoa entregatu beharko dira.
- 2022ko ekitaldian hasiko dira proiektuak gauzatzen, hots, 13.5 artikuluan aurreikusitakoarekin bat, emandako dirulaguntza onartzen denean. Exekuzio-fasearen amaiera proiektuan aurreikusitako iraupenaren araberakoa izango da, baina administrazio-jarduketak 2025ko ekainaren 30a baino lehenago amaitu behar dira, OIAP lerrorako, eta 2024ko ekainaren 30a baino lehenago, UEP lerrorako.
- Deialdira aurkezten diren ikerketa-proiektuek I. eranskinean aipatzen diren printzipio bioetikoak errespetatu beharko dituzte.
-
Proiektuan lan egingo duen ikerketa-taldea osatuko duten ikertzaileen zerrenda aurkeztea.
OIAP lerroan, ikertzaileen zerrenda bat jasoko da eskaeran; ikertzaileok, bada, laguntzaren xede den proiektuan lan egingo duen ikerketa-taldea osatuko dute. Gutxieneko ikerketa-taldea eratuko duten hiru pertsonek osatuko dute, gutxienez, talde hau. Horien artean egongo da proiektua zuzenduko duen ikertzaile nagusia, zeinak estatutupeko edo lan-kontratuko lotura izan behar baitu erakunde eskatzailearekin. Gutxieneko ikerketa-taldea osatzen duten pertsonek proiektuan jarraitu beharko dute, gutxienez, proiektua exekutatzeko fase osoan; ikertzaile nagusiaren kasuan, gainera, 4.1 artikuluan aipatzen den lau hilabeteko aldi gehigarrian ere jarraitu beharko du. Horietako bik, gutxienez, doktore-titulua izan beharko dute, eta horien artean egongo da ikertzaile nagusia.
Ikerketa-taldean parte hartzen duten gainerako ikertzaileek gradu-, lizentziatura-, ingeniaritza- edo arkitektura-titulua izan beharko dute.
UEP lerroan, eskaeran dirulaguntzaren xede den proiektuan lan egingo duen ikerketa-taldeko ikertzaile guztien zerrenda aurkeztu behar da; eskaeran parte hartzen duen erakunderen batekin kontratua izan beharko dute ikertzaile horiek. UEP lerroan, ezinbesteko baldintza da gutxienez unibertsitate eskatzaileko ikerketa-talde batek –3.1.1.b) artikuluan ezarritako irizpideen arabera– eta Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza soziala duen enpresa bateko kideek parte hartzea proiektuan. 3.1.2.3 artikuluaren arabera, aukerakoa izango da lankidetzan diharduen erakunde baten parte-hartzea. Ikertzaile-taldea, gutxienez, unibertsitate eskatzaileko bi ikertzailek osatuko dute, horien artean ikertzaile nagusia, eta proiektuan parte hartzen duen enpresako hirugarren pertsona batek. Hiru pertsona horiek osatuko dute gutxieneko ikertzaile-taldea. Talde horrek proiektuan jarraitu beharko du, gutxienez, proiektua exekutatzeko fase osoan; ikertzaile nagusiaren kasuan, gainera, 4.1 artikuluan aipatzen den lau hilabeteko aldi gehigarrian ere jarraitu beharko du. Ikertzaile-taldeak honela osatuta egon beharko du:
a) Proiektua zuzenduko duen ikertzaile nagusi bat, doktore-titulua izango duena eta erakunde eskatzailearekin estatutupeko edo lan-kontratuko lotura bat izan behar duena.
b) Gainerako ikertzaileak, doktore-titulua edo lizentziatura, arkitektura edo ingeniaritza edo unibertsitateko gradua izan dezaketenak. Erakunde parte-hartzaile bakoitzean baldintza hori betetzen duen ikertzaile bat gutxienez egon beharko da, eta erakundearen plantillakoa izan beharko du.
c) Enpresetako langileak, programaren xede den teknologiaren arloan esperientzia egiaztatua dutenak eta aurreko paragrafoetan adierazitako kategorietan sartzen ez direnak. -
Parte hartuko duen ikertzaile bakoitzak emandako edo eskatutako beste proiektu batzuetan zenbat ordu konprometitu dituzten adieraztea.
Erantzukizunpeko adierazpen sinatu baten bidez, parte hartzen duen ikertzaile bakoitzak adieraziko du zenbat ordu konprometitu dituen deialdi honetan eskatutako proiektua egingo den urteetan emandako edo eskatutako beste proiektu batzuetan. Hori horrela, ordu-kopuru nahikoa eskaini beharko die proiektu honetan esleitu eta konprometitutako jarduerei.
-
Ikertzaile guztiek proiektuari gutxienez zenbat ordu eskainiko dioten adieraztea.
Bai OIAP lerroan, bai UEP lerroan, erakunde eskatzaileko ikertzaile-taldeak proiektuari eskainitako gutxieneko dedikazioa urteko 1.400 ordukoa izango da, eta talde bakoitzeko ikertzaile nagusiaren gutxieneko dedikazioa urteko 420 ordukoa izango da.
-
Ikertzaile bakoitza eskaerak entregatzeko epea amaitu baino lehen kontratatuta egotea.
Deialdiko eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen kontratatu beharko ditu erakunde eskatzaileak ikertzaile-taldeko kideak. Halaber, ikertzaile nagusiak, OIAP lerroan zein UEP lerroan, kontratu bat izan beharko du erakunde eskatzailearekin, proiektuaren iraupen osoa baino luzeagoa, eta hor sartuko dira exekuzio-fasea eta 4.1 artikuluan zehaztutako lau hileko aldi gehigarria. Artikulu honen 1. apartatuan aipatzen den gutxieneko ikertzaile-taldea osatzen duten beste bi ikertzaileek kontratatuta egon beharko dute, gutxienez proiektuak irauten duen denboraldirako eta dedikaziorako. OIAP lerroan, biak kontratatuko ditu erakunde eskatzaileak, eta, UEP lerroan, berriz, horietako bat erakunde eskatzaileak kontratatuko du, eta, bestea, proiektuan parte hartzen duen enpresak. Diruz lagun daitezkeen bi lerroetako edozeinetan gutxieneko ikerketa-taldea osatzen duten pertsonek ezin izango dute kontratua zabaltzeko konpromisorik aurkeztu.
Gainerako taldekideek proiektuan izango duten parte-hartzearen iraupena baino txikiagoko kontratua izan ahal izango dute, baldin eta erakunde eskatzaileak proiektuan parte hartzen duten aldi osoan zehar kontratu horiei eusteko engaiamendua egiaztatzen badu, betiere. -
Ikertzaileek obra-kontratu bat badute, agiri bidez frogatzea.
Ikertzaileak obra baterako kontratatu badira, obraren iraupenari eta, hala badagokio, kontratuaren balizko luzapenari buruzko egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu, bai eta enpresaren adierazpen bat ere, kontratuaren xede den obrak dakarren ordu-dedikazioa zehaztuta; adierazpen horretan, proiektuan konprometitutako jarduerak burutzeko adina ordu badituela adierazi beharko du argi eta garbi.
-
Finantzatzen duen organismoaren izendapena aurkeztea, doktorego-tesia egiteko kontratatu bada.
Doktore-tesia egiteko kontratatutako pertsona bat bada (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 21. artikuluaren arabera), berau finantzatzen duen erakundearen izendapena aurkeztu beharko du, finantzaketa-aldi osoa adierazita; horrez gain, deialdi honetan eskatutako proiektuari urtean zenbat ordu eskain diezazkiokeen azaltzen duen ziurtagiria ere aurkeztu beharko du –doktore-tesiaren proiektuarekin bateragarria izateko moduan–, bai eta tesiaren eta proiektuko jardueraren arteko gainjartze-ehunekoa eta tesia zer zentrotan egin behar duen ere. OIAP lerroan, erakunde eskatzailea BERC bat bada, aski izango da aurreko ziurtagiria, zeinetan, gainera, barne hartuko baita finantzaketa-aldi osoa. Prestatzen ari den doktoratu aurreko ikertzaile bakar bat baino ez da onartuko proiektu-eskaera bakoitzean.
- Ikertzaile nagusi bakoitzaren eskaera bat baino ez da onartuko lerro bakoitzeko.
Agindu honen II. eranskinean dago jasota eskaeraren edukia. Eskabide-inprimakia IV.1 eranskinean dago jasota OIAP lerrorako, eta, IV.2 eranskinean, UEP lerrorako. Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren esteka honetan egongo da erabilgarri deialdiko lerro bakoitzeko eskabide-inprimakia: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0173405
Eskabidea bi urratsetan egin beharko da:
Lehenik, proiektuko ikertzaile nagusiak alta eman beharko du aplikazioan erabiltzaile gisa, dagoeneko hala ez bada, edo ziurtagiri elektroniko pertsonalaren bitartez sartu (esate baterako, NAN elektronikoa erabiliz). Eskabidea zein laguntza-lerrotan egin nahi duen hautatu eta gero, aplikazioan azaltzen diren jarraibideak bete beharko ditu, eskabidea amaitu arte.
Ondoren, eskabidea aplikazioan oso-osorik bete eta gero eta agindu honen II. eranskinean azaldutako dokumentazio osagarria gehitu ondoren, erakundeak edo legezko ordezkariak eskabidea elektronikoki sinatu beharko du; horrela soilik geldituko da erregistratuta. Horretarako, erakunde eskatzaileak eskabidea elektronikoki sinatzeko erakundearen txartela eduki beharko du, edo, bestela, legezko ordezkariak Eusko Jaurlaritzaren Ordezkarien Erregistroan alta emanda egon beharko du (Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2012ko abenduaren 14ko Agindua), esteka honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkarien-erregistro-elektronikoa/web01-sede/eu/
Deialdi honetara bildutako pertsonek baimena ematen diote Ikerketa Zuzendaritzari, beste organismo publiko batzuetan egiaztatzeko aurkeztutako dokumentuak egiazkoak direla.
Parte hartuko duten gainerako ikertzaileek beren NAN edo AIZ zenbakia adierazi beharko dute eskabidean. Administrazio eskudunak automatikoki egiaztatuko du zenbakia aipatu aplikazioan, elektronikoki.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Deialdiaren argitalpena amaitu eta sei hilabeteko epean.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Ebazpena emana
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Jarraipena
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Bi lerroetarako agiri komunak
-
Laguntzaileen kontratua, 5.2.a) artikuluaren arabera: dirulaguntzak laguntzaileentzako diru-hornidurarik badu, laguntzaileari buruzko proposamena bidali beharko da, zeinean ikertzailea nor den, haren ibilbide akademikoa edo CVa eta adostasuna jasoko baitira. Geroago, organo kudeatzaileak proposamena onartutakoan, laguntzailea erakunde onuradunarekin lotzen duen kontratuaren kopia bidali beharko da, non parte hartuko duen proiektuaren kodea eta titulua adieraziko baitira, eta bai haren egitekoak eta urteko dedikazioa ere. Kontratu hori ezingo da ebazpenaren argitalpena baino lehenagokoa izan, eta, zein urtetarako zehazten den, harexen lehen sei hilabeteetan aurkeztu beharko da. Kontzeptu horrengatik emandako dirulaguntza ez bada deialdian ezarritako zenbatekoaren % 100ekoa eta ez badu kontratuaren kostu guztia estaltzen, laguntzaileek beste eginkizun batzuk egin ahal izango dituzte erakundean, harik eta eurei dagokien dedikazioa bete arte.
-
Urteko txostenak: 15.2 artikuluan aurreikusitako bigarren ordainketa edo ondorengoak baino lehen aurkeztu beharko dira nahitaez. Erakunde onuradun bakoitzeko ikertzaile nagusiak, proiektua egikaritzeko urte bakoitza amaitzean, proiektuaren urteko txosten bat aurkeztu beharko dio organo kudeatzaileari. Txosten horretan honako hauek jasoko dira: proiektuaren helburuen erdieste-maila, izandako gorabeherak, ateratako emaitzak, eta urtean dirulaguntzatik benetan gastatu denaren zenbatespena. Txosten horretan gastuaren egiaztagiri edo faktura bakoitzaren zerrenda xehatua jasoko da, dagokion zenbatekoarekin batera.
Jarduera-planaren edozein apartatutan aldaketak egin nahi badira, ikerketa-zentroko edo unibertsitateko legezko ordezkariak baimena eskatu beharko dio Ikerketa Zuzendaritzari. Egindako eta baimendutako aldaketek errespetatu egin behar dituzte Ikerketako Estatuko Agentziaren Koordinazio eta Ebaluazio Azpiatalak (SCE) eta hautaketa-batzordeak dagokion puntuazio-kalkulua egiteko erabili dituzten elementuak. Ikerketa Zuzendaritzak zehaztuko du aldaketa horiek konprometitutako dirulaguntzak aldarazten edo indargabetzen dituzten, aurretik dagokion espedientea egin ostean.
-
Gastuaren amaierako ziurtapena: proiektua exekutatzeko azken urtea amaitzerakoan, dagokion urteko txostena aurkeztu ondoren, erakunde onuradunak, egindako gastu guztiaren ziurtagiria aurkeztu beharko du, kontzeptuen araberako banaketa adieraziz, eta, aplikatu gabeko gerakinik balego, hori ere justifikatuz. Era berean, proiektu bererako edo proiektuaren helburu partzialetarako jasotako sarreren eta egindako gastuen balantzea aurkeztu beharko du. Ziurtagiria aurkezteko epea, zeinak bat etorri behar baitu urteko txostenetan adierazitakoarekin, bi hilekoa izango da, proiektua amaitzen denetik hasita. Gastuaren guztizko betearazpenaren % 40 –gutxienez eska daitekeen betekizuntzat hartua– baino gehiagoko ez-betetzeak 18.2 artikuluan deskribatutako dirulaguntza eskubidea galtzea ekarriko du.
-
Amaierako txosten zientifikoa: formatu askea du, eta nahitaez egin behar da, azken urtea ordainduko bada. Proiektua exekutatzeko azken urtea amaitu ondoren lau hilabete igaro baino lehen, proiektuko ikertzaile nagusiak amaierako txosten zientifikoa aurkeztu beharko du, eta, bertan, zehaztasun handiz adierazi zein diren aurrekariak, bibliografia, helburuak, metodologia, emaitzak, emaitzen eztabaida, ondorioak eta zabalkundea emateko eta jendarteratzeko jarduerak.
-
Baldin eta liburu, monografia, artikulu, doktore-tesi, lizentzia-tesina, kongresuetarako komunikazio edo abarretan argitaratu badira proiektuaren emaitzak, edo patenteak, kontratuak, baliagarritasun-modeloak eta abar eragiten badituzte, Hezkuntza Sailaren babesletza jaso beharko da, proiektuaren kodea ere aipatuz. Argitalpenen kopia bana bidali beharko da Ikerketa Zuzendaritzara.
- Gainera, PUE lerrorako, jarraipen-dokumentazio gisa, nahitaezkoa izango da honako hau:
-
Lankidetza-hitzarmena sinatu beharko da unibertsitate onuradunaren eta enpresa parte-hartzaile(ar)en artean, bai eta lankidetzan ari diren erakunde parte-hartzaileen artean ere, baldin badaude, Transferentzia Teknologikorako Erakunde baten bitartez (hala nola: BTBak, Unibertsitate-Enpresa Fundazioa, Estrategia Teknologikorako Unitatea edo beste batzuk). Hitzarmen horretan honako hauek jaso beharko dira: ekonomia-harremanak; ikerketaren garapenean erantzukizunak nola banatzen diren; proiektuaren emaitzen jabea nor den eta haien erabilera eta baliatzea zein izango diren, eta deialdiari dagokionez enpresek beren gain hartu dituzten betebeharrak.
Ebazpena jakinarazten denetik hasita gehienez hilabeteko epean, sinatutako hitzarmena eta enpresaren ordainketaren egiaztagiria aurkeztu beharko dira Ikerketa Zuzendaritzan, dirulaguntzaren lehen ordainketa egiteko aldez aurretik bete beharreko baldintza moduan -
Diruz lagundutako ikerketan lortutako emaitzak enpresak nola aplikatu eta/edo ustiatu dituen ikusteko, jarraipen bat egingo da; horretarako, enpresa parte-hartzaileak, proiektua amaitzen duenean, memoria bat aurkeztuko du, eta, bertan, proiektuaren garapenari eta lortutako emaitzei buruz duen iritzia adieraziko du. Geroago, proiektua amaitu ondorengo urtearen amaieran, emaitzen ustiapenari buruzko txostena aurkeztu beharko du, eta bertan adierazi beharko du emaitzak nola erabili dituen, emaitza horiek enpresan nola ezarri dituen, zer patente egin dituen eta zer onura lortu dituen.
Enpresaren legezko ordezkariak sinatu behar ditu txosten horiek, eta unibertsitate onuradunaren legezko ordezkariaren sinadura elektronikoarekin aurkeztu behar dira.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
- Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.