Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzetarako 2023-2024 ikasturteko deialdia.

[NOUNI]

Deskribapena


Xedea

1.– 2024-2025 ikasturterako, ondoz ondoko emakida-araubidean, honako beka eta laguntza hauek iragartzen dira, unibertsitate-graduaren mailatik beherako (eta ez baliokiderako) ikasketetarako, hezkuntza-sistemako honako irakaskuntza hauetako ikasleentzat:

a) Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Musikako eta Dantzako oinarrizko irakaskuntzak.

b) Batxilergoa, Lanbide Heziketa, hizkuntzen irakaskuntzak, Musikako eta Dantzako irakaskuntza profesionalak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntza profesionalak eta kirol-irakaskuntzak.

2.– Agindu honen I. eranskinean ageri diren deialdiaren oinarriak onartzen dira, honako egitura honekin:

- I. kapitulua: Irakaskuntza-maila hauetarako ikasketa-laguntzak: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Musikako eta Dantzako oinarrizko irakaskuntzak.

- II. kapitulua: Irakaskuntza-maila hauetarako ikasketa-bekak: Batxilergoa, Oinarrizko, Erdi Mailako eta Goi Mailako Lanbide Heziketa, irakaskuntza artistiko profesionalak, kirol-irakaskuntzak, hizkuntza-irakaskuntzak.

- III. kapitulua: Berariazko hezkuntza-laguntza behar duten ikasleentzako laguntza eta sorospen espezifikoak.

- IV. kapitulua: Aurreko kapituluetan aipatzen diren unibertsitatez kanpoko irakaskuntzetako (eta ez-baliokideetako) hezkuntza-sistemako ikasketak egiteko beken eta laguntzen xedapen komunak.

Aurrekontuko zuzkidura

72.000.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa


Ordainketa-modua:

Laguntza dena batera ordainduko da, hilabeteko epean, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak behin betiko ebazpena ematen duenetik aurrera.

Informazio gehigarria

Nori dago zuzenduta


Unibertsitatekoak ez diren mailetako ikasleak

Eskakizunak:

  • Ikasleek Aginduan ezarritako ikasketa-mailaren batean egon beharko dute matrikulatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe baimenduetan
  • 2024ko irailaren 30ean ikasleek ez izatea beka edo laguntzarekin egin nahi dituzten ikasketen maila bereko edo handiagoko titulu ofizialik, eta ez betetzea horrelako tituluren bat eskuratzeko legezko betekizunak
  • Betekizun akademikoak betetzea

Betekizunak

  • Deialdi honetan jasotzen diren ikasketek ofizialki aitortuta egon behar dute, eta hezkuntza-administrazioak onartutako ikasketa-planekin bat etorri
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Kodea

0168709

Eskabidea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Bekaren xede diren ikasketak egingo diren IKASTETXEAN aurkeztu beharko da

Eskabide elektronikora sarbidea

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabeteko epean ebatzi eta jakinaraziko dira laguntzak, deialdia argitaratzen denetik aurrera.

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Eskatutako dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Beste tramite batzuk