2020. urtean goi-mailako kirol lehiaketak eta maila goreneko estatuko emakumeen ligatan parte hartzeko dirulaguntzak
[kirol_partaidetza]
- Erakundea:
- Kultura eta Hizkuntza Politika
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
2020an egingo edo hasiko diren kirol-lehiaketa ofizialetan, nazioarteko esparrua eta izaera dutenetan, kategoria absolutuan, eta emakumezkoen kategoria absolutuko liga estataletan parte hartzeko dirulaguntzak emateko erregimena ezartzen du agindu honek, artikulu honetan jasotzen diren baldintzei jarraikiz.
Agindu honen ondorioetarako, nazioarteko esparrua eta izaera duten kirol-lehiaketa ofizialtzat joko dira nazioarteko federazio baten, Europako federazio baten edo nazioarteko profesionalen liga baten egutegi ofizialean sartzen diren lehiaketak. Emakumezkoen liga estatalak izango dira federazioaren edo liga profesionalaren egutegi ofizialeko maila gorenekoak, kategoria absolutukoak.
Goi-mailako kirola sustatzeko xedea izan behar dute lehiaketa horiek. Ez da dirulaguntzarik emango funtsean partaidetzako kirola sustatzera bideratuta dauden jardueretarako (jolaserako, aisiarako eta osasunerako kirola), ez eta selekzioek parte hartzen duten kirol-lehiaketetarako ere.
Aurrekontuko zuzkidura
440.000Prestazio ekonomikoa
Deialdi honetako dirulaguntzetarako, gehienez ere, 440.000,00 euro daude, dirulaguntza-lerroka honela banatuta:
a.- Hirurehun eta berrogei mila (340.000,00) euro, kirol-lehiaketa ofizialetan, nazioarteko esparrua eta izaera dutenetan, eta kategoria absolutuan parte hartzeko diru-laguntzak emateko, eta horietatik 238.000,00 euro 2020. urteko konpromiso-kredituei eta 102.000 euro 2021. urteko konpromiso-kredituei dagozkie.
b.- Ehun mila (100.000,00) euro makumezkoen liga estataletan parte hartzeko diru-laguntzak emateko, horietatik 70.000,00 euro 2020. urteko konpromiso-kredituei eta 30.000,00 euro 2021. urteko konpromiso-kredituei dagozkie.
Aurkeztutako eskabideak dagokion prozeduraren bidez izapidetuko dira, eta horien ebazpenak hartu behar ditu interesdunek mahaigaineratutako alderdi guztien gaineko erabakiak.
Modalitate bakoitzean adierazitako zuzkidura dena dela ere, eskabiderik ez dagoelako edo eskakizunak betetzen ez dituztelako modalitateetako batean ezarritako diru-kopurua agortzen ez bada, kreditu-soberakin hori beste modalitatetarako zenbatekoa handitzeko erabiliko da, betiere delako modalitate hori artean erabaki gabe badago.
Emakumezkoen kategoria absolutuko liga estataletan parte hartzeko kasuan diru kopurua berdinbanatuko da, eskatutako dokumentazioa aurkeztu, 1. eta 3. artikuluen baldintzak bete eta gero.
Laguntzen zenbatekoa zehazteko, banaketa proportzionalaren irizpidea erabiliko da. Alegia, eskabideek agindu honen 11. artikuluan ezarritako irizpideei jarraikiz balorazio-fasean lortu duten puntuazioaren arabera banatuko da proportzionalki testu bereko 2. artikuluan adierazitako diru-kopuru osoa, betiere, ezarritako gehieneko diru-kopurua errespetatuta, edo, txikiagoa bada, eskatutako kopurua.
Jarduera bakoitzeko dirulaguntza laurogeita hamar mila (90.000) eurokoa izango da gehienez. Era berean, kirolari bakoitzeko dirulaguntza hamar mila (10.000) eurokoa izango da gehienez.
Futboleko Liga Profesionalean, Asobalen, ACBn parte hartzen duten erakunde onuradunek agindu honen aurrekontu-zuzkiduraren % 5 jaso ahal izango dute gehienez, jasotako kopuru guztiak batuta.
Ordainketa-modua:
Bi alditan ordainduko da dirulaguntza. Lehenengo ordainketa 2020an egingo da, dirulaguntza onartu ostean, 15.b) artikuluan ezarritako epea berariazko uko-egiterik gabe igaro ostean. Onartutako zenbatekoaren ehuneko hirurogeita hamarri dagokion zenbatekoa emango da lehenengo ordainketa horretan. Bigarren ordainketan, gainerako zenbatekoari dagokiona, 2021ean egingo da, dirulaguntza 16. artikuluan xedatutako moduan justifikatu ondoren.
Erakunde onuradunek egunean izan behar dituzte zerga-betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak eta dirulaguntza-itzultzearen ordainketak.
Administrazioak laguntzak eta dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuraduna Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Hirugarrenen Erregistro Telematikoan sartuta egon behar da.
Izena emateko edo datuak eguneratzeko Hirugarren Erregistro Telematikoaren web orri hau erabili https://www.euskadi.eus/hirugarrenak

Nori dago zuzenduta
Kirol elkarteak
Helburutzat kirola duten nortasun juridikoko erakundeek
Betekizunak
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua > Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua > Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabidearekin batera aurkeztea beharreskoa da:
1. Jardueraren memoria (II. eranskina).
- Baloratu beharreko lehiaketak edo liga. Goimailakoen artean 4 aukeratu. Banaka parte hartzen duten kirolen kasuan, 4 proba aukeratuko dira parte hartzen den proba guztien artean.
- Proba hori programa olinpikoan sartuta dagoen ala ez.
- Nazioarteko Federazio baten egutegi ofizialean dagoen ala ez.
- Baloratu beharreko lehiaketan edo lehiaketetan kirolariek lortutako postua. Artean ez bada lehiaketa egin, aurreko urtean lehiaketa horretan edo maila horretako edo goragoko beste lehiaketa batzuetan (halakorik izanez gero) lortutako emaitzak egiaztatu beharko dira.
- Parte-hartzearen jarraitutasuna. Zenbat urtetan parte hartu duten nazioartean azken 10 urteetan. Emakumezkoen liga estatalen kasuan, azken 10 urteetan liga estatalean izandako parte-hartzearen baliokidea.
- Lehiaketan goi-maila duten euskal kirolariak, Eusko Jaurlaritzaren edo Kirolen Kontseilu Gorenaren zerrendetan errekonozituak.
- Lekualdatutako kirolari eta teknikarien kopurua: jardunaldi-kopurua eta horiek non egin diren, bai eta lehiaketa-tokira bitarteko distantzia ere.
- Lehiaketa- edo proba-kopuru osoa. (4, gehienez)
- Interesgarritzat jotzen den beste edozein datu.
2. Dirulaguntzaren xede izango den proba edo liga barne hartzen duen nazioarteko federazioaren, Europako federazioaren edo nazioarteko profesionalen ligaren egutegi ofiziala, bai eta ekitaldia antolatzen duen erakundearekin eta dagokion nazioarteko federazioarekin, Europako federazioarekin edo profesionalen ligarekin harremanetan jartzeko helbide bat ere.
3. Kasuan kasuko federazioaren ziurtagiria, lehiaketan lortutako kirol-emaitza egiaztatzen duena. Artean ez bada lehiaketa egin, aurreko urtean lehiaketa horretan edo maila horretako edo goragoko beste lehiaketa batzuetan (halakorik izanez gero) lortutako emaitzak egiaztatu beharko dira.
4. Kasuan kasuko nazioarteko federazioaren ziurtagiria, azken 10 urteetan nazioartean zenbat aldiz hartu duten parte egiaztatzen duena. Emakumezkoen liga estatalen kasuan, azken 10 urteetan liga estatalean izandako parte-hartzearen baliokidea.
5. Kasuan kasuko federazio espainiarraren ziurtagiria, modalitate horretako EAEko kirol-federazioa federazio horretan sartuta dagoela egiaztatzen duena, salbu eta modalitate horretako federazio espainiarra existitzen ez bada.
6. Dirulaguntzaren xede den jardueraren sarreren eta gastuen aurrekontu orekatua (III. eranskina).
7. Dagoeneko eginda dauden jardueretarako, egindako gastuak egiaztatzeko, agindu honen 16. artikuluan ezartzen diren dokumentu guztiak aurkeztu beharko dira.
8. Eusko Jaurlaritzaren Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza ekitaldian parte hartzearekin lotutako ekitaldi publikoetara gonbidatzeko konpromisoa, diru-laguntza ekitaldia egin ostean ematen ez bada behintzat; azken egoera horretan, diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik aurrera sortuko dituzten dokumentu guztietan adierazi beharko dute hori.
9. Eusko Jaurlaritzaren Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak diru-laguntza emateko beharrezko irizten duen adina dokumentazio osagarri eskatu ahal izango du.
10. Emandako dokumentazio guztiak hizkuntza inklusibo eta ez-sexista izan beharko du. Gainera, emandako datu guztiek sexuaren arabera bereizita egon beharko dute.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Jardueraren memoria (II. eranskina)
- Aurrekontua (III. eranskina)
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenako urriaren 01eko, 39/2015 Legeko 28 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzei dagokienez, balioespen-batzordeak helarazitako proposamena aztertu ondoren, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eman eta jakinaraziko du ebazpena, sei hilabeteko epearen barru, deialdia egiteko aginduak indarra hartzen duen egunetik hara. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Aukerako berraztertzeko errekurtso bat kanal elektronikoaren bidez jartzeko, Nire karpeta -en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Justifikazioa
Justifikazioak bide elektronikoz aurkeztuko dira 2021eko martxoaren 1 baino lehen, agindu honen 5. artikuluan ezarritako jarraibideei jarraituz eta dirulaguntzen justifikazioak aurkezteko, dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 69.etik 75. artikulu arte kontuan hartuta.
Justifikatzeko agiriak:
a) Dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko memoria zehatza; zer jarduera egin eta zer emaitza lortu diren adierazi behar da.
b) Jatorrizko fakturen bidez eta zuzenbide- eta merkataritza-zirkulazioan froga-balio baliokidea duten edo administrazio-efikazia duten gainerako jatorrizko agirien bidez egiaztatuko dira gastuak. Faktura elektronikoen bidez ere egiaztatu ahal izango dira gastuak, baldin eta zerga-arloan onartuak izateko betekizunak betetzen badituzte, betiere.
Faktura eta dokumentu guztiak, eskaneatu eta gero, espedientera igo behar dira.
Aurkezten diren fakturak dirulaguntzan emandako kopurua justifikatu behar dute.
c) Dirulaguntza emateko ebazpenean jarritako baldintzen arabera, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa izan dutela berariaz adierazten duten dokumentu guztien aleak (dokumentu grafikoak, fotografikoak edo ikus-entzunezkoak).
d) Jarduera-gastuen zenbatekoaren adinako diru-kopurua egiaztatuko da gastu-zerrendan. (V. eranskina).
e) Ekitaldian parte hartzeak eragindako kostu-kontuen aurrekontu gauzatua; diru-sarrera eta gastu guztiak adierazi behar dira bertan. Bereziki jaso beharko da helburu berarekin eskuratutako gainerako laguntzen zerrenda, eskabideak aurkezteko unean haiek eraginkor izango ziren jakiterik ez bazegoen (IV. eranskina)
- Aurrekontua gauzatuta
- Gastu zerrenda
-
Aurrekontua gauzatuta
Ekitaldian parte hartzeak eragindako kostu-kontuen aurrekontu gauzatua; diru-sarrera eta gastu guztiak adierazi behar dira bertan. Bereziki jaso beharko da helburu berarekin eskuratutako gainerako laguntzen zerrenda, eskabideak aurkezteko unean haiek eraginkor izango ziren jakiterik ez bazegoen (IV. eranskina)
-
Memoria zehatza.
Dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen direla azaltzen duen memoria zehatza; zer jarduera egin eta zer emaitza lortu diren adierazi behar da.
-
Babesaren dokumentuak
Dirulaguntza emateko ebazpenean jarritako baldintzen arabera, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa izan dutela berariaz adierazten duten dokumentu guztien aleak (dokumentu grafikoak, fotografikoak edo ikus-entzunezkoak).
-
Gastu zerrenda
Jarduera-gastuen zenbatekoaren adinako diru-kopurua egiaztatuko da gastu-zerrendan. (V. eranskina).
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Sailaren Hirugarrenen Erregistro telematikoan
Administrazioak laguntzak eta dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuraduna Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Hirugarrenen Erregistro Telematikoan sartuta egon behar da.
Izena emateko edo datuak eguneratzeko Hirugarren Erregistro Telematikoaren web orri hau erabili https://www.euskadi.eus/hirugarrenak
Beste tramite batzuk
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua