Ikus-entzunezkoen produkzioaren aldeko dirulaguntzak: fikziozko film luzeak (2021)

[Ikus-entzunezkoa - Fikziozko film luzeak]

Deskribapena


Xedea

2021. urtean, ikus-entzunezkoen arloan produkzioaren aldeko dirulaguntzak.

Zinemarako diren fikziozko film luzeen produkzioa

Laguntzen modalitate honetan, 27.artikuluaren 1. atalean ezartzen diren baldintzak betetzen ez dituzten edozein hizkuntzatako zinemarako fikziozko film luzeak egitea bultzatuko da.

Ondorio hauetarako zinemarako film luzea da: ikus-entzunezko obra, hirurogei minutu edo gehiagoko iraupena duena eta zinema-aretoetan merkatal ustiapenerako dena.

Aurrekontuko zuzkidura

1.120.000

Prestazio ekonomikoa

Edonola ere, xede bererako deialdi honen babesean eman daitezkeen laguntzen kopuruak ezingo ditu hirurehun mila (300.000,00) euro gainditu, salbu eta jatorrizko hizkuntza euskara duten ekoizpenen kasuan.

1.- Banakako produktoreei dagokienez, ematen den gehieneko laguntzak, gainera, aplikagarriak diren muga hauek izango ditu:

  • Ez du produkziorako aurrekontuaren % 20 gaindituko. Muga hori % 50ekoa izango da aurrekontu txikiko fikziozko film luzeei zuzendutako lerroan.
  • Ez du produktorearen inbertsioa gaindituko.

Goian aipatutako ondorioetarako, produktoreen inbertsiotzat joko dugu produktoreak berak bere baliabide propioen bidez nahiz itzul daitezkeen kanpo-baliabideen bidez ekarritako kopurua eta film luzea ustiatzeko eskubide-lagapen gisa lortutakoa. Inoiz ez dira produktorearen inbertsiotzat joko jasotako dirulaguntzak, ezta edozein izaeratakoak diren eta itzul ezin daitezkeen ekarpenak ere, baldin eta telebista-zerbitzu publikoak zuzenean nahiz zeharka kudeatzen duen edozein administrazio, erakunde edo enpresa publikok egiten baditu.

2.- Koprodukzioei dagokienez, eskatzaileak ikus-entzunezko produkzioaren %20ko titulartasuna izan beharko du gutxienez eta % 50ekoa izango da aurrekontu txikiko fikziozko film luzeetarako lerroan.

Nazioarteko koprodukzioetan, koprodukzio-proiektua onartzen duen ebazpenaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko da, Zinematografia eta Ikus-entzunezkoen Arteen Institutuaren (ICAA) zuzendari nagusiak emana, bai eta produktorekide guztiek sinatutako koprodukzio-kontratuaren azken bertsioaren kopia konpultsatua ere.

Estatuko koprodukzioetan, produktorekide guztiek fede-emaile publiko baten aurrean sinatutako koprodukzio-kontratuaren azken bertsioaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko da, non produktorekide bakoitzaren ekarpenak zehaztuko diren, eta horien kuantifikazioa ekarpena dirutan izan ezean.

Eskatzailearen titularitate-kuotan aldaketarik egonez gero, horren berri eman beharko zaio organo kudeatzaileari, erabakiaren egunetik hamabost eguneko epean.

Ekoizpena koprodukzioa denean onuradun izan daitekeen enpresa batek baino gehiagok parte hartuz gero, 17. artikuluaren arabera, euretako bakoitzaren parte-hartzeen batuketa egingo da.

Batera produzitutako proiektuetan, gehienez eman daitekeen laguntzak honako mugak izango ditu:

  • Ez du produkziorako aurrekontuaren %20 gaindituko.
  • Ez du gaindituko agindu honen arabera onuradun gertatzen den produktoreak, edo koproduktore guztiek batera, egindako inbertsioaren %50.

Goian aipatutako ondorio hauetarako, inbertsiotzat joko dugu produktoreak berak baliabide propioen bidez nahiz itzul daitezkeen kanpo-baliabideen bidez ekarritako kopurua eta, frogatutako proiektuaren titulartasuneko ehunekoaren arabera, film luzea ustiatzeko eskubide-lagapen gisa lortutako kopurutik dagokion zatia. Inoiz e dira produktorearen inbertsiotzat joko jasotako dirulaguntzak, ezta edozein izaeratakoak diren eta itzul ezin daitezkeen ekarpenak ere, baldin eta telebista-zerbitzu publikoak zuzenean nahiz zeharka kudeatzen duen edozein administrazio, erakunde edo enpresa publikok egiten baditu.

3.- Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dauden auditoreek kreditatuko dituzte film luzearen kostua, produktoreek egindako ekarpenak eta horiek produkzioan duten titulartasunaren kuotak, bai eta 23.b artikuluan ezartzen den betebeharraren betetzeari buruzkoa egiaztagiria ere, filmaren gastuak berrikusteko kontu-ikuskatze bereziaren bidez. Txosten horretan, auditoreak honakoak azaldu beharko ditu: bere iritzia enpresa onuradunak egindako inbertsioen inguruan; horien balorazioa eta kontabilizazioa, oro har aplikatzen diren kontabilitate-irizpideetan oinarrituta; eta, azkenik, inbertsioa finantzatzeko onuradunak jaso dituen gainerako laguntza edota dirulaguntzei buruzko berariazko iritzia. Kontu-ikuskatzeak zehaztu beharko du, partiden araberako banakatzearen bidez, zein gastu-maila dagokien Euskadin helbidea edo egoitza egonkorra duten pertsona fisiko edo juridikoek egindako lanei. Filmaren kostua aitortzea eta ekoizlearen inbertsioa arautzen duen abenduaren 18ko ECD/2784/2015 Aginduaren 2. artikuluan aurreikusten den eran dira film luzearen ekoizpen-kostuak diruz laguntzeko modukoak.

Ordainketa-modua:

Zuzendaritza kudeatzaileak Ekonomia eta Ogasuna Sailean tramitatuko du laguntzen ordainketa; tramitatzea honela egingo da:

  • Laguntza emateko unean lehenengo %19 ordainduko da.
  • %42, proiektuaren behin betiko agiriak, 20. artikuluan deskribatzen direnak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailean jasotzen direnean, beti 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera.
  • %14, filmatzen amaitu denaren komunikazioa jasotzean, edota story board-a amaitu denaren komunikazioa jasotzean animaziozko film luzeen kasuan eta beti 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera.
  • %19, justifikazio osoa jasotzean eta beti 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera, baina urte horretako azaroaren 30 baino lehenago:
  • Gainerako kopurua (%6), 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera, baina urte horretako azaroaren 30a baino lehen, auditoretza-txostenean jasotako filmaren kostuaren gutxienez %7 kopietarako, publizitaterako eta sustapenerako gastuak kendu ondoren, bai eta finantza-erakundeekin egindako maileguen interes pasiboei eta negoziazio-gastuei dagozkienak ere, kopietarako, publizitaterako eta sustapenerako erabiltzen direla egiaztatu ondoren, gastu horri ekoiztetxeak eutsi dion edo banatzaileak aurreratu duen kontuan hartu gabe.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Pertsona fisiko independenteak

Hauek joko dira pertsona pribatu independentetzat: ikus-entzunezkoen komunikazio/zabalkunde zerbitzuak ematen dituen entitate baten edo telebista-kanal pribatu baten titular baten eragin menderatzailearen agindupean ez dauden pertsona fisiko edo juridikoak, baldin eta, aldi berean, beraiek eragin menderatzaile hori inongo kasutan erabiltzen ez badute: ez jabetza arrazoiengatik, ez finantza-partaidetzagatik, ez eta, aldez edo moldez, kasuan kasuko administrazio- edo kudeaketa-organoen erabakimena baldintzatzeko ahala edukitzeagatik ere.

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

Pertsona juridiko pribatuak

Pertsona juridikoek eskabideak elektronikoki baino ezin izango dira aurkeztu.

Pertsona juridiko pribatuak:

  • jarduera ekonomikoren bat egiten du
  • gaitasun juridiko eta jarduteko gaitasun osoa dauka
  • legez eratuta dago, indarrean dagoen legediarekin bat etorriz.

Pertsona juridiko pribatu independenteak

Hauek joko dira pertsona pribatu independentetzat: ikus-entzunezkoen komunikazio/zabalkunde zerbitzuak ematen dituen entitate baten edo telebista-kanal pribatu baten titular baten eragin menderatzailearen agindupean ez dauden pertsona fisiko edo juridikoak, baldin eta, aldi berean, beraiek eragin menderatzaile hori inongo kasutan erabiltzen ez badute: ez jabetza arrazoiengatik, ez finantza-partaidetzagatik, ez eta, aldez edo moldez, kasuan kasuko administrazio- edo kudeaketa-organoen erabakimena baldintzatzeko ahala edukitzeagatik ere.

Ekonomia-intereseko Taldeek

Ekonomia-intereseko Taldeek, beti ere sozietatearen helburua ekoizpen jardueretan aritzea bada eta Merkataritza Erregistroan horrela inskribatuta baldin badago, diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte produkzio-etxe independenteek bezalaxe. Ekonomia-intereseko Taldea osatzen duten ekoizle ez independenteek ezingo dute kapital sozialaren %20 baino gehiago eduki produkzio prozesuak irauten duen bitartean. Horrela xedatzen du Zineari buruzko, abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 4.n) 1.2º artikuluak.

Agindu honetako 26.1.3, 29.1.3, 32.1.3. eta 35.1.3. artikuluetan aurreikusten den eskatzailearen ekonomia-kaudimena eta ibilbidearen balorazioa eskabidearekin batera izendatzen den Ekonomia-intereseko Taldearen kide independenteari buruzkoa izango da.

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Eskatzailea Ekonomia-intereseko Taldea bada

Betekizunak

  • Europar Batasuneko estatu kide batean ezarrita egotea eta behin diru-laguntza emanez gero establezimendu egonkor bat Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
  • Pertsona edo erakunde onuradunek bete egin beharko dituzte Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotako betekizunak.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
  • Ezin izango dira onuradun izan dena delako enpresak, laguntzaren bat itzultzeko agindua jaso badute, aldez aurretik Europako Batzordeak hala erabaki duelako, laguntza hori legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela iritzita; beste horrenbeste gertatuko da krisian dauden enpresekin ere, hain zuzen ere krisian dauden enpresa ez finantzarioak salbatu eta berregituratzeko estatu-laguntzei jarraibideetan xedatutakoaren arabera (AO, C249, 2014.07.31).
  • Laguntza ematen duen organoari Estatuko nahiz mundu mailako beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatuek xede bererako ematen dituzten bestelako laguntza edo dirulaguntzak jasotzen diren jakinaraztea.
  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0127211

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Pertsona juridikoek eskabideak elektronikoki baino ezin izango dira aurkeztu.
Pertsona fisikoek, bere izenean edo entitate eskatzailearen ordezkari gisa, "Itsasontzi jokoa" erabil dezakete. Sinadura elektronikorako beste bide batzuk baino errazagoa eta erabilgarriagoa da.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena sei hilabeteko epean jakinaraziko zaie banan-banan interesdunei. Horretaz gainera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
  • Bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza. erakundeetan banku- kontuen kasuetan aukeratu inmprimaki hau.

  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hay aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Proiektuaren behin betiko agiriak


Pertsona fisikoek besterik ezin izango dituzte justifikazioak aurrez aurre aurkeztu.

Laguntza eman dela jakinarazten denetik, produkzio-etxe onuradunek gehienez ere sei hilabeteko epea izango dute proiektuaren behin betiko agiriak aurkezteko erabiliz.

Filmatzen amaitu denaren komunikazioa.


Pertsona fisikoek besterik ezin izango dituzte dokumentazio hau aurrez aurre aurkeztu.

Justifikazio osoa


Pertsona fisikoek besterik ezin izango dituzte justifikazioak aurrez aurre aurkeztu.

Beste tramite batzuk