2024-2026 aldian egin beharreko Oinarrizko Ikerketako eta/edo Ikerketa Aplikatuko proiektuak egiteko laguntzak
[OIAP 2024]
- Erakundea:
- Hezkuntza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Dirulaguntzak ematea 2024-2026 aldian Oinarrizko Ikerketako eta/edo Ikerketa Aplikatuko proiektuak egiteko.
Aurrekontuko zuzkidura
800.000 (euro)Prestazio ekonomikoa
Diruz lagun daitekeen proiektu bakoitzari 80.000 euro emango zaizkio gehienez ere.
Ordainketa-modua:
1.– Erakunde onuradunari ordainduko zaio dirulaguntzaren zenbatekoa.
2.– Urteari dagokion kopurua aurretik ordainduko da, egikaritze-faseko urte bakoitzean. 13.5 artikuluan deskribatutako dirulaguntza onartzeko aldia igaro ondoren egingo da lehen urtekoari dagokion ordainketa. Bigarren eta hirugarren urteetako ordainketa aurreratuak egin baino lehen, aurreko urteko txostena aurkeztu beharko da, baita helburuen betetze-mailaren eta dirulaguntzaren egikaritzearen justifikazio zuzena ere, onartutako proiektu-planean aurreikusitako eran. Halaber, justifikazio-kontu sinplifikatua aurkeztu beharko da nahitaez, aplikazioan eskuragarri dagoen txantiloiaren bidez.
Proiektua egikaritzeko azken urteari dagokionez, dirulaguntzaren % 75 ordainduko da aurrez. Azken urteko bigarren ordainketa, hau da, likidazioaren ondoren dagokiona, erakunde onuradunak dagokion dokumentazio guztia aurkeztu ondoren egingo da, aginduaren 16.1. artikuluaren 2., 3. eta 4. zenbakietan zehaztutakoarekin bat, Ikerketa Zuzendaritzak oniritzia eman ondoren.
Hala badagokio, laguntzaileek jarduera eteten badute, erakundeari kalte-ordainak ordainduko zaizkio, azken urteko bigarren ordainketarekin batera.
3.– Administrazioak laguntzak eta dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako dagokion datu-basean egon behar du erakunde onuradunak. Alta emateko edo hirugarren interesdunaren datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzaren hirugarrenen erregistro telematikora jo beharko da: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/.

Nori dago zuzenduta
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak
Erakunde onuradunak beti izango dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen Erregistroan egiaztatutako erakundeak (aurrerantzean, ZTBES), zeina jasota baitago Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 28. artikuluan. Hona erregistro horretako zer kategoriatan egon behar duten erakunde eskatzaileek eskaera egiteko epea amaitu baino lehen eta laguntza egikaritzeko aldia amaitu arte:
a) Oinarrizko eta bikaintasuneko ikerketa-zentroak (BERC).
b) Unibertsitateetako ikerketa-egiturak, zeinek 6. artikuluaren arabera eratutako ikertzaile-taldeak izan beharko baitituzte plantillan. Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten unibertsitateen kasuan, ikerketa-taldeko kideak ez dira izango ikertzaile-talde berekoak, zeina A edo B talde gisa akreditatua izan baita 2022-2025 aldirako euskal unibertsitate-sistemako ikertzaile-taldeen jarduerak babesteko laguntzen deialdian eta zeinak deialdi horretan dirulaguntza jaso baitu.
Erakunde eskatzaileek, laguntza jasotzen duten aldian, baldintza hauek bete behar dituzte:
a) Dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dien zigor-zehapenik edo administrazio-zehapenik duten erakundeek eta horretarako gaitasunik gabe uzten dien legezko debekurik duten erakundeek ere ezin izango dute dirulaguntza hau jaso, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tartean.
b) Ezingo zaie laguntzarik edo dirulaguntzarik eman sexuan oinarrituta diskriminatzen duten jarduerei, ezta sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoei eta juridikoei ere, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan.
c) Erakunde onuradunek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Gainera, erakunde onuradunek dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izan behar dituzte.
Baldintza hori bete beharko da bai onuradun izateko eta bai izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza ematen denean eta bai ordainketak egiten direnean.
d) Ezin izango dira agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan honako hauetan jasotako egoeraren batean dauden erakundeak: Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluan.
Eskakizunak:
-
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteen erregistroan inskribatuta egotea:
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen Erregistroan egiaztatutako erakundeak, zeina jasota baitago Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 28. artikuluan. Hona erregistro horretako zer kategoriatan egon behar duten erakunde eskatzaileek eskaera egiteko epea amaitu baino lehen eta laguntza exekutatzeko aldia amaitu arte.
1.– OIAP lerroan, hauek izango dira erakunde eskatzaileak:
a) Oinarrizko eta bikaintasunezko ikerketako zentroak (BERC).
b) Unibertsitateetako ikerketa-egiturak, zeinek 6. artikuluaren arabera eratutako ikertzaile-taldeak izan beharko baitituzte plantillan. Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten unibertsitateen kasuan, ikerketa-taldeko kideak ez dira izango 2022-2025 aldirako euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduerak babesteko laguntzen deialdian A edo B talde gisa akreditatu den ezein ikerketa-taldetakoak, ez eta deialdi horretan dirulaguntza jaso duten taldeetakoak ere.
2.– UEP lerroan, aurreko b apartatuan adierazitako erakundeek eskatu ahal izango dituzte dirulaguntzak.
- Proiektuak 1etik 3ra bitarteko urte osotan egiteko eskatu ahal izango dira OIAP lerroan, eta 1 edo 2 urte osotan egiteko UEP lerroan, eta, azken urtearen ondoren, lau hilabeteko aldi gehigarria egongo da amaitzeko. Horretarako, baina, 16. artikuluan azalduta dauden gastuen amaierako ziurtagiria eta amaierako txosten zientifikoa entregatu beharko dira.
- 2023ko ekitaldian hasiko dira proiektuak gauzatzen, hots, 13.5 artikuluan aurreikusitakoarekin bat, emandako dirulaguntza onartzen denean. Exekuzio-fasearen amaiera proiektuan aurreikusitako iraupenaren araberakoa izango da, baina administrazio-jarduketak 2026ko ekainaren 30a baino lehenago amaitu behar dira, OIAP lerrorako, eta 2025eko ekainaren 30a baino lehenago, UEP lerrorako.
- Deialdira aurkezten diren ikerketa-proiektuek I. eranskinean aipatzen diren printzipio bioetikoak errespetatu beharko dituzte.
-
Proiektuan lan egingo duen ikerketa-taldea osatuko duten ikertzaileen zerrenda aurkeztea.
OIAP lerroan, ikertzaileen zerrenda bat jasoko da eskaeran; ikertzaileok, bada, laguntzaren xede den proiektuan lan egingo duen ikerketa-taldea osatuko dute. Gutxieneko ikertzaile-taldea eratuko duten hiru pertsonek osatuko dute, gutxienez, talde hau. Horien artean egongo da ikertzaile nagusia, zeinak estatutupeko edo lan-kontratuko lotura izan behar baitu erakunde eskatzailearekin eta proiektua zuzenduko baitu. Gutxieneko ikertzaile-taldea osatzen duten pertsonek proiektuan jarraitu beharko dute, gutxienez, proiektua exekutatzeko fase osoan; ikertzaile nagusiak, gainera, 4.1 artikuluan aipatzen den lau hilabeteko aldi gehigarrian ere jarraitu beharko du. Horietako bik, gutxienez, doktore-titulua izan beharko dute, eta horien artean egongo da ikertzaile nagusia.
Ikerketa-taldean parte hartzen duten gainerako ikertzaileek gradu-, lizentzia-, ingeniaritza- edo arkitektura-titulua izan beharko dute.
OIAP lerroan, ikerketa-taldea osatzen duten ikertzaileek proiektuari eskainiko dioten gutxieneko dedikazioa urteko 1.400 ordukoa izango da; talde bakoitzeko ikertzaile nagusiaren gutxieneko dedikazioa, berriz, urteko 420 ordukoa izango da.
UEP lerroan, eskabidean, dirulaguntzaren xede den proiektuan lan egingo duen ikerketa-taldeko ikertzaile guztien zerrenda aurkeztu behar da; eskaeran parte hartzen duen erakunderen batekin kontratua izan beharko dute ikertzaile horiek. UEP lerroan, ezinbesteko baldintza da gutxienez unibertsitate eskatzaileko ikerketa-talde batek –3.1.1.b) artikuluan ezarritako irizpideen arabera– eta Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza soziala duen enpresa bateko kideek parte hartzea proiektuan. 3.1.2.3 artikuluaren arabera, aukerakoa izango da lankidetzan diharduen erakunde baten parte-hartzea. Ikertzaile-taldea, gutxienez, unibertsitate eskatzaileko bi ikertzailek osatuko dute, horien artean ikertzaile nagusia, eta proiektuan parte hartzen duen enpresako hirugarren pertsona batek. Hiru pertsona horiek osatuko dute gutxieneko ikertzaile-taldea. Talde horrek proiektuan jarraitu beharko du, gutxienez, proiektua exekutatzeko fase osoan; ikertzaile nagusiaren kasuan, gainera, 4.1 artikuluan aipatzen den lau hilabeteko aldi gehigarrian ere jarraitu beharko du. Ikertzaile-taldeak honela osatuta egon beharko du:
a) Proiektua zuzenduko duen ikertzaile nagusi bat, doktore-titulua izango duena eta erakunde eskatzailearekin estatutupeko edo lan-kontratuko lotura izan behar duena.
b) Gainerako ikertzaileak, doktoretza-, lizentzia-, arkitektura- edo ingeniaritza-titulua edo unibertsitateko gradua izan dezaketenak. Erakunde parte-hartzaile bakoitzean baldintza hori betetzen duen ikertzaile bat gutxienez egon beharko da, eta erakundearen plantillakoa izan beharko du.
c) Enpresetako langileak, programaren xede den teknologiaren arloan esperientzia egiaztatua dutenak eta aurreko paragrafoetan adierazitako kategorietan sartzen ez direnak.
UEP lerroan, ikertzaile-taldea osatzen duten ikertzaileek proiektuari eskainiko dioten gutxieneko dedikazioa urteko 1.400 ordukoa izango da; talde bakoitzeko ikertzaile nagusiaren gutxieneko dedikazioa, berriz, urteko 420 ordukoa izango da.
- Gutxieneko eskakizun galdagarria izango da aurreko bi apartatuetan deskribatutako ikertzaile-taldeen osaera, eta hori ez betetzea (18.2 artikulua), nahiz eta bat-batean gertatutako zerbaiten ondorio izan, dirulaguntza eskubidea galtzeko arrazoi izango da.
-
Dirulaguntzen lerro bakoitzerako eskaera kopurua mugatzea
Erakunde bakoitzak nahi beste eskaera aurkeztu ahal izango ditu lerro bakoitzean, ikertzaile nagusien bitartez, laguntza-lerro bakoitzerako 3. artikuluan ezarritako eskakizunak betez gero, baina betiere honako muga hauekin:
– Ikertzaile nagusi bakoitzaren eskaera bat baino ez da onartuko lerro bakoitzeko. Lerro bakoitzean eskaera bat baino gehiago aurkeztu baditu, zeinetan parte hartuko duen aukeratzeko eskatuko zaio, eta beste eskaera deialditik kanpo geratuko da.
– Era berean, ikertzaile bakoitzak eskaera batean baino ezingo du parte hartu deialdiko lerro bakoitzeko. Lerro bakoitzean eskaera batean baino gehiagotan aurkezten bada, zeinetan parte hartuko duen aukeratzeko eskatuko zaio, eta beste eskaera deialditik kanpo geratuko da.
– Egoitza EAEn duten unibertsitateen kasuan, ikerketa-talde bakoitzari eskaera bakarra onartuko zaio lerro bakoitzeko.
– Ikertzaileek ezingo dute deialdi honetan parte hartu, baldin eta laguntza-lerro bereko proiektuetan parte hartu badute eta eskaera aurkezten duten egunean oraindik ez badituzte amaitu jarduketak, betebeharrak egiteke dituztelako, alde batera utzita amaierako txosten zientifikoa eta argitalpenak, bi laguntza-lerroen kasuan, eta, horrez gainera, enpresa-txostena, UEP lerroaren kasuan.
– Finantzatutako proiektu bat onartutako amaiera-data baino lehen bertan behera uzten bada, parte hartu duten ikertzaileek ezingo dute beste proiektu berri batean parte hartu, harik eta hasierako proiektu hori onartu zen unean aurreikusitako amaiera-data bete arte. Alderdi hori 18.2 artikuluan deskribatutako gutxieneko eskakizun galdagarritzat hartu denez, inguruabar horietan gertatzen diren proiektu-eskaerak ukatu egingo dira, eta gutxieneko horien gertatzezko ez-betetzeak dirulaguntza jasotzeko eskubidea galtzea ekarriko du.
-
Parte hartuko duen ikertzaile bakoitzak emandako edo eskatutako beste proiektu batzuetan zenbat ordu konprometitu dituzten adieraztea.
Erantzukizunpeko adierazpen sinatu baten bidez, parte hartzen duen ikertzaile bakoitzak adieraziko du zenbat ordu konprometitu dituen deialdi honetan eskatutako proiektua egingo den urteetan emandako edo eskatutako beste proiektu batzuetan. Hori horrela, ordu-kopuru nahikoa eskaini beharko die proiektu honetan esleitu eta konprometitutako jarduerei.
-
Ikertzaile guztiek proiektuari gutxienez zenbat ordu eskainiko dioten adieraztea.
Bai OIAP lerroan, bai UEP lerroan, erakunde eskatzaileko ikertzaile-taldeak proiektuari eskainitako gutxieneko dedikazioa urteko 1.400 ordukoa izango da, eta talde bakoitzeko ikertzaile nagusiaren gutxieneko dedikazioa urteko 420 ordukoa izango da.
-
Ikertzaile bakoitza eskaerak entregatzeko epea amaitu baino lehen kontratatuta egotea.
Deialdiko eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen kontratatu beharko ditu erakunde eskatzaileak ikertzaile-taldeko kideak. Halaber, ikertzaile nagusiak, OIAP lerroan zein UEP lerroan, kontratu bat izan beharko du erakunde eskatzailearekin, proiektuaren iraupen osoa baino luzeagoa, eta hor sartuko dira exekuzio-fasea eta 4.1 artikuluan zehaztutako lau hileko aldi gehigarria. Artikulu honen 1. apartatuan aipatzen den gutxieneko ikertzaile-taldea osatzen duten beste bi ikertzaileek kontratatuta egon beharko dute, gutxienez proiektuak irauten duen denboraldirako eta dedikaziorako; salbuespen izango da doktore-tesia egiteko kontratatuko diren pertsonentzat artikulu honen 6. apartatuan ezarrita dagoena. OIAP lerroan, biak kontratatuko ditu erakunde eskatzaileak, eta, UEP lerroan, berriz, horietako bat erakunde eskatzaileak kontratatuko du, eta, bestea, proiektuan parte hartzen duen enpresak. Diruz lagun daitezkeen bi lerroetako edozeinetan gutxieneko ikertzaile-taldea osatzen duten pertsonek ezin izango dute aurkeztu erakunde eskatzailearen konpromisorik proiektuak irauten duen aldi osoan kontratuari eusteko.
Gainerako taldekideek proiektuan izango duten parte-hartzearen iraupena baino txikiagoko kontratua izan ahal izango dute, baldin eta erakunde eskatzaileak proiektuan parte hartzen duten aldi osoan zehar kontratu horiei eusteko konpromisoa egiaztatzen badu, betiere.
-
Ikertzaileek obra-kontratu bat badute, agiri bidez frogatzea.
Ikertzaileak obra baterako kontratatu badira, obraren iraupenari eta, hala badagokio, kontratuaren balizko luzapenari buruzko egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu, bai eta erakundearen adierazpen bat ere, kontratuaren xede den obrak dakarren ordu-dedikazioa zehaztuta; adierazpen horretan, proiektuan konprometitutako jarduerak burutzeko adina ordu badituela adierazi beharko du argi eta garbi.
-
Finantzatzen duen organismoaren izendapena aurkeztea, doktorego-tesia egiteko kontratatu bada.
Doktore-tesia egiteko kontratatutako pertsonen kasuan (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 21. artikuluaren arabera), finantzatzen duen organismoaren izendapena aurkeztu beharko du, finantzaketa-aldi osoa adierazita; horrez gain, deialdi honetan eskatutako proiektuari urtean zenbat ordu eskain diezazkiokeen azaltzen duen ziurtagiria ere aurkeztu beharko du –doktore-tesiaren proiektuarekin bateragarria izateko moduan–, bai eta tesiaren eta proiektuko jardueraren arteko gainjartze-ehunekoa eta tesia zer zentrotan egin behar duen ere. OIAP lerroan, erakunde eskatzailea BERC bat bada, aski izango da aurreko ziurtagiria aurkeztea, zeinean, gainera, barne hartuko baita finantzaketa-aldi osoa. Prestatzen ari den doktoratu aurreko ikertzaile bakar bat baino ez da onartuko proiektu-eskaera bakoitzean.
-
Ikerbasque ikertzaileak. Erakundeko langileak izatearen kontsiderazioa
Deialdiaren ondorioetarako, Ikerbasque Fundazioak Research Professor, Research Associate edo Research Fellow kategorietan kontratatutako ikertzaileak, baldin eta erakunde bati atxikita badaude, erakunde horretako langileak direla ulertuko da. BERCetako bati atxikitako UPV/EHUko irakasleak BERCeko langileak direla ulertu ahal izango da, dagokion atxikipen-agirian zehaztutako iraupen eta dedikazioarekin.
Betekizunak
- Legez eratuta eta baimenduta egotea
- Ordezkari izateko ahalmen nahikoa
-
Ezingo dute dirulaguntzen onuradun izan dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko zehapen administratiboa edo penala ezarrita duten erakundeek, ezta horretarako desgaikuntza berekin dakarren legezko debekuren bat dutenek ere, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tartean.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
- Ezingo zaie laguntzarik edo dirulaguntzarik eman sexuan oinarrituta diskriminatzen duten jarduerei, ezta sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zehapen administratibo edo penalen bat ezarri zaien pertsona fisikoei eta juridikoei ere, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta, estatu-legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta halako jazarpenari aurre egiteko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.
-
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
Dirulaguntzaren eskaera aurkezteak berekin ekarriko du eskatzaileak baimena ematea organo kudeatzaileari zuzenean egiazta dezan zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 18. eta 19. artikuluetan jasotakoaren arabera.
Dena dela, eskatzaileak berariaz erabili ahal izango du baimen horri aurka egiteko eskubidea. Hala eginez gero, beharrezko egiaztagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu eskaerarekin batera.
Interesdunek Nafarroako Ogasunean ordaintzen badituzte zergak, zerga-betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko dute. -
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Dena dela, eskatzaileak berariaz erabili ahal izango du baimen horri aurka egiteko eskubidea. Hala eginez gero, beharrezko egiaztagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu eskaerarekin batera. - Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea
- Ezin izango dira agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan honako hauetan jasotako egoeraren batean dauden erakundeak: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikulua.
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Beste finantzaketa-iturririk baduzu edo eskatu badira, eskabidearen edo emakidaren kopia erantsi behar da.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora.
Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Dokumentazio teknikoa
-
Ikerketa-proiektuaren memoria, honako alderdi hauek jasotzen dituela:
– Laburpena.
– Gaiaren aurrekariak eta oraingo egoera.
– Bibliografia aipagarriena.
– Proiektuaren interes orokorra.
– Hipotesiak eta helburu orokor eta operatiboak.
– Proiektuaren azken emaitza eta emaitza hori ustiatzeko plana.
– Helburuei lotutako mugarriak. Lanerako plana. Kronograma. Ikertzaileek zereginei eskainiko dieten denbora.
– Mugarri bakoitzean erabilitako metodologia.
– Proiektua burutzeko eskuragarri dauden instalazioak, tresnak eta teknikak.
– Arduren banaketa.
– Ikerketa-taldeak gaiaren inguruan duen esperientzia.
– Egindako azken 5 proiektuen emaitzak eta errendimendua.
– Eskatutako dirulaguntzaren justifikazio zehatza.
– Bi erakunderen edo gehiagoren arteko lankidetza, egokia denean.
-
Ikerketa-taldea osatzen duten ikertzaileetako bakoitzaren curriculum vitae laburtua, formatu normalizatuan, horretarako prestatutako txantiloiaren arabera aurkeztua (azken 6 urteei buruzkoa, deialdiaren datatik zenbatzen hasita); eta UEP lerroan, baita enpresa parte-hartzaileko pertsona bakoitzarena ere. Titularrak sinatu beharko ditu CVak. Ezaugarri horiek betetzen dituzten CVak bakarrik hartuko dira kontuan, eta ezaugarri horiek betetzen ez dituztenei agiriak zuzentzeko eskatuko zaie.
- Dokumentazio administratiboa
-
Parte hartuko duen ikertzaile bakoitzak sinatutako agiria (erantzukizunpeko adierazpena), 2024-2026 aldian aktibo dauden proiektuei zenbat denbora eskainiko dien adierazita; horrez gain, zehaztu behar da bakoitzak zenbat denbora eskainiko dion eskatutako proiektuari, 6.3 artikuluaren arabera.
-
Ikertzaile bakoitzak erakunde eskatzailearekin duen lan-egoera egiaztatzen duen dokumentazioa.
– Kontratu mugagabea duten langileak badira, dagokion kontratua edo Gizarte Segurantzako kotizazio-datuen txostena aurkeztu beharko da.
– Gutxieneko ikertzaile-taldeko langileak badira, gutxienez proiektuaren egikaritze-fasearen iraupen bera izango duen kontratu bat aurkeztu beharko dute, eta, proiektuko ikertzaile nagusia izanez gero, 4 hilabeteko aldi gehigarria, 4.1 artikuluan ezarritakoaren arabera. Gutxieneko taldea osatzen duten pertsonek EZINGO dute aurkeztu erakunde eskatzailearen konpromisoa, haien kontratuari eusteko proiektuak irauten duen bitartean, 6.4 artikuluarekin bat.
– Ikertzaile-taldeko langileak badira, baina ez gutxieneko taldekoak, kontratua aurkeztu beharko dute, non zehaztuta agertuko baitira hasiera- eta amaiera-datak, urteko dedikazioa eta, hala badagokio, erakunde eskatzailearen konpromisoa, kontratuari eusteko proiektuan parte hartzeko aldi osoan zehar, 6.4 artikuluarekin bat. Obra-kontratua duten langileen kasuan, gainera, kontratatu den obrari dagokion ordu-dedikazioa adierazi beharko da, 6.5 artikuluaren arabera.
– Ikerbasquek kontratatutako eta erakunde eskatzaileari atxikitako ikertzaileak badira, Ikerbasquek egindako kontratua eta erakunde eskatzailearekiko atxikipen-agiria aurkeztu beharko dituzte, eta UPV/EHUk kontratatuta eta BERC (erakunde eskatzailea) bati atxikita badaude, UPV/EHUk egindako kontratua eta dagokion atxikipen-agiria.
- Legez eratuta eta baimenduta egotea
- Ordezkari izateko ahalmen nahikoa
-
Ezingo dute dirulaguntzen onuradun izan dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko zehapen administratiboa edo penala ezarrita duten erakundeek, ezta horretarako desgaikuntza berekin dakarren legezko debekuren bat dutenek ere, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tartean.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
- Ezingo zaie laguntzarik edo dirulaguntzarik eman sexuan oinarrituta diskriminatzen duten jarduerei, ezta sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zehapen administratibo edo penalen bat ezarri zaien pertsona fisikoei eta juridikoei ere, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta, estatu-legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta halako jazarpenari aurre egiteko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.
-
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
Dirulaguntzaren eskaera aurkezteak berekin ekarriko du eskatzaileak baimena ematea organo kudeatzaileari zuzenean egiazta dezan zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 18. eta 19. artikuluetan jasotakoaren arabera.
Dena dela, eskatzaileak berariaz erabili ahal izango du baimen horri aurka egiteko eskubidea. Hala eginez gero, beharrezko egiaztagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu eskaerarekin batera.
Interesdunek Nafarroako Ogasunean ordaintzen badituzte zergak, zerga-betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko dute. -
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Dirulaguntzaren eskaera aurkezteak berekin ekarriko du eskatzaileak baimena ematea organo kudeatzaileari zuzenean egiazta dezan zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 18. eta 19. artikuluetan jasotakoaren arabera.
Dena dela, eskatzaileak berariaz erabili ahal izango du baimen horri aurka egiteko eskubidea. Hala eginez gero, beharrezko egiaztagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu eskaerarekin batera. - Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea
- Ezin izango dira agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan honako hauetan jasotako egoeraren batean dauden erakundeak: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikulua.
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Beste finantzaketa-iturririk baduzu edo eskatu badira, eskabidearen edo emakidaren kopia erantsi behar da.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteen erregistroan inskribatuta egotea:
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen Erregistroan egiaztatutako erakundeak, zeina jasota baitago Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 28. artikuluan. Hona erregistro horretako zer kategoriatan egon behar duten erakunde eskatzaileek eskaera egiteko epea amaitu baino lehen eta laguntza exekutatzeko aldia amaitu arte.
1.– OIAP lerroan, hauek izango dira erakunde eskatzaileak:
a) Oinarrizko eta bikaintasunezko ikerketako zentroak (BERC).
b) Unibertsitateetako ikerketa-egiturak, zeinek 6. artikuluaren arabera eratutako ikertzaile-taldeak izan beharko baitituzte plantillan. Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten unibertsitateen kasuan, ikerketa-taldeko kideak ez dira izango 2022-2025 aldirako euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduerak babesteko laguntzen deialdian A edo B talde gisa akreditatu den ezein ikerketa-taldetakoak, ez eta deialdi horretan dirulaguntza jaso duten taldeetakoak ere.
2.– UEP lerroan, aurreko b apartatuan adierazitako erakundeek eskatu ahal izango dituzte dirulaguntzak.
- Proiektuak 1etik 3ra bitarteko urte osotan egiteko eskatu ahal izango dira OIAP lerroan, eta 1 edo 2 urte osotan egiteko UEP lerroan, eta, azken urtearen ondoren, lau hilabeteko aldi gehigarria egongo da amaitzeko. Horretarako, baina, 16. artikuluan azalduta dauden gastuen amaierako ziurtagiria eta amaierako txosten zientifikoa entregatu beharko dira.
- 2023ko ekitaldian hasiko dira proiektuak gauzatzen, hots, 13.5 artikuluan aurreikusitakoarekin bat, emandako dirulaguntza onartzen denean. Exekuzio-fasearen amaiera proiektuan aurreikusitako iraupenaren araberakoa izango da, baina administrazio-jarduketak 2026ko ekainaren 30a baino lehenago amaitu behar dira, OIAP lerrorako, eta 2025eko ekainaren 30a baino lehenago, UEP lerrorako.
- Deialdira aurkezten diren ikerketa-proiektuek I. eranskinean aipatzen diren printzipio bioetikoak errespetatu beharko dituzte.
-
Proiektuan lan egingo duen ikerketa-taldea osatuko duten ikertzaileen zerrenda aurkeztea.
OIAP lerroan, ikertzaileen zerrenda bat jasoko da eskaeran; ikertzaileok, bada, laguntzaren xede den proiektuan lan egingo duen ikerketa-taldea osatuko dute. Gutxieneko ikertzaile-taldea eratuko duten hiru pertsonek osatuko dute, gutxienez, talde hau. Horien artean egongo da ikertzaile nagusia, zeinak estatutupeko edo lan-kontratuko lotura izan behar baitu erakunde eskatzailearekin eta proiektua zuzenduko baitu. Gutxieneko ikertzaile-taldea osatzen duten pertsonek proiektuan jarraitu beharko dute, gutxienez, proiektua exekutatzeko fase osoan; ikertzaile nagusiak, gainera, 4.1 artikuluan aipatzen den lau hilabeteko aldi gehigarrian ere jarraitu beharko du. Horietako bik, gutxienez, doktore-titulua izan beharko dute, eta horien artean egongo da ikertzaile nagusia.
Ikerketa-taldean parte hartzen duten gainerako ikertzaileek gradu-, lizentzia-, ingeniaritza- edo arkitektura-titulua izan beharko dute.
OIAP lerroan, ikerketa-taldea osatzen duten ikertzaileek proiektuari eskainiko dioten gutxieneko dedikazioa urteko 1.400 ordukoa izango da; talde bakoitzeko ikertzaile nagusiaren gutxieneko dedikazioa, berriz, urteko 420 ordukoa izango da.
UEP lerroan, eskabidean, dirulaguntzaren xede den proiektuan lan egingo duen ikerketa-taldeko ikertzaile guztien zerrenda aurkeztu behar da; eskaeran parte hartzen duen erakunderen batekin kontratua izan beharko dute ikertzaile horiek. UEP lerroan, ezinbesteko baldintza da gutxienez unibertsitate eskatzaileko ikerketa-talde batek –3.1.1.b) artikuluan ezarritako irizpideen arabera– eta Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza soziala duen enpresa bateko kideek parte hartzea proiektuan. 3.1.2.3 artikuluaren arabera, aukerakoa izango da lankidetzan diharduen erakunde baten parte-hartzea. Ikertzaile-taldea, gutxienez, unibertsitate eskatzaileko bi ikertzailek osatuko dute, horien artean ikertzaile nagusia, eta proiektuan parte hartzen duen enpresako hirugarren pertsona batek. Hiru pertsona horiek osatuko dute gutxieneko ikertzaile-taldea. Talde horrek proiektuan jarraitu beharko du, gutxienez, proiektua exekutatzeko fase osoan; ikertzaile nagusiaren kasuan, gainera, 4.1 artikuluan aipatzen den lau hilabeteko aldi gehigarrian ere jarraitu beharko du. Ikertzaile-taldeak honela osatuta egon beharko du:
a) Proiektua zuzenduko duen ikertzaile nagusi bat, doktore-titulua izango duena eta erakunde eskatzailearekin estatutupeko edo lan-kontratuko lotura izan behar duena.
b) Gainerako ikertzaileak, doktoretza-, lizentzia-, arkitektura- edo ingeniaritza-titulua edo unibertsitateko gradua izan dezaketenak. Erakunde parte-hartzaile bakoitzean baldintza hori betetzen duen ikertzaile bat gutxienez egon beharko da, eta erakundearen plantillakoa izan beharko du.
c) Enpresetako langileak, programaren xede den teknologiaren arloan esperientzia egiaztatua dutenak eta aurreko paragrafoetan adierazitako kategorietan sartzen ez direnak.
UEP lerroan, ikertzaile-taldea osatzen duten ikertzaileek proiektuari eskainiko dioten gutxieneko dedikazioa urteko 1.400 ordukoa izango da; talde bakoitzeko ikertzaile nagusiaren gutxieneko dedikazioa, berriz, urteko 420 ordukoa izango da.
- Gutxieneko eskakizun galdagarria izango da aurreko bi apartatuetan deskribatutako ikertzaile-taldeen osaera, eta hori ez betetzea (18.2 artikulua), nahiz eta bat-batean gertatutako zerbaiten ondorio izan, dirulaguntza eskubidea galtzeko arrazoi izango da.
-
Dirulaguntzen lerro bakoitzerako eskaera kopurua mugatzea
Erakunde bakoitzak nahi beste eskaera aurkeztu ahal izango ditu lerro bakoitzean, ikertzaile nagusien bitartez, laguntza-lerro bakoitzerako 3. artikuluan ezarritako eskakizunak betez gero, baina betiere honako muga hauekin:
– Ikertzaile nagusi bakoitzaren eskaera bat baino ez da onartuko lerro bakoitzeko. Lerro bakoitzean eskaera bat baino gehiago aurkeztu baditu, zeinetan parte hartuko duen aukeratzeko eskatuko zaio, eta beste eskaera deialditik kanpo geratuko da.
– Era berean, ikertzaile bakoitzak eskaera batean baino ezingo du parte hartu deialdiko lerro bakoitzeko. Lerro bakoitzean eskaera batean baino gehiagotan aurkezten bada, zeinetan parte hartuko duen aukeratzeko eskatuko zaio, eta beste eskaera deialditik kanpo geratuko da.
– Egoitza EAEn duten unibertsitateen kasuan, ikerketa-talde bakoitzari eskaera bakarra onartuko zaio lerro bakoitzeko.
– Ikertzaileek ezingo dute deialdi honetan parte hartu, baldin eta laguntza-lerro bereko proiektuetan parte hartu badute eta eskaera aurkezten duten egunean oraindik ez badituzte amaitu jarduketak, betebeharrak egiteke dituztelako, alde batera utzita amaierako txosten zientifikoa eta argitalpenak, bi laguntza-lerroen kasuan, eta, horrez gainera, enpresa-txostena, UEP lerroaren kasuan.
– Finantzatutako proiektu bat onartutako amaiera-data baino lehen bertan behera uzten bada, parte hartu duten ikertzaileek ezingo dute beste proiektu berri batean parte hartu, harik eta hasierako proiektu hori onartu zen unean aurreikusitako amaiera-data bete arte. Alderdi hori 18.2 artikuluan deskribatutako gutxieneko eskakizun galdagarritzat hartu denez, inguruabar horietan gertatzen diren proiektu-eskaerak ukatu egingo dira, eta gutxieneko horien gertatzezko ez-betetzeak dirulaguntza jasotzeko eskubidea galtzea ekarriko du.
-
Parte hartuko duen ikertzaile bakoitzak emandako edo eskatutako beste proiektu batzuetan zenbat ordu konprometitu dituzten adieraztea.
Erantzukizunpeko adierazpen sinatu baten bidez, parte hartzen duen ikertzaile bakoitzak adieraziko du zenbat ordu konprometitu dituen deialdi honetan eskatutako proiektua egingo den urteetan emandako edo eskatutako beste proiektu batzuetan. Hori horrela, ordu-kopuru nahikoa eskaini beharko die proiektu honetan esleitu eta konprometitutako jarduerei.
-
Ikertzaile guztiek proiektuari gutxienez zenbat ordu eskainiko dioten adieraztea.
Bai OIAP lerroan, bai UEP lerroan, erakunde eskatzaileko ikertzaile-taldeak proiektuari eskainitako gutxieneko dedikazioa urteko 1.400 ordukoa izango da, eta talde bakoitzeko ikertzaile nagusiaren gutxieneko dedikazioa urteko 420 ordukoa izango da.
-
Ikertzaile bakoitza eskaerak entregatzeko epea amaitu baino lehen kontratatuta egotea.
Deialdiko eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen kontratatu beharko ditu erakunde eskatzaileak ikertzaile-taldeko kideak. Halaber, ikertzaile nagusiak, OIAP lerroan zein UEP lerroan, kontratu bat izan beharko du erakunde eskatzailearekin, proiektuaren iraupen osoa baino luzeagoa, eta hor sartuko dira exekuzio-fasea eta 4.1 artikuluan zehaztutako lau hileko aldi gehigarria. Artikulu honen 1. apartatuan aipatzen den gutxieneko ikertzaile-taldea osatzen duten beste bi ikertzaileek kontratatuta egon beharko dute, gutxienez proiektuak irauten duen denboraldirako eta dedikaziorako; salbuespen izango da doktore-tesia egiteko kontratatuko diren pertsonentzat artikulu honen 6. apartatuan ezarrita dagoena. OIAP lerroan, biak kontratatuko ditu erakunde eskatzaileak, eta, UEP lerroan, berriz, horietako bat erakunde eskatzaileak kontratatuko du, eta, bestea, proiektuan parte hartzen duen enpresak. Diruz lagun daitezkeen bi lerroetako edozeinetan gutxieneko ikertzaile-taldea osatzen duten pertsonek ezin izango dute aurkeztu erakunde eskatzailearen konpromisorik proiektuak irauten duen aldi osoan kontratuari eusteko.
Gainerako taldekideek proiektuan izango duten parte-hartzearen iraupena baino txikiagoko kontratua izan ahal izango dute, baldin eta erakunde eskatzaileak proiektuan parte hartzen duten aldi osoan zehar kontratu horiei eusteko konpromisoa egiaztatzen badu, betiere.
-
Ikertzaileek obra-kontratu bat badute, agiri bidez frogatzea.
Ikertzaileak obra baterako kontratatu badira, obraren iraupenari eta, hala badagokio, kontratuaren balizko luzapenari buruzko egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu, bai eta erakundearen adierazpen bat ere, kontratuaren xede den obrak dakarren ordu-dedikazioa zehaztuta; adierazpen horretan, proiektuan konprometitutako jarduerak burutzeko adina ordu badituela adierazi beharko du argi eta garbi.
-
Finantzatzen duen organismoaren izendapena aurkeztea, doktorego-tesia egiteko kontratatu bada.
Doktore-tesia egiteko kontratatutako pertsonen kasuan (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 21. artikuluaren arabera), finantzatzen duen organismoaren izendapena aurkeztu beharko du, finantzaketa-aldi osoa adierazita; horrez gain, deialdi honetan eskatutako proiektuari urtean zenbat ordu eskain diezazkiokeen azaltzen duen ziurtagiria ere aurkeztu beharko du –doktore-tesiaren proiektuarekin bateragarria izateko moduan–, bai eta tesiaren eta proiektuko jardueraren arteko gainjartze-ehunekoa eta tesia zer zentrotan egin behar duen ere. OIAP lerroan, erakunde eskatzailea BERC bat bada, aski izango da aurreko ziurtagiria aurkeztea, zeinean, gainera, barne hartuko baita finantzaketa-aldi osoa. Prestatzen ari den doktoratu aurreko ikertzaile bakar bat baino ez da onartuko proiektu-eskaera bakoitzean.
-
Ikerbasque ikertzaileak. Erakundeko langileak izatearen kontsiderazioa
Deialdiaren ondorioetarako, Ikerbasque Fundazioak Research Professor, Research Associate edo Research Fellow kategorietan kontratatutako ikertzaileak, baldin eta erakunde bati atxikita badaude, erakunde horretako langileak direla ulertuko da. BERCetako bati atxikitako UPV/EHUko irakasleak BERCeko langileak direla ulertu ahal izango da, dagokion atxikipen-agirian zehaztutako iraupen eta dedikazioarekin.
Agindu honen II. eranskinean jasotzen da eskabidearen edukia.
Eskabidea bi urratsetan egin beharko da:
Lehenik, proiektuko ikertzaile nagusiak alta eman beharko du aplikazioan erabiltzaile gisa, dagoeneko hala ez bada, edo ziurtagiri elektroniko pertsonalaren bitartez sartu (esate baterako, NAN elektronikoa erabiliz). Eskabidea zein laguntza-lerrotan egin nahi duen hautatu eta gero, aplikazioan azaltzen diren jarraibideak bete beharko ditu, eskabidea amaitu arte.
Ondoren, eskabidea aplikazioan osorik bete eta gero eta agindu honen II. eranskinean azaldutako dokumentazio osagarria gehitu ondoren, erakundeak edo legezko ordezkariak eskabidea elektronikoki sinatu beharko du; horrela soilik geldituko da erregistratuta. Horretarako, erakunde eskatzaileak eskabidea elektronikoki sinatzeko erakunde-txartela eduki beharko du, edo, bestela, legezko ordezkariak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalordeen erregistro elektronikoan alta emanda egon beharko du (Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2012ko abenduaren 14ko Agindua), esteka honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak.
Deialdi honetara bildutako pertsonek baimena ematen diote Ikerketa Zuzendaritzari, beste organismo publiko batzuetan egiaztatzeko aurkeztutako dokumentuak egiazkoak direla.
Parte hartuko duten gainerako ikertzaileek beren NAN edo AIZ zenbakia adierazi beharko dute eskabidean. Administrazio eskudunak automatikoki egiaztatuko du zenbakia aipatutako aplikazioan, elektronikoki.
OIAP lerroko 2. modalitateko eskabideen kasuan, parte hartzen duen erakunde bakoitza izango da eskatzaile –3. artikuluan aurreikusitako erakundeak izan beharko dute–. Haietako bat proiektuaren koordinatzailea izango da: proiektuaren garapenaz arduratuko da, eta Administrazioarekiko solaskidetza eta harremanak bere gain hartuko ditu. Berariaz adieraziko da hori eskabidean, baita erakunde parte-hartzaileak zein diren ere. Urrats hori egin ondoren baino ezingo dute erakunde parte-hartzaileek beren eskabidea aurrekoari lotu. Gainerakoan, banakakoaren modu berean egingo dute.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Deialdiaren argitalpena amaitu eta sei hilabeteko epean.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Ebazpena emana
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Jarraipena
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Bi lerroetarako agiri komunak
-
Laguntzaileen kontratuak, 5.2.a) artikuluaren arabera: dirulaguntzak laguntzaileentzako diru-hornidurarik badu, laguntzaileari buruzko proposamena bidali beharko da, zeinean ikertzailea nor den, haren ibilbide akademikoa edo CVa eta adostasuna jasoko baitira. Geroago, organo kudeatzaileak proposamena onartutakoan, laguntzailea erakunde onuradunarekin lotzen duen kontratuaren kopia bidali beharko da, non parte hartuko duen proiektuaren kodea eta titulua adieraziko baitira, bai eta laguntzailearen egitekoak eta urteko dedikazioa ere. Kontratu hori ezingo da ebazpenaren argitalpen-eguna baino lehenagokoa izan, eta, zein urtetarako den, urte horren lehen sei hilabeteetan aurkeztu beharko da. Kontzeptu horrengatik emandako dirulaguntza ez bada deialdian ezarritako zenbatekoaren % 100 eta ez badu kontratuaren kostu guztia estaltzen, laguntzaileek beste eginkizun batzuk egin ahal izango dituzte erakundean, harik eta eurei dagokien dedikazioa bete arte.
-
Urteko txostenak: 15.2 artikuluan aurreikusitako bigarren edo ondorengo ordainketak egin baino lehen aurkeztu beharko dira nahitaez. Erakunde onuradun bakoitzeko ikertzaile nagusiak, proiektua exekutatzeko urte bakoitza amaitzean, proiektuaren urteko txostena aurkeztu beharko dio organo kudeatzaileari. Txosten horretan, honako hauek jasoko dira: proiektuaren helburuen erdieste-maila, izandako gorabeherak, ateratako emaitzak, eta urtean dirulaguntzatik benetan gastatu denaren zenbatespena. Orobat, gastuen egiaztagiri eta faktura guztiak eta haien zenbatekoak jasoko dira, xehe-xehe, urteko txostenean.
Jarduera-planaren edozein apartatutan aldaketak egin nahi badira, ikerketa-zentroko edo unibertsitateko legezko ordezkariak baimena eskatu beharko dio Ikerketa Zuzendaritzari. Egindako eta baimendutako aldaketek errespetatu egin behar dituzte Ikerketako Estatu Agentziaren Koordinazio eta Ebaluazio Azpiatalak (SCE) eta Hautaketa Batzordeak dagokion puntuazio-kalkulua egiteko erabili dituzten elementuak. Ikerketa Zuzendaritzak erabakiko du aldaketa horiek konprometitutako dirulaguntzak aldarazten edo indargabetzen dituzten, aurretik dagokion espedientea egin ostean.
-
Gastuen amaierako ziurtagiria: proiektua exekutatzeko azken urtea amaitzerakoan, dagokion urteko txostena aurkeztu ondoren, exekutatutako gastu osoaren ziurtagiria aurkeztu beharko du erakunde onuradunak, kontzeptuen araberako banaketa adieraziz, eta, aplikatu gabeko gerakinik balego, hori ere justifikatuz. Era berean, proiektu bererako edo proiektuaren helburu partzialetarako jasotako sarreren eta egindako gastuen balantzea aurkeztu beharko du. Ziurtagiria aurkezteko epea, zeinak bat etorri behar baitu urteko txostenetan adierazitakoarekin, bi hilekoa izango da, proiektua amaitzen denetik hasita. Gastuaren guztizko betearazpenaren % 40 –gutxieneko eskakizun galdagarritzat hartua– baino gehiagoko ez-betetzeak 18.2 artikuluan deskribatutako dirulaguntza eskubidea galtzea ekarriko du.
-
Amaierako txosten zientifikoa: formatu askea du, eta nahitaez egin behar da, azken urtea ordainduko bada. Proiektua exekutatzeko azken urtea amaitu ondoren lau hilabete igaro baino lehen, proiektuko ikertzaile nagusiak amaierako txosten zientifikoa aurkeztu beharko du, eta, bertan, zehaztasun handiz adierazi zein diren aurrekariak, bibliografia, helburuak, metodologia, emaitzak, emaitzen eztabaida, ondorioak eta zabalkundea emateko eta jendarteratzeko jarduerak.
-
Baldin eta liburu, monografia, artikulu, doktore-tesi, lizentzia-tesina, kongresuetarako komunikazio edo abarretan argitaratu badira proiektuaren emaitzak, edo patenteak, kontratuak, baliagarritasun-modeloak eta abar eragiten badituzte, Hezkuntza Sailaren babesaren berri emango beharko da, proiektuaren kodea aipatuz. Argitalpenen kopia bana bidali beharko da Ikerketa Zuzendaritzara.
-
Eta, gainera, egiaztatuko du ikerketa-proiektuaren hasierako eskaeran onetsitako helburuak eta lan-plana bete direla. Desadostasunak ikusiz gero, txosten horien ebaluazio zientifikoa egin dakieke, 10. artikuluan aurreikusitako ebaluazioaren ildo beretik. Aipatu ebaluazioan 100 puntutik 50 ez lortzea itzultzeko kausa izango da, eta 19. artikuluari jarraikiz jardungo da.
Salbuespenez, ikerketa-proiektua bukatzea eta, ondorioz, dirulaguntza osorik erabiltzea eragotzi duten arrazoiak egon badira, ikertzaile nagusiak, erakundeko legezko ordezkariaren oniritziarekin, proiektua egikaritzeko eta kreditua gastatzeko epealdia luzatu dadila eskatu ahal izango dio Ikerketako Zuzendaritzari. Luzapenak ez du gaindituko hiru hilabeteko epea proiektua egikaritzeko materialari dagokionez, eta ez dio inolaz ere eragingo emandako urterokoen betearazpenari. Aurreikusitako egikaritze-amaierako eguna baino lehen egin beharko da eskaera.
Luzapen-eskaeran emandako arrazoiak soilik izan ahal izango dira hirugarrenen esku-hartzerako aurreikusitako epeak luzatzea (hornidurak eta argitalpenak), edo laguntzaileek beren jarduera aurreikusitako epeetan egin ezin ahal izatea, betiere behar bezala justifikatzen bada.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
- Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.