2023-2024 ikasturtean doktoreak ez diren ikertzaileak prestatzeko Doktoratu Aurreko Programako laguntza berriak. LAGUNTZA BERRIAK- IKERKETA ESPEZIFIKOA
[PREDOC BERRI]
- Erakundea:
- Hezkuntza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
2023-2024ko ikasturterako doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko Doktoratu Aurreko Programako laguntzen oinarriak ezartzea. Doktorego-tesia gauzatzera zuzendutako ikerketa finantzatzera daude zuzenduta laguntzok.
Programaren helburua da ikertzaileen prestakuntza sustatzea, doktorego-programa baten bidez, doktore-titulua lor dezaten eta kalitatezko zientzia-ikerketari lotutako gaitasunak eta trebetasunak eskura ditzaten.
Halaber, prestakuntza-programa honen bitartez, doktore titulua lortu ondoren doktorego osteko orientazioko aldi bat finantzatuko da, hamabi hilabetez gehienez, ikertzaileen lanbide-hobekuntza eta -espezializaziorako, baldin eta titulua laguntza gauzatzeko aldian eskuratzen bada. Edonola ere, kontratua ezingo da lau urtetik gorakoa izan.
Aurrekontuko zuzkidura
98.497 (euro)Prestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:
Ordainsaria zatika ordainduko zaie erakunde kontratatzaileei: laguntzaren bi hilekori dagokion ordainsaria (lehenengo ordainketa) ebazpen bidez esleitutako laguntza onartzean ordainduko da, edo, hala badagokio, aginduaren 12.1 artikuluan adierazitako epea igaro eta gero, onuradunak laguntzari espresuki uko egin ez badio. Gainerakoa, hiru alditan: 2024ko martxoan (lau hileroko), 2024ko maiatzean (hiru hileroko); eta 2024ko urrian (hiru hileroko).

Nori dago zuzenduta
Pertsona fisikoak
Eskakizunak:
- Laguntzen onuradunak doktorego-tesi proiektu bat gauzatzen ari diren pertsona fisikoak izango dira
- Pertsona eskatzailearen bizilekuari buruzko datuak egiaztatzeko | EAEko udalerriren batean erroldatuta egotea eskabidea aurkezteko unean; 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera A modalitatean aurkeztuz gero, edo 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera B edo I. modalitateetan aurkeztuz gero. Hala ere, onartu egingo dira EAEn erroldatuta egon ohi diren pertsonen eskabideak, baldin eta betekizun hori betetzen ez badute deialdi honen xedearekin lotutako graduko edo graduondoko unibertsitate-ikasketak EAEtik kanpo egin dituztelako.
- Erkidegotik kanpoko atzerritarren kasuan, bizileku-baimena edukitzea.
-
Doktorego-programa ofizial batean matrikulatuta edo onartuta dagoela egiaztatzea.
Hala ere, deialdian parte hartzeko eskabidea onartuko zaie 2023ko azaroaren 15erako doktorego-programan onartuak izatea espero duten pertsona guztiei. Eskabide hori behin-behinean ebaluatuko da, eta, behin betiko onartzeko, eskatzaileak Ikerketa Zuzendaritzara programan onartu dutela egiaztatzen duten agiriak igorri beharko ditu informatika-aplikazioaren bidez, hartarako ezarritako epean.
-
Eskatutako unibertsitate- titulua izatea egiaztatzeko | Honako titulazio hauetakoren bat duela egiaztatzea:
Pertsona fisiko bati emandako eta Hezkuntza Ministerioan erregistratutako unibertsitate-titulu ofizialak.
a) Graduko eta unibertsitate-masterreko Espainiako titulu ofiziala, baldin eta gutxienez 300 ECTS kreditu gainditu badira (horietatik, gutxienez, 60 kredituk master-mailakoak izan behar dute) bi irakaskuntza horietan. Ezinbesteko betekizuna da unibertsitate-masterra amaituta izatea.
b) Espainiako unibertsitate-titulu ofiziala (Lizentziatura, Arkitektura, Ingeniaritza, Arkitektura teknikoa, Ingeniaritza teknikoa, Diplomatura), edo Europako Goi-mailako Hezkuntzaren Esparrua osatzen duen beste herrialde batekoa, masterrerako sarbidea lortzeko gaitzen duena, irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta unibertsitate-ikasketa ofizial guztietan gutxienez 300 ECTS kreditu gainditu izana, eta horietatik, gutxienez 60 master-mailakoak izatea. Ezinbesteko betekizuna da unibertsitate-masterra amaituta izatea.
Nolanahi ere, kautelaz onartuko dira, a) eta b) puntuetan deskribatutako kasuetan, eskabidea egiten den unean, master-amaierako lanaren kalifikazioaren zain daudelako soilik, masterreko ikasketak bukatu ez dituzten eta doktorego-programan sartzeko master-titulua 2023ko urriaren 31rako lortzea espero duten pertsonen eskabideak. Eskabidea behin betiko onartuko da horretarako ezarritako epean, hots, 2023ko urriaren 31 baino lehen masterra amaitu duela egiaztatzen duten agiri ofizialak Ikerketa Zuzendaritzara igortzen dituenean eskatzaileak.
a) eta b) puntuetan deskribatutako kasuetan, unibertsitate-master ofizialak izango dira baliozkoak, baina ez berezko masterrak.
c) Goi-mailako hezkuntzarako kualifikazioen espainiar esparruko 3. mailari dagokion baliokidetasuna eskuratu duen unibertsitate-titulu ofiziala, azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuarekin bat etorriz. Errege-dekretu horrek ezartzen ditu Unibertsitateko titulazio eta ikasketa-maila ofizialarekin homologatzeko eta haren baliokidetzat jotzeko zein ikasketak baliozkotzeko baldintzak eta prozedura, atzerrian egindako goi-mailako ikasketei dagokienez, baita kualifikazioen espainiar esparruaren baitako mailen baliokide direnak zehazteko prozedura ere, arkitekto, ingeniari, lizentziatu, arkitekto tekniko, ingeniari tekniko zein diplomadun goi-mailako titulu ofizialei dagokienez.
Aurreko kasu guztietan, unibertsitate-graduko titulu bat baino gehiago izanez gero, espediente akademikoa eta titulazioa eskuratzeko data kalkulatzeko, hautatutako doktorego-programarekin zerikusirik handiena duena soilik hartuko da kontuan. Gainerako titulazioak ere kontuan hartu ahal izango dira curriculum vitaea balioesteko.
-
Gradu, lizentziatura, arkitektura, ingeniaritza, arkitektura tekniko, ingeniaritza tekniko edo diplomaturako ikasketen amaiera-data 2019ko ekaina izango da, edo geroagoko data, salbuespen hauekin:
a) Amaiera-data 2018ko ekaina edo geroagoko data izan daiteke 2017ko ekainetik 2019ko ekainera bitarte, gutxienez 3 hilabetez, 3 urtetik beherako seme-alabak artatzen eta zaintzen aritu diren eskatzaileen kasuan.
b) Ikasketak amaitzeko data 2015eko ekaina edo geroagoko data izan daiteke Medikuntza, Farmazia, Biologia, Kimika edo Psikologia lizentziadunentzat, baldin eta laguntza eskatzen dutenean Medikuntzako Espezialitateko titulu ofiziala (BABE) edo Farmaziako Espezialitatekoa (BAFE) badute, edo Biologia, Kimika edo Psikologiako espezialitateetako ziurtagiri ofiziala (BABE, BAKE edo BAPE, hurrenez hurren).
c) Ikasketak amaitzeko data 2017ko ekaina edo geroagoko data izan daiteke eskatzaileek % 33ko desgaitasuna edo handiagoa izanik, egiaztatzen badute bateragarria dela proposatutako ikerketa-proiektua gauzatzearekin.
-
Batez besteko nota hau izatea, edo hortik gorakoa:
a) 6 puntu 10., 11. eta 12. arloak egiteko.
b) 6,5 puntu 1., 2., 3., 8., 9., 13., 15. eta 16. arloak egiteko.
c) 7 puntu 4., 5., 6., 7., 14., 17., eta 18. arloak egiteko.
d) 6,5 puntu ikerketa espezifikoko arloetan parte hartzeko, neutronikan zein hezkuntzan.
Ikasketen espedienteak ez badu jasotzen batez besteko nota 1etik 10era bitarteko eskalan, honela kalkulatuko da: ikasgai bakoitzean lortutako kalifikazio numerikoa bider ikasgai horretako kreditu-kopurua zati kalifikazioarekin guztira lortutako kreditu guztien batura. Berritu ez diren planen kasuan, batez besteko nota izango da lortutako kalifikazioen batuketa zati gainditutako ikasgai guztien kopurua.
Espedientearen batez bestekoa kalkulatu ahal izateko, baliozkotu edo egokitu dituen unibertsitateak kalifikatu ez dituen baliozkotutako edo egokitutako ikasgaien edo kredituen kasuan, jatorrizko ikastetxean edo ikasketetan lortutako kalifikazioak zenbatuko dira, agiri bidez egiaztatuta baldin badaude, betiere. Agiri bidez egiaztatu ezean, gainditutzat joko dira.
Era berean, espedienteko batez besteko nota kalkulatzeko, ez dira kontuan hartuko beste espezialitate batzuetako ikasgaietan lortutako notak, ezta master-ikasketen notak ere.
Ikasketak atzerrian egin dituzten eskatzaileen kasuan, Espainiako Gobernuko Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak emandako “Batez besteko notaren baliokidetasun-adierazpena” delakoan edo ANECAren ziurtagiri ofizialean ageri den espediente akademikoko batez besteko nota hartuko da aintzat.
- Agindu honen babesean emandako laguntza bat erabiltzea ez da bateragarria, agindu honen ebazpena baino lehen, ZTBLren 21. artikuluan xedatutakoaren babesean egindako doktoratu aurreko kontratu bat sinatzearekin.
Betekizunak
- Eskatzaileek laguntza-eskabidea aurkezten dutenean egiaztatu beharko dute eskakizunak betetzen dituztela, berariaz aipatutako salbuespenetan izan ezik.
- Hautapen-prozesutik kanpo geldituko dira deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen ez dituzten edo betetzen dituztela garaiz eta forma egokian frogatzen ez duten pertsonak.
-
Ezin izango dira deialdi honetako dirulaguntzen onuradun izan Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan xedatutako egoeraren batean dauden hautagaiak. Arrazoi beragatik, erakunde kontratatzaileek ere ezingo dute erakunde kolaboratzaile izan. Besteak beste, honako hauek dira egoera horiek:
- Ordaindu gabe izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari lotutakoak.
- Ordaindu gabe izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak.
- Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen zigor penal edo administratiboren bat izatea edo horretarako desgaitzen duen legezko debeku baten pean egotea.
Betekizun horiek laguntza-eskabidea aurkeztu eta ematen den dirulaguntza likidatu arte bete beharko dira.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Hezkuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Prestakuntza akademikoa eta profesionala egiaztatzeko
-
Egiaztapenak egingo dira, eta, horretarako, kontsulta egingo zaie Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako erregistroei, administrazio publikoen datu-bitartekaritzarako plataformari, edo ziurtagiriak ematen dituen erakundeari, kasuaren arabera. Kontsulta hori kasu guztietan egingo da, salbu eta eskatzailea aurka agertzen bada arrazoiak adierazita. Modu arrazoituan aurka agertuz gero, nahitaez aurkeztu beharko da kontsultaren xede den dokumentua. Informatika-aplikazioak dagokion titulua kargatzen ez badu, eskatzaileak ziurtagiria igo beharko du aplikaziora.
-
Gradu-ikasketen ziurtagiri akademiko ofiziala, 25.4 artikuluan ezartzen den bezala, unitate arduradunak emana. Ikasketen ziurtagirian, datu hauek jasoko dira: ikasketen izena, titulazioaren programako ikasgai guztiak, gainditutako ikasgaiak eta lortutako kalifikazioak eta kalifikazio horiek noiz eskuratu diren. Espedienteak 1etik 10era bitarteko batez besteko nota adierazi behar du.
Ikasketak atzerrian egin badira, ziurtagiri akademiko ofiziala aurkeztuko da, baita ziurtagiri horren zinpeko itzulpena ere, baldin eta ziurtagiria EAEko bi hizkuntza ofizialetako batean edo ingelesez ez badago. Edonola ere, espediente akademikoaren ziurtagirian edo espedienteari atxikitako beste agiri batean jaso beharko da zein diren dagokion ebaluazio-sistemako gehieneko eta gutxieneko kalifikazioak, eta zein den ikasgai bakoitza gainditzeko behar den gutxieneko kalifikazioa. Gainera, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Estatuko Agentziaren “Batez besteko notaren baliokidetasun-adierazpena” edo ANECAren ziurtagiri ofiziala aurkeztu beharko du, eta adierazi zein den espediente akademikoaren batez besteko kalifikazioa Espainiako ebaluazio-sistemaren barruan.
Unibertsitate-graduko titulu bat baino gehiago izanez gero, espediente akademikoa eta titulazioa eskuratzeko data kalkulatzeko, hautatutako doktorego-programarekin zerikusirik handiena duena soilik hartuko da kontuan. Gainerako titulazioak ere kontuan hartu ahal izango dira curriculum vitaea balioesteko.
-
Eskatzailearen curriculum vitae normalizatua.
EAEko hizkuntza ofizialetako edozeinetan nahiz ingelesez aurkeztu ahalko da CVa.
-
Argitalpenak egin badira, lehenengo orrialdearen fotokopia eta beste laguntza batzuk lortu badira, horien ebazpenen fotokopia.
-
Sinatutako doktorego-tesiaren proiektuaren zuzendariaren (eta, hala badagokio, zuzendarikidearen) curriculum vitae laburtua (azken 6 urteak). EAEko hizkuntza ofizialetako edozeinetan edo ingelesez aurkeztu ahalko da CVa. 6 urteko muga horrek txantiloiko C atalari (merezimendu garrantzitsuenak) baino ez dio eragiten.
Ziurtatutako etenaldiarekiko proportzionalki luzatuko da aintzat hartzeko ikerketa-jardueraren aldia, baldin eta ikerketa-lanetan etenaldiren bat gertatu bada egoera hauetakoren baten ondorioz: iraupen luzeko aldi baterako lanerako ezintasuna; amatasuna; aitatasuna; edoskitze-aldiko arriskua; adopzioa edo harrera, edo liberazioa, kargu hauetakoren bat betetzeko bada: unibertsitateko pertsona bakarreko kudeaketa-karguak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko zuzendaritza-karguak eta administrazio publikoetako karguak. Salbuespena izango da 10 astetik gorako amatasun edo aitatasunagatiko etenaldietan, horietan seme edo alaba bakoitzeko urtebete luzatuko baita ebaluatzeko aldia; edonola ere, gehienez 6 urte gehiagoz luzatuko da ikerketa-jarduera kasu guztietan.
-
Master-titulua edo master-eskubideak ordaindu direla egiaztatzen duen agiria, eta masterraren espediente akademikoa, masterraren ezaugarri orokorrak, titulua, iraupena kreditutan eta denboran adierazita. Egiaztapenak egingo dira, eta, horretarako, kontsulta egingo zaie Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako erregistroei, administrazio publikoen datu-bitartekaritzarako plataformari, edo ziurtagiriak ematen dituen erakundeari, kasuaren arabera. Kontsulta hori kasu guztietan egingo da, salbu eta eskatzailea aurka agertzen bada arrazoiak adierazita. Modu arrazoituan aurka agertuz gero, nahitaez aurkeztu beharko dira kontsultaren xede diren dokumentuak. Informatika-aplikazioak dagokion titulua kargatzen ez badu, eskatzaileak ziurtagiria igo beharko du aplikaziora.
Onarpena 2023ko urrirako lortzea espero denean, eskatzaileak behin betiko onarpenaren ziurtagiria bidali beharko du 2023ko urriaren 31rako, egun hori barne dela.
- Konpromisoa
-
Ezarpen-zentroaren konpromiso idatzia, formatu normalizatuan, bertako legezko ordezkariak izenpetua (Ikerketako errektoreordeak edo haren baliokideak unibertsitateen kasuan), laguntza lortzen duen doktore ez den ikertzailearen doktorego aurreko kontratua formalizatzeko.
Idazki horretan beren-beregi jasoko da bete egingo direla agindu honen 10. artikuluan xedatutako betebeharrak. Horretarako, informatika-aplikazioan eskuragarri dagoen txantiloia erabiliko da.
Ezarpen-zentroa UPV/EHU duten eskabideei dagokienez, Ikerketa Zuzendaritzak ofizioz eskatuko du konpromiso hori.
- Informazio-memoriak
-
Eskatzailea onartu duten edo eskatzaileak onartua izatea espero duen doktorego-programaren ezaugarri adierazgarrienak bilduko dituen memoria, formatu normalizatuan, eta doktorego-tesiak proiektuarekin duen lotura. Ezaugarri horien artean espresuki nabarmenduko dira eskatzailearen ikerketa-prestakuntzarako hautatutako doktorego-programaren oinarri direnak (3 orrialde, gehienez).
-
Eskatzailea hartuko duen ikerketa-taldeari buruzko memoria formatu normalizatuan, eskatzailearen zientzia-kalitatea, prestakuntza-ahalmena eta finantzaketa lehiakorra eskuratzeko gaitasuna adierazita (5 orrialde, gehienez).
Horretarako, I+G+b proiektu batean edo ikerketa-lerro jakin batean, egindako edo egiten ari diren lankidetzen bidez egiaztatuta, ikertzaile gisa lankidetzan diharduten eta hautagaiaren prestakuntza-programaren garapenean parte hartzeko engaiatuak diren pertsona edo pertsonak joko dira ikertzaile-taldetzat –formalki edo informalki eratutako taldea izan–.
-
Doktorego-tesiaren proiektuaren memoria zientifiko-teknikoa formatu normalizatuan, proiektuaren zuzendariak sinatua, eta zuzendarikideak, halakorik balego. Hau izango da memoria horren edukia: proiektuaren izenburua, laburpena, aurrekariak, helburuak, metodologia eta lan-plana, interes zientifikoa edo soziala, eta bibliografia nabarmenena (3 orrialde, gehienez). Eduki horrez gain, hau jaso beharko du memoriak berariaz:
- Espero daitekeen ala ez eskatzaileak doktorego-tesiaren proiektuaren eta haren defentsaren helburuak lortzea laguntza jasoko duen lanaldi osoko 3 urteetan.
- Aurkeztu beharreko beste agiri batzuk
-
Unibertsitateen kasuan, eskatzailea ezarpen-zentroari atxikitako sailean onartu dutela adierazten duen idazkia, saileko zuzendariak sinatuta. Sail hori bat etorriko da proiektuko zuzendariaren edo zuzendarikidearen sailarekin.
-
Doktorego-programa baterako matrikula ofiziala edo onarpena, 25.3 artikuluan ezarritako eran, formatu normalizatuan, programa horren arduradunak sinatua.
Onarpena 2023ko azarorako lortzea espero denean, eskatzaileak behin betiko onarpenaren ziurtagiria bidali beharko dio Ikerketa Zuzendaritzari 2023ko azaroaren 15erako, egun hori barne dela.
-
Laguntzaren lehenengo 3 urteetan atzerrian egingo den ikerketa-egonaldiaren plangintza, formatu normalizatuan, lankidetza egingo den ikerketa-taldearen eta zentroaren garrantzia esplizituki adierazita (orrialde 1, gehienez).
-
Eskatzailea, egun, EAEko udalerriren batean erroldatuta dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria. 2023ko urtarrilaren 1etik, gutxienez, erroldatuta egon behar du A modalitatean aurkeztuz gero, eta, 2021ekotik, B edo I. modalitatean aurkeztuz gero. Ziurtagiria eskaerak aurkezteko epean emana izan beharko da.
Deialdi honen xedearekin lotutako unibertsitate-ikasketak direla-eta, betekizun hori betetzen ez duenak, 25.1 artikuluan aurreikusten den bezala, ikasketa horien matrikula edo beste edozein egiaztagiri ofizial aurkeztu beharko du; halaber, ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu egiaztatzeko aurrez EAEn erroldatuta egon dela, eta, justifikatu beharreko aldi horretan guztian beste autonomia-erkidego batean edo atzerrian erroldatuta egon dela (atzerrian egon bada, enbaxadako erregistroa aurkeztu beharko du).
-
% 33ko desgaitasuna edo handiagoa dela dioen ziurtagiria, foru-aldundietako organo eskudunek, IMSERSOk edo parekideak aitortuta. Gainera, desgaitasuna dutenen txandan parte hartzen dutenek eskabide-inprimakian adierazi beharko dute.
- Eskatzaileek laguntza-eskabidea aurkezten dutenean egiaztatu beharko dute eskakizunak betetzen dituztela, berariaz aipatutako salbuespenetan izan ezik.
- Hautapen-prozesutik kanpo geldituko dira deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen ez dituzten edo betetzen dituztela garaiz eta forma egokian frogatzen ez duten pertsonak.
-
Ezin izango dira deialdi honetako dirulaguntzen onuradun izan Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan xedatutako egoeraren batean dauden hautagaiak. Arrazoi beragatik, erakunde kontratatzaileek ere ezingo dute erakunde kolaboratzaile izan. Besteak beste, honako hauek dira egoera horiek:
- Ordaindu gabe izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari lotutakoak.
- Ordaindu gabe izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak.
- Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen zigor penal edo administratiboren bat izatea edo horretarako desgaitzen duen legezko debeku baten pean egotea.
Betekizun horiek laguntza-eskabidea aurkeztu eta ematen den dirulaguntza likidatu arte bete beharko dira.
- Laguntzen onuradunak doktorego-tesi proiektu bat gauzatzen ari diren pertsona fisikoak izango dira
- Pertsona eskatzailearen bizilekuari buruzko datuak egiaztatzeko | EAEko udalerriren batean erroldatuta egotea eskabidea aurkezteko unean; 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera A modalitatean aurkeztuz gero, edo 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera B edo I. modalitateetan aurkeztuz gero. Hala ere, onartu egingo dira EAEn erroldatuta egon ohi diren pertsonen eskabideak, baldin eta betekizun hori betetzen ez badute deialdi honen xedearekin lotutako graduko edo graduondoko unibertsitate-ikasketak EAEtik kanpo egin dituztelako.
- Erkidegotik kanpoko atzerritarren kasuan, bizileku-baimena edukitzea.
-
Doktorego-programa ofizial batean matrikulatuta edo onartuta dagoela egiaztatzea.
Hala ere, deialdian parte hartzeko eskabidea onartuko zaie 2023ko azaroaren 15erako doktorego-programan onartuak izatea espero duten pertsona guztiei. Eskabide hori behin-behinean ebaluatuko da, eta, behin betiko onartzeko, eskatzaileak Ikerketa Zuzendaritzara programan onartu dutela egiaztatzen duten agiriak igorri beharko ditu informatika-aplikazioaren bidez, hartarako ezarritako epean.
-
Eskatutako unibertsitate- titulua izatea egiaztatzeko | Honako titulazio hauetakoren bat duela egiaztatzea:
Pertsona fisiko bati emandako eta Hezkuntza Ministerioan erregistratutako unibertsitate-titulu ofizialak.
a) Graduko eta unibertsitate-masterreko Espainiako titulu ofiziala, baldin eta gutxienez 300 ECTS kreditu gainditu badira (horietatik, gutxienez, 60 kredituk master-mailakoak izan behar dute) bi irakaskuntza horietan. Ezinbesteko betekizuna da unibertsitate-masterra amaituta izatea.
b) Espainiako unibertsitate-titulu ofiziala (Lizentziatura, Arkitektura, Ingeniaritza, Arkitektura teknikoa, Ingeniaritza teknikoa, Diplomatura), edo Europako Goi-mailako Hezkuntzaren Esparrua osatzen duen beste herrialde batekoa, masterrerako sarbidea lortzeko gaitzen duena, irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta unibertsitate-ikasketa ofizial guztietan gutxienez 300 ECTS kreditu gainditu izana, eta horietatik, gutxienez 60 master-mailakoak izatea. Ezinbesteko betekizuna da unibertsitate-masterra amaituta izatea.
Nolanahi ere, kautelaz onartuko dira, a) eta b) puntuetan deskribatutako kasuetan, eskabidea egiten den unean, master-amaierako lanaren kalifikazioaren zain daudelako soilik, masterreko ikasketak bukatu ez dituzten eta doktorego-programan sartzeko master-titulua 2023ko urriaren 31rako lortzea espero duten pertsonen eskabideak. Eskabidea behin betiko onartuko da horretarako ezarritako epean, hots, 2023ko urriaren 31 baino lehen masterra amaitu duela egiaztatzen duten agiri ofizialak Ikerketa Zuzendaritzara igortzen dituenean eskatzaileak.
a) eta b) puntuetan deskribatutako kasuetan, unibertsitate-master ofizialak izango dira baliozkoak, baina ez berezko masterrak.
c) Goi-mailako hezkuntzarako kualifikazioen espainiar esparruko 3. mailari dagokion baliokidetasuna eskuratu duen unibertsitate-titulu ofiziala, azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuarekin bat etorriz. Errege-dekretu horrek ezartzen ditu Unibertsitateko titulazio eta ikasketa-maila ofizialarekin homologatzeko eta haren baliokidetzat jotzeko zein ikasketak baliozkotzeko baldintzak eta prozedura, atzerrian egindako goi-mailako ikasketei dagokienez, baita kualifikazioen espainiar esparruaren baitako mailen baliokide direnak zehazteko prozedura ere, arkitekto, ingeniari, lizentziatu, arkitekto tekniko, ingeniari tekniko zein diplomadun goi-mailako titulu ofizialei dagokienez.
Aurreko kasu guztietan, unibertsitate-graduko titulu bat baino gehiago izanez gero, espediente akademikoa eta titulazioa eskuratzeko data kalkulatzeko, hautatutako doktorego-programarekin zerikusirik handiena duena soilik hartuko da kontuan. Gainerako titulazioak ere kontuan hartu ahal izango dira curriculum vitaea balioesteko.
-
Gradu, lizentziatura, arkitektura, ingeniaritza, arkitektura tekniko, ingeniaritza tekniko edo diplomaturako ikasketen amaiera-data 2019ko ekaina izango da, edo geroagoko data, salbuespen hauekin:
a) Amaiera-data 2018ko ekaina edo geroagoko data izan daiteke 2017ko ekainetik 2019ko ekainera bitarte, gutxienez 3 hilabetez, 3 urtetik beherako seme-alabak artatzen eta zaintzen aritu diren eskatzaileen kasuan.
b) Ikasketak amaitzeko data 2015eko ekaina edo geroagoko data izan daiteke Medikuntza, Farmazia, Biologia, Kimika edo Psikologia lizentziadunentzat, baldin eta laguntza eskatzen dutenean Medikuntzako Espezialitateko titulu ofiziala (BABE) edo Farmaziako Espezialitatekoa (BAFE) badute, edo Biologia, Kimika edo Psikologiako espezialitateetako ziurtagiri ofiziala (BABE, BAKE edo BAPE, hurrenez hurren).
c) Ikasketak amaitzeko data 2017ko ekaina edo geroagoko data izan daiteke eskatzaileek % 33ko desgaitasuna edo handiagoa izanik, egiaztatzen badute bateragarria dela proposatutako ikerketa-proiektua gauzatzearekin.
-
Batez besteko nota hau izatea, edo hortik gorakoa:
a) 6 puntu 10., 11. eta 12. arloak egiteko.
b) 6,5 puntu 1., 2., 3., 8., 9., 13., 15. eta 16. arloak egiteko.
c) 7 puntu 4., 5., 6., 7., 14., 17., eta 18. arloak egiteko.
d) 6,5 puntu ikerketa espezifikoko arloetan parte hartzeko, neutronikan zein hezkuntzan.
Ikasketen espedienteak ez badu jasotzen batez besteko nota 1etik 10era bitarteko eskalan, honela kalkulatuko da: ikasgai bakoitzean lortutako kalifikazio numerikoa bider ikasgai horretako kreditu-kopurua zati kalifikazioarekin guztira lortutako kreditu guztien batura. Berritu ez diren planen kasuan, batez besteko nota izango da lortutako kalifikazioen batuketa zati gainditutako ikasgai guztien kopurua.
Espedientearen batez bestekoa kalkulatu ahal izateko, baliozkotu edo egokitu dituen unibertsitateak kalifikatu ez dituen baliozkotutako edo egokitutako ikasgaien edo kredituen kasuan, jatorrizko ikastetxean edo ikasketetan lortutako kalifikazioak zenbatuko dira, agiri bidez egiaztatuta baldin badaude, betiere. Agiri bidez egiaztatu ezean, gainditutzat joko dira.
Era berean, espedienteko batez besteko nota kalkulatzeko, ez dira kontuan hartuko beste espezialitate batzuetako ikasgaietan lortutako notak, ezta master-ikasketen notak ere.
Ikasketak atzerrian egin dituzten eskatzaileen kasuan, Espainiako Gobernuko Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak emandako “Batez besteko notaren baliokidetasun-adierazpena” delakoan edo ANECAren ziurtagiri ofizialean ageri den espediente akademikoko batez besteko nota hartuko da aintzat.
- Agindu honen babesean emandako laguntza bat erabiltzea ez da bateragarria, agindu honen ebazpena baino lehen, ZTBLren 21. artikuluan xedatutakoaren babesean egindako doktoratu aurreko kontratu bat sinatzearekin.
- Ziurtagiri elektronikoa erabiltzea ezinbestekoa da diru-laguntza eskatzeko.
- Hurrengo pausuan aurkituko den dokumentazioa bete, pdf edo onartutako formatuetan, eskaneatu eta ordenagailuan gorde.
- Zerbitzu elektronikora sartu: eskabidea bete eta prestatutako dokumentuak erantsi.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazpena sei hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da gehienez ere, deialdi-agindua argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Ebazpena emana
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua