2020-2021 ikasturterako zero eta hiru urte bitarteko umeentzako titulartasun pribatuko haur-eskolentzako laguntzak.

[HAURPRI]

Deskribapena


Xedea

EAEko 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako titulartasun pribatuko haur-eskolei 2020-2021ko ikasturterako dirulaguntzak ematea

Aurrekontuko zuzkidura

26.595.745 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza bi epetan ordainduko da. Lehenengoa emandako guztiaren %30 izango da eta Hezkuntzako sailburuak ebazpena onartu ostean. Bigarren ordainketa, %70 gainerakoa, 2021ko uztailean zehar ordainduko da.

Nori dago zuzenduta


Haur Hezkuntzako lehen zikloko EAEko ikastetxe pribatuak

Eskakizunak:

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak

  • 2020-2021 ikasturtean Haur Hezkuntzako lehen zikloa emateko baimena izatea.
  • Helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak edo beste baliabide batzuk eskatu, eta, hala badagokio, jaso direla adieraztea, edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik etorriak.

  • Bete beharreko itzulketa-prozedura guztiak bukatuta egotea azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluak esaten duen bezala.
  • Pertsona edo erakunde eskatzailea ez egotea ez administratiboki ez penalki zigortuta dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko, edo ez egotea laguntzak jasotzea eragozten dien inolako lege-debekurik badute, sexu-diskriminazioaren ondoriozkoak barne, betiere 4/2005 Legearen (otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa) azken xedapenetatik seigarrenaren arabera.

  • Ez egotea dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan jasotako egoeretan.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0097010

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hezkuntzako sailburuordeak emango du deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak emateko ebazpena. Ebazpen hori ikastetxe eskatzaileei jakinaraziko zaie, eta, denek jakiteko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Justifikazioa


2021ko ekainaren lehenengo hamabostaldian, dirulaguntza jaso duten pertsonek edo erakundeek Haur Eskolak 2020-2021eko ikasturtean izandako gastuak eta diru-sarreren justifikazioa bidali beharko dute.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk