2020. urtean goi-mailako kirol lehiaketak antolatzeko dirulaguntzak
[2020. urtean goi-maila antolatzeko dirulaguntzak]
- Erakundea:
- Kultura eta Hizkuntza Politika
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
2020. urtean egiten diren edo hasten diren goi-mailako kirol lehiaketa ofizialak antolatzeko dirulaguntzak emateko erregimena ezartzen du agindu honek, artikulu honetan xedatutako eran. Deialdi honen ondorioei dagokienez, honako hauek joko dira goi-mailako kiroltzat: nazioarteko eremu eta izaerako lehiaketak, betiere honako baldintza hauek betetzen badituzte:
● Nazioarteko federazio baten, europar federazio baten edo nazioarte-mailako liga profesional baten egutegi ofizialaren barruan egon beharko dute.
● Mundu-mailako lehiaketetan, kontinente biko edo gehiagoko kirolariek hartu beharko dute parte.
● Lehiaketa guztietan ere, herrialde biko eta gehiagoko kirolariek hartu beharko dute parte.
● Zirkuitu edo ligaren formatuko lehiaketak, herrialde ezberdin bitan edo gehiagotan antolatu beharko dira.
Tenis kirol-modalitateari dagokionez, honako hauek izango dira dirulaguntzen helburu: Europar Federazioaren, Tenis Profesionalaren Elkartearen eta Kirol Egokituaren Nazioarteko Federazioaren egutegi ofizialean sartuak diren kirol lehiaketak.
Surf kirol-modalitateari dagokionez, honako hauek izango dira dirulaguntzen helburu: Nazioarteko Elkartearen, Europar Federazioaren eta Surflari Profesionalen Elkartearen egutegi ofizialean sartuak diren kirol lehiaketak.
Boxeo kirol-modalitateari dagokionez, honako hauek izango dira dirulaguntzen helburu: nazioarteko titulu ofizial bat lortu daiteken goi-mailako kirol lehiaketen antolaketa.
Agindu honetatik kanpo geratzen dira honako lehiaketa hauek: kirol ikuskari edo erakustaldi direnak, eta, halaber, nazioarteko eremua eta izaera ez dutenak.
Edonola ere, ezin izango dute modalitate honetako dirulaguntzarik jaso, eta, beraz, deialdi honetatik kanpo geratutako dira, bi sexuen arteko tratu-berdintasuna bermatzen ez duten proiektuek.
Aurrekontuko zuzkidura
204000 eurosPrestazio ekonomikoa
Laguntzen zenbatekoa zehazteko, lehiaketa bidezko prozedura erabiliko da, eta horren ondorioz, Agindu honetako 2. artikuluan esleitutako zuzkidura ekonomikoa honelaxe banatuko da: 11. artikuluan zehaztu irizpideak aplikatuaz, balioespen-fasean eskabideek lortutako puntuazioaren arabera, betiere artikulu honen 3. paragrafoan ezarritako dirulaguntzaren zenbateko maximoa errespetatuz edo, kasua bada, txikiagoa izanez gero, eskatutako zenbatekoa.
Dirulaguntzei buruzko proposamena eta ebazpena egiteko, betiere kontuan izan beharko dira ezarritako dirulaguntzako mugak.
Jarduera bakoitzeko dirulaguntza hogei mila (20.000) eurokoa izango da, gehienez.
Baldin eta, aurreko paragrafoan ezarritako muga aplikatzearen ondorioz, agindu honetan ezarritako balorazio-irizpideen araberako banaketarekin bat etorriaz esleitutako zenbateko guztia erabiltzen ez bada, beharrezko doiketak egin ahal izango dira gaindikina zenbateko osagarriak jaso ditzaketen onuradunen artean banatzeko.
Ordainketa-modua:
Dirulaguntza bi alditan ordainduko da: lehenean, diruz lagundutako zenbakoaren ehuneko berrogeita hamar, esleipen-ebazpena jakinaraztean eta hura onartzeko epea igarotakoan auzatuko da; eta bigarrena, gainontzeko berrogeita hamar, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera gauzatuko da, betiere diruz lagundutako lehiaketa justifikatzean, zeina 2021eko martxoaren 31 baino lehenago burutu beharko baita.

Nori dago zuzenduta
Euskal kirol-federazioak
Kirol elkarteak
Kirola helburutzat duten merkataritza-sozietateak
Kirol jarduerak, beste erakunde antolatzaileak
Betekizunak
- Jarduera memoria | Eskabidearekin batera jardueraren memoria aurkeztu beharrekoa da
- Aurrekontua | Eskabidearekin batera aurkeztu beharrekoa da sarrera eta jarduerako gastuen aurrekontu banakatu eta zehaztua.
-
Egutegi ofizialaren kopia
Nazioarteko federazioaren, Europako federazioaren edo nazioarteko liga profesionalaren egutegi ofizialeren kopia, zeinetan jasotzen baita zein lehiaketarako eskatzen den dirulaguntza; edo, bestela, URL lotura, zeinetan kontsulta baitaiteke aipatu egutegia. Zirkuitu edo ligaren formatuko lehiaketei dagokienez, erantsi proba guztien egutegia eta haiek non egingo diren jasotzen dituen agiria.
-
KKGren baimena
Kirol Kontseilu Gorenak nazioarteko lehiaketa egitea baimentzeko agiria. Lehiaketa ez bada egin eskabidea entregatutako unean, goian aipatutako dokumentua Kirolen Goi Kontseiluak egiten duenean entregatuko da.
-
Emaitzak ofizialak
Lehiaketa jada egina bada, erantsi emaitza ofizialak, betiere parte hartu duten kontinenteak, herrialdeak eta kirolariak zenbat izan diren zehaztuaz. Lehiaketa ez bada egin, erantsi aurreko urteko emaitza ofizialak eta lehiaketan parte hartuko duten kirolari-kopuruari buruzko aurreikuspena.
-
KKGrenaren eta/edo Eusko Jaurlaritzaren goi-mailako kirolariak
Eskabidea aurkeztean, lehiaketa egin gabe badago, lehiaketan parte hartu eta irizpide hori konplitzen duten euskal kirolariei buruzko aurreikuspena, eta haiek goi-mailako direla egiaztatzeko agiriak. Baldin eta aurreko urteetan deialdi honetako dirulaguntza helburu duen lehiaketa bereko aurreko edizioak egin izan balira, arbitroaren akta, eta egindako azken lehiaketan izan diren goi-mailako euskal kirolariak zenbat izan diren egiaztatzeko agiriak.
Eskabidea aurkeztean, lehiaketa jada egin bada, arbitroaren akta, eta akta horretan zenbat goi-mailako euskal kirolari zerrendatzen diren egiaztatzeko agiriak.

Lehiaketako programa
Lehiaketako programa, emakumeen parte-hartzea sustatzen duten kirol-lehiaketako beste jarduera batzuk egiaztatuz, halakorik balitz. Era berean, maila edo parte-hartze txikiagoko kirol-lehiaketako beste jarduera batzuk egiaztatuko dira, halakorik balitz
-
Hitzarmena (baldin badago)
Jarduera beste erakunde publiko edo pribatuekin elkarlanean edo hitzarmen bidez garatzen bada, hori egiaztatzen duen hitzarmen edo kontratuaren kopia. Kasu horretan, eskatzailea ez den erakunde antolatzaileari dagokionez, goragoko paragrafoetan ezarritako agiriak eskatu ahal izango dira.
- Eskabidearen balioespenerako aurkeztu nahi duten gainerako dokumentazioa
-
Onuradunen betebeharrak.
Agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradunek beti bete beharko dute Diru-laguntza Orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 14. eta 46. artikuluetan araututako betebeharren erregimena eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren –azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua– 50.2 artikuluan ezarritako betebehar-erregimena; zehazki, honako hauek bete beharko dituzte edozein kasutan ere:
a) Diruz lagunduko den jarduera egitea.
b) Esleitutako diru-laguntza onartzea. Alde horretatik, diru-laguntza eman zaiela jakitera ematen duen jakinarazpena jaso eta hamabost egun balioduneko epean, onuradunek ez badiote idatziz eta espresuki uko egiten diru-laguntzari, onartu egin dutela ulertuko da.
c) Diru-laguntzarako eskabidea aurkeztu ostean burutzen bada lehiaketa, burututakoan, arbitroaren aktak eta lehiaketako behin betiko programa helaraztea Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzari.
d) Aurkeztu den aurrekontuan agertzen diren gastuak ordaintzeko erabiltzea diru-laguntza, Kultura, eta Hizkuntza Politikako sailburuaren emate-ebazpenarekin bat etorriaz.
e) Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzari, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari deialdi honen bidez jasotako diru-laguntzei buruzko informazioa ematea, haiek hala eskatuz gero beren funtzioen jardunean.
f) Jarduera beste diru-laguntza, laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin finantzatu dela jakinaraztea diru-laguntza ematen duten organoari. Adierazitakoaren berri izan bezain laster egin beharko da jakinarazpen hori, eta, nolanahi ere, jasotako funtsei emandako aplikazioa justifikatu baino lehen.
g) Kontabilitate-liburuak, erregistro bideratuak eta gainerako agiriak behar bezala ikuskatuak izatea onuradunari kasu bakoitzean aplikatzekoa zaion merkataritza-legeriak eta sektorekoak eskatutako baldintzetan, eta diru-laguntzen oinarri arautzaileek eskatutako kontabilitateko egoera-orri eta erregistro espezifiko oro, egiaztatze- eta kontrol-jardun egokia bermatzeko.
h) Jasotako funtsen aplikazioa justifikatzen duten agiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze- eta kontrol-jardueretan eskatu ahal izango baitira.
i) Jarduerak irauten duen bitartean, leku agerian jarri behar da Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailaren diru-laguntzaren berri, salbu eta diru-laguntza ematen bada lehiaketa egin ostean.
j) Jarduera aurkezteko burutzen diren ekitaldi publikoetara deitzea Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza, salbu eta ekitaldia burutu ostean eman bada diru-laguntza; kasu horretan, diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik aurrera sortutako agirietan jaso beharko da.
k) Sexismorik gabeko hizkera erabiltzea diruz lagundutako jarduerarekin lotutako ekitaldi guztietan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak agintzen duenari jarraituz. Gizon eta emakumeen rolei dagokienez, erabilera estereotipaturik ez dagoela bermatzea.
l) Jasotako funtsak itzultzea deialdi honen araudian aurreikusitako kasuetan.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua > Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena urriaren 1eko, 39/2015 Legeko 28 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzei dagokienez, Balorazio Batzordeak helarazitako proposamena aztertu ondoren, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuordeak eman eta jakinaraziko du ebazpena, sei hilabeteko epean, deialdia egiteko Agindu honek indarra hartzen duen egunetik aurrera. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Aukerako berraztertzeko errekurtso bat kanal elektronikoaren bidez jartzeko, Nire karpeta -en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Justifikazioa
Justifikazioak bide elektronikoz aurkeztuko dira 2021eko martxoaren 31 baino lehen, Agindu honen 5. artikuluan ezarritako jarraibideei jarraituz eta dirulaguntzen justifikazioak aurkezteko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30. artikuluan kontuan hartuta.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Aurrekontu gauzatuta
- Gastuen zerrenda
-
Aurrekontu gauzatuta
Ekitaldiaren aurrekontu gauzatuta; diru-sarrera eta gastu guztiak adierazita. Bereziki jaso beharko da helburu berarekin eskuratutako gainerako laguntzen zerrenda, baldin eta eskabideak aurkezteko unean haiek eraginkor izango ziren jakiterik ez bazegoen (IV. eranskina).
-
Jardueraren gauzatzeari buruzko memoria
Jardueraren gauzatzeari buruzko memoria laburtuta, zeinetan, gutxienez, jasotzen baitira agindu honetan, baloratuko diren gaiak, datu guztiak sexuaren arabera bereizita dituela.
-
Arbitroaren aktak, eta lehiaketako behin betiko programa.
Dirulaguntzarako eskabidea aurkeztu ostean burutu bada lehiaketa, arbitroaren aktak, eta lehiaketako behin betiko programa.
-
Gastuen frogagiriak
Fakturen bidez eta zuzenbide- eta merkataritza-zirkulazioan froga-balio baliokidea duten edo administrazio-efikazia duten gainerako jatorrizko agirien bidez egiaztatuko dira gastuak. Faktura elektronikoen bidez ere egiaztatu ahal izango dira gastuak, baldin eta zerga-arloan onartuak izateko betekizunak betetzen badituzte, betiere.
Faktura eta dokumentu guztiak expedientera igo behar dira.
Aurkezten diren fakturak dirulaguntzan emandako kopurua justifikatu behar dute. -
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntza berariaz aipatzen duten aleak
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntza berariaz aipatzen duten dokumentu guztien aleak, laguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzen arabera.
-
Bi hizkuntza ofizialen erabilketa
Jarduera edo programa gauzatzean Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak erabili direla egiaztatzen duten agiriak.
-
Gastuen zerrenda
Jarduera-gastuen zenbatekoaren adinako diru-kopurua egiaztatuko da gastu-zerrendan. (V. eranskina)
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Beste tramite batzuk
- Presta ezazu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora.
Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora.
Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.