Arte plastiko eta ikusizkoen eremuak jarduerak sustatzeko eta garatzeko dirulaguntzak. SUSTAPEN-ZABALKUNDEAREN Modalitatea (2023)

[Arte plastiko eta ikusizkoak - Sustapen-zabalkundea]

Deskribapena


Xedea

2023. urtean arte plastiko eta ikusizkoen arloan burutuko diren jarduera zehatzetarako dirulaguntzak emateko.

SUSTAPEN-ZABALKUNDEAREN Modalitatea.

Arte garaikideko erakusketak edo gertakizunak antolatzea eta/edo beraietan parte hartzea (jaialdiak, erakusketak, lehiaketak,...), bai eta edozein euskarritan jasotako egileen gaineko dokumentazioa ere. Ekitaldiok Euskadiko Autonomia Erkidegoko arte zentroetan izango dira, eta Euskal Herrian bizi diren egileen lanak erakutsi edo zabalduko dute.
Euskadiko Autonomia Erkidegoan egiten diren arte garaikidearen gaineko sentsibilizazio-ekimenak (batzarrak, jardunaldiak, kongresuak, lantegiak, hitzaldiak...) eta horiei buruzko edozein euskarritan jasotako dokumentazioa.
Modalitate honetan ez dira lagunduko ez urteko programazioak, ezta ohiko jarduntzat hartzen direnak ere. Hortaz, erakunde eskatzailearen programan edo jardueran ohiz kanpokotzat jo daitezkeen proiektu edo ekimen zehatzak jasoko dira soil-soilik.
  • Arte plastikoen eta ikusizkoen eremuan arte garaikideko gertakizun eta adierazpenak antolatzea: erakusketak, lehiaketak, batzarrak, jardunaldiak, kongresuak, lantegiak, hitzaldiak, … Horien helburua bada Euskadin bizi diren artistak sustatzea eta zabaltzea eta Euskadin arte garaikidea sustatzea. Jarduketa horiek euskal Autonomia Erkidegoan gauzatuko dira.

    Modalitate honetan ez dira lagunduko jaialdiak antolatzea, ezta urteko programazioak ere.

Aurrekontuko zuzkidura

55.000

Prestazio ekonomikoa

Agindu honen bidez emango diren diru-laguntzak lehiaketa bitartez esleituko dira. Diru-laguntzak horrela emateko, modalitate bakoitzean aurkeztutako eskabideak erkatuko dira, 14. artikuluan finkatutako aukeraketa eta balorazio irizpideen araberako lehentasunak ezartzeko.
Baloraziorik altuenak lortzen dituzten eskabideetatik hasita esleituko dira diru-laguntzak, balorazioaren ordena eta puntuazioaren arabera, modalitaterako jarritako aurrekontu-kreditua agortu arte.
Sustapen-zabalkundearen modalitatean esleituko den diru-kopurua eskatutako kopuruaren ehunekoa izango da eta lortutako puntuazioaren ehunekoari dagokiona. Beraz, sustapen-zabalkunderako agindu honen bidez emango diren diru-laguntzen zenbatekoa aurrekontuaren % 100era iritsi ahalko da, lortutako puntuazioa hori bada, eta ez da izango 20.000 euro baino handiagoa.
Argitalpenen modalitatean esleituko den diru-kopurua eskatutakoaren adinekoa izango da, eta ez da izango 14.000 euro baino handiagoa.
Laguntza jasotzeko modua duen azken proiektuak oso-osorik dagokiona jasotzerik ez duenean jadanik nahikoa diru-zuzkidurarik ez dagoelako, bakarrik emango zaio diru-laguntza, baldin eta, Batzordearen iritziz eman dakiokeen laguntzaren zati horrek proiektuaren bideragarritasuna bermatzen badu. Arrazoi horrengatik argitalpenen modalitateari ezarri zaion diru-kopuru osoa esleituko ez balitz, soberakinak sustapen–zabalkundearen modalitateari ezarritakoa handitzera pasa litezke. Horren aipamena Balorazio Batzordeak Kulturako sailburuordeari aurkezten dion ebazpen-proposamenean jasoko da.
Sorkuntza-ekoizpenaren modalitatean kasu bakoitzeko esleituko den diru-kopurua izango da eskatzaileak modalitate honetan finkatuta daudenen artean eskatu duenaren adinakoa.
Sorkuntza-ekoizpenaren modalitatean ezin zaio eman pertsona edo entitate eskatzaile berberari diru-laguntza bat baino gehiago, eta Sustapen-zabalkundearen eta Argitalpenen modalitatean bi baino gehiago. Guztira hiru modalitatetan gehienez bi diru-laguntza eman ahalko zaizkio pertsona edo entitate bakoitzari.

Agindu honen bidez emango diren dirulaguntzak lehiaketa bitartez esleituko dira. Diru-laguntzak horrela emateko, modalitate bakoitzean aurkeztutako eskabideak erkatuko dira, 14. artikuluan finkatutako aukeraketa eta balorazio irizpideen araberako lehentasunak ezartzeko.

Baloraziorik altuenak lortzen dituzten eskabideetatik hasita esleituko dira diru-laguntzak, balorazioaren ordena eta puntuazioaren arabera, modalitaterako jarritako aurrekontu-kreditua agortu arte.

Sustapen- zabalkundearen modalitatean, esleituko den diru-kopurua lortutako puntuazio-ehunekoari dagokion aurrekontuaren ehuneko zatia izango da. Proiektu bakoitzeko emango diren diru-kopuruak ez dira izango eskatutako zenbatekoa baino handiagoak, ezta 20.000 euro baino handiagoak ere. Horrez gain, ez dira izango eskatutako zenbatekoaren % 50 baino txikiagoak. Modalitate horri esleitutako kopuru osoa esleitzen ez bada, soberakinek argitalpenen modalitateari esleitutakoak gehitu ahal izango dituzte.

Sorkuntza-ekoizpenaren modalitatean ezin zaio eman pertsona edo entitate eskatzaile berberari diru-laguntza bat baino gehiago, eta Sustapen-zabalkundearen eta Argitalpenen modalitatean bi baino gehiago. Guztira hiru modalitatetan gehienez bi dirulaguntza eman ahalko zaizkio pertsona edo entitate bakoitzari.

Ordainketa-modua:

Agindu honen kargura emandako dirulaguntzen ordainketa bi zatitan egingo da, prozedura honi jarraituz:

  • Emandako dirulaguntzaren % 75, Kulturako sailburuordeak emandako Ebazpenaren jakinarazpena jasotzen denetik eta Aginduaren 18. artikuluak berariaz eta idatziz uko egiteko jasotzen duen epea agortu eta gero.
  • Gainerako kopuruaren ordainketa 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera eta 20. artikuluaren arabera dirulaguntza justifikatzeko eta likidatzeko eskatutako agiriak aurkeztu ondoren.

Laguntzaren edo dirulaguntzaren zenbatekoari kendu egingo zaizkio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) atxikipenak eta konturako ordainketak, hala badagokio zergaren araudia aplikatuz.

Dirulaguntzak ez dira ordainduko onuradunak zerga-betebeharrak beteta ez baditu, Gizarte Segurantzakoak egunean ez baditu edo dirulaguntza edo laguntzaren bat itzultzeko badu.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Bizilekua Euskadiko Autonomia Erkidegoan izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea

Pertsona juridiko pribatuak

Pertsona juridiko pribatuak:

  • jarduera ekonomikoren bat egiten du
  • gaitasun juridiko eta jarduteko gaitasun osoa dauka
  • legez eratuta dago, indarrean dagoen legediarekin bat etorriz.

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Euskadiko Autonomia Erkidegoan auzotasun administratiboa edo helbidea edo sozietate-egoitza izatea.
  • Zerga-betebeharrak egunean egunean izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea
  • Aurtengo eta aurreko bi ekitaldi fiskaletan jasotako minimis motako beste edozein laguntzari buruzko adierazpena

Betekizunak

  • Ezingo dute agindu honetako diru-laguntzarik eskatu honako hauek nagusiki kapital ekarpen publikoa duten entitate pribatuek, ezta ere fundazio-ondarea edota gobernu- edo zuzendaritza-partaidetza nagusiki publikoa duten entitateek.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
  • Ezingo dute agindu honetako diru-laguntzarik eskatu honako hauek: diru-laguntzei buruzko azaroaren17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2 eta 3 ataletan jasotako debekuren bat duten pertsonek edo entitateek.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


CAMBRA CONTIN, Mª JESUS
945 016 939 / mj-cambra@euskadi.eus
DIRECCIÓN DE PROMOCIÓN DE LA CULTURA

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0094721

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Pertsona juridikoek eskabideak elektronikoki baino ezin izango dira aurkeztu.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunetik kontatzen hasita bost hilabeteko gehienezko epean jakinaraziko da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Aurrez aurreko kanala erabiliz alta emateko edo datuak aldatzeko, inprimakia bete eta adierazitako lekuetan aurkeztu.

Hirugarrenen alta edo datu aldaketa
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa


Pertsona fisikoek besterik ezin izango dituzte justifikazioak aurrez aurre aurkeztu.

Agindu honetan ezarritako dirulaguntzen onuradunek justifikazioa aurkeztu beharko dituzte, lagundutako jarduera amaitu eta bi hilabeteko epearen barruan eta betiere justifikatzeko azken eguna 2024ko martxoaren 10a izanik.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk