(ELKARTEGINTZA ETA PARTE-HARTZEA) Asoziazionismoa sustatzeko eta emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan parte hartzeko diru-laguntzak (2023 urteko ekitaldia).
[ASM 2023]
- Erakundea:
- EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
1. artikulua.– Xedea eta denbora-eremua.
Ebazpen honen xedea da arautzea Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak irabazi-asmorik gabeko emakumeen elkarteei, fundazioei eta federazioei eta xede eta jardun-eremu bakarra emakumeen eta gizonen berdintasun erreala sustatzea duten fundazioei hurrengo artikuluetan xedatutakoari jarraikiz emango dizkien dirulaguntzak, proiektuak egin ditzaten 2023eko ekitaldian, hots, urtarrilaren 1a eta abenduaren 31 bitartean.
4. artikulua.– Proiektu diruz lagungarriak.
1.– Indarrean dagoen EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren esparruan, eta betiere ikuspegi feminista eta intersekzionala txertatuta, proiektuek honako hauek egitera bideratuak beharko dute:
a) emakumeen eskubideak zabaltzea aniztasunetik, emakume-mugimenduaren historiatik eta pentsamendu feministatik;
b) emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko ikerketa eta dibulgazioa, eta emakumeen erreferenteak eta genealogiak sortzea;
c) ikuspegi feminista duten prozesu parte-hartzaileak sustatzea, ahalduntze indibiduala, kolektiboa, soziala eta politikoa bultzatuko dutenak, horrela emakumeen presentzia, protagonismoa eta lidergoa finkatuz askotariko prozesu eta espazioetan;
d) esperientziak, belaunaldien arteko itunak eta elkarte-mugimenduaren koordinazioa sustatzea eta trukatzea, sareko partaidetza-prozesuen bidez;
e) prestakuntza eta sentsibilizazioa paradigma feministatik;
f) gizonen erantzunkidetasuna eta kontziliazioa sustatzea etxeko lanetan eta arduretan eta familia- eta gizarte-zaintzan.
Dirulaguntzak jaso ahal izateko, trebetasunen ikaskuntzarako proiektuak (eskulangintza, elektrizitatea, sukaldaritza, arotzeria, etab.) beste jarduera batzuekin osatu beharko dira, hain zuzen ere, emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorreko sentsibilizazio-, informazio- edo trebakuntza-jarduerekin, eta/edo genero-ikuspegia barne hartu beharko dute.
2.– Honako kasu hauetan proiektua ez da diruz lagunduko, baldin eta:
a) Aisialdirako baino ez diren jarduerak biltzen badituzte.
b) Beste erakunde batzuei eskainiko zaizkien zerbitzu eta ekintzak finantzatzea badute xede.
c) Genero-ikuspegia barne hartzen ez badute.
3. artikulua.– Erakunde onuradunak.
1.– Ebazpen honek araututako dirulaguntzak eska ditzakete bai Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen aplikazio-eremuko irabazi-asmorik gabeko emakumeen elkarteek eta federazioek, bai Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen aplikazio-eremuko emkaumeen fundazioek, baldin eta haien xede eta jardun-eremu bakarra emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzea bada eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen aplikazio-eremuan sartuta daudenak. eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. Artikuluan; horien artean, diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak egunean izatea, bai eta zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak ere; eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluaren 5. eta 6. apartatuetan xedatutako baldintzak betetzen badituzte. Elkarte, federazio eta fundazio horiek, gainera, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan garatu beharko dute haien jarduera, eta egoitza soziala ere Euskal Autonomia Erkidegoan eduki.
Emakumez osatutako erakundeak direla egiaztatzeko, estatutuak aztertuko dira, zehazki elkartean sartzeko artikulua, bai eta zuzendaritza-batzordearen osaera ere, Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroaren ziurtagiriaren bitartez.
2.– Dirulaguntzak eman eta, hala badagokio, ordaindu ahal izateko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek ematen dituzten izaera bereko laguntza edo dirulaguntzen esparruan hasitako eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiak amaitu beharko dira. Laguntza ordaintzeko, halaber, beharrezkoa izango da betebeharrak ordainduta izatea.
13. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.
Bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan xedatutakoarekin, honako betebehar hauek izango dituzte ebazpen honetan araututako dirulaguntzen erakunde onuradunek:
a) Emandako dirulaguntza onartzea. Horrenbestez, dirulaguntzaren emate-jakinarazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta, hamar eguneko epean erakunde onuradunek dirulaguntzari berariaz eta idatziz uko egiten ezean, dirulaguntza onartu egin dutela ulertuko da.
b) Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari jakinaraztea beste administrazio edo erakunde publiko zein pribatu batetik xede bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak jaso izana.
c) «Datuen alta/Hirugarren interesduna» inprimakia ematea baino lehen bidaltzea, baldin eta aurreragoko dirulaguntzetan aurkeztu ez bada edo aldaketak izan baditu. Eranskin hori eskuratzeko: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak
d) Dirulaguntza eman den xede horretarako erabiltzea, non eta ez den aplikatzen 15. artikuluan ezarritakoa, eta diruz lagunduko diren jarduerak Emakundek une oro egiaztatu ahal izatea onartu beharko dute.
e) Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, beren eginkizunetan dihardutela, deialdi honen kontura jasotako dirulaguntzen inguruan eskatutako informazioa ematea.
f) Diruz lagundutako jardueretan bariazio edo aldaketaren bat izan bada edo beste dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabide batzuk lortu badira, idatziz jakinaraztea, Erakundeko Zuzendaritzaren berariazko onespena beharrezkoa baita aldaketak egiteko.
g) Jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatzen duten agiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze- eta kontrol-ekintzak gauzatzeko erabil baitaitezke.
h) Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen marka agerraraztea, Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburua arautzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuan adierazten den bezala (1999-10-26ko EHAA, 205. zk.), diruz lagundutako jardueren publizitate edo propaganda orotan, betiere posible bada publizitate horretan marka inprimatzea edo ikusteko moduan jartzea. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen egoitzan eska daiteke marka. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen logotipoa beti jarri behar da diruz lagundutako proiektutik sortzen den agirian. Jardueraren publizitatean edo diruz lagundutako argitalpenetan adierazi behar da elkarte, federazio edo fundazioa dela jarduera horren edukiak bere gain hartzen dituena.
i) Erakunde onuradunek, aurkezten dituzten programa, memoria eta gainontzeko testu idatzietan, idazkera hizkuntzaren erabilera ez-sexistara egokitzea, hala ezarrita baitago Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 18.4 artikuluan. Orobat, bazter utzi beharko dituzte genero-estereotipoak, eta aktiboki sustatu emakumeen eta gizonen berdintasun erreala, egiten diren irudi, jakinarazpen, argitalpen, programa, ikastaro eta abarretan.
j) EAEko bi hizkuntza ofizialetan egitea diruz lagundutako proiektuaren eta jardueren publizitatea, hala xedatuta baitago Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 39.2 eta 38.2 artikuluetan.
Aurrekontuko zuzkidura
400.000Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia
Ebazten duen erakundea
- EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia
Kontaktu-informazioa
Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea
Manuel Iradier, 36
01005 Vitoria- Gasteiz (Araba)
Tfnoa. 945.01.67.00
Faxa 945.01.67.01
emakunde@euskadi.eus
http://www.emakunde.euskadi.eus/u72-home/eu/
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0092709Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Eskaerak aurkezteko epea: 2022ko abenduaren 30etik 2023ko otsailaren 14ra arte.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
7. artikulua.– Eskabideak eta aurkeztu beharreko agiriak.
1.– Eskabideekin batera, agiri hauek aurkeztu behar dira:
1.1.– I. eranskinaren araberako proiektua (2023ko abenduaren 31ra arte egin beharreko jarduerekin). Gehienez ere 10 orrialde, proiektu bakoitzeko.
Proiektuan aurrekontua sartuko da, eta gastuak kontzeptuen arabera banakatuko dira: prestakuntza-orduak, dinamizazio-orduak, joan-etorrien gastuak edo dietak, eta abar. Bestela, dokumentu horretan ezarritako zenbatekoa ezarritako mugara egokituko da.
1.2.– Elkartea edo fundazioaren Eusko Jaurlaritzaren Erregistro Ofizialean gauzatutako inskripzioa, eta haren zuzendaritza-batzorde eguneratuaren osaerari buruzko ziurtagiria, baldin eta aurretik aurkeztu ez bada edo aldaketak izan baditu. Inskripzioa eta ziurtagiria ofizioz egiaztatuko dira.
1.3.– Erakundearen estatutu eguneratuen kopia autentikoa, baldin eta aurretik aurkeztu ez bada edo aldaketak izan baditu.
1.4.– Erakundearen identifikazio fiskaleko txartelaren kopia autentikoa, lehenagoko dirulaguntzetan agiri hauek aurkeztu ez dituztenentzat, edo agirietan aldaketak egiten direnerako.
1.5.– Administrazioak diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuradunak Eusko Jaurlaritzaren dagokion datu-basean agertu beharko du. Era berean, alta emateko edo hirugarren interesdunaren datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzak emandako hirugarrenen erregistro elektronikora jo beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak.
1.6.– Programa garatu behar duenak emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorreko prestakuntza eta/edo esperientzia duela egiaztatzen duten agiriak, 10.1 artikuluan jasotako irizpideak egoki baloratzeko.
1.7.– 10. artikuluan aurreikusitako esleipen-irizpideak egiaztatzeko aukera ematen duen beste agiri oro, baremazioa egiteko.
2.– Administrazioaren esku dauden agiriak ez dira berriz aurkeztu beharko. Horrelakoetan, agiriak noiz eta zein organo edo bulegotan aurkeztu ziren adierazi beharko da eskabidean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.
3.– Erakunde eskatzaileak, ondoren zehazten diren eskakizunak betetzen dituela frogatzeko, erantzukizunpeko adierazpena baliatu ahal izango du, eskabidean bertan ageri den ereduaren arabera, baina betekizunak ematearen aurretik egiaztatu beharko ditu:
– Erakunde eskatzailea beste administrazio publiko batetik edo erakunde pribaturen batetik xede edo helburu bererako laguntzaren bat jasotzen ari da, eta/edo halakorik eskatu du, eta onartu zaio edo ebazteko zain dago.
– Erakunde eskatzaileak ez du dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion administrazio-zehapen edo zehapen penalik, ez eta laguntzak jasotzeko gaitasuna kentzen dion lege-debekurik ere.
– Erakunde eskatzaileak ez du administrazio-zehapen edo zehapen penalik sexu-bereizkeria egiteagatik, eta bestetik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera ez zaio debekurik jarri ebazpen honetan araututako laguntzak eskatzeko.
– Erakunde eskatzailea ez dago itzulketa-edo zehapen-prozedura baten pean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren organo autonomoek emandako izaera bereko laguntzei edo dirulaguntzei dagokienez.
– Erakunde eskatzaileak adierazten du egiazkoak direla eskabidean eta agirietan jasotako datuak, eta betetzen ditu indarrean den deialdian laguntza hauen onuradun izateko ezarritako eskakizunak.
4.– Laguntzen erakunde eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzaren aurrean betetzen dituzten automatikoki egiaztatuko du organo kudeatzaileak, behar bezain beste aldiz, eta erakundeek onarpena eman beharrik gabe, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.3 artikuluak xedatzen duena aplikatuz. Kasu horretan, eskatzaileak ez du dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko, eskatzaileak baimena berariaz ukatzen ez badu.
5.– Administrazioak edozein unetan eskatuko die eskatzaileei proiektua baloratzeko beharrezkotzat jotzen duen informazio eta agiri osagarri oro, baita agiri originalak aurkezteko ere, egiazkoak direla egiaztatzeko.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen eta Administrazio-Prozedura Erkideko Araubide Juridikoko azaroaren 26ko, 30/1992 Legeko 35 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea gehienez sei hilekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Epe horretan ebazpenik jakinarazi ez bada, dirulaguntza-eskabidea ezetsi dela esan nahiko du, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
14. artikulua.– Dirulaguntza justifikatzea eta ordaintzea.
1.– Dirulaguntza zatika ordainduko da: % 75, 2023ko aurrekontu-ekitaldiaren kargura ordainduko da, ez bazaio uko egin 13.a) artikuluan aipatutako epean, eta gainerako % 25a, 2024ko aurrekontu-ekitaldiaren kargura, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak egiaztatzen duenean diruz lagundutako jardueretan sortutako gastu guztiak justifikatu direla; bigarren zatia ordaintzeko, agiri hauek aurkeztu beharko dira 2024ko martxoaren 1era arteko epean (egun hori barne):
– Proiektu bakoitzeko jasotako funts publikoen erabilera justifikatzeko memoria teknikoa, II. eranskinaren arabera.
– Emakundek eta beste erakunde publiko edo pribatu batzuek diruz lagundutako jardueren gastu eta sarrera guztien memoria ekonomikoa, II. eranskinaren ereduaren arabera, kontuan izanik diruz lagundu daitezkeen gastuek azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 31. artikuluan jasotako eskakizunak bete beharko dituztela. Azken balantze ekonomikoa ezin da izan eskaera-proiektuan aurkeztutako aurrekontuaren % 15etik gorakoa, salbu eta ebazpen bidez diru-laguntzaren baldintzen aldaketa baimentzen bada.
– Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak diruz lagundutako gastua benetan egin dela egiaztatzen duten faktura edo gastu-egiaztagiri originalak. Fakturetako edo agirietako gastuaren data ezin da izan 2023ko abenduaren 31 baino geroagokoa. Prestatzaileen fakturek dietak eta joan-etorriak banatuta izan beharko dituzte.
– Fakturen ordainketa egin izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko da. Ordainketa-frogagirien mugaeguna proiektua gauzatzeko epea baino geroagokoa izan daiteke, baldin eta data hori justifikazio-epearen barruan badago.
– PFEZaren ordainagiriak, halakorik badago. Soldatapeko langileen gastuen kasuan edota profesionalek jaulkitako fakturen kasuan, T10 edo 190 eredua erantsi beharko da, biak ere ordainagiriarekin batera.
– Erakunde eskatzailea BEZaz salbuetsita dagoela egiaztatzeko egiaztagiria, dagokion foru-ogasunak egina.
– Diruz lagundutako jardueratik sortzen den produktua, digitala edo inprimatua, halakorik balego.
– Soldata eta Gizarte Segurantzako gastuak justifikatzeko agiriak, baldin eta hartzaileak diruz lagundutako proiektua garatzen soilik jarduten duten pertsonak badira.
– Diruz lagundutako jardueren publizitatean Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen lankidetza agertu dela eta elkarteek edo federazioek jarduerak bere gain hartu dituztela egiaztatzen duten egiaztagiriak.
2.– Justifikatutako gastuak proiektu bakoitzerako emandako dirulaguntzari dagozkionak izango dira.
3.– Proiektuaren behin betiko kostu osoa gutxitzen bada dirulaguntza kalkulatzeko kontuan hartu zen kostuari dagokionez, edo gastua egiaztatzeko agirien bidez (fakturak, ordainagiriak, etab.) justifikatzen den zenbatekoa emandako laguntza baino txikiagoa bada, dagokion zati proportzionala kenduko zaio dirulaguntzaren zenbatekoari.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua