(ELKARTEGINTZA ETA PARTE-HARTZEA) Asoziazionismoa sustatzeko eta emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan parte hartzeko diru-laguntzak (2022 urteko ekitaldia).

[ASM 2022]

Deskribapena


Xedea

Xedea eta denbora-eremua

Ebazpen honen xedea da arautzea Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak irabazi-asmorik gabeko emakumeen elkarteei, fundazioei eta federazioei eta xede eta jardun-eremu bakarra emakumeen eta gizonen berdintasun erreala sustatzea duten fundazioei hurrengo artikuluetan xedatutakoari jarraikiz emango dizkien dirulaguntzak, proiektuak egin ditzaten 2022eko ekitaldian, hots, urtarrilaren 1a eta abenduaren 31 bitartean.

 

Proiektu diruz lagungarriak

1.– Indarrean dagoen EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren esparruan, eta betiere ikuspegi feminista eta intersekzionala txertatuta, proiektuek honako hauek egitera bideratuak beharko dute:

a) Emakumeen eskubideak zabaltzea aniztasunetik, emakume-mugimenduaren historiatik eta pentsamendu feministatik;

b) Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko ikerketa eta dibulgazioa, eta emakumeen erreferenteak eta genealogiak sortzea;

c) Ikuspegi feminista duten prozesu parte-hartzaileak sustatzea, ahalduntze indibiduala, kolektiboa, soziala eta politikoa bultzatuko dutenak, horrela emakumeen presentzia, protagonismoa eta lidergoa finkatuz askotariko prozesu eta espazioetan;

d) Esperientziak, belaunaldien arteko itunak eta elkarte-mugimenduaren koordinazioa sustatzea eta trukatzea, sareko partaidetza-prozesuen bidez;

e) Prestakuntza eta sentsibilizazioa paradigma feministatik;

f) Gizonen erantzunkidetasuna eta kontziliazioa sustatzea etxeko lanetan eta arduretan eta familia- eta gizarte-zaintzan.

Dirulaguntzak jaso ahal izateko, trebetasunen ikaskuntzarako proiektuak (eskulangintza, elektrizitatea, sukaldaritza, arotzeria, etab.) beste jarduera batzuekin osatu beharko dira, hain zuzen ere, emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorreko sentsibilizazio-, informazio- edo trebakuntza-jarduerekin, eta/edo genero-ikuspegia barne hartu beharko dute.

2.– Honako kasu hauetan proiektua ez da diruz lagunduko, baldin eta:

a) Aisialdirako baino ez diren jarduerak biltzen badituzte.

b) Beste erakunde batzuei eskainiko zaizkien zerbitzu eta ekintzak finantzatzea badute xede.

c) Genero-ikuspegia barne hartzen ez badute.

 

NORI DAGO ZUZENDUA

1.– Ebazpen honek araututako dirulaguntzak eska ditzakete bai Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen aplikazio-eremuko irabazi-asmorik gabeko emakumeen elkarteek eta federazioek, bai Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen aplikazio-eremuko emkaumeen fundazioek, baldin eta haien xede eta jardun-eremu bakarra emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzea bada eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen aplikazio-eremuan sartuta daudenak. eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. Artikuluan; horien artean, diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak egunean izatea, bai eta zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak ere; eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluaren 5. eta 6. apartatuetan xedatutako baldintzak betetzen badituzte. Elkarte, federazio eta fundazio horiek, gainera, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan garatu beharko dute haien jarduera, eta egoitza soziala ere Euskal Autonomia Erkidegoan eduki.

2.– Dirulaguntzak eman eta, hala badagokio, ordaindu ahal izateko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek ematen dituzten izaera bereko laguntza edo dirulaguntzen esparruan hasitako eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiak amaitu beharko dira. Laguntza ordaintzeko, halaber, beharrezkoa izango da betebeharrak ordainduta izatea.

 

Entitate onuradunen betebeharrak

Bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan xedatutakoarekin, honako betebehar hauek izango dituzte ebazpen honetan araututako dirulaguntzen erakunde onuradunek:

a) Emandako dirulaguntza onartzea. Horrenbestez, dirulaguntzaren emate-jakinarazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta, hamar eguneko epean erakunde onuradunek dirulaguntzari berariaz eta idatziz uko egiten ezean, dirulaguntza onartu egin dutela ulertuko da.

b) Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari jakinaraztea beste administrazio edo erakunde publiko zein pribatu batetik xede bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak jaso izana.

c) «Datuen alta/Hirugarren interesduna» inprimakia ematea baino lehen bidaltzea, baldin eta aurreragoko dirulaguntzetan aurkeztu ez bada edo aldaketak izan baditu. Eranskin hori eskuratzeko: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak

d) Dirulaguntza eman den xede horretarako erabiltzea, non eta ez den aplikatzen 15. artikuluan ezarritakoa, eta diruz lagunduko diren jarduerak Emakundek une oro egiaztatu ahal izatea onartu beharko dute.

e) Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, beren eginkizunetan dihardutela, deialdi honen kontura jasotako dirulaguntzen inguruan eskatutako informazioa ematea.

f) Diruz lagundutako jardueretan bariazio edo aldaketaren bat izan bada edo beste dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabide batzuk lortu badira, idatziz jakinaraztea, Erakundeko Zuzendaritzaren berariazko onespena beharrezkoa baita aldaketak egiteko.

g) Jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatzen duten agiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze- eta kontrol-ekintzak gauzatzeko erabil baitaitezke.

h) Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen marka agerraraztea, Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburua arautzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuan adierazten den bezala (1999-10-26ko EHAA, 205. zk.), diruz lagundutako jardueren publizitate edo propaganda orotan, betiere posible bada publizitate horretan marka inprimatzea edo ikusteko moduan jartzea. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen egoitzan eska daiteke marka. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen logotipoa beti jarri behar da diruz lagundutako proiektutik sortzen den agirian. Jardueraren publizitatean edo diruz lagundutako argitalpenetan adierazi behar da elkarte, federazio edo fundazioa dela jarduera horren edukiak bere gain hartzen dituena.

i) Erakunde onuradunek, aurkezten dituzten programa, memoria eta gainontzeko testu idatzietan, idazkera hizkuntzaren erabilera ez-sexistara egokitzea, hala ezarrita baitago Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 18.4 artikuluan. Orobat, bazter utzi beharko dituzte genero-estereotipoak, eta aktiboki sustatu emakumeen eta gizonen berdintasun erreala, egiten diren irudi, jakinarazpen, argitalpen, programa, ikastaro eta abarretan.

j) EAEko bi hizkuntza ofizialetan egitea diruz lagundutako proiektuaren eta jardueren publizitatea, hala xedatuta baitago Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 39.2 eta 38.2 artikuluetan.

 

Aurrekontuko zuzkidura

400.000

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea
Manuel Iradier, 36
01005 Vitoria- Gasteiz (Araba)
Tfnoa. 945.01.67.00
Faxa 945.01.67.01
emakunde@euskadi.eus
http://www.emakunde.euskadi.eus/u72-home/eu/

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0092708

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  • Eskaerak aurkezteko epea: 2021eko abenduaren 23tik 2022ko otsailaren 14ra arte.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea sei hilekoa izango da ?gehienez ere?, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Epe horretan ebazpenik jakinarazi ez bada, dirulaguntzarako eskaera ezetsi dela esan nahiko du, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk