Toki-eremuan osasuna sustatzeko programak garatzeko laguntzak 2021

[toki-eremuan-osasuna-sustatzeko-programak]

Deskribapena


Xedea

1.– Agindu honen xedea da EAEko toki-erakundeentzako, toki-erakunde autonomoentzako eta tokiko merkataritza-sozietateentzako laguntza ekonomikoak deitzea, tokiko ekintza komunitarioa indartzeko eta, 2021ean, osasun-sustapeneko proiektuak garatzeko, zeinek, helburu komunitarioak izanda, komunitatearen beharrizanei, asmoei, arazoei edo bere interesekoak diren gaiei erantzuten baitiete.

2.- Laguntza hauen xedea da honako hauek finantzatzea 2021eko ekitaldian:

  • a) Jendarteak parte hartzeko prozesuak sortzeko edo dinamizatzeko ahaleginak, prozesuaren helburua baldin bada osasuna tokian toki sustatzeko ekintzak eta estrategiak lehenetsi, planifikatu eta garatzea.
  • b) Osasuna sustatzeko jarduketak, zeinek, helburu komunitarioak izanda, komunitatearen beharrizanei, asmoei, arazoei edo bere interesekoak diren gaiei erantzuten baitiete eta parte-hartze komunitarioko prozesuen esparruan garatzen baitira.

Parte-hartze komunitarioko prozesua, egitura inklusibo eta parte-hartzaile gisa definitzen da, eta komunitateko hainbat eragile biltzen ditu, hala nola, administrazioak, hainbat esparru edo sektore (hezkuntza, gizartea, osasungintza, kultura, ekonomia…) eta herritarrak, gizarte erakundeak barne, komunitatearen beharrizanei, asmoei, arazoei edo bere interesekoak diren gaiei erantzuteko xedearekin.

  • Parte-hartze osasungarrirako gida (PDF, 7 MB)Gida honetan ebidentzian oinarritutako jarraibide eta gomendio batzuk eskaintzen ditu, prozesu parte-hartzaileak hobetzen laguntzeko, osasun eta ongizate komunitarioaren ikuspegitik.

Aurrekontuko zuzkidura

250.000 euro

Prestazio ekonomikoa

1.- Diruz lagundu daitezke honako jarduketak direla-eta sortutako gastuak:

  • a) Parte-hartze komunitarioko prozesua dinamizatzea, helburu hauekin:
    1. Komunitateko eragileak erakartzea eta parte-hartze komunitarioko prozesua ahalbidetzen duten aliantzak ezartzea.
    2. Komunitateko aktiboak identifikatzea pertsonen eta komunitateen gaitasuna indartzen duten faktore eta errekurtso gisa, osasunari eta ongizateari eusteko (aktiboen mapatzea).
    3. Komunitatearen beharrizanak, asmoak, arazoak edo bere interesekoak diren gaiak identifikatzea.
  • b) Osasuna sustatzeko jarduerak egitea, jarduerok parte-hartze komunitarioko prozesuaren eraginez sortuak izanik eta jarduketa-esparru ezberdinetara bideratuak izanik, komunitatearen beharrizanen, asmoen, arazoen edo bere interesekoak diren gaien arabera, hala nola jarduera fisikoa, elikadura osasuntsua, ongizate emozionala, osasuna edo ongizatea ahalbidetzen duten inguruneak, eta abar.

  • c) Toki-hedabideetan zabaltzea parte-hartze komunitarioko prozesuaren edo egiten ari diren jardueren berri, herritarren parte-hartzea sustatze aldera.
  • d) Proiektuaren ebaluazioa.

2.- Ez dira diruz lagunduko honako gastu hauek:

  • a) Langile-kostuak ordaintzera bideratuak, langile-egiturak sortzea edo horiek egonkor mantentzea ekartzen dutenak.
  • b) Toki-erakundeen programazioan dauden jarduerak, parte-hartze prozesu batetik ez datozenak.
  • c) Une jakin bateko jarduerak egitea soilik xede duten jarduketak edo parte-hartze komunitarioko prozesu batean sartuta ez daudenak (adibidez:....(r)en eguna,...(r)en astea,...(r)en jardunaldia).
  • d) Banku-kontuen interes zordunak; finantza-gastuak; administrazio-lizentziak; errekarguak, eta administrazio- eta zigor-zehapenak, honako hauek barne direla: ordainketetan berandutzearen ondoriozko zehapenak; zerga, tributu eta tasak edo Gizarte Segurantzako kuotak ez ordaintzearen ondoriozkoak, eta prozedura judizialen eta gatazkak borondatez konpontzeko bestelako prozeduren gastuak.
  • e) Bestelako gastuak, baldin eta, balorazio-batzordearen ustez, laguntzaren xedearekin edo jarduera egitearekin bat ez badatoz, edo ekonomia- eta efizientzia-printzipioen kontrakoak badira.

3.- Diruz laguntzen diren jarduerak ezin izango dira azpikontratatu.

4.- Artikulu honetan zehaztu gabeko gaietarako, oinarrizko legedi gisa, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan eta lege horren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 83. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da.

Dirulaguntzen zenbatekoaren mugak

Deialdi honen babesean emandako dirulaguntzen hasierako zenbatekoak ez ditu gaindituko honako muga hauek: eskatutako zenbatekoa; diruz lagun daitekeen gastuaren aurrekontu osoaren % 75; proiektu bakoitzeko 8.000 euroko zenbatekoa; erakunde onuradun bakoitzeko 15.000 euroko zenbatekoa (entitate batek proiektu bat baino gehiago aurkeztuz gero).

Lehen esleipenaren ondoren, muga horiekin deialdi honetarako aurrekontu-zuzkidura agortuko ez balitz, gainerako zenbatekoa honela banatuko litzateke: gehieneko mugak aldatuko lirateke, diruz lagun daitekeen gastuaren aurrekontu osoaren % 100era heldu arte; proiektu bakoitzeko 10.000 euroko zenbatekoa eta erakunde onuradun bakoitzeko 18.000 euroko zenbatekoa. Kopuru hori esleipenean lortutakoari gehituko litzaioke.

Ordainketa-modua:

1.- Dirulaguntzaren % 70 laguntza ematen den unean, ebazpena argitaratu eta laguntza espresuki edo isilbidez onartu ondoren, 17.1 artikuluan ezarritako epean. 

2.- Gainerako % 30a, proiektua egin izana eta haren gastu osoa justifikatu ondoren, 14. artikuluan xedatutakoaren arabera.

3.- Organo kudeatzaileak, ordainketa bakoitza egin aurretik, egiaztatuko du erakunde onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari lotutakoak beteta dauzkala, eta ez dela zordun dirua itzuli behar duela dioen ebazpenen batean.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko udalak, mankomunitateak, bestelako toki-erakundeak, toki-erakunde autonomoak eta tokiko merkataritza-sozietateak.

Betekizunak

  • Tokiko merkataritza-sozietateek baldintza hauek bete beharko dituzte: euren kapitala titulartasun publikokoa izatea; parte hartzen duten udaletako osoko bilkurek izendatuak izatea dirulaguntzaren xedea den jarduera egiteko; eta merkataritza-erregistroan eratuta eta inskribatuta egotea.
  • Erakunde onuradun izatera iristeko eta onuradun-egoera horri eusteko, erakundeak beteta izan beharko ditu legezko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, baita dirulaguntzak itzultzeko ordainketa-betebeharrak ere.
  • Ezin izango dira erakunde onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotako egoeraren batean daudenak.
  • Erakundeek artikulu honetan xedatzen diren eskakizunak bete beharko dituzte laguntza ematen duen ebazpenaren bidez dirulaguntzen onuradun izateko. Gainera, prozesu osoan zehar bete beharko dira betekizunak, emandako dirulaguntza likidatu arte.
  • Organo kudeatzaileak, ordainketa bakoitza egin aurretik, egiaztatuko du erakunde onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari lotutakoak beteta dauzkala, eta ez dela zordun dirua itzuli behar duela dioen ebazpenen batean.
  • Erakundeek erantzukizunpeko adierazpen bat egin beharko dute ?eskabidearen inprimakian jasota dago?, eta, han, honako hauek justifikatu: ez dutela onuradun izateko ezgaitzen duen debekurik eta, bereziki, dirulaguntzen alorreko itzulketa-betebeharrak ordainduta dauzkatela. Hori guztia, hargatik eragotzi gabe agindu honetako 7. eta 10. artikuluetan aipatutako egiaztatze-jarduerak.
  • Ezin izango dituzte laguntza hauek eskuratu zigor- edo administrazio-arloko zehapen baten ondorioz dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galdu duten entitateek eta horretarako ezgaitzen dituen legezko debekuren baten eraginpean daudenek. Horri lotuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexu-diskriminazioagatik ezarritako zigor eta debekuak barne hartuko dira.
  • Erakunde onuradunen betebeharrak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna > Osasun Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


ARABA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 945 017157

BIZKAIA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 944 031577

GIPUZKOA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 943 022717

Eusko Jaurlaritzako Egoitza Nagusia - 945 019203

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0088613

Eskaerak aurkezteko epea


Aurkezteko epea: 2021eko abuztuaren 13ra arte

Dirulaguntza eskaria on-line egin behar da, aurkeztu beharreko agirien jarraibideetan deskribatzen den dokumentazioarekin batera.

Izapidetzearen jarraipena, "Nire karpeta"atalean egin behar da.

1. Proiektu bakarra aurkeztuko da parte-hartze komunitarioko prozesu bakoitzeko. Proiektu horren barnean sartuko dira dirulaguntza eskatzen duten jarduketak.

2. Erakunde eskatzaile bakoitzak hainbat parte-hartze komunitarioko prozesurako proiektuak aurkeztu ahal izango ditu.

3. Proiektu bakoitzeko, eskabide telematikoa bete beharko da –eskuragarri dago 21.4 artikuluan zehazten den zuzeneko sarbidean–.

4. Eskabideetan honako datu hauek agertuko dira, gutxienez:

  • a) Erakundearen eta, hala badagokio, ordezkariaren identifikazio-datuak, honako hauek adierazita: izena, identifikazio-agiria, telefono mugikorra eta/edo helbide elektronikoa (abisuak jasotzeko), jakinarazpenak eta abisuak jasotzeko hizkuntza, betebehar fiskalei buruzko informazioa eskuragarri dagoen lurraldea/probintzia, erantzukizunpeko adierazpenak eta baimenak.
  • b) Proiektuaren izenburua.
  • c) Proiektuari loturiko parte-hartze komunitarioko prozesua.
  • d) Proiektu horietan harremanez arduratzen den teknikariaren datuak.
  • e) Proiektuaren deskribapen teknikoa:
    • 1. Parte-hartze komunitarioko prozesuak sortzeko eta/edo dinamizatzeko jarduketak:
      • a) Parte-hartze komunitarioko prozesuak sortzea eta dinamizatzea.
      • b) Osasunerako aktiboak identifikatzea.
      • c) Komunitatearen beharrizanak, arazoak edo bere interesekoak diren gaiak identifikatzea.
      • d) Jarduketak lehenestea.
    • 2. Osasuna sustatzeko, parte-hartze komunitarioko prozesu baten esparruan garatutako jarduketak:
      • a) Proiektuaren egokitasuna eta garrantzia:
        • 1. Jarduera justifikatzea.
        • 2. Helburuak.
        • 3. Faseen deskribapena.
      • b) Parte-hartzearen oinarria (biztanleria onuradunak modu aktiboan parte hartzen du proiektuaren garapen-etapetan, eta ez jarduketaren hartzaile gisa bakarrik, hau da, biztanleek eta profesionalek elkarrekin hartzen dituzte erabakiak, eta modu aktiboan parte hartzen dute guztiek).
      • c) Gizarte-, hezkuntza-, osasun-esparruko eta/edo soziosanitarioko beste eragile komunitario batzuekin koordinatzea, osasuna sustatzeko jarduketa diseinatu, garatu eta ebaluatzean.
    • 3. Jarduerak ebaluatzeko proposamena.
    • 4. Zabalkunde-plana: hitzaldiak, parte-hartzea sustatzeko jardunaldiak, informazio inprimatua, gizarte-hedabideetan publizitatea egitea eta abar.
    • 5. Ekitatearen ikuspegia aplikatzea: arreta berezia desberdintasun-ardatzei: klase soziala, generoa, adina, etnia/kultura, lurraldea, dibertsitate funtzionala, orientazio/identitate sexuala, ideologia/sinesmenak eta abar.
  • f) Jardueraren exekuzio-epea.
  • g) Aurrekontu osoa kontzeptuen arabera banakatuta, proiektuaren finantzaketa-iturriak eta proiekturako eskatutako bestelako laguntzak.
  • h) Deialdi honetan eskatutako zenbatekoa.

5. Eskabidearekin batera, honako hauek aurkeztuko dira:

  • a) Onespen-akordioa, hau da, eskatu den dirulaguntzaren xede den jarduerari onespena ematen diona, batetik, eta proiektu osoa egiteko aurrekontu-partida, bestetik.
  • b) Proiektua parte-hartze komunitarioko prozesu baten barruan egiten dela justifikatzen duen azalpen-dokumentazioa, inplikatutako eragileek sinatua, zeinean sartuko baita dokumentu/akta bat, kasuan kasuko proiektua egiteko konpromisoa, inplikatutako eragileak eta jardueren kronograma jasoko dituena.
  • c) Erakunde eskatzailea tokiko merkataritza-elkarte bat bada, aurreko ataletan eskatutako dokumentazioaz gainera, jarduera gauzatuko den udalerrietako osoko bilkuraren edo osoko bilkuren onarpen-akordioak aurkeztu beharko ditu, hau da, jarduera hori erakunde horrek gauzatuko duela adierazten dutenak.
  • d) Finantzaketa zer jarduera egiteko eskatu den hobeto ezagutzeko beharrezkoa den dokumentu osagarri oro.

6. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

7. Proiektu bakoitzeko, eskabide bat aurkeztu behar da.

8. Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira, agindu honen izapide elektronikoei buruzko 21.4. artikuluan adierazitako euskadi.eus egoitza elektronikoaren bidez.

9. Identifikazio elektroniko aitortua duten erakundeen ordezkariek aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak, agindu honen 21.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz, baldintza hauek betetzen badituzte:

  • a) Ordezkariak, erakundeen ordezkarientzako ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu baldin bada, ez du egiaztatzeko inolako izapiderik egin behar.
  • b) Pertsona fisikoentzako ziurtagiri baten bidez identifikatu bada, ordea, ordezkaritza egiaztatu beharra dauka, ordezkarien erregistro elektronikoan, agindu honen 21.2 artikuluan adierazitakoari jarraituz.

10. Erakunde eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dituzte eskabidea eta horri erantsi beharreko gainerako dokumentazioa. Orobat, eskabidea aurkeztu izanaren ondoriozko jarduketetan, eta prozedura osoan, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 6.1 artikuluan ezartzen duenari jarraituz.

 

1. Dokumentazioa formatu digitalean prestatu.

2. Identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoa izan behar duzu.

3. Nire karpetara sartu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Prozedura ebatzi eta ebazpena erakunde interesdunei jakinarazteko epea gehienez ere lau hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Epe hori igarota, ebazpenik argitaratu ez bada, interesdunek dirulaguntza-eskaera ezetsi egin dela ulertuko dute, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 25.5 artikuluan ezarritako ondorioetarako.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Dirulaguntzaren justifikazioa


Aurkezteko epea: 2022ko martxoaren 1era arte

1. Diruz lagundutako proiektu bakoitzeko, justifikazio telematikoa bete beharko da. Eskuragarri dago 21.4 artikuluan zehazten den zuzeneko sarbidean–.

2. Justifikazioetan honako datu hauek agertuko dira, gutxienez:

  • a. Parte-hartze komunitarioko prozesuaren izena eta parte-hartzaileak
  • b. Jarduketaren izenburua eta espediente-zenbakia.
  • c. Proiektua gauzatzeari buruzko memoria.
    • 1. Egindako jarduketak:
      • 1. Egindako jarduketen deskribapena.
      • 2. Parte-hartzearen oinarria (biztanleria onuradunak nola parte hartu duen aktiboki proiektuaren garapen-etapetan).
      • 3. Gizarte-, hezkuntza-, osasun-esparruko eta/edo esparru soziosanitarioko beste eragile komunitario batzuekin koordinatzea, osasuna sustatzeko jarduketa diseinatu, garatu eta ebaluatzean.
    • 2. Zabalkunde-plana.
    • 3. Proiektuaren ebaluazioa.
    • 4. Ekitatearen ikuspegia aplikatzea.
  • d. Proiektuaren gastuen memoria banakatua, diru-sarreren eta gastuen zerrenda dakarrena, eta, hala badagokio, helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza edo diru-sarrera batzuk jaso direla zehaztuko du.
  • e. Gastuen egiaztagirien zerrenda. Zerrenda horretan, aurkeztutako proiektuaren guztizko aurrekontuaren arabera egindako gastuen ziurtagiri guztiek egon behar dute, eta adierazi egin behar da ziurtagiri-mota, azalpena, igorlea, data, zenbatekoa eta jarduerari dagokion ehunekoa. Gastuen egiaztagiri horiek bat etorri behar dute aurkeztutako aurrekontuko kontzeptu guztiekin eta kontzeptu bakoitzak aurrekontu osoarekiko duen proportzioarekin.

3. Justifikazioarekin batera, honako hau aurkeztuko da:

  • a) Dirulaguntzaren xede den proiektuaren helburua eta asmoa bete direla dioen ziurtagiria, toki-erakundeko idazkariarena edo erakunde eskatzailea ordezkatzen duen pertsonarena.
  • b) Faktura edo baliozko beste ordainketa-egiaztagiri batzuen kopiak, toki-erakundeko idazkariak edo erakunde eskatzailearen ordezkariak sinatuak. Agiri horiek egiaztatu behar dute justifikatzeko aldia amaitu baino lehen benetan ordaindu dela dirulaguntza eta haren xede den proiektua benetan gauzatu dela.
  • c) Justifikazioko kontua: diru-sarreren eta gastuen zerrenda, eta beste dirulaguntzarik, laguntzarik edo diru-sarrerarik eskuratu bada, hala adieraztea.
  • d) Dokumentazio osagarriak, proiektua egin dela egiaztatzen dutenak, honako hauek barne direla: material grafikoa, bileren aktak eta bertaratutakoen zerrenda edo prozesuan sortutako beste agiri batzuk.

4. Dirulaguntza jaso aurretik eginiko gastuak ordaindu ahal izango dira jasotako dirulaguntzarekin, baldin eta gastu horiek dirulaguntza jaso duten jardueretan sartzen diren ekintza eta kontzeptuen kostu errealak badira eta 2021. urtean sortutakoak badira.

5. Egiaztagiriak aurkezteko epea 2022ko martxoaren 1ean amaituko da, eta egun horixe izango da agiri horiek onartzeko azkena.

6. Dirulaguntzaren egiaztagiriak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira, 21.5 artikuluan azaltzen den moduan.

7. Gizonen eta emakumeen egoeran duen eragina ezagutzeko, informazioa sexuaren arabera bereizita emango da justifikazio horretan, hala badagokio.

8. Artikulu honetan zehaztu ez diren gaietan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30. artikuluan ezarritakoa aplikatuko da.

 

Beste tramite batzuk