Alderdi politikoekin lotura duten fundazio eta elkarteentzako dirulaguntzak (2023)

[Alderdi politikoekin lotura duten elkarteak]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekin lotura duten fundazio eta elkarteentzako 2023ko dirulaguntzetara biltzeko dei egitea. Dirulaguntza horiek emateko modua 2015eko ekainaren 30eko 119/2015 Dekretuak (2015eko uztailaren 9ko EHAA, 128. zk.) eta honen hutsen zuzenketak (2015eko irailaren 8ko EHAA, 170. Zk.) arautzen dute.

Aurrekontuko zuzkidura

280.000

Prestazio ekonomikoa

Hurrengo gastu hauek ez dira diruz lagunduko:

  • Higiezinetako obren gastua.
  • Ekipamendu-gastuak, fundazio edo elkarte onuradunaren ondarea handitzea eragingo duten gastuak direla ulertuta, adibidez: makinak, altzariak, informatikako ekipoak eta garraiorako elementuak eskuratzea.
  • Amortizazio-gastuak.
  • Zerga-gastuak.
  • Irakasle, hizlari eta aurkezleen ordainsariak, jasotzailea dirulaguntzaren onuraduna den fundazioko edo elkarteko zuzendaritza-organoetako kidea bada.

Ondorengo gastuak diruz lagundu ahal izango dira, jarraian adieraziko ditugun mugekin:

  • Protokolo- eta ordezkaritza-gastuak: emandako diru laguntzaren zenbatekoaren % 5, gehienez.
  • Bidaia-, janari-, dieta-, garraio- eta lokomozio-, ostatu- eta bertaratze-gastuak: Zerbitzuen ordainezko kalte-ordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan zehaztutakoaren arabera lagunduko dira diruz, gehienez.

Emandako dirulaguntzak ez du inolaz ere diruz lagundu daitezkeen gastuen aurrekontuko % 70 gaindituko, ezta fundazioak edo elkarteak eskatutako zenbatekoa ere.

Ordainketa-modua:

Emandako dirulaguntzak ordainketa bakar batean ordainduko dira, dirulaguntza justifikatzeko dokumentazioa aurkeztu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Fundazioak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

Elkarteak

Iraupen mugagabea edo aldi baterako iraupena izateko eratzen dira elkarteak. Hiru pertsona edo gehiagoren arteko akordioaren bidez eratzen dira.Pertsona horiek fisikoak edo juridikoak, publikoak edo pribatuak izan daitezke, eta konpromisoa hartzen dute ezaguerak, bitartekoak eta jarduerak komunean jartzeko; horrela, bidezko emaitzak, komunak eta interes orokorrekoak zein partikularrekoak lortuko dira.

Elkartearen funtzionamendua eta jarduna arautzeko estatutuak egiten dira, eta eraketa-akta egiten den unetik bertatik daukate jarduteko gaitasun osoa (agiri publikoan edo pribatuan jasotzen da akta hori).

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan edo Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean izena emanda egotea.

  • Beren estatutuetan jasota dituzten interes orokorreko helburuetako bat kultur arloko proiektu, programa edo jarduerak garatzea izatea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Diruz lagundu daitezkeen jardueretako batzuk egitea edo egiteko asmoa izatea.
  • Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekin lotura izatea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0082510

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabeteko epean deialdi-agindu hau indarrean jartzen denetik aurrera

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Justifikazioa


Dirulaguntza honen onuradunek, diruz lagundutako programako jarduerak bukatzen diren egunetik hasi eta bi hilabeteko epean gehienez ere, eta nahitaez 2022ko urtarrilaren 7 baino lehen, dirulaguntza justifikatzeko dokumentazioa.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk