Toki-erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei zuzendutako dirulaguntzak, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubide eta interesak susta eta babes ditzaten, 2023ko ekitaldirako.
[KIUB Laguntzak 2023]
- Erakundea:
- Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak defendatzeko jarduerak garatzen dituzten EAEko toki-erakundeei dirulaguntzak emateko 2023ko deialdia. Dirulaguntzok emango zaizkie bai indibidualki aritzen diren toki-erakundeei bai zerbitzua partekatzen duten zenbait toki-erakunderen ordezkari gisa aritzen direnei bai toki-erakundeek sustatuko erakundeei.
Aurrekontuko zuzkidura
1.150.000Prestazio ekonomikoa
Guztira 1.150.000 euro erabiliko dira, 2023ko ekitaldiko Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako izendatutako aurrekontu-kredituaren arabera. Honela banatuko da diru hori:
- 1.050.000 euroko aurrekontu-kreditua egongo da honako hauen gastuak ordaintzeko: kontsumitzaile eta erabiltzaileei argibideak eta prestakuntza emateko jarduerak egiteko, eta Kontsumitzaileei Informazioa emateko Udal Bulegoen (KIUB) gune eta zerbitzuen argitalpenak editatzeko eta zabaltzeko jardueretarako. Aurrekontu-kreditu hori honela banatuko da:
- 2023. urtea: 787.500 euro.
- 2024. urtea: 262.500 euro.
- Kontsumoko ikuskaritza-jarduerek eragindako gastuak ordaintzeko 80.000 euroko aurrekontu-kreditua egongo da. Aurrekontu-kreditu hori honela banatuko da:
- 2023. urtea: 60.000 euro.
- 2024. urtea: 20.000 euro.
20.000 euroko aurrekontu-kreditua egongo da Kontsumitzaileei Informazioa emateko Udal Bulegoen (KIUB) gune eta zerbitzuak instalatzeko, eraberritzeko, handitzeko, ekipamenduz hornitzeko edo lekuz aldatzeko. Aurrekontu-kreditu hori honela banatuko da:
- 2023. urtea: 15.000 euro.
- 2024. urtea: 5.000 euro.
Prestazioaren mugak.
Ebazpenean aurreikusitako laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidez gauzatuko dira.
• Erakunde onuradun batek 4 a) artikuluan aurreikusitako diruz lagundu daitekeen kontzeptuagatik (funtzionamendua) 60.000 euro jaso ahal izango ditu gehienez.
• Erakunde onuradun batek 4 b) artikuluan aurreikusitako diruz lagundu daitekeen kontzeptuagatik (ikuskapena)25.000 euro jaso ahal izango ditu gehienez.
• Erakunde onuradun batek 4. artikuluan jasotako diruz lagundu daitezkeen kontzeptuengatik jaso dezakeen zenbatekoa ezin da inolaz ere izan onartutako aurrekontuaren % 70 baino handiagoa.
Ebazpenaren 4. artikuluan jasotako kontzeptu diruz lagungarrietatik datozen gastuak ordaintzeko eman beharreko dirulaguntzen guztizko zenbatekoa –11. artikuluan aurreikusitako portzentajeak eta mugak aplikatuta eta artikulu berean ezarritako balorazio-irizpideak ere aplikatu ostean– handiagoa bada eskuragarri dagoen aurrekontu-kreditua baino, erakunde onuradun guztiei dagokien hainbanatzea aplikatuko zaie.
4. artikuluan jasotako diruz lagundu daitekeen kontzepturen batean esleitutako zuzkidura ekonomikoa agortuko ez balitz, dagokion soberakina gainontzeko kontzeptuei bideratutako zuzkidura handitzeko erabili ahal izango da.
Ordainketa-modua:
Deialdi honen babesean emandako diru-laguntzak bi zatitan ordainduko dira, honela:
• Lehenengo ordainketa, emandako zenbatekoaren %75ekoa, 17.a) artikuluan adierazitako epea igaro eta uko adierazirik ez bada.
• Bigarren ordainketa 2024an egingo da, 16. artikuluan ezarritakoaren arabera emandako diru-laguntza justifikatu ondoren egindako likidazioaren ondoriozko zenbatekoarekin.
Ez da inolako ordainketarik egingo onuradunak egunean ez baditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, edo itzulketa-ebazpen baten bidez zordun bada.

Nori dago zuzenduta
Kontsumitzaileei Informazioa emateko Udal-Bulegoak eta kontsumitzaileei laguntza eta babesa ematen ibilbide luzea egin duten beste erakunde batzuk.
Erakunde onuradunak.
Ebazpen honetan aurreikusitako dirulaguntzak kontsumitzaileei informazioa emateko udal-bulegoak (KIUB) zabalik dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek jaso ahal izango dituzte, bai indibidualki bai zerbitzua partekatzen duten hainbat toki-erakunderen ordezkari gisa. Toki-erakundeek sustatuko erakundeek ere jaso ahal izango dituzte laguntzok. Irizpide hauek izango dira indarrean laguntzak ematerakoan:
Zerbitzuak ematen dituzten udalerri eta mankomunitateak:
- 20.000 biztanle baino gehiagori zerbitzua ematen dieten bulegoak gutxienez astean hogei orduz izango dira zabalik.
- 10.000 eta 20.000 biztanle artean zerbitzatzen dituzten bulegoak gutxienez astean zortzi orduz izango dira zabalik.
- 10.000 biztanle baino gutxiagori zerbitzua ematen dieten bulegoak gutxienez astean lau orduz izango dira zabalik.
Era berean, KIUBik izan ez arren, 2023an bat zabaltzeko proiektua aurkezten duten toki-erakundeek edo beraiek sustatutako erakundeek ere jaso ahal izango dituzte laguntzak.
Deialdiko dirulaguntzak jasotzeko interesa duten erakundeek egunean izan behar dituzte zerga-betebeharrak, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eta dirulaguntzen itzulketagatiko obligazioekin lotutako ordainketak.
Dirulaguntzen 38/2003 azaroaren 17ko Lege Orokorraren 13.2. artikuluan xedatutako egoeraren batean dauden erakundeek ezin izango dute deialdian honetako dirulaguntzarik eskuratu.
Eskakizunak:
-
Eskabide orokorra
Eskabide-orriekin batera aurkeztu beharreko agiriak hauek izango dira oro har:
a) Organo eskudunaren erabakiaren ziurtagiria, laguntza jasotzekoa, eskatutako zenbateko zehatza adierazita.
b) Kontsumo arloan 2022. urtean egindako jardueren memoria
b) Betebehar eta alderdi hauek egiaztatzen dituen erantzukizunpeko adierazpena:
• Kontsumitzaileei informazioa emateko udal-bulegoak (KIUB) zerbitzuak ematen dituen udalerriko, mankomunitateko edo eremuko 2022. urteko biztanle-kopurua
• Bulegoa kontsumitzaileen kontsultei erantzuteko eta aurkeztutako erreklamazio edo salaketak bideratzeko zer ordutegitan dagoen irekita.
-
Dokumentazio gehigarria funtzionamendu-gastuetarako eta informazio- eta prestakuntza-jarduerak egiteko.
Eskabide orokorrean adierazitakoaz gain, honako dokumentazio hau:
a) Funtzionamenduaren eta jardueren gastuen aurrekontu banakatua, udalak edo organo eskudunak ikus-onetsita.
-
Ikuskapen-jarduerak egiteko dokumentazio gehigarria.
Eskabide orokorrerako beharrezkoa denaz gain, honako agiri hauek:
a) Kontsumo ikuskaritzako jardueren gastuen aurrekontu banakatua, udalak edo organo eskudunak ikus-onetsita.
b) 2022. urtean egindako ikuskapen kopuruaren gaineko erantzukizunpeko adierazpena, ikuskapenak zer sektoretan egin diren, kontsumo ikuskapenak egiteko arduradunak zeintzuk izan diren eta ikuskaritza erbitzuaren kostua zehaztuz. -
Ekipamendu-gastuetarako dokumentazio gehigarria
Eskaera orokorrean adierazitakoaz gain, udalak edo organo eskudunak ikus-onetsitako aurrekontu banakatua ere aurkeztu beharko da.
Ekipamendu berriak erosteko egindako 1.000e uro baino gutxiagoko gastuak ez dira diruz lagunduko.
-
Zaharberritzeko, handitzeko edo lekuz aldatzeko gastuetarako dokumentazioa
Eskabidean aurkeztutakoez gain, dagokion proiektua onartzeko organo eskudunak hartutako erabakiaren ziurtagiria aurkeztu beharko da. Proiektuak lokala herritarrei arreta emateko egokia dela bermatu beharko du, eta, era berean, proiektuaren kostuaren balorazio ekonomikoa ere jaso behar du.
-
KIUB berria irekitzeko dokumentazio gehigarria
Eskabide orokorrean aurkeztutakoaz gain, honako agiri hauek ere aurkeztu beharko dira:
a) KIUB berria sortzea erabaki den udalaren edo organo eskudunaren osoko bilkuraren erabakia.
b) Proiektuaren kostu ekonomikoaren gaineko organo eskudunaren ziurtagiria.
c) Betebehar eta alderdi hauek egiaztatzen dituen erantzukizunpeko adierazpena:• Kontsumitzaileei informazioa emateko udal-bulegoa (KIUB) Kontsumitzaile eta Erabiltzaileei Informazioa eta Arreta emateko Zentroen Sarean integratzeko konpromisoa.
• 2023. urtean egin eta erantzutea espero den erreklamazio, kontsulta eta jarduera kopuruaren aurreikuspena. -
Eskaera zenbait toki-erakunderen ordezkari gisa
Eskaera zerbitzua partekatzen duten zenbait toki-erakunderen ordezkari gisa jokatzen duen toki-erakunde batek aurkezten duenean, kontuan izan beharko du eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak aurkezterakoan toki-erakunde guzti-guztien agiriak aurkeztu beharko dituela.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua > Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua > Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Ainitze Rodrigo Goikoetxea
Tel.: 945-06 21 66
E-mail: kb-araba@kontsumobide.eus
Iraide Zuazua Calle
Tel.: 945-06 21 67
E-mail: kb-araba@kontsumobide.eus
Kodea
0056512Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira eskabideak, eskabide-ereduaren arabera, osorik eta behar bezala beteta, eta hurrengo artikuluan eskatutako agiriak erantsi beharko zaizkio, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan xedatu bezala. Administrazio-prozeduraren informazio-fitxa –hor daude jasota tramitaziorako jarraibideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta ereduak, eta horren bidez sar daiteke eskabide-formulariora– helbide honetan eskuratu daiteke: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0056512. Ordezkari baten bidez ere izapidetu ahal izango da elektronikoki. Horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatu ahal izango da, zeina helbide honetan baitago: https://www.euskadi.eus/ordezkariak
Bide elektronikotik eskabideak aurkeztu osteko izapideak honen bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
Izapideak egiteko interesa duten erakundeek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoren bat izan beharko dute, zeinak honako helbide honetan baitaude eskura: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak.
Erakunde eskatzaileek euskaraz nahiz gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dituzte eskabidea eta dokumentuak, aukeran. Halaber, prozeduran zehar, erakundeak hautatutako hizkuntza erabiliko da, hala ezarrita baitago Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2 eta 6.1 artikuluetan.
Dirulaguntza-eskabidea aurkeztearekin batera, eskatzaileak baimena emango dio Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuari zuzenean eskuratzeko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituela ziurtatzen duten agiriak, ziurtagiri telematikoen bitartez. Eskatzaileak, kasu horretan, ez ditu bidali beharko dagozkion agiriak. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake baimen hori, eta, halakorik egiten baldin badu, dagozkion agiriak aurkeztu beharko ditu.
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
- Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
- Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
-
Eskabide orokorra
Eskabide-orriekin batera aurkeztu beharreko agiriak hauek izango dira oro har:
a) Organo eskudunaren erabakiaren ziurtagiria, laguntza jasotzekoa, eskatutako zenbateko zehatza adierazita.
b) Kontsumo arloan 2022. urtean egindako jardueren memoria
b) Betebehar eta alderdi hauek egiaztatzen dituen erantzukizunpeko adierazpena:
• Kontsumitzaileei informazioa emateko udal-bulegoak (KIUB) zerbitzuak ematen dituen udalerriko, mankomunitateko edo eremuko 2022. urteko biztanle-kopurua
• Bulegoa kontsumitzaileen kontsultei erantzuteko eta aurkeztutako erreklamazio edo salaketak bideratzeko zer ordutegitan dagoen irekita.
-
Dokumentazio gehigarria funtzionamendu-gastuetarako eta informazio- eta prestakuntza-jarduerak egiteko.
Eskabide orokorrean adierazitakoaz gain, honako dokumentazio hau:
a) Funtzionamenduaren eta jardueren gastuen aurrekontu banakatua, udalak edo organo eskudunak ikus-onetsita.
-
Ikuskapen-jarduerak egiteko dokumentazio gehigarria.
Eskabide orokorrerako beharrezkoa denaz gain, honako agiri hauek:
a) Kontsumo ikuskaritzako jardueren gastuen aurrekontu banakatua, udalak edo organo eskudunak ikus-onetsita.
b) 2022. urtean egindako ikuskapen kopuruaren gaineko erantzukizunpeko adierazpena, ikuskapenak zer sektoretan egin diren, kontsumo ikuskapenak egiteko arduradunak zeintzuk izan diren eta ikuskaritza erbitzuaren kostua zehaztuz. -
Ekipamendu-gastuetarako dokumentazio gehigarria
Eskaera orokorrean adierazitakoaz gain, udalak edo organo eskudunak ikus-onetsitako aurrekontu banakatua ere aurkeztu beharko da.
Ekipamendu berriak erosteko egindako 1.000e uro baino gutxiagoko gastuak ez dira diruz lagunduko.
-
Zaharberritzeko, handitzeko edo lekuz aldatzeko gastuetarako dokumentazioa
Eskabidean aurkeztutakoez gain, dagokion proiektua onartzeko organo eskudunak hartutako erabakiaren ziurtagiria aurkeztu beharko da. Proiektuak lokala herritarrei arreta emateko egokia dela bermatu beharko du, eta, era berean, proiektuaren kostuaren balorazio ekonomikoa ere jaso behar du.
-
KIUB berria irekitzeko dokumentazio gehigarria
Eskabide orokorrean aurkeztutakoaz gain, honako agiri hauek ere aurkeztu beharko dira:
a) KIUB berria sortzea erabaki den udalaren edo organo eskudunaren osoko bilkuraren erabakia.
b) Proiektuaren kostu ekonomikoaren gaineko organo eskudunaren ziurtagiria.
c) Betebehar eta alderdi hauek egiaztatzen dituen erantzukizunpeko adierazpena:• Kontsumitzaileei informazioa emateko udal-bulegoa (KIUB) Kontsumitzaile eta Erabiltzaileei Informazioa eta Arreta emateko Zentroen Sarean integratzeko konpromisoa.
• 2023. urtean egin eta erantzutea espero den erreklamazio, kontsulta eta jarduera kopuruaren aurreikuspena. -
Eskaera zenbait toki-erakunderen ordezkari gisa
Eskaera zerbitzua partekatzen duten zenbait toki-erakunderen ordezkari gisa jokatzen duen toki-erakunde batek aurkezten duenean, kontuan izan beharko du eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak aurkezterakoan toki-erakunde guzti-guztien agiriak aurkeztu beharko dituela.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Zer egintzen aurka jartzen da?
Erreklamazio ekonomiko-administratiboen ebazpen irmoen aurka, hauetako egoeraren bat gertatzen denean:
- Espedientean sartutako dokumentuen eraginez, egitezko errakuntza gertatzea ebazpena ematerakoan.
- Gaia ebazteko funtsezko balioa duten agiriak agertzea, eta, agiri horiek, ebazpena eman ondoren agertu arren, agerian uztea errakuntza dagoela errekurritutako ebazpenean.
- Ebazpenean funtsezko eragina izatea ebazpenaren aurretik edo ondoren epai irmo baten bidez faltsutzat jotako dokumentu edo lekukotzek.
- Prebarikazio, funtzionario-eroskeria, indarkeria, iruzurrezko azpikeria edo bestelako jokabide zigorgarri baten ondorioz ematea ebazpena, eta epai irmo batek hala aitortzea.
Zer organotan jartzen da?
Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegian.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
1. kasuan, lau urte, aurkaratutako ebazpena jakinarazten zaizun egunetik hasita.
Gainerako kasuetan, epea hiru hilabetekoa izango da, dokumentuak ezagutzen direnetik edo epaia irmo bihurtzen denetik hasita.
Zer epe dauka Epaitegiak ebazteko?
Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Beharrezkoak iruditzen zaizkizun dokumentuak aurkeztu ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.