Gizarte-ekonomiaren arloko prestakuntzarako laguntzak 2024

[FR_2024]

Deskribapena


Xedea

2. oinarria.- Diruz lagundu daitezkeen jarduketak.

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak jarduera hauetakoren batek zuzenean eragindako gastuak finantzatzeko dirulaguntzak izango dira:

1.- Prestakuntza-jarduerak:

a) Gizarte Ekonomiaren arloko prestakuntzara bideratutako ekintzak –prestakuntza espezifikoa eta desberdindua–, unibertsitate-eremuan, unibertsitate aurreko eremuan edo sozietateen eremuan kooperatibismoari edo lan-sozietateei buruzko hasierako ezagutza lortzeko edo perfekzionatzeko edo, oro har, ezagutza horretan gaitzeko.

b) Unibertsitate-eremuan eta lanbide-heziketaren eremuan, unitate didaktiko berriak ezartzeko esperientzia pilotuak egitea.

c) Lehen Hezkuntzaren eta Bigarren Hezkuntzaren eremuan, unitate didaktiko egokiak egin eta prestatzea eta prestakuntza-jarduerak sistematizatzea.

d) Gizarte Ekonomiaren arloko enpresak identifikatzea, Lanbide Heziketako eta Unibertsitateko ikasleek haietan prestakuntza dualeko programak eta praktikak gauza ditzaten.

2.- Gizarte Ekonomiari zabalkundea emateko-jarduerak:

a) Kooperatiben eta lan-sozietateen gaineko aldizkako argitalpenak editatzea, unibertsitate-argitalpenak izan ezik.

b) Aldian behingo jardunaldiak egitea.

c) Ekitaldi bereziak egitea Gizarte Ekonomiako enpresa eta entitateen ikusgaitasuna bultzatzeko, hala nola oroipen- edo omenaldi-egunak, sari berezien banaketa eta antzeko ekitaldiak.

d) Gizarte Ekonomiako zabalkunde-jarduerak egitea. Esate baterako: Gizarte Ekonomiako informazio-jarduerak eta beste lurralde-eragile batzuekiko kontrastea, eta zabalkunde-jarduerak hainbat formatu eta euskarri grafikotan: irratia, prentsa, telebista, Internet eta multimedia. Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak baliozkotuko ditu jarduera horiek, betiere jarduerok, praktikara eramanda, izan dezaketen benetako eragina kuantifikatuz eta zenbatetsiz.

3.- Gizarte Ekonomiako ikerketa-jarduerak, Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzaren iritziz euskal Gizarte Ekonomia berriak eta erabilgarriak direnak. Nolanahi ere, Gizarte Ekonomia honako gai hauen inguruan lantzen dutenak hartuko dira halakotzat:

a) Ingurumena eta Gizarte Ekonomia.

b) Lankidetza-espazio bat sortzea, Gizarte Ekonomiari buruzko ezagutzak elkar-trukatzeko, sinergiak sortzeko eta berrikuntza bultzatzeko.

c) Gizarte Ekonomian espezializatutako unibertsitate-argitalpenak.

4.- Agindu honen arabera laguntza jaso dezaketen prestakuntza-, zabalkunde- eta ikerketa-jarduerak aurten hasi behar dira, eta 2025eko ekainaren 30a baino lehen bukatu.

Aurrekontuko zuzkidura

970.000

Prestazio ekonomikoa

9. oinarria.- Dirulaguntzaren zenbatekoa.

1.-  Hauek izango dira dirulaguntzaren zenbatekoak eta aplikatuko diren mugak:

a) 2.1.a) oinarriaren arabera diruz laguntzekoak diren jarduerak: jardueraren kostu garbiaren % 85; erakunde onuradun bakoitzak, gehienez, 30.000 euro jaso ahal izango ditu, bitarteko propioen bidez egiten denean; bestela, muga 50.000 eurokoa izango da.

b) 2.1.b) oinarriaren arabera diruz laguntzekoak diren jardueretarako: jardueraren kostu garbiaren % 85; entitate onuradun bakoitzak, gehienez, 30.000 euro jaso ahal izango ditu.

c) 2.1.c) oinarriaren arabera diruz laguntzekoak diren jardueretarako: jardueraren kostu garbiaren % 85; entitate onuradun bakoitzak, gehienez, 30.000 euro jaso ahal izango ditu.

d) 2.1.d) oinarriaren arabera diruz laguntzekoak diren jardueretarako: jardueraren kostu garbiaren % 85; entitate onuradun bakoitzak, gehienez, 20.000 euro jaso ahal izango ditu.

d) 2.2.a) oinarriaren arabera diruz laguntzekoak diren jardueretarako: jardueraren kostu garbiaren % 85; entitate onuradun bakoitzak, gehienez, 30.000 euro jaso ahal izango ditu.

e) 2.2.b) oinarriaren arabera diruz laguntzekoak diren jardueretarako: jardueraren kostu garbiaren % 85; entitate onuradun bakoitzak, gehienez, 20.000 euro jaso ahal izango ditu.

f) 2.2.c) oinarriaren arabera diruz laguntzekoak diren jardueretarako: jardueraren kostu garbiaren % 85; entitate onuradun bakoitzak, gehienez, 30.000 euro jaso ahal izango ditu.

g) 2.2.d) oinarriaren arabera diruz laguntzekoak diren jardueretarako: jardueraren kostu garbiaren % 85; entitate onuradun bakoitzak, gehienez, 10.000 euro jaso ahal izango ditu.

h) 2.3.a) oinarriaren arabera diruz laguntzekoak diren jardueretarako: jardueraren kostu garbiaren % 85; entitate onuradun bakoitzak, gehienez, 30.000 euro jaso ahal izango ditu.

i) 2.3.b) eta 2.3.c) oinarrien arabera diruz laguntzekoak diren jardueretarako: jardueraren kostu garbiaren % 85; entitate onuradun bakoitzak, gehienez, 60.000 euro jaso ahal izango ditu.

2.- Kooperatiba-egitura zein -taldeen edo lan-sozietateen mende dauden Gizarte Ekonomiaren arloko prestakuntza-zentroen kasuan, 2.2.a) eta 2.2.b) oinarrietan bildutako jardueren kostu garbiaren % 50ekoa izango da ehunekoa.

3.- 2.3 oinarriko jardueretarako, ehunekoa kostu garbiaren % 45 izango da Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzaren iritziz Euskadiko Gizarte Ekonomiaren errealitatean zuzenean inplementatzekoak ez diren ikerketetarako.

Ordainketa-modua:

12. oinarria.- Dirulaguntza ordaintzeko eta justifikatzeko modua.

1.– Dirulaguntzak zatika ordainduko dira, honela:

a) Lehenengo zatia, dirulaguntzaren guztizkoaren % 60, dirulaguntza emango dela jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hamabost egun igarotakoan, baldin berariaz uko egin ez bazaio.

b) Bigarren zatia, gainerako % 40a, diruz lagundutako jarduera edo jarduerak amaitutakoan.

2.- Dirulaguntzaren bigarren zatia ordaintzeko, emandako dirulaguntzaren justifikazio-kontu sinplifikatua aurkeztu beharko du entitate onuradunak, eta kontu horrek informazio hau bilduko du:

a) Egindako jardueren eta lortutako emaitzen justifikazio-memoria.

b) Jardueraren gastuen eta inbertsioen zerrenda sailkatua, zenbatekoa adierazita, hartzekoduna identifikatuta eta ordainketa efektiboa egin den data zehaztuta. Gastuak eta diru-sarrerak justifikatzeko eredua erantsi da, egoitza elektronikoan ere eskuragarri egongo dena: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0055221.

c) B letran adierazitako zerrenda sailkatuan jasotako gastuak justifikatzeko dokumentazioa. Gastu horiek fakturen bidez egiaztatuko dira, edo merkataritza-trafikoan fakturen froga-balio bera duten edo administrazioan eraginkorrak diren bestelako agirien bidez.

d) Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarrera eta dirulaguntza batzuen zerrenda, zenbatekoa eta jatorria adierazita, halakorik badago.

e) Hala badagokio, Gizarte Segurantzako TC1 eta TC2 ereduen kopia, proiektua garatu den hilabeteei dagokiena, jardueran parte hartzen duten langileak TC2 ereduan identifikatuz. Enpresaren edo entitatearen legezko ordezkaritzaren ziurtagiri bat aurkeztuko da, partaideek diruz lagundutako proiektuan duten partaidetzaren ehunekoari buruz.

f) Hala badagokio, itzulketaren ordainketa-gutuna, baldin eta aplikatu gabeko gerakinik badago edo gerakin horietatik eratorritako interesik baldin badago.

3.- Aurreko apartatuan adierazitako agiriak aurkezteko epea 3 hilekoa izango da, diruz lagundutako ekintzak amaitzen direnetik aurrera, eta, betiere, 2025eko uztailaren 31 baino lehen aurkeztu beharko da dokumentazio hori.

4.- Entitate eskatzaileari dirulaguntza jasotzeko eskubidea onartzen bazaio, dirulaguntza horren ordainketa jasotzeko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenen Erregistroan eman beharko du izena (emanda ez badauka edo datuak aldatu nahi baditu), helbide honetan: https://www.euskadi.net/hirugarrenak

Nori dago zuzenduta


Kooperatiba-sozietatea

Lan-sozietatea

Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza daukaten unibertsitateak

Elkarteak

Eskakizunak:

  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Elkartea, federazioa edo konfederazioa legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Onura publiko elkarte izatea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomia, Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomia, Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0055221

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Agindu honetako laguntzak jasotzeko eskabideak aurkezteko bide elektronikoa erabili ahal izango da.

Eskaria egin ondoko izapideak honako helbide honetan egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta gunean.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk