2022-2023 ikasturtean, eskola esparruan ikasle ijitoentzako hezkuntza-jarduerak garatzeko Hezkuntza Sailarekin lankidetzan jardun nahi duten irabazi-asmorik gabeko zenbait erakunderi zuzendutako dirulaguntza deialdia

[ALUMNGIT-IJIKAS]

Deskribapena


Xedea

Diruz laguntzea irabazi-asmorik gabeko erakundeek 2022-2023 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko eskola-esparruan ikasle ijitoentzako hezkuntza-jarduerak garatzeko aurkezten dituzten proiektuak.

Aurrekontuko zuzkidura

485.890 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Deialdi honetara laurehun eta laurogeita bost mila zortziehun eta laurogeita hamar (485.890) euroko zenbatekoa bideratzen da, honela banatuta esku-hartze eremu bakoitzeko:

a) 1. eremua: Araba: 81.814 euro.

b) 2. eremua: Gipuzkoa: 95.221 euro.

c) 3. eremua: Bizkaia:154.427,5 euro.

d) 4. eremua: Bizkaia:154.427,5 euro.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da, eta honela egingo dira ordainketak:

a) Lehenengo ordainketa, dirulaguntzaren % 20, emandako laguntza onartu eta berehala egingo da,

• Erakundeak bere eremuan aurreikusitako gutxieneko ikasleekin lan egingo duela egiaztatu duen (VI. eranskinean, lan egingo duten ikastetxeen eta ikasleen zerrenda), eta erakunde onuradunak gutxienez lehen ordainketari dagokion zenbatekoaren % 50 justifikatu duen.

b) Gainerakoa, dirulaguntza osoaren % 80, garatzen ari den proiektuaren garapena jasotzen duen tarteko memoria aurkeztu ondoren ordainduko da (VII. eranskina). Memoria hori 2023ko urtarrilaren 7tik 31ra bitartean entregatuko da, egun hori barne, dokumentu bakar batean.

Nori dago zuzenduta


Irabazi-asmorik gabeko erakunde

Ikasle ijitoentzako eskola esparruan hezkuntza-jarduerak garatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordainduta izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak

Betekizunak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
  • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan azaldutako egoeretakoren batean dauden erakundeak ezingo dira onuradun izan.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera ukatzen dion zehapen administratibo edo penalik ez izatea, eta ezta dirulaguntzak jasotzeko legezko debekurik ere, sexuaren bereizkeriaren ondoriozkoak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta emakumeen aur¬kako indarkeria matxistarik gabeko bizitzei buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenarekin bat.

  • Ezinbestekoa izango da amaituta egotea itzulketa- edo zehapen-prozedura oro; zehazki, EAEko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzengatik edo dirulaguntzengatik hasitakoak eta artean izapidetzen ari direnak.
  • Jarduerak egiteko proposatutako pertsona guztiek izan beharko dute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatuaren gutxieneko titulazio akademikoa edo baliokidea.
  • Zigor Kodeari buruzko azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoaren VIII. tituluan tipifikatutako sexu-askatasun eta -ukigabetasunaren aurkako edozein deliturengatik epai irmo bidez kondenatua ez izatea, ezta Zigor Kodearen VII bis tituluan tipifikatutako gizakien salerosketaren edozein deliturengatik ere. Horretarako, lanbide, ofizio edo jarduera horietara sartu nahi duenak egoera hori egiaztatu beharko du Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztuz.
  • Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan adierazitako zenbatekotik (180.303,64 eurotik gora) aurrerako ordainketa aurreratua bermatuko dute onuradunek.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0042508

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena gehienez ere sei hilabeteko epean jakinaraziko da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Ikastetxearen konpromisoa


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Lehen ordainketarako dokumentazioa


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Bitarteko txostena


Memoria 2023ko urtarrilaren 7tik 31ra entregatuko da, bi egun horiek barne

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Egindako esku-hartzearen gogobetetze-mailari buruzko ebaluazioa


2023ko uztailaren 31 baino lehen

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Helburu bererako beste edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutatik diru-laguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak jaso izanaren jakinarazpena


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Justifikazioa


2023ko ekainaren 30ean hasi eta 2023ko abuztuaren 31ra arte, egun hori barnean dela.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk