2022. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa eta erakunde pribatuei diru-laguntzak emateko deialdia egiten eta dirulaguntza horiek arautzen dira, aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatu ditzaten, emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egiteko, minimis laguntzen araubidea baliatuta
[EMP 2022]
- Erakundea:
- EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
1. artikulua.– Xedea.
Ebazpen honen bidez, enpresa eta erakunde pribatuentzako dirulaguntzak arautzen dira, eta dirulaguntzetarako deia egiten da, 2022. urtean aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatu ditzaten. Aholkularitza-enpresek laguntza teknikoa emango dute emakume eta gizonen arteko berdintasunerako diagnostikoak egiteko eta berdintasun-planak diseinatzeko, bai barne-antolamendurako, bai ematen dituzten zerbitzu edo produktuetarako.
Dirulaguntzak 10-100 pertsonako plantilla duten erakundeei beren lehen pausoetan laguntzea du xede, enpresaren barruan berdintasuna sustatuko duen kultura bat txertatzen laguntzeko beren lehen berdintasun-diagnostiko eta -planak diseinatzen hastean, plan eta programa horiek diseinatzean beharko dituzten baliabide materialez, ekonomikoz eta giza baliabidez hornituz; era berean, irabazi-asmorik gabeko erakundeei laguntzea du helburu, baldin eta, gutxienez, 10 pertsona badituzte plantillan, eta aldez aurretik berdintasun-planak ezarri badituzte, eta horiek egokitu behar badituzte indarrean dagoen legeriara.
Aurrekontuko zuzkidura
400.000Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia
Ebazten duen erakundea
- EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia
Kontaktu-informazioa
Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea
Manuel Iradier, 36
01005 Vitoria- Gasteiz (Araba)
Tfnoa. 945.01.67.00
Faxa 945.01.67.01
emakunde@euskadi.eus
http://www.emakunde.euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0039209Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- 2021eko abenduaren 30etik 2022ko otsailaren 11ra.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
6. artikulua.– Eskabideak formalizatzea eta agiriak.
1.– Erakunde eskatzaileak ereduaren araberako eskabidea aurkeztu behar du, non honako erantzukizunpeko adierazpen eta adostasun hauek jasoko diren:
– Erantzukizunpeko adierazpena, egiaztatzeko batetik, erakundeak ez duela administrazio-zehapen edo zehapen penalik sexu-bereizkeria egiteagatik; eta bestetik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera ez zaiola debekurik ezarri zehapenak irauten duen aldian ebazpen honetan araututako laguntzak eskatzeko.
– Erantzukizunpeko adierazpena, egiaztatzeko erakundeak ez duela dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion administrazio-zehapen edo zehapen penalik, ez eta laguntzak jasotzeko gaitasuna kentzen dion lege-debekurik ere.
– Erantzukizunpeko adierazpena, ziurtatzeko beste administrazio publiko edo erakunde publiko nahiz pribatu batzuetatik ez duela jasotzen ebazpen honetan araututako dirulaguntzaren helburu bera duen laguntzarik; edo laguntza eskatu duela eta eman egin diotela. Irabazi asmorik gabeko erakundeak berori aurkeztetik salbuetsita daude, baldin eta, berdintasun-planak ezarri ondoren, indarreko araudira egokitu behar badituzte.
– Erantzukizunpeko adierazpena, adierazteko erakundearen EAEko egoitza sozialean kudeatzen eta administratzen dela erakundea, edo, egoitza EAEtik kanpo izanez gero, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden lantokietako zuzendaritza- eta administrazio-organoek badutela nahikoa kudeaketa-gaitasun eta autonomia, ebazpen honetan aipatu berdintasunerako jarduera-planak betetzeko behar diren antolamendu-aldaketak egiteko.
– Erantzukizunpeko adierazpena, eskabidean eta dokumentazioan jasotako datuak egiazkoak direla adierazteko, eta laguntza hauen onuradun izateko, indarrean den deialdian ezarritako betekizunak konplitzen dituela adierazteko, bereziki 3. artikuluan ezarritakoak.
– EAEko Administrazioak eta haren menpeko erakundeek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan, itzultze- edo zehapen-prozeduretako kantitate zehatzen ordainketari dagokionez egunean daudela azaltzen duen erantzukizunpeko adierazpena.
– Administrazio publikoak dituen dokumentuak kontsultatu ahal izateko baimen berariazkoa, baldin eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 35. artikuluko eskubidea baliatu nahi bada.
2.– Eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztu behar dira:
a) I. eranskina, behar bezala betea, atal hauetan jasotako informazioa adieraziz:
– Dinamizatzailearen izendapena.
– Eskatutako laguntzak eta jasotakoak, erakunde emaileak eta laguntzen zenbatekoa.
– Barneko lantaldearen aurreikusitako osaera. Adieraziko da erakundean ordezkaritza sindikal propioa dagoen, ordezkaritza handiena duten sindikatuen ordezkaritza edo sektoreko sindikatu ordezkagarrien ordezkaritza, edo antzeko elkarrizketa-organoa, Gizarte Kontseilua, eta abar.
b) II. eranskina, bidaltzen diren dokumentuen zerrenda.
c) Aholkularitza-enpresa homologatuak egindako eta sinatutako laguntza teknikoari buruz egindako lan-proposamena, 2022. urterako, non honako hauek jasoko diren:
– Erakunde edo enpresa eskatzailearen aurkezpena.
– Berdintasunari buruzko diagnostikoa eta berdintasun-plana egiteko motibazioa.
– Erakunde eskatzaileak berdintasunaren arloan daukan jardunbidea.
– Erakundearen alde edo alderdi estrategikoak, non berdintasun politikaren sustapenak eragin handia izan dezakeen.
– Diagnostikoan berrikusi beharreko alderdiak.
– Erabiliko den metodologia kuantitatiboa eta kualitatiboa.
– Emakume eta gizonen berdintasunaren inguruan langileak prestatzeko saioen programa (20 ordu gutxienez), 4. artikuluan ezarrita dagoen eran.
– Ekintza-plana prestatzeko prozesua.
– Barneko lantaldea, eta taldea osatzeko irizpideak, ebazpen honen I. deialdian jasotako moduan.
– Kronograma.
– Egindako proposamenaren jarduera motaren arabera xehatutako aurrekontua( Diagnostikoa, Plana eta Trebakuntza), kontratatuko den aholkularitza homologatuak sinatua. Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZa) ere agertuko da jardueraren arabera xehatuta.
d) Laguntzak kanpoan eta barruan ustez izango duen eraginari buruzko txostena. Gutxienez aurkeztu beharrekoa: dirulaguntzaren onuradun zuzenen eta zeharkakoen kopuruari buruzko informazioa, sexuaren arabera bereizita; heziketa egiteko aurreikusitako ordutegia, hezkuntzaren onuradunen kopurua, betiere erakundearen langileak, sexuaren arabera bereizita; identifikatu behar da, gutxienez, plana martxan jartzean aldatuko diren erakundearen alderdi estrategikoak; planaren garapenak eragingo dien erakundeen kopurua, eta abar.
e) Langile kopuruaren egiaztagiria, Gizarte Segurantzaren kotizazio-orrien bidez: RLC eta RNT ereduak (lehengo TC1 eta TC2 ereduak), eskabidearen aurreko hilekoak.
f) Estatutuak eta eratze-agiria.
g) Esleipen-irizpideetan oinarrituta, proposamena egoki baloratzeko beharrezkotzat jotzen diren agiri guztiak.
3.– Eranskinik izendaturik ez duen dokumentazioa bidaltzeko, jatorrizko dokumentazioa eskaneatuta eta bide elektronikoz izenpetua bidaliko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
4.– Aurretiaz aurkeztutako dokumentazioa ez da berriz aurkeztu beharko. Horretarako, noiz aurkeztu zen eta zein prozeduretan aurkeztu zen aipatu beharko da, II. eranskinean horretarako dagoen atalean, eta, bestalde, kontsulta egiteko baimena eman badu.
5.– Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak, edozein unetan, jatorrizko dokumentazioa entregatzeko eska dezake, kautotasuna egiaztatzeko.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen eta Administrazio-Prozedura Erkideko Araubide Juridikoko azaroaren 26ko, 30/1992 Legeko 35 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea sei hilekoa izango da, gehienez ere, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera. Epe horretan enpresa edo erakunde interesdunari ebazpenik jakinarazten ez bazaio, dirulaguntzarako eskaera ezetsi egin dela esan nahiko du, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
14. artikulua.– Dirulaguntza justifikatzea eta ordaintzea.
1.– Jarduerak gauzatu ondoren eta jarduera horien ondorioz izandako gastu guztiak –Emakundek estali ez dituenak ere bai– justifikatu ondoren ordainduko da dirulaguntza, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 30. artikuluari jarraikiz, jardueraren guztizkora iritsi arte; horretarako, 2022ko azaroaren 30a baino lehen (egun hori barne), agiri hauek aurkeztu behar dira:
a) Egindako diagnostikoa, zeina ebaluatuko baita dirulaguntza esleitzeko aurkeztu zen proposamena kontuan hartuta. Horrela, aurkeztutako proposamenaren eta azkenean bidalitako diagnostikoaren arteko koherentzia bermatuko da. Horrela egiten ez bada, behar bezala justifikatu beharko da.
b) Urte anitzeko Berdintasunerako plana, zeina ebaluatuko baita dirulaguntza esleitzeko aurkeztu zen proposamena kontuan hartuta. Horrela egiten ez bada, behar bezala justifikatu beharko da.
c) 2023rako plan operatiboa edo ekintza-plana.
d) Jasotako funts publikoak nola erabili diren justifikatzeko memoria. Egindako lan-prozesua eta lortutako helburuak deskribatuko dira, aurreikusitako egutegiaren arabera; halaber, sentsibilizazio-saioko edo saioetako edukiak, partaideak eta horiek saioei buruz egiten duten ebaluazioa.
e) Diruz lagundutako jardueren balantze ekonomikoa, III. eranskinaren arabera, eta laguntza teknikoa egiaztatzen duen faktura xehatua, baita emandako aholkularitza-zerbitzuen ordainagiriak ere. Fakturek edo froga-balio baliokidea duten agiriek (merkataritzako trafiko juridikoan baliozkoak direnak edo eraginkortasun administratiboa dutenak) behar adina xehetasun izan behar dute, funtsak behar bezala erabili direla egiaztatzeko, edo egindako gastuak egiaztatzeko (diruz lagundutako jarduerei dagokienez), hau da, banku-egiaztagiriak zer kontzeptu eta faktura-zenbaki justifikatzen duen, horiexei egin behar die erreferentzia. Era berean, gastuak faktura elektronikoen bitartez ere egiaztatu ahal izango dira, betiere zerga-eremuan onartuak izateko betekizunak betetzen badituzte
Dirulaguntzaz gain funts propioak edo bestelako dirulaguntza edo baliabideak erabiltzen direnean jarduerak finantzatzeko, funts horien zenbatekoa eta jatorria egiaztatu beharko dira justifikazioan, baita diruz lagundutako jardueretan nola erabili diren ere.
f) Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen lankidetza aipatu dela egiaztatzen duen agiria, 13.e) artikuluan eskatutakoari jarraikiz.
g) Prozesuaren hasieran nahiz amaieran plantillari prozesu horren helburuak eta emaitzak agertu izanaren egiaztagiriak, 13.f) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
h) Laguntzaren barne eta kanpo eraginari buruzko aurretiazko txostenean aurreikusitako helburuen betetze-mailari buruzko txostena.
i) Planaren negoziazio-batzordea eratu dela egiaztatzen duen dokumentazioa.
j) Halaber, onuradunen kopurua sexuaren arabera xehakatuta jasoko da: zuzenekoak (erakundekoak direnak eta bertan lan egiten dutenak), bitartekoak (lana gauzatzeko kontratatu direnak edo diagnostikoa eta berdintasun-plana aurrera eramateko kontratatu den entitate edo enpresakoak direnak eta bertan lanean daudenak) eta azkenak (eginiko planaren onurak jasoko dituztenak).
2.– Dokumentazio hori bidaltzeko, jatorrizko dokumentazioa eskaneatuta eta elektronikoki izenpetua bidaliko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
3.– Ordaintzeko, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak, edozein unetan, jatorrizko dokumentazioa entregatzeko eska dezake, kautotasuna egiaztatzeko.
4.– Diruz lagundutako jardueraren behin betiko kostu osoa gutxitzen bada (dirulaguntza kalkulatzeko kontuan hartu zen kostuaren aldean) edo gastuaren egiaztagirien bidez justifikatzen den zenbatekoa emandako laguntza baino txikiagoa bada, dagokion zati proportzionala kenduko da dirulaguntzaren zenbatekoan.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua