2024. urtean emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko bekak.

[BEK 2024]

Deskribapena


Xedea

1. artikulua.- Xedea.

Deialdi honen xedea da: hiru beka ematea, 2024. urtean emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzen lagunduko duten ikerlanak egiteko.

2. artikulua.- Beka bakoitzaren edukia eta ezaugarriak.

1.- Beka-mota bakoitzaren edukia ikerketa-gai hauei buruzkoa izango da:

a) 1. motako beka: gizartean dauden eremuetan balio-aldaketa gauzatzen lagunduko duten eta gizartea berdintasunerantz eramango duten ekimenak eta proposamenak bilatzea, eta horretarako dauden faktoreak aztertzea;

b) 2. motako beka: egoerak eta desberdintasunak aztertzea askotariko bereizkeria jasateko arriskuan dauden emakumeen kolektiboan; bereziki, baliabide sozial eta ekonomikoez baliatzean eta segurtasunean.

c) 3. motako beka: erabaki soziopolitikoak hartzeko eremuetan emakumeek duten sarbidea, parte-hartzea eta eragina aztertzea, eta ekimenak eta estrategiak bilatzea emakumeen ahalduntze politikoa, ekonomikoa eta soziala eta lidergoa mesedetzeko eta sistema patriarkala aldatzen edo gainditzen laguntzeko.

2.– Beka eskatzen duten pertsonek edo taldeek beka-mota baterako baino gehiagorako proiektuak aurkez ditzakete.

3.– Bekak emateak ez du esan nahi Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundearekin kontratu-, lan- edo estatutu-harremanik ezarriko denik, eta ez da lanik egingo EAEko Administrazio Orokorreko edo haren organismo autonomoetako bulegoetan.

3. artikulua.– Hautapena eta zuzkidura ekonomikoa.

1.- Deialdi honetako beka-mota guztiak (3) lehiaketa-prozeduraz ebatziko dira. Ondorio horietarako, lehiaketa-prozedura prozedura bat da, zeinaren bidez, bekak emateko, erkatu egiten baitira aurkeztutako eskaerak; hala, , eskaeren artean lehentasun-ordena ezartzen da, kontuan izanik zer balorazio-irizpide finkatzen diren deialdian, eta, irizpide horiek aplikatuta, bekak esleitzen zaizkie balorazio handiena lortu dutenei, harik eta deialdian finkatutako mugara iritsi arte, erabilgarri dagoen kredituaren barruan.

2.- Aurreko artikuluan adierazitako helburuak betetzen laguntzeko diru-hornidura Erakundearen aurrekontuetan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik hartuko da. Hirurogeita bederatzi mila bederatziehun eta laurogeita hemeretzi (69.999,00) eurokoa izango da; horietatik 23.333 euro 2014ko ordainketa-kredituei dagozkie, eta gainerakoa, 46.666 euro, 2015eko konpromiso-kredituei.
Laguntzak emateko, kreditu egokia eta nahikoa egon beharko da Euskal Autonomia Erkidegoaren 2024ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorretan, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan ezarritakoaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzeari buruzko agindua).

4. artikulua.– Eskatzaileak.

1.– Pertsona fisikoek edo pertsona fisikoen taldeek lortu ahal izango dituzte beka hauek, baldin eta aurretik ez badute lortu beste erakunde publiko edo pribatu batek emandako izaera bereko bekarik, eta betetzen badituzte Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra finkatutako betekizunak (ordainduta eta egunean izatea tributu-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, egunean izatea dirulaguntzak itzultzeko edozein beharretan, eta abar); horrez gain, bekak eskuratzeko, pertsona horien ikerlanek betekizun hauek bete beharko dituzte:

a) Argitaratu beharreko ikerlanaren azterketa-eremuak Euskal Autonomia Erkidegoa izan behar du, eta bertan garatu behar da.

b) Ikerlanak genero-ikuspegia jaso behar du bere helburuetan eta metodologian.

2.- Eskaera egiten duten banakoak edo taldeak izaera bereko beka, diru-laguntza edo laguntzen esparruan itzulketa- edo zehapen-prozesuren batean sartuta badaude eta laguntzak esleitzen bazaizkie, itzulketa- edo zehapen-prozesua amaitu egin beharko da laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko. Laguntza ordaintzeko, halaber, beharrezkoa izango da betebeharrak ordainduta izatea.

3.- Baldin eta hainbat eskatzailek ikerlan bakarra aurkezten badute, ikerlanaren titular-kide direnek euren arteko bat izendatu beharko dute koordinatzaile eta ordezkari izan dadin Administrazioaren aurrean, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 11.3 artikuluko betebeharrekin.

Aurrekontuko zuzkidura

69.999,00

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea
Manuel Iradier, 36
01005 Vitoria- Gasteiz (Araba)
Tfnoa. 945.01.67.00
Faxa 945.01.67.01
emakunde@euskadi.eus
http://www.emakunde.euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0037810

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


• 2023ko abenduaren 21etik, 2024ko otsailaren 16ra.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

  1. Sartu online inprimakira botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
  3. Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

GOGORATU ESKABIDEA ERE BETE BEHAR DUZULA DAGOKION BOTOIA SAKATUZ

* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea sei hilekoa izango da gehienez ere, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Epe horretan banakoari edo taldeari ebazpenik jakinarazi ezean, bekaren eskaera ezetsi egin dela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk