Euskadiko museo eta bildumentzako dirulaguntzak 2021. urterako

[mub_2021]

Deskribapena


Xedea

Zein jarduera motak diruz lagundu daitezke?

Diru-laguntza jaso ahal izango dute honako jarduera hauek, banaka edo aurreko zenbakian aurrerago zehaztutako jarduketa-ildoen barruko helburu zehatz erkidea duen programa baten barruan elkartuta, betiere ez badira sartzen Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren beste diru-laguntza programa batzuetan:

1.-Museo-bilduma osatzen dituzten funts material eta immaterialen inbentarioa, katalogazioa eta digitalizazioa, euskarri digitalean egina. Horretarako, oro har, EMSIME informazio-sistema erabiliko da, eta, Interneten argitaratzen diren katalogazio-fitxak editatzean, bi hizkuntza ofizialak erabiliko dira. Digitalizazio-lanek barnean hartuko dituzte multimedia-fitxategiak, bereizmen handiko irudiak eta hiru dimentsioko objektuen 3Dko eskaneatzeak, errealitatekoen antzeko irudi digitalak eskaintzen dituztenak; laguntza honen bidez digitalizatutako objektu guztiak publikoarentzat ikusgai jarri beharko dira, EMSIMEn gutxienez. Salbuespen gisa, beste aplikazio informatiko batzuk ere erabili ahal izango dituzte funtsak katalogatzeko, baina arrazoiak emanez egiaztatu beharko dute EMSIME sistema erabiltzerik ez dagoela sistemaren datu-eredua ez delako egokia katalogatu beharreko funts motarako. Lan horren emaitza, gerora, "Euskariana" eta "Europeana" (Europako Kultura Ondarera linean sartzeko ataria) biltzaileetan gehitu ahal izango da.

2.-Erakusketa finkoa eguneratzea haren diskurtsoaren edo espografiaren edukiei dagokienez; horren barruan sartzen da eduki osagarri hauek garatu eta ekoiztea: ikus-entzunezkoak, audiogidak edo funtsetara hobeto jo ahal izateko geletan jendeak erabiltzeko dauden bestelako dokumentu-baliabideak. Ez da eguneratze gisa hartuko panelak eta beste elementu museografiko batzuk berritzea diseinua edo edukiak aldatu gabe, eta beraz ezingo dira jarduera horiek diruz lagundu.

3.-Museoaren lurralde-eremuaren eta/edo gaiaren araberako aldi baterako erakusketak.

4.-Museoaren gai-eremuarekin zerikusia duten jarduera didaktikoak edo jolas- eta kultura-jarduerak.

5.- Museoen bildumak osatzen duten ondare material eta immaterialari buruzko ikerketa-lanak edo gai-eremuari buruzkoak, horien emaitzak erakusketa-diskurtsora gehitzeko eta museoaren hezkuntza- eta zabalpen-programara txertatzeko helburuarekin. Agindu honen ondoreetarako, ez dira diruz lagun daitezkeen ikerketa-lantzat hartuko museoaren titularra den pertsonak edo erakundeak Euskal Ondare Kulturalari buruzko 6/2019 Legearen 63. artikulutik 74.era bitartekoak aplikatuta nahitaez egin behar dituen esku-hartze arkeologikoak.

6.-Edizio- eta itzulpen-lanak, museoaren bildumei eta gai-eremuari buruzko zientzia- eta dibulgazio-edukiak, formatu digitalean gutxienez, argitaratzeko (katalogoak, monografiak, aldizkako argitalpenak, ikus-entzunezko eta multimediako produktuak).

7.-Kudeaketa hobetu eta berritzeko agiriak eta azterlanak egitea: Plan estrategikoak, plan zuzentzaileak, zerbitzu-gutunak, hartzaileei buruzko azterlanak, komunikazio eta marketin kulturaleko planak, museoaren barneko kudeaketari eta jarduera-programazioari begira emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko aurretiko diagnostikoak eta neurrien plangintza.

8.-Museoaren webgunean orriak sortzea eta hura teknikoki hobetzea.

9.-Garbiketa-zerbitzua indartzea lan-, erakusketa- eta zerbitzu-eremuetan, eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoen banagailuak eta manparak erosi eta jartzea, eta bisitetan nahitaez bete beharreko osasun- eta higiene-neurriei buruzko seinaleak jartzea.

10.- Euskadiko Museoei buruzko 7/2006 Legearen 2.4 artikuluan ezarritako eginkizunak artikulu honetan adierazitako ildoetakoren baten barruan garatzen dituen beste edozein jarduera, betiere haren museo-izaera egoki justifikatzen badute eskabidearekin batera aurkeztutako proiektuan, kanpo gelditzen diren jarduerak salbuetsita.

Edonola ere, jarduera-ildo estrategiko hauetako batean eragina izan beharko dute :

a) Bilduma osatzen duten funtsak katalogatzea eta dokumentatzea.

b) Erakusketa finkoa berritzea eta aldi baterako erakusketak egitea.

c) Bakoitzaren gaiaren eta jarduketa-eremuaren araberako jarduera didaktikoak eta kultura zabaltzekoak diseinatu eta eskaintzea.

d) Museoak dituen gai eta jarduketa-eremuarekin lotutako ezagutza sortzea.

e) Berrikuntza hobetu eta bultzatzea museoaren kudeaketan eta zabalpen- eta komunikazio-planean.

f) Bisitarientzako prebentzioko neurri higieniko-sanitarioak, eta museoetako langileei dagokionez, laneko arriskuak prebenitzeko neurriak.

Baztertutako jarduerak:

Ez dira inola ere diruz laguntzeko moduko jardueratzat hartuko eta agindu honen xedetik salbuetsita geldituko dira honako jarduera hauek:

  • Higiezinak eta instalazio orokor iraunkorrak eskuratu, handitu, eraberritu, hobetu edo zaintzeko inbertsioak
  • Funtsak eskuratzeko eta horiek zaharberritzeko esku-hartzeak, erakusketa-proiektuei eta zabalkunde-jarduerei lotuta daudenean izan ezik.
  • Tokiko sustapen turistikoko esku-hartzeak
  • Museoko espazioak hirugarrenei alokatzean oinarritutako jarduera ekonomikoak; hirugarrenentzako ekitaldiak antolatzea; ostalaritza- eta ostatu-zerbitzuak eskaintzea
  • Merchandisingeko produktuak saltzeko jarduerak

Diruz lagun daitezkeen gastuak:

Diruz laguntzeko moduko gastutzat joko dira: diruz lagundutako jardueraren izaerari erantzuten diotenak eta deialdi honetan
ezarritako epean, emakida ebazpenean edo litezkeen aldaketetan egiten direnak. Diruz lagun daitezkeen gastuen eskuratze-kostua ez da, inola ere, merkatuko balioaren gainetikoa izan ahal izango.

Egindako gastutzat hartuko dira justifikatzeko epea amaitu aurretik egiazki ordaindu direnak.

Zeharkako kostuak, erakunde onuradunak diruz lagundutako jarduerari oro har onartutako kontabilitate-printzipioei eta arauei jarraikiz arrazoiz dagokion partean egozten badizkio baino ez dira diruz laguntzeko modukoak, eta, edozelan ere, jarduera egin egiten den aldiari badagozkio kostu horiek. Eskabidearekin batera aurkezten duten aurreikusitako gastuen aurrekontuan halakotzat jaso eta zenbatuta egon beharko dira horiek, nolanahi ere. Justifikatu ere egin beharko dituzte.

Diruz lagundutako jarduera egiten duten eremuak estetikoki edo funtzionalki egokitzeko lan txikiek eragindako gastu korronteak diruz laguntzeko modukoak izango dira, betiere proiektuan ezinbestekoak direla justifikatzen badute eta eskabidearekin aurkeztutako aurrekontuan adierazita badaude.

Honako gastu hauek, berriz, ez dira diruz lagunduko:

– BEZ kengarriaren zenbatekoa, baldin eta pertsona edo erakunde onuraduna zerga horren aitorpena egitera behartuta badago. Horrelakoetan, gastu gisa egotz daitekeen zenbatekoa egiaztagirien zerga-oinarriari dagokiona izango da.

– Higiezina eta instalazio orokor iraunkorrak handitu, hobetu, eraberritu edo zaintzea xedetzat duten ibilgetu materialeko inbertsioak diren gastuak.

– Langileen gastuak, diru-laguntzaren xede den jarduerari zuzenean ordurik egotzi ezean.

Eskatzaileak aurkeztutako aurrekontuak barne sartzen baditu diruz lagun ez daitezkeen gastuak, Balorazio Batzordeak kendu edo araztuko ditu diruz lagun daitezkeen gastuen aurrekontua zehazteko, zein diru-laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko oinarritzat hartuko dena.

Edozein kasutan, azaroaren 17ko 38/2003 Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorreko 31. artikuluko aurreikuspenak errespetatu beharko dira.

Jarduera gauzatzeko epea:

Deialdi honetako diru-laguntzak jasotzen dituzten proiektuak 2021. urtean gauzatu behar dira, hasiera eta amaiera barne.

Aurrekontuko zuzkidura

1.000.000

Prestazio ekonomikoa

Diru-laguntzen zenbatekoak eta mugak.

1.- Emango diren diru-laguntzek ez dute gaindituko egin beharreko proiektuaren aurrekontu osoaren % 90a.

2.- Edonola ere, proiektu bakoitzari gehienez 45.000 euro eslei dakizkioke.

3.- Onuradun bakoitzak bi proiektu eskatu ahal izango ditu, bakar bat gehienez ildo estrategiko bakoitzerako.

4.- Pertsona edo erakunde onuradun bakoitzaren diruz lagundutako proiektuen baturaren gehieneko zenbatekoa 90.000 eurokoa izango da.

Ordainketa-modua:

Balorazio-irizpideak.

Aurkeztutako eskabideak irizpide hauei jarraikiz ebaluatuko ditu Balioespen Batzordeak:

a) Proiektuaren eduki teknikoaren interesa eta kalitatea, 0 eta 35 puntu bitartean. Osotara balioetsiko da honako azpi-irizpide hauek aintzat hartuta:

○ Jardueraren xehetasunen maila eta deskribapenaren eta plangintzaren barne-koherentzia. Gehienez, 25 puntu.

○ Berrikuntzara eta hobekuntzara bideratuta egotea, plangintzan garapen-prozesua eta jardueraren gauzatzea eta/edo emaitzak ebaluatzeko sistema bat txertatuz. Gehienez, 10 puntu.

b) Jarduerak edo museoaren programazioak kulturaren, hezkuntzaren, zientziaren eta gizartearen arloko beste eragile batzuekin duen lotura-maila, ingurunearekiko loturak sendotzeko eta haren eragina handitzeko. Gehienez, 10 puntu.

c) Dirulaguntzaren xede den proiektuak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde zer eduki duen. Gehienez 5 puntu. Proiektuak baldintza hauetakoren bat bete beharko du; puntuazioa modulatu egingo da, gauzatzearen konplexutasunaren eta proposatutako edukiaren irismen potentzialaren arabera:

– Jarduerak berak emakumeen eta gizonen arteko brdintasunaren aldeko ekintza positiboa egitea du xede nagusitzat.

- Proiektuan egin nahi diren jarduerei buruzko brdintasun-diagnostiko bat txertatu da.

– Ikuspegi estereotipatuak desagerraraztea eta genero-rolak apurtzea sustatzen duen eduki teknikoa du proiektuak.

– Erakunde onuradunak konpromisoa hartzen du dirulaguntza justifikatzeko aurkeztu beharreko jarduera-memorian proiektuarekin zerikusia duen pertsonei buruzko informazioa sexuaren arabera bereizteko.

d) Aurrekontuari dagokionez, xehetasun-maila eta arrazoizkotasuna gastuak jardueraren ezaugarrien arabera banakatzean, eta diru-sarrerei dagokienez, eskatutako dirulaguntza ez diren baliabide propioen eta besteenen proportzioa. Gehienez, 25 puntu.

○ Aurrekontuaren xehetasun-maila eta arrazoizkotasuna jardueraren eduki eta irismenarekin lotuta: 0 eta 15 puntu artean. Eskala honen arabera emango dira:

Xehetasun-
eta arrazoizkotasun-maila jarduerari dagokionez

PUNTUAZIOA

Handia (kostuak zehatz-mehatz eta sistematikoki banakatu ditu, eta helburuen eta itxarondako emaitzen arabera arrazoitu eta zenbatu ditu –esate baterako, katalogatutako objektu kopurua, jolas- eta hezkuntza-jardueretako pertsona kopurua, dagokion hitzarmenaren araberako langileen gastuak, hornitzaileek aurkeztutako aurrekontuen arabera aurreikusitako unitateko kostuak...–).

10etik gora, 15 puntura arte

Ertaina (xehetasun-maila ez da sistematikoa baina bai nahikoa, ordea, aurreikusitako kostuak helburuen eta itxarondako emaitzen arabera arrazoizkoak direla jotzeko).

6tik gora, 10 puntura arte

Ez-nahikoa (gastuak modu labur eta orokor batez azalduta daude, aurreikusitako kostuaren arrazoizkotasuna finkatu ahal izateko datu
kuantitatibo zehatz gutxi edo batere eman gabe).

0 eta 6 puntua artean (biak barne)

○ Eskatutako dirulaguntzaz besteko baliabideekin finantzatzen den jardueraren ehunekoa. Gehienez 10 puntu, eskala honen arabera modu proportzionalean banatuta:

Eskatutako
dirulaguntzaz besteko baliabideen ehunekoa

PUNTUAZIOA

% 10 edo gutxiago

0

>% 10-25

1 eta 2,5 puntu artean.

>% 25-45

2,6 eta 4,5 puntu artean.

>% 45-65

4,6 eta 6,5 puntu artean.

>% 65-90

6,6 eta 9 puntu artean.

>% 90

10 puntu

e) Erakundeak azkenaldian izandako ibilbideari dagokionez, museoaren edo bildumaren jarduera-memoriaren bidez balioetsiko da, 2018. urteari dagokion jarduera-planaren arabera; gehienez, 25 puntu.

Puntuazioa modu global batean emango da, dokumentuak ematen duen informazioaren zehaztasun- eta xehetasun-mailari erreparatuz, eta kontuan hartuta bertan jarduketaren emaitzaren ebaluaziorako adierazle objektiboak txertatu diren, eragin kultural, zientifiko, sozial eta ekonomikoari dagokionez.

f) Museo eta bildumen lortutako puntuazioari 1,05eko koefiziente biderkatzailea aplikatuko zaio Euskadiko Museo eta Bilduma gisa aitortu badira Euskadiko Museoei buruzko 7/2006 Legearen II. kapituluan ezarritakoarekin bat etorriz, bai eta 132/2011 Dekretuaren III. eta IV. kapituluetan ezarritakoarekin bat etorriz (Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko araudia onartu eta museo edo bilduma bat «Euskadiko Museoa» edo «Euskadiko Bilduma» dela onartzeko aitorpena arautzen du Dekretu horrek).

g) 2ko koefiziente biderkatzailea aplikatuko zaio proiektuek lortutako puntuazioari, baldin eta a) jarduketa-lerroan sartuta badaude (“a) Bilduma osatzen duten funtsak katalogatzea eta dokumentatzea”) eta barnean hartzen badute bildumaren funtsak katalogatzea eta dokumentatzea.

Nori dago zuzenduta


Museoak eta Bildumak

Eskakizunak:

  • EAEko Administrazio Orokorra partaide den fundazioa ez izatea.
  • Kapitalean Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra partaide duen merkataritza-entitatea ez izatea.
  • Foru-aldundien titulartasuna duten museo edo bildumak ez izatea.
  • 2019rako Euskal Autonomia Erkidegoko Kultura eta Hizkuntza Politika sailari dagozkion aurrekontuetan ohiko gastuetarako diru-laguntza izendunak esleiturik dituzten museo eta bildumenak ere ez izatea.
  • Fundazio-ondarean edo gobernu-, administrazio- edo zuzendaritza-organoetan partaidetza nagusia banku-fundazioei, finantza-erakundei edo kreditu-erakundei dagokien entitatea ez izatea.

Betekizunak

  • Zerga-betebeharrak eguneratuta izatea.

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eguneratuta izatea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00).

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Museoen Zentroa (Kultura Ondare Zuzendaritza)

945019472

945019470

ondarea@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0037509

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Diru-laguntzak esleitzeko ebazpena eman eta jakinaraziko da sei hilabeteko epean, deialdiaren agindua indarrean jartzen denetik aurrera kontatuta. Ebazpen hori Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoko Iragarki-Taula Elektronikoan argitaratuko da, interesdunek horren berri izan dezaten. Gainera, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Justifikatzeko inprimakia
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
  • Beste finantziatio iturriak edo eta diru-laguntzak erabili ba dituzu, inprimaki hau aurkeztu beharko duzu justifikaziorako dokumentazioarekin batera.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk