Adikzioen prebentzio komunitarioko programak garatzeko eta arlo horretan jokabide osasungarriak bultzatzeko laguntzak 2023

[adikzio-prebentzio-komunitario]

Deskribapena


Xedea

Kapitulu honen xedea da: 2023an zehar EAEko toki-erakundeei arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko, bai eta ohitura osasungarriak sustatzeko programak eta esku-hartzeak garatzeko emango zaizkien diru-laguntzak arautzea. Programa eta esku-hartze horiek adikzioen edo droga-mendekotasunen alorreko tokiko planetan egon behar dute, –plan horiek onartuta edo prestatzeko prozesuan daudela–. Udalek banaka edo mankomunatuta prestatu eta garatu behar dituzte plan horiek, eta ekintza egituratu eta koordinatuen multzo ordenatu bat osatu behar dute.

Adikzioen prebentzio komunitariorako programak kudeatzen dituzten toki-erakundeek, prebentzio komunitariorako proiektuak garatzeko laguntzak eskuratu ahal izango dituzte, haien lurralde-esparruan. Halako programatzat hartuko dira gizarte-komunitatearen gaitasuna sustatzeko helburua dutenak, adikzioen fenomenoari heltzeko jarduerak garatzen dituztenak, eta esparru horretan ohitura osasungarriak bultzatu zein osasunerako hezkuntza sustatzen dutenak.

Aurrekontuko zuzkidura

561.765 €

Prestazio ekonomikoa

Muga

Osasun Sailak aurreko artikuluan ezarritako moduan onartutako aurrekontuaren % 75 finantzatu ahal izango du gehienez ere. Onartutako aurrekontutzat hartuko da aurkeztutako programaren aurrekontu osoa. Eskabidean deskribatu eta programa osatzen duten proiektu guztietarako egokia eta doitua izan behar du aurrekontuak. Programaren zuzeneko kostuak baino ez dira onartuko.

Programa bakar batek ere ez du jasoko kapitulu honi dagokion diruaren % 10 baino gehiago.

Ordainketa-modua:

Ordainketa zatikatua egingo da; % 80 ordainduko da laguntza onartzen denean eta gainerako % 20, 2024ko martxoaren 1ean baino lehen, Osasun Sailaren Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari diru-laguntza justifikatzeko memoria bidali eta gero. Memoria horretan jasoko dira diruz lagundutako programaren betetze-maila eta programaren garapenaren balorazio kualitatiboa, bai eta adikzioen esparruan erakunde onuradunek egindako beste jarduera batzuei buruzko informazioa ere.

Nori dago zuzenduta


EAEko toki erakundeak

Betekizunak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna > Osasun Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0032116

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Diru-laguntza eskatzeko, eskaera-orria aurkeztu behar da, aurkeztu beharreko agirien jarraibideetan deskribatzen den dokumentazioarekin batera. Izapidetzea elektronikoki egingo da Nire karpeta atalaren bidez.

Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Diru-laguntza eskabideak ebazteko epea 2023ko azaroaren 30ean amaituko da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Diru-laguntzaren xedea bete dela justifikatu ahal izateko, eta jasotako dirua behar bezala aplikatu dela justifikatu ahal izateko, erakundeek hemen agertzen den dokumentazioa elektronika bidez aurkeztuko dute

Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk