Talde teknikoak sortzeko eta mantentzeko laguntzak 2023

[talde-teknikoak-mantenimendu]

Deskribapena


Xedea

1.– Adikzioen prebentzio komunitariorako talde teknikoak sortzeko eta mantentzeko laguntzak, 8.000 biztanletik gorako EAEko herrietako toki-erakundeek (udalak edo mankomunitateak) eskuratu ahal izango dituzte, baldin eta adikzioei buruzko toki-plan bat onartua edo idazte-fasean badute eta esparru horretan ohitura osasungarriak sustatzeko jarduerak egiten ari badira.

Halaber, adikzio-gaien arloko talde teknikorik eratzeko behar besteko ahalmenik ez duten 8.000 biztanletik beherako udalerriei begira, honako erakunde hauek jaso ahal izango dituzte laguntza horiek:

  • a) EAEko foru-aldundiek, baldin eta toki-erakundeen multzo bateko biztanleen beharrei erantzuteko teknikariak badituzte eta baldintza hauek betetzen badituzte:
    • Toki-erakundeen multzo horrek mankomunitaterik ez osatzea (mankomunitatea osatuz gero, mankomunitatea bera izango litzateke hartzailea).
    • Arreta eskainitako populazioa guztira 8.000 biztanle baino gehiagokoa izatea.
  • b) Hurbileko beste herri batzuen beharrei erantzuten dieten teknikariak dituzten EAEko udalak, baldin eta arreta ematen zaien herri horien populazioa, guztira, 8.000 biztanletik gorakoa bada.

2.– Agindu honen 15.2 artikuluan ezarritakoari kalterik egin gabe, adikzioen prebentzio komunitariorako eta esparru horretan ohitura osasungarriak sustatzeko talde teknikoek funtzio nagusitzat izango dute Droga-mendekotasunen eta adikzioen arreta osoari buruzko Legearen (apirilaren 7ko 1/2016) 67.1 a) eta 68.1 a) artikuluei erreferentzia egiten dioten foru-aldundiaren edo tokiko erakundeen planean ezarritako helburuak betetzea.

Aurrekontuko zuzkidura

1.174.135 €

Prestazio ekonomikoa

Muga

Osasun Sailak, 2023. urteari dagokion aipatutako talde teknikoetako langileen kostuaren % 75 finantzatu ahal izango du. Ehuneko hori aplikatuko zaion oinarria ez da ezein kasutan ondokoak baino handiagoa izango:

  • a) Goi-mailako langile teknikoa lanaldi osoan, urteko 45.470 euro gordin (atxikipenen eta Gizarte Segurantzaren zenbatekoak barne).
  • b) Erdi-mailako langile teknikoa lanaldi osoan, urteko 37.245 euro gordin (atxikipenen eta Gizarte Segurantzaren zenbatekoak barne).
  • c) Administrazio-langilea lanaldi osoan, urteko 30.024 euro gordin (atxikipenen eta Gizarte Segurantzaren zenbatekoak barne).

Ordainketa-modua:

Hauek jaso beharko dira egiaztagiri horretan: eskabidean exijitutako talde teknikoak osatu dituzten pertsonen datuak eta talde tekniko horien kontratazioaren ondoriozko guztizko kostu ekonomikoa. Ezarritako ereduaren araberakoa izan behar du ziurtagiri horrek, eta 2024ko martxoaren 1ean baino lehen aurkeztu behar da.

Ordainketa zatika egingo da. Lehen % 80a laguntza onartzean ordainduko da, eta gainerako % 20a, berriz, ekitaldia amaituta eta dagokion toki-erakundean fede publikoa duen pertsonak egiaztagiria eman ondoren. Ziurtagiri horretan idazkariak dagokion agirian agertzen diren talde teknikoan dauden langileei buruzko datuak eta gastuak egiazkoak direla ziurtatuko du. Ezarritako ereduen araberakoa izan behar dute ziurtagiri zein justifikagiri horiek, eta 2024ko martxoaren 1ean baino lehen aurkeztu beharko dira.

Nori dago zuzenduta


Toki-erakundeak

Betekizunak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei

  • Lantaldeko teknikariek deialdian eskatzen den adikzioen prebentzio arloko gutxieneko prestakuntza daukatela.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna > Osasun Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0032114

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Diru-laguntza eskatzeko, eskaera-orria aurkeztu behar da, aurkeztu beharreko agirien jarraibideetan deskribatzen den dokumentazioarekin batera. Izapidetzea elektronikoki egingo da Nire karpeta atalaren bidez.

Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Diru-laguntza eskabideak ebazteko epea 2023ko azaroaren 30an amaituko da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Diru-laguntzaren xedea bete dela justifikatu ahal izateko, eta jasotako dirua behar bezala aplikatu dela justifikatu ahal izateko, erakundeek hemen agertzen den dokumentazioa elektronika bidez aurkeztuko dute.

Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk