Kontsulta: Jabari publikoa leheneratu eta zaintzeko jarduerak eta lanak

Deskribapena


Uraren Euskal Agentziari ingurumena hobetzeko edo saila hobetzeko obra edo jardun txikiak egiteko baimena eskatu nahi dien edozein pertsona edo erakunderentzat.

Uraren Euskal Agentziaren Jabari publikoa leheneratu eta zaintzeko jardueren eta lanen-arloak aurrera daramatzan lan nagusiak honako hauek dira:

  • Leheneratze eta bioingeniaritza proiektuak
  • Landare inbaditzaileak kontrolatu eta kendu
  • Landaketa eta landaketa horien mantendu
  • Sekzio hidraulikoa mantentzea
  • Ezustekoak: horien barnean kokatuko lirateke ur-goraldietan edo muturreko gertakari meteorologikoetan eman daitezkeen kalteak direla-eta egin beharreko lanak.

Eskatu diren jardunen azterketa egingo du Uraren Euskal Agentziak eta berak erabakiko du, baldin eta baliabideak badaude, eskatutakoa egingo den ala ez. Gogorarazten da hiri-hondakin solidoak ibilgutik kentzeko eskumena Udalari dagokiola eta zubien azpietako edo bestelako bidepeko erretenetako eragozpenak edo trabak eragiten dituen landaredia kentzea bidepeko erreten horren titularrari.


Ibilguak leheneratzeko lanak

Leheneratze eta zaintza lanak eskatzeko prozedura interesa duen edozein pertsona edo erakundek eskabide-orria aurkezten duenean hasiko da.

Eskaera betetzen hasi baino lehen irakurri argibide orokorrak ematen dituen gida Informazio-orria (PDF, 1 MB)

Jabari publikoa zehazten duen eskema 

 Itsas-lehorreko jabari publikoa, itsas-lehorreko babes-zorpeko eremua eta igarobide zortasuneko eremua ezberdintzen dituen eskema

Itsas-lehorreko jabari publikoaren eta babes-zorpeko eremuaren mugaketa Uraren Informazio Sisteman kontsulta daiteke: http://www.uragentzia.euskadi.eus/appcont/gisura/

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

ORDUTEGIA

Publikoarentzako etenik gabeko ordutegia astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:00ak arte.

Urte osoan irekia herriko eta probintziako jaiegunetan eta abenduaren 24 eta 31n izan ezik.

URAREN EUSKAL AGENTZIA

El Boulevard eraikina

Gamarrako Atea kalea 1.A - 11. solairua

01013 Vitoria-Gasteiz

URAREN EUSKAL AGENTZIA

Urkixo Zumarkalea 36, - 7. solairua

48011 Bilbao

URAREN EUSKAL AGENTZIA

Intxaurrondo kalea, 70 - 1. solairua

20015 Donostia/San Sebastián

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Ibilguak leheneratzeko lanak: 1021701

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Urriaren 1eko 39/2015 Legeak  (administrazio publikoen administrazio-prozedura erkidearena) 14. artikuluan ezartzen ditu administrazio publikoekiko harremanetan bide elektronikoak erabiltzeko eskubidea eta betebeharra. Xedatzen du, horretarako, administrazio publikoekiko harremanetan edozein izapide administratibo egiteko bitarte telematikoak erabili behar dituztela pertsona juridikoek, nortasun juridikorik gabeko erakundeek, elkargokide izatea nahitaezkoa den lanbide-jardueraren bat egiten dutenek, Administrazioarekiko harremanetan bide   elektronikoak erabiltzera behartuta dagoen interesdunen bat ordezkatzen dutenek, eta, azkenik, administrazio publikoetako langileek, langile publikoak diren aldetik administrazio publikoekin egiten dituzten izapide eta jarduketetarako. Administrazio bakoitzak erregelamenduz zehazten duen moduan erabili behar dira bide elektronikoak.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk