Zerbitzu Zuzendaritza
- Titularra: Alfredo Ruiz Huerga
- Agintaldia: XIII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza
ARLOAK / EGINKIZUNAK
6. artikulua.– Zerbitzu Zuzendaritza.
Saileko zuzendaritzen egiteko orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Zerbitzu Zuzendaritzari:
- Sailburuari sailaren estrategien eta funtzionamenduaren ikuspegi osoa ematea, eta, ikuspuntu orokor batetik, baliabideak esleitzeko eta programak ebaluatzeko erabaki-esparrua prestatzea.
- Sailari aholkularitza juridikoa ematea, betiere gainerako zuzendaritzekin koordinatuta, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legearen 4. artikuluan eta 5.3 artikuluan xedatutakoaren arabera. Egiteko horrek honako hauek barne hartzen ditu: a) sailari eragiten dioten gaiei buruzko araudia, aurretiazko azterlan tekniko-juridikoak eta txosten juridikoak zuzendu eta egitea; b) dokumentazio-zerbitzuak eta izaera juridikoko dokumentu-baseak kudeatzea; c) nahitaezko txosten juridikoak igortzea, beste organoei esleitu zaizkienak salbu, eta d) Zerbitzu Juridiko Nagusiarekiko solaskide izatea eta Koordinazio Juridikoaren Batzordean saila ordezkatzea. Hala badagokio, lankidetza eta babesa emango die aholkularitza-organoei eta sailera atxikitako gainerako entitateei.
- Jurisdikzio-prozeduren jarraipena eta kontrola egitea, eta Auzibide Zuzendaritzarekin harremanetan egotea, sailak parte hartzen duen gaietan, eta, hala badagokio, gai horien gaineko ebazpenen jarraipena eta kontrola egitea, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoaren apirilaren 25eko 144/2017 Dekretuaren 42.3 artikuluan ezarritako baldintzetan.
- Gobernu Kontseiluari edo haren organo eskuordetuei aurkeztu behar zaizkien espediente eta gaiak izapidetu eta kontrolatzea, bai eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste edozein aldizkari ofizialetan argitaratu behar diren xedapenak eta administrazio-egintzak izapidetu eta kontrolatzea ere.
- Saileko zerbitzu orokorrak antolatzea eta administratzea, sailburuordetzen eta zuzendaritzen lan-sistemak eta -metodoak koordinatzea, eta sailak Jaurlaritzako beste sailekin dituen administrazio-harremanak koordinatzea.
- Kontratazio-espedienteak eta bitarteko propio pertsonifikatuei eta zerbitzu teknikoei egin beharreko mandatuak izapidetzea.
- Sailaren eskumeneko arloetan, ekonomiari buruzko azterlan eta memoriak programatzea, koordinatzea, eta, hala badagokio, egitea.
- Sailburuari laguntza teknikoa ematea, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak behar bezala funtzionatzen duela gainbegira dezan eta baimen-irizpideak betetzen direla zain dezan, sailburua baita horretarako agintaritza eskuduna.
- Sailari dagozkion laguntzak eta dirulaguntzak behar bezala ematen direla bermatzeko behar diren ekintza guztiak proposatzea eta kudeatzea, dirulaguntzen programekin bat etorriz eta saileko zuzendaritzekin lankidetzan arituz.
- Sailari dagozkion eskumenak kudeatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiarekin, antolaketarekin eta informatikarekin lotutako gaietan, bai eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiarekiko harremanak kudeatzea ere.
- Sailaren jarduna dela-eta sortzen diren ondare-erantzukizuneko prozedurak hasi eta instruitzea, eragindako zuzendaritzekin batera, eta zuzendaritza horiekin lankidetzan aritzea administrazio-errekurtsoak ebazteko lanetan.
- Sailari atxikitako giza baliabideak kudeatzea, eta, horretarako, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legeak 10. artikuluan eta indarrean dauden gainerako arauek esleitzen dizkioten eskumenak erabiltzea; saila ordezkatzea Gobernantza Publikoaren Sailarteko Batzordean, eta, orobat, langileen prestakuntzarako eta hobekuntzarako planak lantzea, betiere, Enplegu Publikoko Zuzendaritzari eta IVAP – Administrazio Publikoaren Euskal Institutuari dagozkien eskumenak eragotzi gabe.
- Hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak, plan estrategikoa, jarduera-planak eta plangintzaldian zehar haiek eguneratu eta aldatzeko jarduerak proposatu eta onartzea.
- Euskara-atalaren bitartez, sailean euskararen erabileraren normalizazioa eta langileen euskalduntze-prozesua sustatzea. Aplikatu beharreko hizkuntza-irizpideak zehaztuko ditu euskara-atalak, eta horien jarraipena egingo du, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren irizpideei jarraikiz. Atal horrek, halaber, eta sailari dagokionez, Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Erabilera Normalizatzeko indarrean dagoen Planaren jarraipena eta ebaluazioak egingo ditu, bai eta Urteko Kudeaketa Planarenak ere, eta, gainera, VI. Normalizazio Planaren helburuak zehaztuko ditu.
- Sailak langile-premien inguruan egindako aurreikuspenak ebaluatzea, eta sailaren plantillak eta lanpostu-zerrendak prestatzeko proposamenak egitea arrazionalizazio-irizpideak erabiliz.
- Lanpostuen banaketa fisikoarekin, ekipamenduarekin eta eraberritze-lanekin zerikusia duten saileko unitate guztien jardunak zuzentzea; hala ere, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailari gai horretan esleitutako eskumenak errespetatuko dira. Saileko bulegoen barne-erregimena zaindu eta babestea, eta sailari atxikitako ondarea eta ekipamenduak administratu eta kontserbatzea.
- Proposamenak egitea saileko zerbitzuen eta sailean erabiltzen diren lan-sistemen eta -metodoen barne-antolaketaz, arrazionalizazioaz, aplikazio informatikoez, administrazio digitalaz eta informatizazioaz, saileko beste organoekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko organo eskudunekin batera koordinatuta.
- Erregistro Orokorra, Artxibategia, Liburutegia eta sailaren gainerako dokumentazio-zentroak kudeatzea.
- Sailaren jarduketak sustatzea eta Eusko Jaurlaritzaren esparru orokorreko proiektuak koordinatzea sailean, gai hauetan: kalitatea, etengabeko hobekuntza, herritarrentzako arreta, administrazio elektronikoa eta zerbitzu digitalak, datuen eta informazioaren gobernantza, berrikuntza, gardentasuna, herritarren parte-hartzea eta gobernu ona.
- Sailean herritarrentzako informazio- eta arreta-zerbitzuek egoki funtzionatzen dutela bermatzea (arretarako 2. eta 3. mailak), eta Zuzenean – Herritarren Arreta Zerbitzuarekin izan beharreko harremanak egokiro antolatzea, sailaren eskumeneko arloetan solaskide operatiboak daudela bermatuz.
- Informazio-, estatistika-, azterketa- eta analisi-sistemen arloan, kudeaketa eta koordinazioa gauzatzea.
- Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan eta Eusko Jaurlaritzak onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean aurreikusitako neurriak bultzatzea, eta saileko sailburuordetza eta zuzendaritzekin eta hari atxikitako entitateekin lankidetzan jardutea eta koordinatzea aurretik aipatutako neurriak inplementatzeko, segimendua egiteko eta ebaluatzeko.
- Sailak herritarrekin interakzioan aritzeko jarritako bide elektronikoak koordinatzea eta bide presentzial edo birtualak sustatzea, herritarrek parte har dezaten arauak planifikatzeko eta prestatzeko prozesuetan eta politikak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeko prozesuetan. Halaber, bide horien guztien jarraipena egitea.
- Sailaren Segurtasun eta Osasun Unitatearen jardunak zuzentzea, betiere eragotzi gabe Prebentzio Zerbitzuak bere eskudantziak betetzea.
- Bere jardun-arloaren barneko espedienteen gastua baimentzea, baimen hori beste organo baten eskumena ez bada. Halaber, 5.000.000 euroko mugara bitarteko transferentzia-gastuak baimentzea.
Zerbitzuen zuzendaria sailaren kontratazio-organoa izango da lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 5.000.000 eurokoa edo hortik beherakoa duten kontratuetan –hargatik eragotzi gabe sailaren zuzendaritzek kontratu txikiak egiteko duten ahalmena–, eta eskumena izango du, halaber, baldintza berberetan, bitarteko propio pertsonifikatuei mandatuak egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren Kontratazioaren Araubidea ezartzeko uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuaren IV. tituluan aurreikusitakoaren arabera.
Zerbitzu Zuzendaritzari atxikitzen zaio sailaren berariazko estatistika-organoa.
Zerbitzuen zuzendariari dagokio sailaren aurrekontu-aurreproiektua prestatzea, haren segimendua koordinatzea, gastuak xedatzeko eta obligazioak hartzeko eragiketak gauzatzea, eta, oro har, sailaren ekonomia eta aurrekontua kudeatzea. Orobat, sailari atxikita dauden organismo autonomoen, zuzenbide pribatuko ente publikoen eta sektore publikoko gainerako entitateen aurrekontu-proiektuak koordinatzea dagokio, eta sailaren aurrekontuarekin bat datozela zaintzea.
KARGUAK
Kargu historikoak