Zerbitzu Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

8. artikulua.– Zerbitzu Zuzendaritza.

Zerbitzu Zuzendaritzari dagokio, zuzenean sailburuaren mende eta sailburuordetzarekin koordinatuta, eskudantzia hauek erabiltzea:

  1. Laguntza tekniko, juridiko eta administratiboa ematea saileko sailburuari.
  2. Sailburuari ikuspegi bateratua ematea sailaren estrategiei eta funtzionamenduari buruz, hain zuzen ere baliabideak nola esleitu eta politika publikoak eta programak nola ebaluatu erabakitzen laguntzeko.
  3. Sailaren lege-aholkularitza eta araugintza, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren arabera. Saileko aholkularitza juridikoko zerbitzua izango da Zerbitzu Juridiko Nagusiarekiko solaskidea, eta ordezkaritza-lana beteko du Koordinazio Juridikoaren Batzordean.
  4. Sailaren barruko kudeaketa zuzentzea, koordinatzea eta haren jarraipena egitea, eta Gobernu Kontseiluaren gaiak kudeatzea.
  5. Sailaren jarduera ekonomikoa eta administratiboa planifikatzea eta kudeatzea.
  6. Sailari atxikitako giza baliabideak kudeatzea, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19. artikuluak gai horri buruz esleitzen dizkion eskumenak baliatuz.
  7. Sailak langile-premien inguruan egindako aurreikuspenak ebaluatzea, eta sailaren plantilla eta lanpostu-zerrendak prestatzeko proposamenak egitea Enplegu Publikoko Zuzendaritzari. Bere eskumena izango da, halaber, saileko eta sailen arteko jarduna eta proiektuak landu, koordinatu eta ebaluatzea, barne-egituraketaren eta langileen antolaketaren arloan, lanpostu-zerrenden bidez.
  8. Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19. artikuluan jasotako eskumen guztiak eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailak deskontzentrazio bidez ematen dizkionak.
  9. Sailaren informazio-sistemak eta baliabide materialak planifikatu eta kudeatzea.
  10. Bere jardun-eremuaren barnean hartutako espedienteen ondoriozko gastua baimentzea, baimen hori beste organo baten eskumena denean izan ezik.
  11. Ebazpen-proposamenak hastea, instruitzea eta prestatzea, sailaren jarduera dela-eta sortzen diren ondare-erantzukizuneko prozeduretan.
  12. Jurisdikzio-prozeduren jarraipena eta kontrola egitea, eta Eusko Jaurlaritzako Zerbitzu Juridiko Nagusiarekiko harremanak zaintzea.
  13. Sailean koordinatzea Eusko Jaurlaritzaren eremu orokorreko proiektuak, gai hauetan: kalitatea, berrikuntza, modernizazioa, administrazio elektronikoa eta berdintasuna.
  14. Herritarrek beren eskubideen eta betebeharren inguruan egiten dituzten iradokizun, kexa eta erreklamazioen kudeaketaren koordinazioa eta jarraipena egitea, sailaren jardun-eremuetan.
  15. Zuzendaritzaren jardun-eremu guztietan, Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak ezartzea eta haien jarraipena egitea, hala nola itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapenak, etab.
  16. Aldizkari ofizialetan egin beharreko argitalpenak kudeatzea.
  17. Erregistro Orokorra eta Artxiboa kudeatzea.
  18. Zuzenean – Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako Arreta Zerbitzuarekiko harremanak zaintzea.
  19. Sailaren Segurtasun eta Osasun Unitatearen jardunak zuzentzea, betiere eragotzi gabe Prebentzio Zerbitzuak bere eskudantziak betetzea.
  20. Sailaren eta berariazko estatistika-organoaren estatistika-jarduera zuzentzea.
  21. Datu pertsonalak babesteari buruzko araudia betetzen dela bermatzea.
  22. Berdintasun Unitatearen jarduerak zuzentzea, eta gainerako zuzendaritzekin eta sailari atxikitako organoekin eta Administrazio Instituzionaleko entitateekin koordinatzea eta lankidetzan jardutea, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan aurreikusitako neurriak gauzatzea bultzatzeko.

Zerbitzuen zuzendaria izango da sailaren kontratazio-organoa. Nolanahi ere, Gobernu Kontseiluaren baimena behar da aurrekontu-legeek ezarritako muga kuantitatiboak gainditzen dituzten kontratuak edo esparru-akordioak egiteko.

  1. Zerbitzuen zuzendaria izango da, halaber, sailarentzat Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren bitarteko propio pertsonifikatuei enkarguak egingo dizkiena.
  2. Zerbitzu Zuzendaritzaren eskumena izango da kontratazio-espedienteak eta saileko bitarteko propio pertsonifikatuei egiten zaizkien enkarguak izapidetzea.

Zerbitzuen zuzendariari dagokio sailaren aurrekontu-aurreproiektua prestatzeko diru-sarreren eta gastuen egoera-orria ontzea, haren segimendua koordinatzea, gastuak xedatzeko eta obligazioak hartzeko eragiketak gauzatzea, eta, oro har, sailaren ekonomia eta aurrekontua kudeatzea. Orobat, organismo autonomoen, zuzenbide pribatuko ente publikoen eta sailari atxikitako gainerako entitate publikoen aurrekontu-proiektuak koordinatu beharko ditu, eta sailaren aurrekontuarekin bat datozela zaindu.

Herritarrei arreta integral eta multikanala emateko eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izateko ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuaren 129.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz, Zerbitzuen zuzendaria izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Gobernantza Publikoaren Sailarteko Batzordeko kidea, eta haren ordezkoa Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailari proposatuko zaio, sailburuaren agindu baten bidez.

Turismo eta Merkataritzako lurralde-bulegoak Zerbitzuen zuzendariaren mende egongo dira hierarkikoki.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Jose Antonio Carrillo Navas
(2024/07/20 - ) Zerbitzu zuzendaria

Kargu historikoak

Mª Angeles Alonso Prieto
(2024/06/27 - 2024/07/16) Zerbitzu zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak