Zerbitzu Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

8. artikulua.– Zerbitzu Zuzendaritza.

  1. Zerbitzu Zuzendaritzari, organikoki sailburuaren mende, dekretu honek oro har esleitzen dizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio, dekretu honetan beste organo batzuei esleitzen ez bazaizkie:
    1. Sailburuari laguntza tekniko-juridikoa eta administratiboa ematea.
    2. Sailaren aurrekontuen aurreproiektua egitea eta horren jarraipena eta aldaketak egitea.
    3. Sailaren kudeaketa ekonomikoa egitea eta aurrekontua betearazteko faseak izapidetzea. Zerbitzuen zuzendariak sailaren 1.000.000 eurotik beherako gastuak baimenduko ditu.
    4. Sailaren eskumeneko gaietako aurrekontuetan ondorio ekonomikoak dituzten xedapen-proiektuak izapidetzea, eta Gobernu Kontseiluari aurkeztu behar zaizkion Sailaren ekonomia eta aurrekontu arloko gaiak prestatzea.
    5. Langileak prestatzeko eta hobetzeko planak egitea, hargatik eragotzi gabe Funtzio Publikoaren Zuzendaritzari eta Administrazio Publikoaren Euskal Institutuari dagozkien eskumenak, eta sailari atxikitako giza baliabideak planifikatzea eta kudeatzea. Zerbitzuen zuzendariak gauzatuko ditu Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19. artikuluak eta indarrean dagoen gainerako araudiak sailari esleitzen dizkion eskumenak.
    6. Sailak langile-beharrei buruz egindako aurreikuspenak ebaluatzea, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzari proposatzea saileko plantilla eta lanpostu-zerrendak egiteko.
    7. Berdintasun Unitatearen jarduerak zuzentzea eta gainerako zuzendaritzekin, Administrazio instituzionaleko entitateekin eta sailari atxikitako organoekin bultzatzea, koordinatzea eta lankidetzan aritzea, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuak onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen testu bateginean eta Eusko Jaurlaritzak onartutako Berdintasunerako Planean aurreikusitako neurriak betearaztea sustatzeko.
    8. Saileko Segurtasun eta Osasun Unitatearen jardunak zuzentzea, hargatik eragotzi gabe prebentzio-zerbitzuari dagozkion eskudantziak.
    9. Sailaren aholkularitza juridikoa eta araugintza, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legearen 4. eta 5.3 artikuluetan, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoari buruzko apirilaren 25eko 144/2017 Dekretuaren 42. artikuluan eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 3. eta 15. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
    10. Gobernu Kontseilura eta batzordeetara bidali beharreko sailaren gaiak izapidetzea, bai eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste edozein aldizkari ofizialetan argitaratu beharreko xedapenak eta administrazio-egintzak izapidetzea ere.
    11. Saileko gainerako organoekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko organo eskudunekin koordinatuta, saileko zerbitzuen eta sailean erabiltzen diren lan-sistemen eta -metodoen barne-antolaketari, arrazionalizazioari eta informatizazioari buruzko proposamenak egitea.
    12. Sailaren jarduerak bultzatzea eta sailean Eusko Jaurlaritzaren esparru orokorreko proiektuak koordinatzea arlo hauetan: kalitatea eta etengabeko hobekuntza, herritarrentzako arreta, administrazio elektronikoa eta zerbitzu digitalak, datuen eta informazioaren gobernantza, berrikuntza, gardentasuna, herritarren parte-hartzea eta gobernu ona.
    13. Erregistro Orokorra, Artxiboa eta Saileko gainerako dokumentazio-zentroak kudeatzea.
    14. Saileko bulegoen barne-araubidea zaindu eta zaintzea, eta sailari atxikitako ondarea eta ekipamendua administratu eta kontserbatzea.
    15. Herritarrentzako informazio- eta arreta-zerbitzuen funtzionamendua kudeatzea (2. eta 3. mailak), eta Zuzenean-Herritarren Arreta Zerbitzuarekiko harremanak antolatzea, bere eskumen-eremuko gaietan solaskide operatiboak daudela ziurtatuz.
    16. Sailaren jardun-eremuetan, beren eskubide eta betebeharrei buruz herritarrek egindako erreklamazioen kudeaketaren koordinazioa eta jarraipena egitea.
    17. Informazioaren argitalpen aktiboa, informazio publikoa eskuratzeko eta sektore publikoko informazioa berrerabiltzeko eskubideen eskaerei emandako erantzuna eta Sailaren datu publikoen irekiera koordinatzea eta horien jarraipena egitea, sektore publikoko informazioaren gardentasunari eta berrerabilerari buruzko politikarekin bat etorriz.
    18. Sailak herritarrekiko interakzioaren zerbitzura jarritako kanal elektronikoen erabileraren koordinazioa eta jarraipena egitea, eta plangintza-prozesuetan, arauak egiteko prozesuetan eta politikak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeko prozesuetan parte hartzeko bide presentzialak edo birtualak irekitzea sustatzea.
    19. Sailaren Estatistika Plana egitea, Euskal Estatistika Plana eta urteko Estatistika Programak lantzen Euskal Estatistika Erakundearekin lankidetzan. Era berean, Zerbitzu Zuzendaritzak sailaren Berariazko Estatistika Organoari esleitutako eskumenak eta ahalmenak baliatuko ditu, eta laguntza teknikoa emango dio saileko edozein organori saileko estatistikekin lotutako gaietan. Saileko Berariazko Estatistika Organoa Zerbitzuen zuzendariaren mende egongo da.
    20. Ebazpen-proposamenak egitea, organo horien ebazpenen aurka aurkezten diren errekurtsoei buruz izapidetutako espedientea eta saileko organo interesdunek emandako txostena ikusita.
    21. Sailean sortzen diren gaiei buruzko azterlanak eta txostenak egitea, bereziki gai ekonomiko eta sozialei buruzkoak, bai eta sailaren jarduera ekonomikorako ildoak planifikatu eta programatzea ere, beste sail edo administrazio batzuek egiten dituzten eta eragin ekonomikoa duten planen prestakuntza-prozesuetan, baldin eta beren jardun-arloetan eragiten badute eta beste zuzendaritza batzuei esleitu ez bazaizkie.
    22. Saileko zerbitzu orokorrak antolatu eta administratzea, sailburuordetza eta zuzendaritzen lanerako sistema eta metodoak koordinatzea, eta saileko administrazio-unitateen banaketa espaziala eta ekipamendu materiala antolatzea, hargatik eragotzi gabe Jaurlaritzako beste sail batzuei esleitutako eskumenak.
    23. Sailaren eskumenekoak diren gaiak koordinatzeko neurriak gauzatzea, Eusko Jaurlaritzak Europar Batasuneko araudia eta politikak egiten eta aplikatzen izan beharreko esku-hartzea garatzeko, indarrean dauden arauekin bat etorriz, eta saileko organoen eta Europar Batasuneko erakundeen arteko gaiak eta harremanak bideratzea, Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren organo eskudunaren bitartez.
    24. Sailaren jarduera dela-eta sortzen diren ondare-erantzukizuneko prozeduretan ebazpen-proposamenak hasi, instruitu eta prestatzea.
    25. Hizkuntza Ofizialen Erabilerarako Irizpideak onartzea eta, hala badagokio, horiek eguneratzea, egokitzea eta aldatzea, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzarekin; kudeaketa-planak eta gainerako zuzendaritzek hizkuntza-normalizazioaren arloan egindako gainerako lana koordinatzea eta dinamizatzea; eta, oro har, euskara sustatzea politika publikoetan eta sailak kudeatzen duen beste edozein arlotan; horretarako, Euskara Unitate Administratiboa atxikiko zaio.
  2. Zerbitzuen zuzendaria izango da honako hauetarako eskumena duen organoa:
    1. Kontratazio-espedienteak eta bitarteko propioei eta zerbitzu teknikoei egindako enkarguak izapidetzea.
    2. Sailaren kontratazio-organo gisa jardutea, lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, sektore publikoko kontratazioa arautzen duen araudian ezarritakoaren arabera, 1.000.000 eurotik gorakoa ez duten kontratuetan.
      Era berean, eta baldintza berberetan, eskumena izango du sektore publikoko kontratazioaren araudian ezarritakoaren arabera Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren bitarteko propio pertsonifikatu den entitateekin prestazio jakin bat hitzartzeko negozio juridikoak sinatzeko.

6. artikulua.– Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren zuzendariak.

Saileko zuzendariek, oro har, honako eginkizun hauek izango dituzte:

  1. Zuzendaritzako barne-zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, hargatik eragotzi gabe Zerbitzu Zuzendaritzari esleitutako eskumen orokorrak.
  2. Zuzendaritzaren jarduerak bultzatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea.
  3. Kontratazio-organoei laguntza teknikoa eta materiala ematea eta bultzatzea.
  4. Bere zuzendaritzako gaiekin zerikusia duten zehapen-espedienteak instruitzea, baldin eta sailburuak hasi eta ebatzi behar baditu.
  5. Bere jardun-eremuko ofiziozko berrikuspeneko eta kaltegarritasun-deklarazioko prozedurak izapidetzea.
  6. Bere eskumeneko gaietan, goragoko organoei proposamenak egitea, Zerbitzu Zuzendaritzarekin lankidetzan, bere Zuzendaritzarekin zerikusia duten estatistikak eta azterlan orokorrak diseinatzen eta egiten.
  7. Bere jardun-arloan, Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeari dagokionez, honako eginkizun hauek betetzea: Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak ezartzea, hala nola itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta Sailak antolatutako ekitaldi publikoak, eta irizpide horien jarraipena egitea; kudeaketa-plana onartzea, Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko otsailaren 22ko 19/2024 Dekretuaren 20. artikuluan aurreikusitakoaren arabera; hizkuntza-irizpideak kontratazio publikoan eta dirulaguntzen deialdietan sartzea proposatzea, Gobernu Kontseiluaren 2023ko ekainaren 6ko Erabakian aurreikusitakoaren arabera (erabaki horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta hari atxikitako sektore publikoa osatzen duten gainerako entitateetan hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak onartzen dira).
  8. Bere jardun-arloari dagozkion laguntza-programak ebaztea, baldin eta ebazpen-proposamena sailaren lurralde-ordezkaritzei esleituta badago, bai eta araudiak berariaz hala ezartzen duen beste programa batzuk ere.
  9. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, orokorrean, Jaurlaritzako zuzendariei atxikitzen zaizkienak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Karmele Arias Martinez
(2024/07/16 - ) Zerbitzu zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak