Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Zerbitzu Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

9. artikulua.– Zerbitzu Zuzendaritza.

  1. Zerbitzu Zuzendaritzak, 6. artikuluan adierazitako egitekoez gain, beste hauek ere izango ditu:
    1. Sailari atxikita dauden langileen burua izango da eta sailarekin zerikusia duten administrazio-egintzak eta ohiko kudeaketa-lanak beteko ditu, baita indarrean dagoen araudiak agintzen dion beste edozein egiteko ere. Bereziki, egiteko hauek izango ditu:
      1. Langile-gaietan Euskal Funtzio Publikoaren arauek sail bakoitzari ematen dizkioten eskumenak erabiltzea.
      2. Saileko langileen prestakuntzarako eta hobekuntzarako planak eta programak prestatzea, hargatik eragotzi gabe funtzio publikoaren ardura duen zuzendaritzaren eta Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren eskudantziak.
      3. Langileen arloan jartzen diren errekurtsoak ebazteko izapideak eta proposamenak egitea, hargatik eragotzi gabe funtzio publikoaren arloan ardura duten organoen eskudantziak.
    2. Sailaren aurrekontuei buruzko aurreproiektua koordinatu eta lantzea, eta haren jarraipena egitea; sailari atxikitako sektore publikoko entitateen aurrekontu-proiektuak koordinatu eta sailarenarekin bateratzea; aurrekontuan egin beharreko aldaketak izapidetzea, eta saileko gastu-programak ebaluatzea.
    3. Sailaren kudeaketa ekonomikoa egitea, behar den informazio-, etengabeko ebaluazio- eta jarraipen-sistemak ezarri eta mantenduz.
    4. Sailaren 1.000.000 eurotik beherako gastuak baimentzea.
    5. Saileko atalek lanpostuak fisikoki kokatzeko eta ekipamendua banatzeko egiten duten lana eta lekua eraberritzeko eta hobetzeko egiten dituzten obrak zuzentzea, hargatik eragotzi gabe hainbat sailetarako diren zerbitzuen ardura duten organo eskudunen eskumenak.
    6. Sailaren egoitzetako barne-araubidea bete eta zaintzea, eta sailari atxikitako ondarea eta ekipamendua kudeatu eta zaintzea.
    7. Sailaren Erregistro Orokorra, Artxiboa, Liburutegia eta gainerako dokumentazio-zentroak kudeatzea, hargatik eragotzi gabe hainbat sailetarako zerbitzuen ardura duten organo eskudunen eskudantziak.
    8. Sailaren zerbitzu eta lan-moldeen barne-antolaketari, arrazionalizazioari eta informatizazioari buruzko proposamenak egitea, saileko gainerako organoekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren organo eskudunekin koordinaturik.
    9. Saileko Segurtasun eta Osasun Atalaren lanak zuzendu eta antolatzea, hargatik eragotzi gabe Prebentzio Zerbitzuaren eskudantziak.
    10. Sailaren gaien artetik Gobernu Kontseiluak eta, hala badagokio, gobernu-batzordeek onartu beharrekoak direnak hara bidaltzeko izapideak egitea, berariaz bestelakorik adierazi ezean.
    11. Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 56. artikuluaren arabera, Eusko Legebiltzarrera igorri behar diren gaiak hara bidaltzeko izapideak egitea eta sailak Arartekoarekin izan behar dituen harremanak kudeatzea, organo eskudunen bitartez.
    12. Aldizkari ofizialetan argitaratu behar diren dokumentuen bidalketa izapidetzea eta gardentasunari buruzko arau aplikagarrietatik sortutako publikotasun aktiboaren betebeharrak betetzea.
    13. Sailean dauden informazio publikoa eskuratzeko eskabideak izapidetu eta ebaztea, gardentasunari buruzko arau aplikagarriei jarraituz.
    14. Komunikazio-organo gisa jardutea gainerako sailekin eta sailarekin harremanetan dauden organismo edo entitateekin, eta sailarteko batzorde eta kontseiluetan parte hartzea, baldin eta aztergaien artean zuzendaritza honen ardurapeko egitekoren bat badago.
    15. Sailaren jardunarekin lotuta sortzen diren ondare-erantzukizuneko espedienteak hasi eta izapidetzea, ondoren sailburuari emateko, ebatz ditzan.
    16. Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren berariazko gaien, antolaketaren eta informatikaren inguruan sailari dagozkion eskumenak kudeatzea.
    17. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen argitaratze-jarduerari buruzko irailaren 25eko 135/2018 Dekretuan xedatutakoaren arabera, sailari dagozkion egitekoak betetzea.
    18. Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak kudeatzeko eredua arautzen duen martxoaren 10eko 36/2020 Dekretuan xedatutakoaren arabera sailari dagozkion egitekoak.
    19. Sailak egindako datu pertsonalen tratamenduei aplikatu beharreko segurtasun- eta pribatutasun-neurriak ezartzeko behar den laguntza teknikoa eta antolakuntzakoa koordinatu eta ematea.
    20. Euskal Estatistika Planak esleitutako estatistika-eragiketak egitea, bai eta Euskal Estatistika Erakundearekin (Eustat) harremana izatea ere, plan hori garatzeko eta eragiketa berriak proposatzeko edo daudenak hobetzeko.
  2. Zerbitzuen zuzendariak izango ditu Ogasun eta Finantza Saileko kontratazio-organoari dagozkion ahalmenak, lizitazioaren oinarrizko aurrekontua edo, halakorik ezean, balio zenbatetsia, BEZa barne, 1.000.000,00 eurotik beherakoa duten kontratu eta hitzarmenetan.
    1. Halaber, prestazioen zenbatekoa 1.000.000,00 eurotik beherakoa bada, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateen bitarteko propio pertsonifikatuaren izaera duten entitateei mandatuak egiteko eskumena izango du, sektore publikoaren kontratazioa erregulatzen duen araudiaren arabera.
  3. Gainera, Ogasun eta Finantza Sailaren eremuan, Zerbitzu Zuzendaritzak ardura hauek izango ditu:
    1. Sailaren aholkularitza juridikoa, sailaren araugintza egituratu eta lantzea baitagokio saileko gainerako zuzendaritzekin koordinatuz; sailaren gainerako organoek beren gain hartu ez dituzten aholkularitza eta laguntza juridikoko jarduerak egingo ditu, eta Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legearen bidez saileko aholkularitza juridikoei esleitu zaizkien gainerako egitekoak ere bai.
    2. Administrazioa eraberritu eta modernizatzearen eta administrazio elektronikoaren, kudeaketa aurreratuaren, gobernantzaren eta berrikuntzaren inguruan eskumena duten organoek mahai gainean jarritako ekimenak eta gidalerroak garatu eta gauzatzeko behar diren euskarriak bermatzea, gobernu-programan gai horien inguruan ezarri diren aurreikuspenak sailaren jarduketa-arloan garatzeko.
    3. Sailaren barne-koordinazioa Europar Batasuneko arauak eta politikak landu eta aplikatzerakoan, gaien izapidetzea eta saileko organoek Europar Batasuneko instituzioekin izan behar dituzten harremanak bideratuz, Lehendakaritzako organo eskudunaren bidez.
    4. Sailari atxikitako zuzendaritza, organismo autonomo, entitate
    5. Herritarrei informazioa eman eta harrera egiteko sailaren zerbitzuen funtzionamendu onena ziurtatzea (harrerako 2. eta 3. mailak), baita herritarrei harrera egiteko Jaurlaritzaren Zuzenean zerbitzuarekin harremanak behar bezala artikulatzea ere, bere eskumenen eremuko arloetan solaskide operatiboak badaudela ziurtatuz.
    6. Sailak herritarrekiko interakzioaren zerbitzura jarritako kanal elektronikoen erabileraren koordinazioa eta jarraipena egitea, eta plangintzarako, araugintzarako eta politiken eta zerbitzu publikoen kalitatearen ebaluaziorako kanal presentzialak edo birtualak irekitzea suspertzea.
  4. Sailaren berariazko estatistika-organoa Zerbitzu Zuzendaritzari atxikitzen zaio, betiere Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren Estatistika Organo Berezia sortu eta haren antolakuntza eta jarduera ezartzen dituen martxoaren 8ko 48/2005 Dekretuan xedatutakoaren arabera

6. artikulua.– Ogasun eta Finantza Saileko zuzendaritzak.

Orokorrean, egiteko hauek izango dituzte Ogasun eta Finantza Saileko zuzendariek:

  1. Sailburuaren eta sailburuordeen ebazpenak betearaztea eta eskuordetzen zaizkien eskudantziak baliatzea.
  2. Saila ordezkatzea, sailburuak eskuordetuta.
  3. Zuzendaritzaren jarduera guztiak programatu, bultzatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea.
  4. Zuzendaritza barruko zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea organo eskudunek ezarritako arauak aintzat harturik, eta, batez ere, espediente-erregistroak eta -artxiboak antolatzea, Zerbitzu Zuzendaritzari dagozkion eskudantziak ezertan eragotzi gabe.
  5. Errekurtsoak ebaztea, indarrean dagoen araudian aurreikusten diren kasuetan.
  6. Dagokien eskumen-eremu materialean emandako egintza deuseztagarrien kaltegarritasun-espedienteak izapidetzea.
  7. Dagokien eskumen-eremu materialean emandako xedapen eta egintza deusezak berrikusteko espedienteak izapidetzea.
  8. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta hizkuntza-politikaren arloko eskumena duen organoarekin elkarlanean, indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea beren esparruan eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, beren zuzendaritzako zerbitzuburuekin batera euskararen kudeaketa integratua eginez.
  9. Hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak ezarri eta inplementatzea, eta horien jarraipena egitea Zuzendaritzaren jardun-esparruetan, besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapenofizialak eta sailak antolatutako ekitaldi publikoak. Halaber, hala dagokionean, kontratazio publikoan Kontratazio organoari eta dirulaguntzak emateko deialdietan organo eskudunari hizkuntza-irizpideak sartzea proposatzea.
  10. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean, EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2030 Estrategiako helburuak definitzea beren esparruan eta horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, beren zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez.
  11. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki esleitzen dizkien eskumen eta egiteko guztiak eta, komunak direlako, oro har zuzendariei dagozkienak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Mª Luz Ruiz Melendo
(2024/06/27 - ) Zerbitzu zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak