Lehendakaritza

Zerbitzu Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

8. artikulua.– Zerbitzu Zuzendaritza.

Dekretu honen 6. artikuluak saileko zuzendariei ematen dizkien egiteko orokorrez gain, zerrendatutako egiteko hauek ere izango ditu Zerbitzu Zuzendaritzak, sailburuaren mende:

Kudeaketa ekonomikoaren eremuan:

  1. Sailaren eskumeneko arloetan, ekonomiari buruzko azterlan eta memoriak programatzea eta, hala badagokio, saileko gainerako zuzendaritzekin koordinatuta egitea. Sailaren aurrekontuen aurreproiektua prestatzeko, zuzendaritzak koordinatuko ditu eta aurreproiektu propioa formulatuko du sailburuaren gainbegiradapean.
  2. Sailaren ekonomia eta aurrekontua kudeatzeko jarduketak egin eta koordinatzea, haiek betearaztea, eta jarraipena eta ebaluazioa egitea. Zerbitzuen zuzendariak sailaren gastuak baimenduko ditu, baldin eta dekretu honetan xedatutakoaren arabera beste organo bati ez badagozkio, eta Gobernu Kontseiluaren eskumenak eragotzi gabe.
  3. Sailak dituen ondasunak direla eta, zuzendaritza eskudunarekin izan beharreko harremanak koordinatzea, Euskal Ondareari buruzko Legeak dioen bezala. Era berean, sailarekin elkarlanean, sailarenak diren ondasun eta eskubideen ondare-inbentarioa osatzen laguntzea.

Asistentzia juridikoaren eremuan, Zerbitzu Zuzendaritzari atxikitako Aholkularitza Juridikoa sailaren zuzenbideko aholkularitzako administrazio-zerbitzua da. Sailaren zerbitzu erkidea da, eta irizpide-batasunarekin jarduten du eremu horretan. Honako hauek dagozkio:

  1. Saileko organoei aholkularitza juridikoa ematea, eta eskatutako zuzenbide-txostenak ematea, beste organo batzuen eskumenak eragotzi gabe.
  2. Sailaren edo berari atxikitako Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateen egintzen aurka jarritako edo sailaren gaietan jarritako administrazio-errekurtsoak ebazteko proposamenak aztertu, izapidetu eta formulatzea.
  3. Sailaren jarduerari lotutako ondare-erantzukizunari buruzko erreklamazioak hasi eta izapidetzea.
  4. Administrazioarekiko auzibidera jo aurretik eta Konstituzio Auzitegiko eta Arbitraje Batzordeko prozedurak abiatu aurretik, beste administrazio publiko batzuek egindako errekerimenduei buruzko ebazpen-proposamenak prestatzea, Eusko Jaurlaritzako Zerbitzu Juridiko Nagusiarekin lankidetzan.
  5. Sektore publikoaren kontratuei buruzko legeriari lotutako prozedurak izapidetzea, saileko gainerako zuzendaritzek izapidetzen dituzten kontratu txikiak izan ezik, hargatik eragotzi gabe Kontratazio Batzorde Nagusiaren eskumenak eta beste organo batzuei arauz esleitutako eskumenak. Halaber, saileko organoei gai hauei buruzko aholkularitza ematea dagokio: sektore publikoko kontratuen arloko legeei buruz, lege horietan bertan araututako prozeduretan lege horiek zuzen aplikatzeari buruz eta kontratuak gauzatzeari buruz; hargatik eragotzi gabe beste organo batzuei esleitutako eskumenak.
  6. Fundazioen gaian, indarreko legeek sailari esleitzen dizkioten gai horretako egitekoak bereganatu eta koordinatzea.
  7. Xedapen orokorreko proiektuak prestatzea, baita txosten juridikoak ematea eta aurretik behar diren lan tekniko-juridikoak egitea ere.
  8. Gobernu Kontseiluari edo haren organo delegatuei aurkeztu behar zaizkien espedienteak eta gaiak izapidetzea, koordinatzea eta prestatzea.
  9. Oro har, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legeak eta Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoaren apirilaren 25eko 144/2017 Dekretuak sailetako aholkularitzei esleitzen dizkieten egitekoak, bai eta aholkularitza tekniko-juridikoaren arloan esleitzen zaizkion eta Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridiko Nagusiari ez dagozkion gainerako egitekoak ere.

Langileak kudeatzeko eremuan:

  1. Sailari atxikitako langileen gaineko prozedurak administratu eta kudeatzea, Euskal Enplegu Publikoaren Legearen 19. artikuluak zehazten dituen eskumenez baliatuta, betiere beste organo batzuei dagozkien eskudantziak urratu gabe.
  2. Saileko langileen beharrizanak ebaluatzea, eta saileko lanpostuen zerrendak eta plantillak prestatzeko proposamenak egitea.
  3. Sailari atxikitako giza baliabideen esparruan, jarduera bateragarritasunari buruzko espedienteak ebaztea.
  4. Langileentzako prestakuntza- eta hobekuntza-planak eta -programak sustatzea, hargatik eragotzi gabe IVAP-Administrazio Publikoaren Euskal Institutuarekin eta gaian eskumena duen sailarekin lankidetzan egin behar direnak.
  5. Organo eskudunek langileen gainean hartutako erabaki eta ebazpenen gaineko informazio egokia ematea saileko zerbitzuei, eta betetzen direla zaintzea.
  6. Langileen arloan, indarrean dagoen legeriaren arabera behar diren espedienteei hasiera ematea eta zehapen arinak jartzea.

Aurrekoez gain, sailaren zeharkako kudeaketako organoa den aldetik:

  1. Eusko Jaurlaritzaren ekimen eta jarraibide orokorrak garatzeko eta gauzatzeko beharrezkoa den sostengua bermatzea, arlo hauetan: kudeaketa aurreratua, modernizazioa, administrazio elektronikoa, gobernantza eta berrikuntza. Halaber, ekimen eta jarraibide horiek sustatzea sailaren barruan.
  2. Sailean herritarrentzako informazio- eta arreta-zerbitzuek egoki funtzionatzen dutela bermatzea (arretarako 2. eta 3. mailak), eta Eusko Jaurlaritzako Zuzenean – Herritarren Arreta Zerbitzuarekin izan beharreko harremanak egokiro antolatzea.
  3. Herritarrek beren eskubideen eta betebeharren inguruan egiten dituzten iradokizun, kexa eta erreklamazioen kudeaketaren koordinazioa eta jarraipena egitea, sailaren jardun-eremuetan.
  4. Sailaren ikus-entzunezkoen argitalpen elektroniko, informatiko eta telematikoak koordinatzea, eta saileko zuzendaritzekin batera bermatzea bere eskumen-eremuko gaietan solaskide operatiboak daudela.
  5. Lanpostuen banaketa fisikoarekin, ekipamenduarekin eta eraberritze-lanekin zerikusia duten saileko unitate guztien jardunak zuzentzea; hala ere, administrazioko beste sail batzuei gai horretan esleitutako eskumenak errespetatuko dira. Sailaren bulegoen mantentze-lanak egitea, atxikitako ondarea administratzea eta kontserbazioaz arduratzea.
  6. Sailaren informatika-gaietako beharrizanak –aplikazioak eta euskarriak– planifikatu eta koordinatzea, baldin eta ez badaude Administrazioko beste sail batzuei esleituta.
  7. Administrazio-xedapen eta -egintzen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko argitalpena izapidetzea eta koordinatzea.
  8. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzarekin, gainerako zuzendaritzek hizkuntza-normalizazioaren arloan egiten duten lana koordinatu eta dinamizatzea, eta euskara sustatzea saileko politika publikoetan eta sailak kudeatzen duen beste edozein eremutan; horretarako, Euskararen Administrazio Unitatea atxikiko zaio.
  9. Sailburuordetza edo zuzendaritzaren baten eremua gainditzen duten gaietan, kontratazio-organo gisa jardutea, baldin eta, indarreko legeen arabera, kontratuak txikitzat jotzen badira.
  10. Sailean kalitate- eta berrikuntza-ereduak diseinatu eta garatzea.
  11. Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren edukiak eta Eusko Jaurlaritzak onartutako Berdintasunerako Planaren edukiak identifikatu eta garatzea, gainerako zuzendaritzekin, Administrazio instituzionaleko entitateekin eta hari atxikitako organoekin batera bultzatu, lan egin eta koordinatuta, legean aurreikusitako neurriak bete daitezen, gizon eta emakumeen berdintasunerako unitateei emandako egitekoekin bat.
  12. Sailaren administrazio-unitateen funtzionamendua eta egitura arrazionalizatzeko proposamenak eta txostenak egitea, bai eta kudeaketa-prozedurak diseinatu eta eguneratzea ere, hargatik eragotzi gabe beste sail batzuei gai berean esleitutako eskumenak.
  13. Datu pertsonalen pribatutasun-neurrien arduradun gisa dagozkion egitekoak betetzea.

Zerbitzu Zuzendaritzaren mende, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko estatistika-organoak dagozkion eskumenak izango ditu, eta ahalmenak baliatuko, honako dekretu hauetan ezarritakoaren arabera: 180/1993 Dekretua, ekainaren 22koa, Jaurlaritzaren Sailetako Estatistikarako Organo Bereziak arautzen dituena, eta 86/1996 Dekretua, apirilaren 23koa, Kultura Sailaren estatistikarako organo berezia sortzeari buruzkoa. Eta, bereziki, informazio-, estatistika-, azterketa- eta analisi-sistemen arloko kudeaketa eta koordinazioa egingo du, Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailari dagozkion eskumenei kalterik egin gabe.

6. artikulua.– Zuzendaritzak.

Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko zuzendaritza bakoitzaren burua zuzendaria izango da, zuzenean eta organikoki dagokion sailburuordearen mende egongo dena, salbu eta Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzaren, Zerbitzu Zuzendaritzaren eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzaren kasuan, horiek sailburuaren mende egongo baitira. Zuzendariek honako egiteko hauek izango dituzte, oro har:

  1. Zuzendaritzako jarduerak programatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea organo eskudunek emandako arauen arabera.
  2. Organo arduradunei planak, jardun-programak eta arau-garapenak proposatzea bakoitzak eskumeneko dauzkan gaietan.
  3. Dekretu honek esleitzen dizkien egitekoetarako behar diren administrazio-egintzak ematea.
  4. Mendeko zerbitzu eta unitateak antolatzea, baita horien lan-sistemak ere.
  5. Indarreko legeriaren arabera txikitzat jotzen diren kontratuen gastuak baimentzea, bakoitzak bere jardun-arloan, eta, oro har, kontratu horietako kontratazio-organoa izatea.
  6. Indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea berari dagokion alorrean, eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, bere zuzendaritzako zerbitzuburuekin batera euskararen kudeaketa integratua eginez; hori guztia, Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean.
  7. Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak ezartzea eta horien jarraipena egitea Zuzendaritzako jardun-esparruetan, besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak. Halaber, hala badagokio, hizkuntza-irizpideak txertatzea administrazio-kontratazioan eta dirulaguntza-deialdietan.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Leire Corrales Goti
(2024/06/27 - ) Zerbitzu zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak