Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Zerbitzu Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

6. artikulua.– Zerbitzu Zuzendaritza.

Zerbitzu Zuzendaritzak honako egiteko hauek izango ditu, dekretu honetako 5. artikuluan oro har esleitzen zaizkionez gainera:

  1. Sailari atxikitako giza baliabideak kudeatzea, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19. artikuluak gai horri buruz esleitzen dizkion eskumenak baliatuz.
  2. Sailaren Segurtasun eta Lan Osasun Unitatearen jardunak zuzentzea, hargatik eragotzi gabe Prebentzio Zerbitzuari dagozkion eskudantziak.
  3. Langileen prestakuntza-planak eta -programak koordinatu eta kudeatzea.
  4. Sailaren aurrekontuei buruzko aurreproiektua koordinatu eta lantzea, eta haren jarraipena egitea; sailari atxikitako sektore publikoko entitateen aurrekontuei buruzko aurreproiektuak koordinatu eta sailarenarekin bateratzea; aurrekontuko aldaketak izapidetzea, eta gastu-programak ebaluatzea.
  5. Sailaren ekonomia- eta aurrekontu-kudeaketa egitea, dagozkion informazio-sistemak, ebaluazio jarraitukoak eta jarraipen-sistemak ezarriz eta mantenduz.
  6. Sailaren gastuak baimentzea, hargatik eragotzi gabe Gobernu Kontseiluaren eskumenak eta 18.2.v) artikuluan Laneko eta Gizarte Segurantzako lurralde-ordezkariei funtzionamendu-gastuak onartzeko esleitzen zaizkien eskumenak, funts aurreratuen araubidearen barruan; halaber, kreditu-transferentziak izapidetzea dagokio.
  7. Zerbitzuen eta lan-metodoen barne-antolaketari, arrazionalizazioari eta informatizazioari buruzko proposamenak egitea, eta, halaber, zerbitzu publikoetako kalitate-hobekuntzaren eta berrikuntzaren arloan organo eskudunek emandako ekimenak eta jarraibideak sailetako organoek nola betetzen dituzten gainbegiratzea.
  8. Irizpen teknikoak eta, oro har, aholkularitza juridikoa ematea sailaren berezko arloei dagokienez, saileko organoek proposatuta. Bereziki, honako hauetan aipatzen diren egitekoak garatu behar ditu: Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legearen 4. artikulua eta 5.3 artikulua, eta Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoari buruzko apirilaren 25eko 144/2017 Dekretuaren 42. artikulua.
  9. Sailburuak ebatziko dituen ondare-erantzukizuneko espedienteak hasi eta izapidetzea.
  10. Kontratuen arloko aholkuak eta informazioa eman eta espedienteak eta gorabeherak izapidetzea, bai eta kontratazioaren arloko errekurtso arrunten eta apartekoen txostenak egitea ere, kontratazio-organoarentzat, organo sustatzaileentzat eta kontratazio-mahaiarentzat.
  11. Izapideak egitea sailaren gaiak Gobernu Kontseilura eta, hala badagokio, Jaurlaritzako batzorde delegatuetara bidaltzeko, baldin eta haiek landu beharrekoak badira. Era berean, gaiak eta dokumentazioa Eusko Legebiltzarrera bidaltzeko izapideak egitea, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 56. artikuluan xedatutakoaren arabera.
  12. Aldizkari ofizialetan argitaratu beharreko gaiak izapidetzea.
  13. Sailaren informatika-zerbitzu propioen jarraipena egitea eta, hala badagokio, zerbitzu horiek kudeatzea, bai eta datu pertsonalen babesari buruzko araudia betetzen dela bermatzea ere, hargatik eragotzi gabe Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko datuak babesteko ordezkariari dagozkion egitekoak.
  14. Irailaren 25eko 135/2018 Dekretuaren 9. artikuluan sailari esleitutako argitaratze-egitekoak betetzea (135/2018 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen argitaratze-jarduerari buruzkoa).
  15. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateen informazioaren eta komunikazioaren teknologiak kudeatzeko ereduaren antolamenduari dagokionez sailari dagozkion egitekoak garatzea eta, bereziki, martxoaren 10eko 36/2020 Dekretuaren 7. eta 14. artikuluetan ezarrita dauden egitekoak (36/2020 Dekretua, zeinaren bidez arautzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak kudeatzeko eredua).
  16. Eusko Jaurlaritzaren ekimen eta jarraibide orokorrak garatzeko eta gauzatzeko beharrezkoa den sostengua bermatzea, arlo hauetan: kudeaketa aurreratua, modernizazioa, administrazio elektronikoa, gobernantza eta berrikuntza. Halaber, ekimen eta jarraibide horiek sustatzea sailaren barruan.
  17. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzarekin, gainerako zuzendaritzek hizkuntza-normalizazioan egiten duten lana koordinatzea eta dinamizatzea, eta euskara sustatzea politika publikoetan eta sailak kudeatzen duen arloan.
  18. Berdintasun Unitatearen jarduerak zuzentzea, eta gainerako zuzendaritzekin eta sailari atxikitako organoekin eta administrazio instituzionaleko entitateekin koordinatzea eta lankidetzan jardutea, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan eta Eusko Jaurlaritzak onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean aurreikusitako neurriak gauzatzea bultzatzeko.

Zerbitzuen zuzendaria izango da sailaren kontratazio-organoa. Organo eskuduna da, era berean, entitate bati prestazio jakin baten mandatua egiteko xedea duten negozio juridikoak sinatzeko. Horretarako, baina, entitateek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren bitarteko propio pertsonifikatuaren izaera izan behar dute, sektore publikoko kontratazioa erregulatzen duen araudian ezarritakoarekin bat etorriz.

5. artikulua.– Zuzendariak.

Zuzendariek, dagokien sailburuordearen zuzeneko eta hierarkiazko mendetasunez –Zerbitzuen zuzendaria, Kabineteko zuzendaria eta Komunikazioko zuzendaria izan ezik, zeinak sailburuaren mende baitaude–, egiteko hauek izango dituzte, oro har:

  1. Sailburuaren eta sailburuordeen ebazpenak betearaztea eta eskuordetzen zaizkien eskumenak baliatzea.
  2. Saila ordezkatzea, sailburuak eskuordetuta.
  3. Zuzendaritzaren jarduerak programatu, bultzatu, gidatu, koordinatu eta kontrolatzea.
  4. Espedienteen erregistroak eta artxiboak eta dagokion zuzendaritzako barne-zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, organo eskudunek ezarritako arauekin bat eginik, eta hargatik eragotzi gabe Zerbitzu Zuzendaritzari esleitutako eskumen orokorrak.
  5. Goragoko organoei proposamenak egitea, beren eskumeneko gaietan.
  6. Azterketak eta, hala behar bada, txosten tekniko-juridikoak egitea xedapen arauemaileen proiektuei buruz, Gobernu Kontseiluaren erabaki-proposamenei buruz edo sailaren ekimenez sinatzekoak diren hitzarmenei buruz.
  7. Errekurtsoak ebaztea, indarrean dagoen legerian agindutako kasuetan.
  8. Ekonomia Zuzendaritzari helaraztea zuzendaritza bakoitzaren berezko arloetako estatistika-datuei buruz beharrezkoa den informazioa.
  9. Sailari dagozkion egitekoak betetzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak eta haren Administrazio Instituzionalak Interneten izan beharreko presentzia-modeloari dagokionez, betiere bere zuzendaritzari esleitutako arloetan.
  10. Arreta-maila partikularrari dagozkion betebeharrak betetzen direla ziurtatzea, ebatzi behar dituzten prozedurei eta izapidetzen dituzten espedienteei dagokienez, ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuan xedatutakoaren arabera (91/2023 Dekretua, Herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa).
  11. Zehatzeko ahala baliatzea bere eskumeneko eremuan, indarrean dagoen legeriari jarraituz arintzat eta astuntzat jotzen diren arau-hausteen kasuan, betiere egiteko hori beste organo bati espresuki esleitzen ez bazaio.
  12. Kudeaketa-organo gisa jardutea, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legean aurreikusitako ondorioetarako.
  13. Indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea berari dagokion alorrean, eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, bere zuzendaritzako zerbitzuburuekin batera euskararen kudeaketa integratua eginez; hori guztia, Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean.
  14. Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2030 Estrategiako helburuak zehaztea berari dagokion alorrean eta horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, bere zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez; hori guztia, Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean.
  15. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki esleitzen dizkienak, eta, komunak direlako, oro har Jaurlaritzako zuzendariei dagozkienak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Mercedes Fernández Simancas
(2024/06/27 - ) Zerbitzu zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak