Zerbitzu Publiko Aurreratuen Direktorioa ZERPA 2013

Erlazioa duten dokumentuak

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

ZERPA2013 (Zerbitzu Publiko Aurreratuak) Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioetako erakunde eta sektore publikoko atarietan eskaintzen diren zerbitzu, prozedura eta izapideak artxibatu, sailkatu eta aldizka eguneratzen dituen biltegia da.

Ikerketa eta bilketa egiteko esparru gisa Eustateko Herri-administrazioen 2010eko behin-behineko gidaliburua erabili da. Horrek, 1.164 erakunde hartzen ditu. Ez dira sartu Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten Estatuko Administrazio Orokorreko herri erakundeak ezta unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoen zerbitzu,  prozedura eta izapideen informazioa ere.

Informazioa biltzeko eta esteka-erreferentziako aldia unitate bakoitzean adierazten da. Aldi hori prozeduren eta izapideen erdiarentzat gutxi gorabehera 2010eko irailaren 13tik 2011ko otsailaren 25era arterakoa izan zen; gainontzekoaren % 17,  2012ko irailaren 19a eta azaroaren 16a bitartean eta beste % 30a, 2014ko azaroaren 14tik 2014ko martxoaren 25era bitartean  eguneratu zen. Zerbitzuek eta edukiek aipatutako lehen aldia dute aldi denborazko erreferentzia bezala. Urtero gaurkotze partzialak egingo ditugu eta osoa bost urtean behin.