Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Zer eskaintzen dugu

  1. Lehen arretako eta informazioko zerbitzua:
  • Bulegoko lehen arreta-puntua da.
  • Helburua da erabiltzaileen beharrak identifikatzea, erantzun pertsonalizatua emateko, dela informazioaren bidez, dela orientazioaren bidez, dela eskura dauden baliabideetara bideratuz, bai Harreragunen, bai hiri osoan. Baliabide horien artean daude osasun-zerbitzuak, gizarte-laguntza eta inklusioa, enplegua, etxebizitza, hezkuntza, hizkuntzaren ikaskuntza eta gizarte-erakundeak.
  • Gainera, Harreragunek arreta berezia eskaintzen dio oinarrizko izapide eta gestioetan laguntzeari, hala nola erroldatzeari, osasun-txartela lortzeari edo adingabeak eskolatzeari, besteak beste.
  • Berariazko zerbitzuetan sartzeko hitzorduak programatzen ditu.
  1. Zerbitzu espezifikoak:

Hitzorduak Lehen Arreta eta Informazio Zerbitzutik programatzen dira.

Banakako edo taldeko zerbitzu espezializatuak dira, eta atzerritar jatorriko pertsonen eskubideak eskuratzearekin lotutako gaietan orientazio eta/edo laguntza sakona behar duten egoerak jorratzen dituzte.

Harreragune abian jartzeko etapa desberdinetan ezarriko diren zerbitzuak.

  • Orientabide juridikoa atzerritartasunean
  • Gizarte- eta lan-orientazioa eta atzerriko lanbide-gaitasunak eta tituluak aitortzeko orientazioa
  • Laguntza psikosoziala
  • Familia berrelkartzeko laguntza
  • Gizarte eta kirol arloan parte hartzeko laguntza
  1. Talde- eta komunitate-ekintzak:
  • Hizkuntza ofizialak ikastea (gaztelania eta euskara)
  • Lan-eskubideei, atzerritartasunari, berdintasunari, osasunari, hezkuntza-sistemari, etxebizitzari, finantza-hezkuntzari, tratu-berdintasunari eta diskriminaziorik ezari buruzko informazio-saioak.
  • Euskal kulturari eta gizarteari buruzko informazio-saioak, bai eta Bilboko komunitate-bizitzan aktiboki parte hartzeari buruzkoak ere.
  • Kulturarteko bizikidetzako jarduerak.
  1. Interprete profesionalen sare batekin telefono bidezko aldibereko itzulpen-zerbitzua

70 hizkuntzatik gorako estaldura behar duten atzerritarrentzat.

Harreragunek lankidetza estuan dihardu harrera eta kulturen arteko bizikidetza programak garatzen urteak daramatzaten gizarte erakundeen sare batekin.

Zure babes- eta euskarri-sarea sortzen lagun diezazuketen erakunde eta/edo taldeekin konektatzen zaitugu, hirian errazago finkatzeko.

Gure ustez, erakunde publikoen eta gizarte-erakundeen arteko elkarlana funtsezkoa da hiriarentzat eta gizarte-kohesioarentzat.

Azken aldaketako data: