Egoitza elektronikoa

Zer dokumentazio aurkeztu behar duen interesdunak eta noiz aurkeztu behar duen

HAUTAKETA-PROZESUAREN UNEA

DOCUMENTACIÓN

Prozesuan parte hartzeko eskabidearekin batera.

  • Euskal Autonomia Erkidegokoak ez diren administrazioek emandako desgaitasun-ziurtagiriak (desgaitasun-mailaren ziurtagiriaren kopia soila).

Merezimenduak alegatzeko epean

  • Euskaraz besteko hizkuntzen tituluak edo ziurtagiriak, Hizkuntza Eskola Ofizialetakoak ez direnak (kopia soila)
  • Atzerrian lortutako titulua eta haren homologazioaren egiaztagiria (kopia soilak), bai prozesuan parte hartzeko betekizun gisa alegatu bada, bai merezimendu gisa alegatu bada.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorretik edo haren erakunde autonomoetatik kanpo emandako zerbitzuak (kopia soila).
  • Lanpostuen betekizun espezifikoak, alegazioarekin batera, oinarriek hala eskatzen badute, eta eskatzen den moduan..

Deialdi bakoitzean zehazten denean

(Lanpostuaz jabetzeko erreferentzia-data oinarri espezifikoetan ezarritakoa izango da)

  • ETZEBan ez dauden euskara-tituluak eta -ziurtagiriak (egiaztagiria).
  • Ezagutza-proben bidez egiazta daitekeen espezialitatea.

Lanpostuak aukeratzeko epean

  • Ezinduentzat gordetako modalitatean parte hartzen dutenek, lanpostuak aukeratzeko lehentasun-hurrenkera aldatu dezala eskatzen badiote epaimahaiari mendekotasuna, mugikortasun-arazoak edo antzeko arrazoiak argudiatuz, alegatutako arrazoiak egiaztatzen dituen ziurtagiria aurkeztu beharko dute eskaera horrekin batera. Ziurtagiria administrazioko organo eskudunak egin beharko du (foru-aldundietako departamentu eskudunek, IMSERSOk edo baliokideek).

Izendapen-proposamenaren aurreko edozein unetan, argitaratzen edo jakinarazten den epean..

  • IVAPek eskatzen dituen betekizunak edo merezimenduak egiaztatzeko edozein agiri, egiaztatu ezin izan duelako edo interesdunak aurka egin

Hautatutakoen behin betiko zerrendaren ondoren

  • Prozeduran modu frogagarrian egiaztatu ez diren dokumentuak direlako edo prozedura osoan bete beharreko eskatzaileen baldintza pertsonalei buruzkoak direlako Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak eskatzen dituen dokumentu zehatzak.

lanpostuaz jabetzeko unean

 

  • Elkargoko kide egitea, deialdiaren oinarrietan hori eskatzen den prozesuetan.