Zer dira gizarte-zerbitzuak?
-
Zer da Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema?
Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema arreta-sare publiko bat da, erantzukizun publikokoa, eta pertsona, familia eta talde guztien gizarteratzearen, autonomiaren eta ongizatearen alde egitea du xede, funtsean pertsonei eta harremanei buruzkoak diren prestazio eta zerbitzuen bidez.
Titulartasun publikoko eta pribatu itunduko prestazio, zerbitzu eta horniduraz dago osatuta.
-
Nori aintzatesten zaio Gizarte Zerbitzuen Sistema horretako prestazioak eta zerbitzuak jasotzeko eskubide subjektiboa, titulartasunarekin lotuta?
Gizarte-zerbitzuetarako eskubidea honako pertsona hauei ezagutzen zaie: bizileku legezko eta benetakoa Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan duten pertsonei; horretarako, bertan egon behar dute erroldaturik. Orobat ezagutzen zaie Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatutako pertsonei, baldin eta egiazko bizilekua bertan izan badute sistemaz baliatzeko eskaria egin aurre-aurreko 12 hilabeteetan jarraitasunez.
Autonomiaren Aldeko eta Mendetasunari Arreta Eskaintzeko Sisteman sartzen diren prestazio eta zerbitzuez baliatu ahal izateko, Autonomia Pertsonala Sustatzeari eta Mendetasun Egoeran dauden Pertsonak Zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legearen 5.1 artikuluan ezarritakoari jarraitu beharko zaio.
Horrez gain, beste hau ere ezartzen da: Autonomia Erkidegoan diren pertsona guztiek izan dezatela, aldez aurretik erroldatzeko epeen baldintza bete beharrik gabe, informazio-, balorazio-, diagnostiko- eta orientazio-zerbitzuez baliatzeko aukera, bai eta lagun egiteko zerbitzuaz baliatzekoa ere, eta, orobat, gizarte-premia larrietarako prestazio eta zerbitzuez.
Arrisku-egoeran edo babesgabetasun-egoeran dauden haur eta nerabeak Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legean aurreikusitakoaren arabera baliatuko dira Gizarte Zer-bitzuen Euskal Sistemako zerbitzuez eta prestazioez.
Aurreko hori kontuan izanda, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek aldez aurretik erroldatzeko epe luzeagoak eta beste baldintza gehigarri batzuk ere ezarri ahal izango dituzte Prestazioen eta Zerbitzuen Zorroko prestazio eta zerbitzu zenbaitez baliatzeko.
*Arau-erreferentzia: Titulartasunaren betekizunak Gizarte Zerbitzuen Legearen 3. artikuluan daude ezarrita.
-
Baldin eta gorago azaldutakoa betetzen badut, prestazio eta zerbitzu horiek jasotzeko eskubide subjektiboa egikari dezaket?
Ez. Goragoko erantzunean deskribatutako titulartasun betekizunez gain, beharrezkoa da prestazioak eta zerbitzuak jasotzeko betekizun orokorrak ere betetzea –kasu guztietan eskatzen dira betekizunok–, baita zerbitzu eta prestazio ekonomiko bakoitzerako eskatutako betekizun bereziak –administrazio eta beharrizan betekizunak– ere.
*Arau-erreferentzia: Betekizun orokorrak Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 25. artikuluan daude jasota.
Administrazio-betekizun bereziak Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzko urriaren 6ko 185/2015 Dekretuaren 10. artikuluan daude jasota eta beharrizan-betekizun bereziak, berriz, dekretu horren 11.ean.
-
Zer da Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Zorroa?
Zorroaren helburua Gizarte Zerbitzuen Legeak aldarrikatutako eskubide subjektiboa mugatzea da, hau da, administrazio publikoen betebeharra zehaztea. Horretarako:
- Zerbitzuen eta prestazio ekonomikoak definitzen ditu.
- Xede diren biztanleak zehazten ditu.
- Eskuratzeko aukera arautzen du.
- Doakoa edo ordainpekoa den ezartzen du.
-
Nora joan behar dut Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako zerbitzu edo prestazio bat eskatzeko?
Oro har, Prestazio eta Zerbitzuaren Zorroaren prestazioak, laguntzak eta zerbitzuak lortzeko, interesdunek beren bizilekuari dagokion Oinarrizko edo Udal Gizarte Zerbitzura jo behar dute.
Hala ere, zuzenean lortzen diren zerbitzu gisa definituta dauden zerbitzuen kasuan, zerbitzua aurretik Oinarrizko Gizarte Zerbitzura joan gabe eskura daiteke. Zerbitzuok honako hauek dira:
- Bazterkeria-egoeran daudenentzako eguneko arretarako zerbitzua (Zorroko 1.7 fitxa, 2. tipologia).
- Gaueko harrera-zerbitzuak (1.8).
- Gizarteratze-premiei erantzuteko gaueko harrera-zentroa (2.3.2)
- Gizarte-larrialdietarako koordinazio-zerbitzua (2.6).
- Informazio- eta arreta-zerbitzua, etxeko indarkeriaren edo sexu-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat (2.7.1.2).
-
Eta kasua premiazkoa bada?
Gizarte-larrialdiko egoeretan, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema Udalaren Gizarte Zerbitzuen edo Gizarte Larrialdietarako Koordinazio Zerbitzuaren bitartez lortuko da (2.6 fitxa) eta bi zerbitzu horiek emango dute larrialdiko lehen arreta.
Urgentziazko lehen arreta emateko ez da beharrezkoa izango Gizarte Larrialdietarako Koordinazio Zerbitzura jotzea ez esku hartzeko, ezta balioesteko ere, egoerak udalaren gizarte-zerbitzuak irekita dauden ohiko ordutegian gertatzen direnean eta ostatu emateko alternatiba lortzea eskatzen ez badute, edo eskatzen duten ostatu emateko alternatiba harrera-etxebizitza bada (1.9.1 fitxa).
Gainerako kasuetan, gizarte-premiako larrialdi bat atzematen bada, berehala jakinaraziko zaio Gizarte Larrialdietarako Koordinazio Zerbitzuari zerbitzu horrek esku hartzeko prozedura abian jar dezan eta urgentziazko lehen arreta gauzatu dezan.
Nolanahi ere, Udalaren Gizarte Zerbitzua zuzenean jarriko da harremanetan dagokion Foru Aldundiarekin honako zerbitzu hauek berehala lortu nahi badira: a) adingabeentzako egoitza-zentroak (2.4.4 fitxa), urgentziazko harrera-programan, adingabeak direnean; b) etxeko indarkeriaren biktima diren emakumeentzako egoitza-zentroak / berehalako harrera-zerbitzuak (2.4.6 fitxa, 1 mota), etxeko tratu txarren biktima diren eta berehalako harrera-zerbitzua behar duten emakumeak direnean; c) foru-aldundiaren eskumeneko bestelako egoitza-zerbitzua.
-
Zein gizarte zerbitzu dira doakoak?
Hauexek 7.1. Udal eskumenekoak:
- Informazio-, balioespen-, diagnostiko- eta orientazio-zerbitzua (1.1) Gizarte- eta hezkuntza-arloan eta arlo psikosozialean esku hartzeko zerbitzua - (1.3)
- Zaintzaileei laguntzeko zerbitzua (1.4) Gizarte-zerbitzuen eremuko parte-hartzea eta gizarteratzea sustatzeko - zerbitzua (1.5) Bazterkeria-egoeran daudenentzako eguneko arretarako zerbitzua (1.7, 2. - tipologia)
- Gaueko harrera-zerbitzuak (1.8) Abegi-etxea etxeko indarkeriaren biktima diren emakumeentzat (1.9.1.2. - tipologia)
- Ostatu-zerbitzuak/Tutoretzapeko etxebizitza bazterkeria-arriskuan daudenentzat (1.9.2).
7.2. Foru-eskumenekoak:
- Mendetasuna, ahalmen-urritasuna, bazterketa eta babesgabetasuna baloratzeko eta diagnostikatzeko zerbitzua (2.1)
- Arlo okupazionaleko zerbitzu edo zentroa (2.2.2), mantenua izan ezik.
- Gizarteratze-premiei erantzuteko eguneko zerbitzu edo zentroa (2.2.3)
- Gizarteratze-premiei erantzuteko gaueko harrera-zentroa (2.3.2)
- Adingabeentzako egoitza-zentroak (2.4.4)
- Bazterkeria- eta marjinazio-egoeran dauden pertsonentzako egoitza-zentroak (2.4.5)
- Egoitza-zentroak, etxeko tratu txarren biktima diren emakumeentzat eta
- emakumeentzako bestelako egoitza-zerbitzuak (2.4.6)
- Gizarte-larrialdietarako koordinazio-zerbitzua (2.6).
- Familiekin gizarte- eta hezkuntza-arloan eta/edo arlo psikosozialean esku hartzeko zerbitzuak (2.7.3.1)
- Arreta goiztiarrerako esku-hartze sozialeko zerbitzua (2.7.4)
- Tratu txarren eta sexu-erasoen biktima izan diren emakumeei, adingabeei, adinduei eta ahalmen-urritasunen bat duten pertsonei laguntza psikosoziala eta soziojuridikoa emateko zerbitzuk (2.7.5)
- Familia-harrera sustatzeko eta teknikoki babesteko zerbitzua (2.7.6.1)
- Adopzioa sustatzeko eta teknikoki babesteko zerbitzua (2.7.6.2)
*Oharra: Ezgaitutako pertsona helduentzako tutoretza-zerbitzua (2.7.2.3) koordainketari lotuta dago, ondare-egoera kontuan izanda.
7.3. Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoak:
- Babesgabetasun-egoeran dauden haur eta nerabeentzako informazio-zerbitzua (2.7.1.1) ZEUK ESAN.
- Informazio- eta arreta-zerbitzua, etxeko indarkeriaren edo sexu-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat (2.7.1.2) SATEVI..
- Deribazio judizialaren bidezko familiarentzako elkarguneak (2.7.3.2)
- Familia-bitartekaritzako zerbitzu integrala (2.7.3.3)
-
Zerbitzuez gain, zein prestazio edo laguntza ekonomiko eskaintzen du Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemak?
1.- Gizarteratzea eta/edo autonomia errazteko prestazioak, baita gizarte-larrialdiko edo gizarte-premiazko egoeren, mendetasun-egoeren edo babesgabetasun-egoeren ondorio ekonomikoak estaltzeko edo arintzeko ere:
- Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa (3.1.1 fitxa)
- Ordainketa bakarreko prestazio ekonomikoa genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat, genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoan aurreikusita dagoena (3.1.2 fitxa).
2.- Gizarte-laguntza informala eskaintzen duten pertsonei laguntzeko eta haiek konpentsatzeko, autonomiaz moldatzeko eta gizarteratzeko laguntza behar duten pertsonak zaintzen dituzten senideentzat bideratuta daudenak:
- Familia-inguruneko zainketetarako eta zaintzaile ez-profesionalei laguntzeko prestazio ekonomikoa (3.2.1 fitxa).
3.- Prestazio teknologikoak eskuratzeko prestazio indibidualak, laguntza tekniko berreskuraezinak jasotzea edo ohiko bizitza-ingurunean egokitzapenak egitea errazteko.
- Berreskuratu ezin diren laguntza-produktuak eskuratzeko laguntza ekonomikoa (3.3.1 fitxa).
- Ohiko etxebizitzan eta ibilgailu partikularretan egokitzapenak egiteko laguntza ekonomikoa (3.3.2 fitxa).
4.- Zerbitzu pertsonalei lotutako prestazio indibidualak:
- Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa (3.4.1 fitxa).