Organigrama
Uraren Euskal Agentzia bere jarduerak Gasteizko egoitza nagusian eta Bilbon eta Donostian dauden arroen bulegoetan egiten ditu, baita Lasarteko laborategian ere.
Eskema:
Administrazio Kontseilua
Administrazio Kontseilua agentziaren gobernu organoa da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkariak eta lurralde historikoetako foru-aldundienak izango ditu kide, bi aldeek kide kopuru dutela. Osaera erregelamendu bidez zehaztuko da, baina lurralde historiko bakoitzak gutxienez ordezkari bat izango duela bermatu beharko da.
Administrazio Kontseiluak, eginkizun hauek izango ditu, besteak beste:
- Euskadiko demarkazio hidrografikoko plangintza hidrologikoaren proposamena egitea, baita plangintza horren aldaketena ere.
- Euskal Autonomia Erkidegoak dituen proposamen edo iradokizunak egitea, legeak Estatuko plangintza hidrologikoan parte hartzeko aurreikusten dituen gaietan.
- Ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailaren bidez, interes orokorreko azpiegiturak zeintzuk izango diren proposatzea Jaurlaritzari, onar ditzan.
- Ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailaren bidez, horniketa-, saneamendu- eta arazketa-zerbitzuen eta ureztatzearen araubide juridikoa Jaurlaritzari proposatzea, onar dezan.
- Agentziaren aurrekontuaren aurreproiektua onartzea.
- Eraikuntza-proiektuak behin betiko onartzea, eta agentziak zein zerbitzu eskainiko dituen erabakitzea.
- Plan orokor, arau subsidiario, plan partzial eta plan bereziei buruzko txostenak egitea, 7. artikuluko k) eta l) idatzi-zatietan ezarritakoarekin bat etorriz.
- Legeek edo agentziaren estatutuek ematen dizkioten gainerako eginkizunak, baita, agentziaren eginkizunen artean agertuarren, agentziako beste inolako organori eman ez zaizkionak ere.
- Aldian-aldian bere jardueraren berri ematea Erabiltzaileen Batzarrari
Presidentea: Mikel Jauregi Letemendia Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua
Kideak:
- Josu Bilbao Begoña (Ingurumen Jasangarritasunaren sailburuordea)
- Iñaki Alonso Arce (Ogasun sailburuordea)
- Arantza Atutxa Lejarreta (Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen eta Nekazaritza Saileko foru diputatua Saileko foru diputatua)
- Saray Zárate Fernández de Landa. (Arabako Foru aldundiko Ekonomiaren Garapen eta Iraunkortasuneko foru diputatua)
- José Ignacio Asensio (Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasuneko Diputatua Ingurumeneko eta Obra hidraulikoen Saileko foru diputatua.)
Zuzendaritza Nagusia:
Asier Lopez Etxebarria 2024ko urriaren 25etik aurrera. (312/2024 Dekretua, 2024ko urriaren 22koa, asteartea )
Eremuen zuzendaritzak:
- Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza: María Lopez de Heredia San Julián
- Plangintza eta Lanen Zuzendaritza: José María Sanz de Galdeano Equiza
- Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritza: Josu Perea Arandia
Arroen bulegoak
- Mediterraneoko Arroen Bulegoa:
- Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoa:
- Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoa: Félix Cantero Palacios
Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Kontseilua (2007ko abenduaren 4ko 222/2007 Dekretuaren bidez arautua (PDF, 64.9KB) )
Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Kontseilua agentziak parte-hartzearen bidez eztabaidarako eta aholku emateko duen organoa da, eta honako ordezkari hauek izango ditu kide: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkariak, foru-aldundienak, toki-erakundeenak, Estatuarenak, erabiltzaileenak eta natura babesteko elkarteenak. Osaera erregelamendu bidez zehaztuko da, baina erabiltzaileen ordezkariak kide guztien herena baino gutxiago ez direla izango bermatu beharko da.
- Urarekin zerikusia duten arloetan aholkularitza ematea eta jarduteko proposamenak egitea.
- Plangintza eta programazio hidrologikoen eta horiek berrikustearen inguruko txostenak egitea, nahitaez.
- Kontu hidrologikoekin zerikusia duten xedapen orokorren proiektuei buruzko txostenak egitea, nahitaez.
- Gehiegi ustiatutako akuiferoak zein diren adierazteko eta babes perimetroak zehazteko espedienteei buruzko txostenak egitea, nahitaez.
- Agentziaren estatutuek eman diezazkioketen beste eginkizun batzuk.
Partehartzaileak
Presidentea: Mikel Jauregi Letemendia Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua
Lehendakariordea: Josu Bilbao Begoña. Ingurumen Jasangarritasunaren sailburuordea
Bigarren lehendakariordea: Asier López Etxebarria, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkariak
- Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak: Juan Carlos Abascal, Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren sailburuordea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena: Iñaki Aldekogarai Labaka, Zerbitzuen zuzendaria
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena: Jorge Garbisu Buesa, Nekazaritza eta Abeltzaintzarako zuzendaria
- Osasun Saila: Enrique Fernando Peiró Callizo, Osasuneko sailburuordea
- Segurtasun Saila Ricardo Ituarte Azpiazu, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria
Foru Aldundien ordezkariak
- Arantza Atutxa Lejarreta (Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen eta Nekazaritza Saileko foru diputatua)
- Saray Zárate Fernández de Landa (Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Garapenaren eta Jasagarritasunaren Saileko foru diputatua)
- José Ignacio Asensio (Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasuneko Diputatua Ingurumeneko eta Obra hidraulikoen Saileko foru diputatua.)
Industria erabiltzaileen ordezkariak
- Luis Blanco Urgoiti, Cebekeko eta AVEQ-KIMIKA-ren ordezkaria
Toki-administrazioen ordezkariak, EUDELEK izendatuta:
- Jon Luqui Albizua. Urretxuko Alkatea
- Itziar Aginagalde Avedillo. Berangoko alkatea
- Asier Eguiraun Iturbe-Ormaeche, Galdakaoko zinegotzia
Ur hornikuntzaren erabiltzaileen ordezkariak
- Iñigo Elosegi Vallejo, Gipuzkoako Partzuergoaren gerentea
- Pedro Mª Barreiro Zubiri, Bilbao Bizkaia Ur-Partzuergoaren ordezkaria
- Batxi Aranburu Osorio, Amvisako gerentea
- Pedro María Ridríguez Urquijo, errioxako partzuergoaren ordezkaria
- Julen Ibarrola Gobantes Urbide ur-partzuergoaren ordezkaria
- Martin Ibabe Eceiza Aguas del Añarbe / Añarbeko Ura
- Leire Zubitur Canflanca, Txingudiko zerbitzuak
Energia erabiltzaileen ordezkariak
- Pablo García Hernández UR-WATT-en ordezkari
- Francisco José López Martínez Iberdrolaren ordezkari
Kontsumitzaile eta erabiltzaileen ordezkariak
- Jon Ariño Gallego, Euskadiko Kontsumitzaileen Federazioaren ordezkariak
Nekazaritza erabiltzaileen ordezkariak
- Luis Ganuza EHNE (UAGA) elkartearen ordezkaria
- Iñigo Bilbao Rekagorri, ENBAren ordezkaria
Estatuko Administrazioak Uren eta Kostaldeen arloan duen ordezkaria
- Victor Manuel Arqued Esquía, Kantauriko Hidrografia Konfederazioaren ordezkaria
Natura babesteko elkarteen ordezkariak
- Garikoitz Plazaola Lecuona, Eguzki elkartearen ordezkaria
Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkariak
- Iñaki Antigüedad Auzmendi, Zientzia Fakultateko Geodinamika Saileko Katedraduna
Erabiltzaileen Batzarra (2007ko abenduaren 4ko 220/2007 Dekretuaren bide arautua (PDF, 70.8KB) )
Erabiltzaileen Batzarra agentziaren parte hartzeko organoa da, eta, Legebiltzarrak hautatutako bi kidez gainera, Euskadiko Administrazio autonomoaren ordezkariak, uraren arloko eskumenak dituzten administrazioenak eta erabiltzaileen elkarteenak izango ditu kide. Osaera erregelamendu bidez zehaztuko da, baina erabiltzaileek kide guztien herena baino txikiagoa izango ez den ordezkari-kopurua izango dutela bermatu beharko da.
Eginkizun eta eskubide hauek izango ditu Erabiltzaileen Batzarrak:
- Ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailaren bidez, Euskadiko mugape hidrografikoko plangintza hidrologikoa eta plangintza horren aldaketak proposatzea Jaurlaritzari, onartu edo izapideak egin ditzan,dituen eskumenen arabera.
- Agentziaren jarduera-plana egitea.
- Gehiegi ustiatutako akuiferoak zein diren adieraztea eta babes-perimetroak zehaztea.
- Agentziako zuzendaria nor izango den aldez aurretik jakitea.
- Euskadiko mugape hidrografikoan, erabiltzaileen eta ureztatzaileen elkarteen ordenantza eta estatutuak onartzea.
- Legeek edo agentziaren estatutuek ematen dizkioten gainerako eginkizunak aurrera eramatea.
- Uraren erabileraren tarifen erregelamenduari buruzko txostena egitea; txosten hori loteslea izango da.
- Agentziako langile-zerrenda onartzea.
- Zehatzeko ahala erabiltzea arau-hauste oso larrien kasuan.
Partehartzaileak
Presidentea: Mikel Jauregi Letemendia Industria,Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua
Lehendakariordea: Josu Bilbao Begoña. Ingurumen Jasangarritasunaren sailburuordea
Eusko Legebiltzarrean ordezkariak
- Mikel Arruabarrena Azpitarte
- Josu Aranbarri Uribarren
Uraren Euskal Agentziaren ordezkaria
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkariak
- Osasun Saila: Enrique Peiró Callizo, Osasun sailburuordea
- Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak: Miguel Ángel Páez Escamendi, Azpiegitura eta Garraio sailburuordea
- Ogasuna eta Ekonomia Saila: Iñigo Alonso Arce, Ogasuneko sailburuordea
Foru Aldundien ordezkariak
- Arantza Atutxa Lejarreta (Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saileko foru diputatua)
- Saray Zárate Fernández de Landa (Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Garapenaren eta Jasagarritasunaren Saileko foru diputatua)
- José Ignacio Asensio (Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasuneko Diputatua Ingurumeneko eta Obra hidraulikoen Saileko foru diputatua.)
Enpresarien ordezkariak
- Iñaki Ugarte Laguardia, Confebaskeko ordezkaria
Estatuko administrazioaren ordezkariak
- Victor Arqued Esquía, Nekazaritza, Elikadura eta ingurumen Ministerioko Plangintza eta Uraren Erabilera Jasangarriaren zuzendariordea
EUDEL Toki-administrazioaren ordezkariak
- Jon Luqui, Urretxuko alkatea
Erabiltzaile ur-hornitzaileen ordezkari gisa
- Pedro Barreiro Zubiri, Bilbao-Bizkaia Ur-Partzuergoko zuzendari kudeatzailea
- Iñigo Elosegi Vallejo, Gipuzkoako ur Partzuergoko gerentea
- Batxi Aranburu Osorio, Amvisako gerentea
- Iñigo Elosegui Vallejo Consorcio de Aguas de Gipuzkoa/ Gipuzkoako Ur Patzuergoa
- Martin Ibabe Eceiza Aguas del Añarbe / Añarbeko Ura
- Pedro María Rodríguez Urquijo Consorcio de Aguas Rioja Alavesa / Arabako Errioxako Urkidetza
- Julen Ibarrola Gobantez Urbide ur-partzuergoa / Consorcio de Aguas de Álava
- Leire Zubitur Canflanca Servicios de Txingudi S.A.
Industriako erabiltzaileen ordezkariak
- Iñaki Ugarte Laguardia, Clusterpapel-eko ordezkaria
Energiako erabiltzaileen ordezkariak
- Francisco José López Martínez Iberdrolak izendatua
Nekazaritza erabiltzaileen ordezkariak
- José Luis Ortiz de Elguea EHNEk izendatua
Kontsumitzaile eta erabiltzaileen ordezkariak
- Jon Ariño Gallego, Euskadiko Kontsumitzaileen Federazioaren ordezkariak
Zuzendaritza Batzordea
Asier Lopez Etxebarria 2024ko urriaren 25etik aurrera. (312/2024 Dekretua, 2024ko urriaren 22koa, asteartea )
Eremuen zuzendaritzak:
- Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza: María Lopez de Heredia San Julián
- Plangintza eta Lanen Zuzendaritza: José María Sanz de Galdeano Equiza
- Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritza: Josu Perea Arandia
Arroen bulegoak
- Mediterraneoko Arroen Bulegoa:
- Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoa:
- Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoa: Félix Cantero Palacios
Honako hau da Uraren Euskal Agentziaren lan taldea 2023ko abenduaren 31an, kategoriaren, lan harremanaren eta sexuaren arabera sailkatuta
Kategoria |
Guztira |
Emakumeak |
Gizonak |
---|---|---|---|
Zuzendaritza Nagusia |
1 |
0 |
1 |
Eremu zuzendaritza / Bulegoburuak |
4 |
1 |
3 |
Teknikariak eta tarteko agintariak |
103 |
46 |
57 |
Administrariak |
80 |
48 |
32 |
Guztira |
188 |
95 |
93 |
Lan-harreman mota |
Guztira | Emakumeak | Gizonak |
---|---|---|---|
Funtzionarioak |
13 |
9 |
4 |
Laboralak |
175 |
88 |
87 |
Guztira |
188 |
97 |
91 |
Lanpostu-zerrenda
Lanpostu-zerrenda
Aldaketak
- EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 29koa, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez lanpostu-zerrendaren aldaketa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea agintzen baita.
- EBAZPENA, 2022ko otsailaren 1ekoa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez agindua ematen baita lanpostu-zerrendaren aldaketa argitaratzeko. (PDF, 301KB)
- EBAZPENA, 2021eko apirilaren 6koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita lanpostu-zerrendaren aldaketa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. (PDF, 257KB)
- EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 14koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez agintzen baita lanpostu-zerrenda batean egindako aldaketa argitaratzea. (PDF, 261KB)
- EBAZPENA, 2019ko urriaren 3koa, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiarena. Honen bidez, lanpostu-zerrendan egindako aldaketa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da. (PDF, 241KB)
- EBAZPENA, 2018ko azaroaren 23koa, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiarena. Honen bidez, lanpostu-zerrendaren aldaketa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da. (PDF, 233KB)
- EBAZPENA, 2018ko urtarrilaren 19koa, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiarena. Honen bidez, lanpostu-zerrendaren aldaketa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen da. (PDF, 314KB)