Zer da tratamendu-jardueren erregistroa
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren (DBEO) 30. artikuluak ezartzen du tratamendu-arduradunek eta datu-tratamenduen eragileek beren ardurapean egindako tratamendu-jardueren erregistro bat sortzeko eta mantentzeko betebeharra dutela.
DBEOk tratamendutzat hartzen du datu pertsonalen gainean edo datu pertsonalen multzoen gainean egiten den edozein eragiketa eta eragiketa-multzo, prozedura automatizatuak erabilita zein erabili gabe, hala nola: datu-bilketa, erregistratzea, antolatzea, egituratzea, kontserbatzea, egokitzea edo aldatzea, ateratzea, kontsultatzea, erabiltzea, transmisioz lagatzea, hedatzea edo irispidean jartzeko beste edozein forma, datuak alderatzea edo interkonektatzea, mugatzea, ezabatzea edo suntsitzea.
Erregistro honen helburua erantzukizun proaktiboaren printzipioan oinarritzen da, DBEOren oinarrizko printzipioetako bat. Praktikan, erakundeek zer datu pertsonal tratatzen dituzten, zer helbururekin tratatzen dituzten eta zer tratamendu-eragiketa mota egiten dituzten aztertzea eskatzen du, erakundeak egiten dituen datu-tratamenduko jarduera guztien ikuspegi orokorra izateko aukera ematen duen tresna izanik.
Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak ezartzen du agintariek eta erakunde publikoek jendaurrean jarri behar dutela baliabide elektronikoen bidez eskuragarri dauden tratamendu-jardueren inbentario bat, non DBEOren 30. artikuluan ezarritako informazioa jasoko den.
Informazio hau jasotzen da:
Erregistroaren informazioaren deskribapena
|
Tratamendu-arduraduna
|
Tratamendu-eragilea
|
Tratamenduaren izena
|
X
|
X
|
Tratamenduaren arduradunaren datuak
|
X
|
X
|
Tratamendu-eragilearen datuak
|
X
|
|
Datuak babesteko ordezkariaren datuak
|
X
|
X
|
Tratamenduaren helburua
|
X
|
|
Tratamenduaren kategoriak
|
X
|
|
Interesdunen kategoriak
|
X
|
|
Datu pertsonalen kategoriak
|
X
|
|
Hartzaileen kategoriak
|
X
|
|
Nazioarteko transferentziak, datuak zein herrialdetara transferitzen diren adierazita.
|
X
|
X
|
Kontserbatzeko epea
|
X
|
|
Segurtasun-neurriak
|
X
|
X
|
TJE kontsultatu
Azken aldaketako data: