Zer da Soldata-Arrakala murrizteko Estrategia
Estrategia eta Ekintza Plan Eragilea Euskadin Soldata-Arrakala murrizteko, Gobernu Kontseiluak 2018ko azaroaren 27an onartutako plana da eta Euskadi 2030. urterako soldata-desberdintasunik txikieneko Europako bost herrialdeen artean kokatzea du helburu.
Estrategia honek, XI Legegintzaldirako Gobernu Programak duen konpromesuen artean dago, bereziki soldata-desberdintasuna eta lan ingurunean emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko, neurri ekonomiko eta sozialak sustatuz ordainsariei dagokienez berdintasunean aurrera egiteko, enpresetan soldata?gardentasuna sustatzeko eta soldata-diskriminazioari aurre egiteko.
Eusko Jaurlaritza era koordinatuan ari da Plan hori lantzen. Izan ere, gure ustez, emakumeen eta gizonen soldata-berdintasunerantz aurrera egitea, bidezkoa izateaz gain, onuragarria da gizarte osoarentzat, hazkunde ekonomikoan, produktibitatearen gehikuntzan eta familia-bizitzaren, bizitza pertsonalaren eta lan-bizitzaren kontziliazioan laguntzen baitu.
Azken finean, soldata-arrakala murriztea lehentasunezko helburu bat da Gobernuko arlo desberdinen koordinazioa behar duenak, Euskadin emakume eta gizonen soldata-berdintasuna bermatzeko helburua lortzeko.
Azken aldaketako data: