Lehendakaritza

Zer da Esparru Programa

Esparru-programa suspertze ekonomikoa sendotzeko, euskal enpresen lehiakortasuna indartzeko eta enplegu gehiago eta kalitate hobekoa eragiteko estrategia da.

Programa horrek izaera bateratzailea du. Izan ere, exekutatzen ari diren honako Plan estrategikoen bidez garatu eta gauzatzen da: 2017-2020 Enplegu Plan Estrategikoa, 2017-2020 Industrializazio Plana-Basque Industry 4.0, 2017-2020 Enpresak Nazioartekotzeko Plana eta Euskadi 2020-Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana. Era berean, tokiko ekonomia eta hurbileko enplegua garatzea helburu duten ekimenik garrantzitsuenak erantsi behar ditugu, hala nola, turismo edo merkataritza arloetakoak, besteak beste.

Planifikazio jarduera hau guztia inbertsio publikoen programa batekin batera dator. Programa horrek, besteak beste, inbertsiorik esanguratsu gisa, ondoko hauek jasotzen ditu: jarduera ekonomikorako eta mugikortasunerako azpiegiturei dagozkienak, hiri eta ingurumena berroneratzeari lotutako azpiegiturei dagozkienak eta hezkuntza eta osasun arloko azpiegiturei dagozkienak.

Orotara, 2017-2020 epean Programa betearazteko 8.800 milioi euro beharrezkotzat jotzen dira.

Azken finean, herri estrategia horrek agerian uzten du Gobernu honek enpleguarekin eta suspertze ekonomikoarekin duen konpromiso sendoa. Edozelan ere, euskal gizartearen inplikazioa beharrezkoa da. Bi horien arteko kooperaziotik etorriko dira emaitzak pertsonen etorkizuna hobea izan dadin.

Azken aldaketako data: