Zer da Berpiztu programa
Euskadiko Ekonomia Suspertu eta Enplegua Sustatzeko 2020-2024 Berpiztu Programa Euskadiko erakundeen erantzuna da, COVID-19aren osasun-pandemiak sortutako ekonomia- eta enplegu-krisia gainditzeko, galdutako enplegua berreskuratzeko eta langabezia-tasa % 10etik beherakoa izateko 2024ra bitartean finkatutako denbora-tartean.
Zer da Berpiztu programa?
2020-2024 aldirako Euskadiko Ekonomia Suspertzeko eta Enplegua Sustatzeko Programak (Berpiztu) Gobernuaren eta foru aldundien baterako helburu bat du: COVID-19aren ondorioz galdutako enplegu guztia berreskuratzea eta langabezia-tasa % 10etik behera kokatzea, 130.000 enplegu dinamizatzea proiektatuz.
Haren edukia Elkarrizketa Sozialerako Mahaiarekin eta Mahai Sozioekonomikoko eragile ekonomiko eta sozialekin kontrastatu da, eta haien ekarpenak txertatu dira.
Programa da euskal erakundeen erantzuna osasun-pandemiak eragindako krisi ekonomikoari aurre egiteko; erantzun propio horrek aurrekontu-baliabide propioak hartzen ditu abiapuntutzat, Europako funts gehigarririk kontuan hartu gabe. 13.250 milioi euro bideratzea aurreikusten da, aurrekontu-baliabideen eta abal publikoen artean.
Inbertsio publikoen programa honen barruan sartzen dira, besteak beste, jarduera ekonomikorako azpiegiturei, ikerketari, berrikuntzari eta eraldaketa digitalari, trantsizio energetikoari eta ingurumen-trantsizioari eta eraldaketa sanitario eta sozialari eragiten dietenak.
Programak bi ardatz bertikal ditu: ekonomia suspertzeko lehen ardatza eta enplegua dinamizatzeko bigarrena. Gainera, zeharkako hirugarren ardatz bat sartu da: enpleguaren kalitatea eta genero-berdintasuna.
Berpiztu programa irekia eta malgua da, Euskadi eraldatzeko lau urterako apustua. Euskadi berdeagoa, digitalagoa eta inklusiboagoa eraikitzeko, Europar Batasunaren estrategiarekin bat etorriz
Azken aldaketako data: