Zehapen-prozedurak (Trafikoko isunak ezik)

Deskribapena


Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta berorren Administrazio Instituzionalaren zehatzeko ahala egikaritzeko prozedura, arauen araberako eskumenak dituzten gaietan arau-hausteak egiten direnean aplikatzeko.

Administrazio publikoak beren langileekiko eta beraiekin kontratu-lotura dutenekiko diziplinazko ahalaz baliatzeko prozedurei ez zaie aplikatuko.

Sakatu ondorengo lotura trafikoko isunak edota zehapenen prozedurara jotzeko.


Diziplinaz kanpoko zehapenak

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta berorren Administrazio Instituzionalaren zehatzeko ahala egikaritzeko prozedura, arauen araberako eskumenak dituzten gaietan arau-hausteak egiten direnean aplikatzeko.

Administrazio publikoak beren langileekiko eta beraiekin kontratu-lotura dutenekiko diziplinazko ahalaz baliatzeko prozedurei ez zaie aplikatuko.

Sakatu ondorengo lotura trafikoko isunak edota zehapenen prozedurara jotzeko.

Ebazpena sei hileko epean jakinarazten ez bada, ofizio-prozeduraren hasieratik zenbatuta, iraungi egingo da prozedura, 39/2015 Legeak ezarritako eran (25. artikulua). Herritarren segurtasunaren arloko zehapenak direnean, urtebetekoa izango da iraungitze-epea (Herritarren segurtasuna babesteari buruzko 4/2015 Lege Organikoak, martxoaren 30ekoak, 50.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita): prozedura urtebetea igaro ondoren iraungiko da, prozeduraren hasieratik zenbatuta, ebazpena jakinarazi ezean.

Herritarren segurtasunaren arloko zehapenetan, interesdunari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik epea gelditu behar baldin bada, denbora hori ez da kontuan hartuko epeak zenbatzeko. Hori gertatzen denean, zigor-prozedura judizial bat aribidean baldin badago, eta, hartara, prozedura eten behar bada, eta subjektua, egitatea eta oinarria berak baldin badira, prozedura hori amaitu arte behar den denbora ere ez da zenbatuko (Herritarren segurtasuna babesteari buruzko 4/2015 Lege Organikoak, martxoaren 30ekoak, 50.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita).

Sei hileko epe hori lege honetan ezarritako kasuetan etenda geratuko da, bai eta interesdunengatik prozedura geldirik dagoen bitartean ere.

Interesdunak hala eskatuta hasitako prozeduretan, interesdunari berari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik prozedura gelditzen baldin bada, Administrazioak ohartaraziko dio prozedura hiru hilabete pasa ondoren iraungiko dela. Hiru hilabeteok igaro eta interesdunak egin behar duena egin ez badu prozedura ostera izapidetzeko, Administrazioak ordura arte egindakoa artxibatuko du, eta horren berri emango dio interesdunari. Iraungitzea aldarrikatzen duen ebazpenaren aurka dagozkion errekurtsoak aurkez daitezke. (39/2015 Legearen 95. artikulua)

Administrazio-prozedura honela has daiteke:

  1. Herritarren segurtasunaren eta segurtasun pribatuaren arloko zehapenak direnean, Administrazioak has dezake ofizioz: bere ekimenez edo goragoko mailako aginduz; beste organo batzuen eskaera arrazoituaz; edo herritarren salaketaz.
  2. Gainerako kasuetan,
  • Administrazioak has dezake ofizioz: bere ekimenez edo goragoko mailako aginduz; beste organo batzuen eskaera arrazoituaz; edo herritarren salaketaz;
  • interesdunak eskatuta: herritarren eskaeraz.

Oharra: salaketa eta eskaera hasiera ezberdinak dira:

Hauxe da salaketa: edozein pertsonak, lege-betebeharra betetzeko zein ez, administrazio-prozedura ofizioz hasteko zioa izan daitekeen egitate zehatz bat administrazio-organo bati jakinarazteko egintza (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, 62. artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita). Zehapen-prozeduran, salaketak ez du berez interesdun bihurtzen salaketa-egilea. Salaketa-egileak —legearen 30. artikuluan ezarritako baldintzen arabera legitimaziorik izan ezean eta prozedura hasteko eskatu ezean— ez du parte hartuko prozeduran. Organo eskudunak prozedura hasi den ala ez jakinaraziko dio, eta, hala dagokionean, ebazpena ere bai. (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, 62. artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita; eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen Zigortzeko Ahalmenari buruzko 2/1998 Legeak, otsailaren 20koak, 34. artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita).

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen Zigortzeko Ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legeak 35. artikuluan ezarritakoaren arabera, interesdunak eskatuta ere hasi ahal izango dira zehapen-prozedurak. Prozeduran interesa dutenek, erruztatuekin batera, administrazio-prozedura sustatuko dute, norbanakoek nahiz taldeek dituzten bidezko interesen edo eskubideen titular gisa. (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, 4. artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita; eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen Zigortzeko Ahalmenari buruzko 2/1998 Legeak, otsailaren 20koak, 34. artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita).

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Kodea(k)

  • Diziplinaz kanpoko zehapenak: 1037901

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Herritarren segurtasunaren arloko zehapenak direnean:

Urtebetekoa, prozedura hasten denetik zenbatuta. Prozedura erraztua ez da kontuan hartzen.

Prozedura laburtua, ordea, kontuan hartzen da: isuna 15 eguneko epean (jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita) ordaintzen baldin bada, prozedura amaitutzat joko da, eta honako ondorio hauek izango ditu (Herritarren segurtasuna babesteari buruzko martxoaren 30eko 4/2015 Legeak 54. artikuluan ezarritakoaren arabera):

  • Isun-zehapenaren % 50 murriztea.
  • Alegazioak egiteari uko egitea. Alegazioak egiten badira, aurkeztu ez direla joko da.
  • Ordainketa egiten den egunean amaituko da prozedura, berariazko ebazpena eman beharrik gabe. Ebazpena ezin da errekurritu administrazioarekiko auzien jurisdikzioan baino.

Gainerako kasuak:

  • Prozedura orokorra: sei hilabete, prozedura hasi zenetik.
  • Prozedura erraztua: izapide arruntak egiteko denbora laburragoa falta ezean, era erraztuan izapidetutako administrazio-prozedurak hogeita hamar egunean ebatzi beharko dira, prozedura erraztuen bidez izapidetzeko erabakia interesdunari jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatuta.
  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, 85.3 artikuluan ezartzen du ordainketa egiteagatik prozedura amaitu ahal dela, ebazpena eman baino lehen: horrek berez dakar gutxienez % 20ko murrizketa, ezarritako zehapenaren zenbatekotik kenduta.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Zehapena zatitzeko, eteteko, murrizteko edo ordezteko eskatzea


Zehapena zehaztutakoan, isuna ezartzen baldin bada, arduradunaren egoera ekonomikoa kontuan hartuko da, eta egoera ekonomiko horretan eragina duten inguruabar pertsonal, familiar eta sozial guztiak aztertuko dira.

Isunaren zatitzea, etendura, murrizketa edo ordezkapena zehapen-ebazpenean zehaztuko dira, era arrazoituan eta ezarri den zehapenetik bereizita. Neurri horiek hartzeko arrazoiak zehapen-ebazpena eman ondoren aztertu edo agertzen badira, eta, hartara, ebazpen horretan hori jasotzea ezinezkoa izan baldin bada, ebazpen osagarri bat emango da, eta bertan era arrazoituan ezarriko dira neurri horiek; edo, bestela, administrazio-errekurtsoan azalduko dira, halakorik egonez gero.

Ebazpen osagarri hori zehapena betearazten hasi arte eman ahal izango da, berori irmoa izan arren.

Zehapen-ebazpenaren aurka jar daitezkeen errekurtso berak jarri ahal izango dira ebazpen osagarriaren aurka. Zehapen-ebazpenaren aurka administrazio-errekurtsoa jarri ahal bada, eta ebazpen osagarria zehapen-ebazpenaren aurkako administrazio-errekurtsoa aurkezteko epea baino lehen ematen bada, ebazpen osagarriaren aurkako errekurtsoan aurkatu ahal izango da zehapen-ebazpena. Bestalde, zehapen-ebazpena irmoa izan ondoren, ebazpen osagarria ematen bada, ebazpen osagarriaren aurkako errekurtsoan ezin izango da zehapen-ebazpena aurkatu.

Informazio gehiago, hemen: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa (15. artikulua)

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Zehapena zatitzeko, eteteko, murrizteko edo ordezteko eskatzea

Indultua eta zehapenen kommutazioa


Indultua edo larritasun txikiagoko arau-hauste edo arau-hausteen kategorien ordezko kommutazioa onartu ahal izango dira baldin eta, kasu zehatzaren inguruabarrak kontuan hartuta, ondorioztatzen bada zigor-erantzuna, legeen araberakoa izan arren, ez dela egokitzen ekitateak kasu zehatz horretarako agintzen duenera; betiere, indultuaren bidez lortu nahi den xedea lortzeko, zuzenbideko beste bide bat egon ezean.

Halaber, hori egitea ebidentziaz eskatzen duen interes orokor zehatza dagoenean, onartu ahal izango da.

Prozedura honela hasi ahal izango da: interesdunak eskatuta; Gobernu Kontseiluak hasita, ofizioz; zehapena ezarri zuen organoak edo administrazio-errekurtsoa ebatzi zuen organoak proposatuta.

Herritarren segurtasunari buruzko legearen arabera, diru-zehapenak eten ahal dira, baldin eta drogen kontsumoarekin lotuta badaude, eta egilea adingabea baldin bada (V. Xedapen Gehigarria).

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Indultua eta zehapenen kommutazioa

Errekusatzea


Instruktoreari dagokionez, interesdunak errekusatzea sustatu ahal izango du. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa (64. artikulua)

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Errekusatzea

Alegazioak eta frogak


Interesdunek alegazioak ager ditzakete eta froga aldi bat proposatu, egokitzat jotzen dituzten agiriak aurkeztuz prozeduraren edozein urratsetan, betiere entzunaldiaren izapidea egin aurretik.

Informazio gehiago, hemen: 2/1998 Legea, otsailaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen Zigortzeko Ahalmenari buruzkoa(24. artikulua); 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa (76. eta 82. artikuluak)

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Alegazioak

Beste tramite batzuk